XSLaren edukia

Komunikazioa Euskaraz: Giza eta Gizarte Zientziak25968

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Arabako Atala
Titulazioa
Gizarte Langintzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25968

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Gelako p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gizarte Langintzako Graduko 4. mailan eskainitako hautazko irakasgaia, Hautazkotasuna (M05) izeneko moduluan biltzen dena. Euskararen arauak eta erabilera irakasgaiak bezala, Komunikazioa euskaraz irakasgaiak bi ditu helburu nagusiak: batetik, ikasleak lehendik duen hizkuntzaren

ezagupena finkatzea eta hobetzea eta, bestetik, etorkizunean bere jardun akademiko zein profesionalean aurki ditzakeen hizkuntza arazo eta beharrei aurre egiteko prestatzea. Ahozkoan, jendaurreko aurkezpenetan eta ahoz gorako irakurketetan zaindu beharreko hainbat alderdi (jarrerazkoak, hizkuntzazkoak eta teknikoak) aztertu eta landuko ditugu. Idatzizkoan, berriz, testu akademikoen idazketa landuko dugu (hala GRALena nola artikulu akademikoena). Euskarari buruzko papereko zein sareko hizkuntza baliabide nagusiak ezagutuko ditu ikasleak.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK:

G1. Arloan baliagarriak diren euskarazko hizkuntza-baliabideak ezagutzea eta erabiltzea, hala paperekoak nola digitalak;

G2. Arloko testu akademikoak zuzen eta egokiro antolatzea eta idaztea;

G3. Arloko gaiez jendaurrean egokiro jardutea, bai ahoz gora irakurtzean, bai aurkezpenak egitean.



IKASKETA EMAITZAK:

IE1. Arloan baliagarriak diren euskarazko hizkuntza-baliabideak, hala paperekoak nola digitalak, ezagutzen eta erabiltzen ditu;

IE2. Arloko testuak, bai akademikoak bai lan testuak, ezagutzen eta haien ezaugarriak identifikatzen ditu;

IE3. Arloko artikulu akademikoak zuzen eta egoki antolatzen eta idazten ditu;

IE4. Arloko gaien inguruko ahozko jarduna, dela ahoz gorako irakurketa dela ahozko aurkezpena, helburu komunikatiboaren eta baldintzen arabera planifikatzen eta aurkezten ditu, betiere erregitro estandarra erabiliz, hitzezko (entonazioa, bolumena, erritmoa eta etenak) eta hitzik gabeko (keinuak, jarrerak, mugimenduak) komunikazioa zainduz eta bitarteko egokiak baliatuz.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.Artikulu akademikoen idazketa

1.1. Testu akademikoak: ezaugarriak eta motak

1.2.Artikulu akademikoen idazketaz

1.2.1. Testuko ahotsen kudeaketa: testugilea, hartzailea eta iturriak

1.2.2. Artikulu-atalak: atal orokorrak, sarrera eta ondorio atalak



2. Jendaurreko ahozko jardun akademikoak

2.1. Ahoz gorako irakurketa

2.2. Ahozko aurkezpen akademikoak (hizlarien dohainak eta bitartekoen erabilera)

MetodologiaToggle Navigation

A) Eskolaz kanpokoak



- Gaiak ikastea.

- Bibliografia irakurtzea eta lantzea.

- Alderdi gramatikalak zuzentzen laguntzeko baliabideak eskuratzea.

- Idatzizko azalpen testuak lantzea.

- Testuen edizioa lantzea.

- Jendaurreko ahozko azalpena genero gisa lantzea, berau laguntzeko euskarriak berariaz aztertuz eta komunikazio eta hizkuntzazko baliabideetan berariaz sakonduz.

- Ahoz gorako irakurketak prestatzea.



B) Eskolan bertan



- Eskola magistraletan ikasgaian proposatzen diren edukiak lantzea.

- Ikasgelako praktiketan idazketa garatzea nahiz jendaurreko azalpena garatzeko ariketak egitea, ahoz gora irakurketak burutzea, e.a.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 20
    • Banakako lanak (%): 40
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 30
    • Ahoz gorako irakurketa (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleak bi ebaluazio-sistema edukiko ditu aukeran, ebaluazio jarraitua eta azken azterketa bidezkoa,:



- EBALUAZIO JARRAITUA

Notarako jarduera guztiak lauhilekoan zehar egingo dira. Honakoak izango dira:



A.Idatzizkoa:

A1. Azterketa teoriko-praktiko bakarra (% 10)

A2. Idazlana (% 40), artikulu akademiko labur bat idaztea helburu izango duena.



B. Ahozkoa:

B1. Ahoz gorako irakurketa (% 10);

B2. Idazlanaren ahozko aurkezpena (% 20), PWP batez edo antzeko baliabideren batez lagundu beharko dena (% 10).



C. Irakaslearen ohar koadernoa (% 10), bertaratzea, parte hartzea eta eskolan egindako ariketak kontuan hartuko dituena.



- AZKEN AZTERKETA BIDEZKO EBALUAZIOA:

Notarako jarduera guztiak lauhilekoaren amaieran, Dekanotzak ohiko deialdiko azterketarako ezarritako datan. Honakoak izango dira:



A.Idatzizkoa:

A1. Azterketa teoriko-praktikoa (% 20);

A2. Idazlana (% 40), artikulu akademiko labur bat idaztea helburu izango duena.



B. Ahozkoa:

B1. Ahoz gorako irakurketa (% 10);

B2. Idazlanaren ahozko aurkezpena (% 20), PWP batez edo antzeko baliabideren batez lagundu beharko dena (% 10).



IRAKASGAIA GAINDITZEKO BALDINTZAK

Honako baldintza guztiak bete beharko dira ebaluazio-sistema batean zein bestean:



- emaitza guztien batez bestekoa 5ekoa edo 5etik gorakoa izatea;

- atal bakoitzaren −idatzizkoaren zein ahozkoaren− batez bestekoak ere 5ekoa edo 5etik gorakoa izatea;

- 4koa izatea notarako jarduera guztietako gutxienezko nota.



Hiruretakoren bat betetzen ez bada, aktak 4.9ko nota jasoko du gehienez.



- EBALUAZIO SISTEMA BATETIK BESTERA ALDATZEA:

Ikasleek lehen bederatzi asteen epearen barruan izango dute ebaluazio-sistema batetik bestera aldatzeko aukera. Aldatu nahia idatziz adierazi beharko zaio irakasleari.



- DEIALDIARI UKO EGITEA:

Azken azterketa egin behar duten ikasleek nahikoa izango dute proba egunean ez agertzea deialdiari uko egiteko. Ebaluazio jarraikoek, berriz, lauhilekoaren erdialdera egingo den idatzizko probako nota ezagutu aurretik adierazi beharko diote idatziz irakasleari uko egitea.



- EGOKITZAPENAK IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PRESENTZIALETIK TELEPRESENTZIALERA EDO PRESENTZIAL EGOKITURA ALDATU BEHAR IZANEZ GERO

Larrialdi egoera berria sortzeagatik irakaskuntza-ikaskuntza modalitatea presentzialetik telepresentzialera edo presentzial egokitura aldatu behar izanez gero, indarrean jarraituko dute atalean zehaztutako bi ebaluazio sistemek. Nolanahi ere, azterketen ezaugarriak eta haiek biltzeko moduak egoera berrira egokituko dira (azterketa telematikoak).

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio sistema batean zein bestean, ikasleak aukeran izango du atal guztiak berriro egin edo gainditu ez dituen atalak bakarrik errekuperatu; nolanahi ere, idatziz eta azterketa-data baino astebete lehenago adierazi beharko dio hautua irakasleari.



Kalifikatzerakoan, ohiko deialdiko irizpideak aplikatuko dira. Hau da, 5etik gorakoak izan beharko dira ahozko eta idatziko atalen batez bestekoak; atalen bat gainditu ezean, aktak batez besteko orokorra jasoko du baldin eta hura 5etik beherakoa bada, edo 4.9ko nota baldin eta batez besteko orokorra 5etik gorakoa bada.



Ez dira ikasturtetik ikasturtera gordeko jardueretako notak.



- EGOKITZAPENAK IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PRESENTZIALETIK TELEPRESENTZIALERA EDO PRESENTZIAL EGOKITURA ALDATU BEHAR IZANEZ GERO

Larrialdi egoera berria sortzeagatik irakaskuntza-ikaskuntza modalitatea presentzialetik telepresentzialera edo presentzial egokitura aldatu behar izanez gero, indarrean jarraituko dute atalean zehaztutako bi ebaluazio sistemek. Nolanahi ere, azterketen ezaugarriak eta haiek biltzeko moduak egoera berrira egokituko dira (azterketa telematikoak).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Eskolako apunteak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Testuak:

LOZANO, J. (Koord.) (1997). Argiro idazteko proposamenak eta ariketak. IVAP-HAEE: Donostia. [http://www.ivap.euskadi.net/r61-2347/eu/contenidos/informacion/admin_hizkera/eu_3810/ argiro0_e.html]

VÁZQUEZ, G. (2001). Guía didáctica del discurso académico escrito. ¿Cómo se escribe una monografía?. Edinumen: Madril.



- Gramatika eta estiloa

ALBERDI, X. eta I. SARASOLA (2001). Euskal estilo libururantz. Gramatika, estiloa eta hiztegia. EHU/UPVko Argitalpen Zerbitzua: Bilbo.

EUSKALTZAINDIA (1992-2012).Euskaltzaindiaren arauak. [http://www.euskaltzaindia.net/ arauak]

EUSKALTZAINDIA (2018). Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE). Bilbo: Euskaltzaindia. [https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=sarrera&Itemid=1161]

IVAP-HAEE (2005). IVAPeko estilo-liburua. IVAP-HAEE: Donostia.

ZABALA, I. (Koord.) (1996). Testu-loturarako baliabideak: Euskara Teknikoa. EHUren Argitalpen Zerbitzua: Bilbo.

ZUBIMENDI, J.R. (2004). Ortotipografia. Vitoria-Gasteiz: EJren Argitalpen Zerbitzua. [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/ estilo_liburua_e.html]

ZUBIRI, I. eta E. ZUBIRI (1995). Euskal Gramatika Osoa. Didaktiker: Bilbo.



- Terminologia:

SARASOLA, I. 1997. Euskara Batuaren Ajeak. Donostia: Alberdania.

ZABALA, I. 2000a. Zehaztasuna eta gardentasuna. In J.C. Odriozola (koord.), Zenbait Gai Euskara Teknikoaren Inguruan. Bilbo: EHUren Argitalpen Zerbitzua. 159-189.

ZALBIDE, M. 1982. Hitz-eraketa: lexiko-sorkuntzarako baliabideak. In UZEI, Hizkuntzalaritza Hiztegia. Donostia: Elkar.



- Ahozko jarduna:

DIAZ DE GEREÑU, L. (2002), Ahoz gora irakurtzea 2Hren irakaskuntzan. In Helduen Euskalduntzearen IV. Jardunaldiak. Udako Euskal Unibertsitatea: Bilbo.

GARZIA, J. (2008). Jendaurrean hizlari. Alberdania: Irun.

GARCÍA AZKOAGA, I. (2007), Ahozko azalpena unibertsitatean: ezagutzak ebaluatzeko tresna bat baino gehiago. In I. Idiazabal & Garcia, I. (arg.), (2007), Ahozko euskara. Azterketak eta irakaskuntza. Bilbo: EHU. 176-194. [Sare-argitalpena: www.testubiltegia.ehu.es]

POLITO, R.. (2004). Cómo hablar bien en público. EDAF: Madril.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Testu akademikoak:
CLANCHY, J. & B. BALLARD (1992). Cómo se hace un trabajo académico. Guía práctica para estudiantes universitarios. Prensas Univ. de Zaragoza: Zaragoza.
CREME, PH. & M.R. LEA (2000). Escribir en la universidad. Gedisa: Barcelona.
- Gramatika eta estiloa
EUSKALTZAINDIA (2002). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Euskaltzaindia: Bilbo.
GARZIA, J. (2005). Kalko okerrak. EJren Argitalpen Zerbitzua: EJren Argitalpen Zerbitzua.
IDIAZABAL, I. & LARRINGAN, L.M. (ed.) (1998), Koherentzia, kohesioa eta konexioa: testuratze baliabideak. Hizkuntzaren azterketa eta irakaskuntza. Vitoria-Gasteiz: EHU/UPV eta Arabako Foru Aldundia.
ZUBIMENDI, J. R. eta ESNAL, P., 1993, Idazkera-liburua. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.
- Terminologia:
AMURIZA, X. 1974. Euskal aurrizkiak, in Euskera.
ENSUNZA, M., J.R. Etxebarria eta J. Iturbe. 2002. Zientzia eta Teknikarako euskara: zenbait hizkuntza-baliabide. Bilbo: UEU.
EUSKALTZAINDIA. 1986. Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak. Bilbo: Euskaltzaindia.
EUSKALTZAINDIA. 1992. Hitz-elkarketa 4. Bilbo: Euskaltzaindia.
Euskaltzaindia. 1994. Eratorpenaz, Euskera 39, Euskaltzaindiaren XIII. Biltzarreko Agiriak, 1039-1058.
UZEI. 1982. Maileguzko hitzak. Ebakera eta idazkera. Donostia: UZEI.
UZEI. 1988. Laburtzapenen Gidaliburua. Donostia: UZEI.
ZABALA, I. 1994. Laburtzapenen deklinabidea, Euskera 39.2: 735-742.
- Ahozko jarduna:
ALEGRÍA, A., DIAZ DE GEREÑU, L. eta I. MANTEROLA (2008). Ahozko komunikazioa. Ahozko diskurtsoa arautzen duten osagaiak eta arauak. Ahozko komunikazioari dagozkion estrategiak. In I. García & K. Bujan (arg.), Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Euskara eta Literatura. Gai hautatuak. MAD: Sevilla.
DOLZ, J. & SCHNEUWLY, B. (1998). Pour un enseignement de l'oral. Initiation aux formels à l'école. ESF Editeur: Issy-les-Moulineaux. [2.,6. eta 8. atalak].
IDIAZABAL, I. & GARCÍA, I. (ed.), (2007), Ahozko euskara. Azterketak eta irakaskuntza. Bilbo: EHU/UPV.

Aldizkariak

Zerbitzuan

Web helbideak

ARTEZ euskara zerbitzua: http://www.hiztegia.net/
EHUKO EUSKARA ZERBITZUA, EHULKU: http://www.ehu.es/ehulku/
EHUko Euskararen institutua: http://www.ei.ehu.es/p289-content/eu/contenidos/ informacion/euskara_inst_sarrera/eu_sarrera/sarrera.html
EHUko Euskararen Errektoreordetzako kontsultagunea. [http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/p267-content/eu/contenidos/informacion/indice_centro_ consulta/ eu_indice/centro_consulta.html] (Ehulku, Azpidazki, Ehutsi, etab.)
EHUko Euskararen institutua: http://www.ei.ehu.es/p289-content/eu/contenidos/ informacion/ euskara_inst_sarrera/eu_sarrera/sarrera.html
ELHUYAR ETA EHUKO EUSKARA ZERBITZUA, AZPIDAZKI: http://www.ehu.es/azpidazki/
EUSKALJAKINTZA. http://www.euskaljakintza.com/ (arauak, ariketak, etab.)
EUSKALTZAINDIA. www.euskaltzaindia.net (arauak, Hiztegi Batua, Jagonet, Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I-VI [EGLU I-VI].…)
EUSKO JAURLARITZA. [http://www.euskara.euskadi.net/r59-734/eu/]
IVAP-HAEE (2000). Zalantza-dantza. http://www.ivap.org/admeusk/ae29z.pdf

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:00-17:00 (1)

15:00-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 1.05 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 1.05 - LETREN FAKULTATEA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:30-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 1.05 - LETREN FAKULTATEA (1)