XSLaren edukia

Gatazken Eraldaketarako Metodoak eta Teknikak25958

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Arabako Atala
Titulazioa
Gizarte Langintzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25958

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Gelako p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gatazken eraldaketarako metodoak eta teknikak hautazko irakasgaia da. Gizarte Langintzako Graduaren 3. mailako kurtsokoa; Gatazketan Esku Hartzea eta Gatazken Eraldaketaren minorrekoa hain zuzen ere.



Minorraren beste ikasgaiekin harreman estua dauka; batez ere, Gatazken Teoria eta Analisia eta Gatazken Eraldaketarako Trebetasunak irakasgaiekin. Oraingo honetan, aukera paregabea da dituzten jakintza eta trebetasun guztiak martxan jartzeko gatazka interpertsonalen kudeaketan.



Gatazken eraldaketarako metodoak eta teknikak irakasgai praktikoa da. Bere helburu nagusia: ikaslegoak gatazkak aztertzeko, ebazteko eta eraldatzeko gaitasuna eta tresnak garatu dezaten profesional bezala, gizartean aurkitu daitezkeen mota anitzeko gatazkeei aurre egin diezaioten. Honelako teknikak lantzen dira: negoziazioa, bitartekaritza, aholkularitza, balioetsiko elkarrizketak, world kafe eta open space, besteak beste.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

01. Ezagutu eta ulertu gatazken analisien oinarri teorikoak: haren dinamika ulertu eta gatazka egoerak idenfikatzen eta definitzen ikasi.[M05CM01]

02. Giza trebetasunak maneiatzea, emozioak kudeatzeko gatazken eraldaketaren prozesuen barruan. [M05CM02]

03. Gatazkak kudeatzea ikuspegi kolaboratzaileaz: negoziazioaren oinarrizko ereduak ezagutzea, bitartekaritza prozesua garatzen jakitea, gatazka egoerei modu positiboan aurre egiteko aholkularitza erabiltzea.[M05CM04 Y M05CM10]

04. Talde txiki zein handi maneiatzeko errazte prozesuak eta talde lana bultzatzea balioetsiko ikuspegia erabiliz.[M05CM8 y M05CM10]

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

GAITEGIAK: ANECAk onartutako gaitegia

1.Gaia Gatazken ebazpena/eraldaketa prozesuen continium-a.

2.Gaia Gatazken ebazpenerako aholkularitza.

3.Gaia Negoziazioa.

4.Gaia Bitartekaritza.

5.Gaia Errazte prozesuak.

6.Gaia Esku hartzea talde handietan.

7.Gaia Aplikazio esparruak (banaka, familia, eskola, gizarte, penala, e.a.)



UNITATE DIDAKTIKOAK:

- Gatazken analisia. Gatazkaren mapa eta dinamika. (1.Gaia/01.Konpetentzia).

- Estrategias de negociación en conflictos.(3.Gaia/02.eta 03.Konpetentziak).

- Bitartekaritza prozesua bere osotasunean.(4.Gaia/02.eta 03.Konpetentziak).

- Gatazkaren partaideei aholkularitza. (2.Gaia/02.eta 03.Konpetentziak).

- Balioetsiko elkarrizketak (5.Gaia/02.eta 04.Konpetentziak).

- Open Space. (6.Gaia/04.konpetentzia).

MetodologiaToggle Navigation

*METODOLOGIA:

Erabilitako metodologia IAPren (Investigación Acción Participativa) ikuspegia jarraitzen du. Eskola magistralak edo azalpen-eskolak gelako praktikekin tartekatuko da, jarduera anitzekin eta hainbat errol-jokoekin.

Metodologia aktiboz, kasuko metodologia erabilikoo da talde lana garatzerakoan.



*PRESTAKUNTZA-JARDUERAK:

Aurkezpen teorikoa bigarren astean, bi role-playing talde bakoitzeko, parte hartze aktiboa eskolatan egiten diren jardueretan.



*EBALUAZIOA JARRAIA:

Ebaluazio jarraia hainbat ekintzetan oinarrituko da: idatzizko froga (%40), ahozko aurkezpenak (%20), eskolako jarduerak eta partehartzea (%10) eta talde lana (%30).

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Ahozko defentsa (%): 20
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Eskolatan parte hartu ezin duen ikaslegoak (arrazoi justifikatuaz) bukaerako ebaluaketa izango du (ez jarraitua). Alde batetik, banakako lanak eta bestetik, azterketa egingo du. Ebaluaketaren portzentaiak ebaluaketa jarraikoaren berdinak mantenduz.



“Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan

parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko

egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari

eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa

urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea

hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango

da” (8.3. art.).



DEIALDIARI UKO EGITEA:

Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino

handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin.

Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari. (12.2 art.).

Azken ebaluazioaren kasuan: “azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte

hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea” (12.3 art).



IKASGAIA BIRTUALKI EBALUATZEKO PLANA

Covid-19ak eragindako pandemiaren salbuespenezko egoera bati berriro aurre egin behar izanez gero, irakaskuntza gidan eta web orrialde ofizialean agertzen diren gidaren irizpideak alda daitezke. Irakasle taldeak hurrengo irizpidea erabiliko luke: "Gatazken eraldaketarako metodoak eta teknikak ikasgaiaren ebaluazio planak aurrez aurreko ebaluazioaren isla izaten saiatuko da, eGela irakaskuntza plataforma birtualean eskuragarri dauden jardueren bidez".

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

UPV/EHUko Gestio Akademikorako Araudiari jarraiki, irakasgai honen froga finala, irakasgaiaren kalifikazio osoaren %50a baino gehiago balio duenez, ikasleak froga honetara aurkeztuko ez balitz, ebaluazio deialdi honi uko egingo dio, eta Ez Aurkeztua bezala kontsideratuko da.



Azterketan zehar kopia egingo balitz:

Ebaluazio proba batean kopiatu egin dela egiaztatuz gero, tartean sartuta dauden ikasle guztiei

«suspentso» kalifikazioa jarriko zaie, bakoitzaren erantzukizuna gorabehera. Pertsona bat

kopiatzen ari dela proban bertan egiaztatuz gero, momentuan bertan proba egiteari uzteko agindu

ahal izango zaio (11.3. art.).



IKASGAIA BIRTUALKI EBALUATZEKO PLANA

Covid-19ak eragindako pandemiaren salbuespenezko egoera bati berriro aurre egin behar izanez gero, irakaskuntza gidan eta web orrialde ofizialean agertzen diren gidaren irizpideak alda daitezke. Irakasle taldeak hurrengo irizpidea erabiliko luke: "Gatazken eraldaketarako metodoak eta teknikak ikasgaiaren ebaluazio planak aurrez aurreko ebaluazioaren isla izaten saiatuko da, eGela irakaskuntza plataforma birtualean eskuragarri dauden jardueren bidez".





Protokoloa Etika akademikoari buruzkoa

"Normalean, eta besterik adierazi ezean, UPV/EHUko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta

izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko,

elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. (Graduko Titulazio ofizialeko ikasleen

ebaluaziorako arautegia" (3. puntua, or.5).

"UPV/EHUn honako hauek joko dira jokabide makur edo iruzurrezkkotzat ebaluazio probetan

edo ebaluatu beharreko lan adademikoak egitean eta aurkeztean: Lanak plagiatzea, hau da,

ignoren lanak kopiatzea jatorria edo iturria aipatu barik eta norberarenak balira bezala ematea

ebaluazi akademikorako aurkezten diren testu edo lanetan" (2.a. puntua).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Bojer, M.M.; Roehl, H.; Knuth, M.; Magner, C. (2012). Trazando el diálogo. Herramientas esenciales para el cambio social. Bilbao: Fundación Gizagune. (Orig. Mapping Dialogue. Essential Tools for Social Change. Ed. Taos Institute. 2008).

Lederach, J.P. (2003). The little book of Conflict Transformation. California: GoodBooks

Merino, C; Alzate, R. (2011). “Open Space: calidad e innovación en los procesos de mediación.” En R. López (Ed). Aportaciones a la mediación en el marco de la prevención, gestión y solución de conflictos familiares. Granada: Comares. 2011. Cap. XVII, 291-304.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Alzate, R. (1998). Análisis y Resolución de Conflictos. Una perspectiva psicológica. Bilbao: UPV/EHU



Alzate, R., Fernández, I., y Merino, C. (2013). Desarrollo de la cultura de la paz y la convivencia en el ámbito municipal: la mediación comunitaria. Política y Sociedad 50, 1, 179-194.



Alzate, R.; Merino, C.; Fernández, I. (2015). “La intervención en conflictos mediante procesos adaptativos: valores de la mediación e intuicionismo ético. “ En editorial.



Fernández, I.; Merino, C.; Alzate, R. (2014). Inteligencia emocional para la solución de controversias: emociones y procesos de gestión de conflictos. Guanajuato, México: Escuela de Estudios e Investigación Judicial del Poder Judicial del Estado de Guanajuato. (En edi)



Merino, C. (2013). La mediación familiar en situaciones asimétricas. Procesos de gestión de conflictos con episodios de violencia, drogodependencias, enfermedad mental y desequilibrio de poder. Madrid: Reus.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Brinkert, R. (2006). Conflict coaching: Advancing the conflict resolution field by developing and individual disputant process. Conflict Resolution Quarterly, 23, 4, 517-528.

Bush, R.A.B.; Folger, J. (1994). The Promise of Mediation. San Francisco: Jossey-Bass.

Furlong, G.T. (2005). The conflict Resolution Toolbox. Ontario: Wiley.

Jones, T.S.; Brinkert, R. (2008). Conflict coaching: Conflict management satrtegies and skills for the individual. Thousand Oaks: SAGE.

Mediation Services (2006). Coaching for Conflict Resolution. Training Manual.Winnipeg: Turning Point Training. Mediation Services.

Aldizkariak

Bush, R.A.B.; Folger, J.P. (2014). Reclaiming Mediation´s future: Getting over the Intoxication of Expertise. Re-Focusing on party self-determination. www.mediate.com, november, 2014.

Conflict Resolution Quartely (ACR)http://www.imis100us2.com/acr/ACR/Publications/Conflict_Resolution_Quarterly/ACR/Publications/Conflict_Resolution_Quarterly.aspx?hkey=d82ab1a2-9a6c-4b61-8cca-678fa05aca01

Web helbideak

ACR (The Association for Conflict Resolution)
https://www.imis100us2.com/ACR/ACR/Default.aspx?hkey=6d51647b-e4cd-49d5-bc8a-36a4773a9054&WebsiteKey=a9a587d8-a6a4-4819-9752-ef5d3656db55

http://www.fundaciongizagune.net/index.php/material/publicaciones/idCategoria/1

http://inter-mediacion.com

http://www.mediate.com





TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:30-13:30 (1)

11:00-13:00 (2)

Ikasgela(k)

  • eSEMINARIO Nº 3 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • eSEMINARIO Nº 3 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

13:00-14:00 (1)

Ikasgela(k)

  • eSEMINARIO Nº 3 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:00-12:00 (1)

09:00-10:00 (2)

Ikasgela(k)

  • SEMINARIO Nº 4 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • SEMINARIO Nº 4 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:00-11:00 (1)

Ikasgela(k)

  • SEMINARIO Nº 4 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)