XSLaren edukia

Gatazken Teoria eta Analisia25956

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Arabako Atala
Titulazioa
Gizarte Langintzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25956

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala33.7550.5
Gelako p.11.2517

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation



Irakasgai honek, ikasleria gatazka sozialen inguruko soziologiaren eredu teorikoengana hurreratu nahi du, baita bake ikasketa eta konfliktologiari buruzko ikuspuntu instrumentalaren erabilera ere. Gatazkak ulertu eta analizatzeko tresna metodologikoak landuko dira, baita gatazken gestio, konponbide eta eraldaketarako metodo alternatiboak ere. Gaur egun eremu ezberdinetan garatzen diren gailu eta programak azalduko dira. "Gatazketan eskuhartzea eta eraldatzea" minorrari dagokio, F moduluaren barne.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Konpetentzia zehatzak:



(KE1) Gatazka sozialen teorien autore eta ikuspuntu nagusien oinarri teoriko eta metodologikoak ezagutu eta ulertu(M05CM01)



(KE2)Gizarte bazterkeri eta marginazioaren analisirako ahalmen kritikoa garatu, baita komunikazio eta talde lana ere, gatazka sozialaren ikuspuntutik eta parte diren pertsona eta kolektiboen balorazio zein arrazonamenduak kontuan izanik(M05CM07 eta M05CM08)



(KE3)Arazo zehatzei buruzko argudio eta proposamenak defendatu, garatu eta eztabaidatu, Gizarte Langintzara gerturatuz eta komunikatzeko ahalmena garatu, ahoz zein idatziz(M05CM10)





Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

ANECAK baieztutako titulazioaren memorian zehazten denari jarraituz, irakasgaiak honako eduki teoriko-praktikoak lantzen ditu:



- GIZARTE ZIENTZIETAN EMATEN DIREN GATAZKEN ANALISIAREN TEORIA ETA IKUSPUNTUAK



- GATAZKA MOTEN EREMU, DINAMIKA ETA MOTAK: GARAPEN PROZESUAK ETA ELKAR EKITEN DUTEN AKTOREAK



- GATAZKA SOZIAL MOTA EZBERDINAK INTERPRETATZEKO ANALISI EREDUAK



- GATAZKA SOZIALEN IKERKETARAKO GAKO METODOLOGIKOAK



- GATAZKA MOTA EZBERDINAK IDENTIFIKATU ETA ERALDATZEKO IKUSPUNTU ETA ESTRATEGIAK



- GATAZKEI ERANTZUTEKO TRESNAK. OINARRIAK ETA BERAUEN APLIKAZIOA FAMLIA, KOMUNITATE, HEZKUNTZA, KULTUR ARTEKO, POLITIKO, PENAL ETA KARTZELAREN EREMUETARA



Aipatutako edukiak egelan eskuragarri egongo den programan garatuko dira.

MetodologiaToggle Navigation

- Magistrala: Gai zerrendan datozen eduki teorikoen azalpena. Osagarri bezala, ikus

entzunezko baliabideak erabiliko dira.

- Gelako praktikak: Gai zerrendaren eduki teorikoaren aplikazio praktikoa.

- Ikasleen lan autonomoa.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 60

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAIA



Irakasgai honetan, ebaluazio sistema JARRAIA gailentzen da, eta horrek eskoletara etorrera eskatzen du. Ebaluazio sistema honi dagozkion ebaluazio portzentaiak hauek dira:

- Lan eta ariketa praktikoak (notaren %60).

- Froga idatzia (notaren %40).



Ebaluazioa jarraian ikasleek, derrigorrezko lanez gain, gelan proposatutako ariketen % 80 gutxienez entregatu beharko du. Ebaluazio jarraian etorrera neurketa ariketa/lan horien entregaren bitartez egingo da.



Irakasgaia aprobatzeko, ebaluaketarako parte guztiak aprobatu beharko dira. Ohiko deialdian baterenbat aprobatuko ez balitz, aprobatutako atala ez-ohiko deialdirako gordeko litzateke. Hala ere, ez dira notak gordeko kurtso batetik bestera.



AMAIERAKO EBALUAZIOA



AZKEN ebaluazio sistemako portzentaiak:

- Banakako ariketak (notaren %50).

- Bukaerako froga (notaren %50).



Ebaluazio finalean ere, irakasgaia aprobatzeko, parte guztiak aprobatu beharko dira. Ohiko deialdian baterenbat aprobatuko ez balitz, aprobatutako atala ez-ohiko deialdirako gordeko litzateke. Hala ere, ez dira notak gordeko kurtso batetik bestera.



EBALUAZIOAREKIN ZERIKUSIA DUTEN BESTE ALDERDIAK



Azken ebaluazio sistemara aldaketa:



Ikaslegoak, nahiz eta ebaluazio jarraian hasi, azken ebaluazio sistemara pasa daiteke, baldin eta irakasleari eskaera idatziz egiten badio; lau hilabetea hasi eta bederatzigarren asterarte du epea.



Ebaluazio jarraiaren kasuan deialdiari uko egitea:



Ikaslegoak deialdiari uko egin ahal izango dio ebaluazio jarraia sistemari, lehenengo lauhilabeteko irakaskuntza garaia bukatu baino hilabete lehenagoko epean gehienez. Eskaera hau irakasleari idatziz helaraziko zaio.



Azken ebaluazio sistemaren kasuan, azterketa data ofizialean ez aurkeztean deialdiari automatikoki uko egiten zaio.



Aurreko bi kasuetan, kalifikazioa EZ AURKEZTUA izango da.



Etikarekin lotutako alderdiak:



Bestelakorik zehaztu ezean, eta Etika Akademikoarei buruzko protokoloaren arabera (5. orrialdeko 3. puntua): “UPV/EHUko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere". Kontuan hartu beharrekoa ere, Etika Akademikoarei buruzko protokoloaren arabera:



"UPV/EHUn honako hauek joko dira jokabide makur edo iruzurrezkkotzat ebaluazio probetan edo ebaluatu beharreko lan adademikoak egitean eta aurkeztean: Lanak plagiatzea, hau da, ignoren lanak kopiatzea jatorria edo iturria aipatu barik eta norberarenak balira bezala ematea ebaluazi akademikorako aurkezten diren testu edo lanetan" (2.a. puntua).



Bestalde, “Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia” 11.3 artikuluaren arabera:Ebaluazio proba batean kopiatu egin dela egiaztatuz gero, tartean sartuta dauden ikasle guztiei «suspentso» kalifikazioa jarriko zaie, bakoitzaren erantzukizuna gorabehera. Pertsona bat kopiatzen ari dela proban bertan egiaztatuz gero, momentuan bertan proba egiteari uzteko agindu ahal izango zaio.





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraia zein azken ebaluazio sisteman, ohiko deialdiko ebaluazio portzentaia berdinak mantentzen dira ezohikoan. Bietan parte guztiak gainditu beharko dira. Ohiko deialdian ebaluagai diren parteetariko bat gaindituko balitz, ez ohiko deialdi hontarako emaitza positibo horiek mantenduko lirateke.



Ez dira kurtso batetik bestera gainditutako parteen kalifikazioak gordeko.



Uko egitea





Ikaslegoak deialdiari uko egin ahal izango dio ebaluazio jarraia sistemari, lehenengo lauhilabeteko irakaskuntza garaia bukatu baino hilabete lehenagoko epean gehienez. Eskaera hau irakasleari idatziz helaraziko zaio.



Azken ebaluazio sistemaren kasuan, azterketa data ofizialean ez aurkeztean deialdiari automatikoki uko egiten zaio.



Aurreko bi kasuetan, kalifikazioa EZ AURKEZTUA izango da.





Osasun egoera (COVID19) dela eta, azken froga presentzialki egitea ezinezkoa balitz, ebaluazio jarraia eta azken ebaluazioaren kasuan, jarraibideak ohiko deialdirako zehaztu diren berdinak izango dira.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Egelan eskegiko dira irakasgaian erabili beharreko materiala, testu osagarriak eta irakaslearen oharrak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

* Collins, Randall (2010). Conflict Sociology: a sociological classic updated. London: Paradigm Publishers.

* Dahrendorf, Ralf (1993). El conflicto social contemporáneo. Madrid: Mondadori.

* Lorenzo, Pedro Luis (2001). Fundamentos teóricos del conflicto social. Madrid: Siglo XXI.

* Ritzer, George (1996). Teoría sociológica contemporánea. Madrid: McGraw-Hill.

* Simmel, Georg (2010). El conflicto. Madrid: Sequitur.

Gehiago sakontzeko bibliografia

* Alzate, R.(1998). Análisis y resolución de conflictos. Una perspectiva psicológica. Bilbao: Servicio Editorial Universidad
del País Vasco.
* Ararteko (2006). Convivencia y conflictos en los centros educativos. Informe extraordinario del Ararteko sobre la
situación en los centros de Educación Secundaria de la CAPV. Vitoria-Gasteiz: Ararteko.
* Aronson, B. (2008). "La visión weberiana del conflicto social", Conflicto Social, nº0, pp. 108-131.
* Deutsch, M.; Coleman, P.T. eta Marcus, E.C.(eds.). The handbook of conflict resolution. San Francisco: Wiley.
* Entelman, R. (2002). Teoría de conflictos. Madrid: Alianza Editorial.
* Fernández, J. (2006). Ser humano en los conflictos. Madrid: Alianza Editorial.
* Furlong, G.T. (2005). The conflict resolution Toolbox. Ontario: Wiley.
* Galtung, J. (1998). Tras la violencia, 3R: reconstrucción, reconciliación, resolución. Bilbao: Bakeaz, Gernika Gogoratuz.
* Grover, K., Grosch, J., Olczak, P. (1996). La mediación y sus contextos de aplicación. Una introducción para profesionales e investigadores. Barcelona: Paidos Mediación.
* Lederach, J.P. (1998). Construyendo la paz. Reconciliación sostenible en sociedades divididas. Bilbao: Bakeaz/Gernika
Gogoratuz.
* Munne M. y Mac-Cragh P. (2006). Los 10 principios de la cultura de mediación. Grao: Barcelona
* Olalde, A.J. (2010). "Transformación de conflictos y mediación: nuevo yacimiento de empleo para el trabajo social",
Revista de Servicios Sociales y Política Social, nº89, pp. 65-82.
* París, S. (2007). Reconstruir la identidad social de las mujeres para la transformación pacífica de los conflictos,
Feminismo/s, nº9, pp. 107-120.
* París, S. (2009). Filosofía de los conflictos. Una teoría para su transformación pacífica. Barcelona: Icaria Antrazyt.
* Silva, G. (2008)."La teoría del conflicto. Un marco teórico necesario", Prolegómenos: derechos y valores,nºXI (22), pp.29-43.

Aldizkariak

* Journal of Conflictology
http://journal-of-conflictology.uoc.edu/joc/es/index.php/journal-of-conflictology/index.html
* Conflict Resolution Quarterly
http://onlinelibrary.wiley.com/journal/10.1002/(ISSN)1541-1508
* International Journal of Conflict and violence
http://www.ijcv.org/index.php/ijcv
* Journal for the Study of Peace and Conflict
http://www.uwsp.edu/cols-ap/WIPCS/Pages/journal.aspx
* Peace Conflict Development. An interdisciplinary journal
http://www.bradford.ac.uk/ssis/peace-conflict-and-development/
* Revista Mediatio (Sevilla)
http://www.upo.es/mediacion/mediatio

Web helbideak

Association for Conflict Resolution, http://www.acrnet.org

Mediate.com, everything mediation, http://www.mediate.com

The Center for Nonviolent Communication, http://www.cnvc.org/es

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-12:45 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eSEMINARIO Nº 3 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:45-13:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eSEMINARIO Nº 3 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-12:45 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 5 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:45-13:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 5 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)