XSLaren edukia

Gradu-amaierako lana25969

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Arabako Atala
Titulazioa
Gizarte Langintzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
10
Kodea
25969

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gradu Amaierako Lana (GRAL, aurrerantzean) ikasleak era autonomoan egiten duen lan bat da, gainbegiratze akademiko baten pean, prestakuntza-etapa osoan ikasitako guztiaren sintesi moduko bat. Lanaren emaitzak Gizarte Langintzarekin erlazionatutako elementu teoriko, metodologiko, tekniko eta/edo praktikoen analisi bat izan behar du, Gizarte Zientzien testuinguruan.



Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Langintzako Graduaren Ikasketa Planean, GRALa derrigorrezko gai bat da, Praktikak eta GRAL moduluaren barnean dago, Graduaren 4. mailan kokatzen da, lauhilekoa da eta 10 kreditu ditu. Modulu honetan Gelako praktikak (24 ECTS), Practicum (32 ECTS) eta Gradu Amaierako Lana (10 ECTS) ikasgaiak daude.



Modulu hau, titulazio osoan zehar eskaintzen da eta bere helburu nagusia jardute profesionalari hurbiltzea da; azkeneko kurtsoari dagokienak practicum-a eta Gradu Amaierako Lana dira. Lotura zuzena du konpetentzia profesionalekin ere eta ikasleek Gizarte Langintzan eskuhartze zein ikerketarako ezagutza eta oinarrizko konpetentziak bereganatzen dituztela bermatzen du modulu honek.



GRALa, gradu amaierako proiektuaren garapena eta idatzizko eta ahozko aurkezpenak egitean datza. Honen bitartez analisi, sintesi eta arrazoinamendu kritikorako abileziak eskuratzen dira. Sormena, informazioaren kudeaketa eta IKTen erabilpena bultzatzen ditu. Ikasleen lan autonomoa ezinbestekoa da prozesu honetan. Hala ere, ezinbestekoak dira gainbegiratze edo tutoretza indibidualak, ikasleen ikaskuntza autonomoa laguntzeaz, sendotzeaz eta babesteaz gainera, orientatu ere egiten dutelako, eta informazio eman, lanak gainbegiratu, urratsak eta zailtasunak kontrastatu. Lana ondo egin eta ebaluatu ahal izateko oso garrantzitsua da hasieratik GLUEko GRALeko araudian eskaintzen den kronograma barneratzea, lan hau egiteko jorratu behar diren fase, lan eta denborak ondo neurtzeko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

KONPETENTZIAK:



- Norberaren lana kudeatu eta erantzule izateko lehentasunak finkatu, ardurak bete eta lanaren pausuen efikazia ebaluatu.



- Txostenak, estatistikak, datu baseak eta baliabide bibliografikoak ezagutu eta era egokian erabili.



- Jasotako informazioa analizatu eta laburbildu, arrazoinamendu kritikoko pentsamendu bideak garatu eta denboran zehar argudioak sostengatu.



- Gizarte Langintzak propio dituen teoria, eredu, metodología, teknika eta tresnak ezagutu, klasifikatu eta aldaratu.



- Gizarte Langintzaren eremuan ikerketa sozialak, aplikatu zein teorikoak, egin eta idaztea, honetarako ikerketa metodo eta teknikak erabiliz.



- Ondorioak era egokian eta egituratuan ahoz zein idatziz hel arazi, dagokion entzulegoari doitua.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

GRALaren gaia librea da, baina beti izan behar du zerikusia gizarte langintzarekin. Gizarte Langintzarako ikerketa lanak egitea gomendatzen da. Hala ere, zuzendariarekin adostuta, beste nolabaiteko lanak egin daitezke. Esateko baterako:



- Gizarte arloko diagnosiak eta gizarte arloan esku hartzeko planak, programak edo proiektuak diseinatzea.



- Jardunbide profesional baten sistematizazioa.



- Diziplina honetan interesgarria den ikuspegi teoriko, eredu, metodologia edo teknikaren baten azterketa.

MetodologiaToggle Navigation

Metodologia honako honetan oinarritzen da:



- Gainbegiraketa edo tutoretza indibidualak prozesu osoan zehar ezinbestekoak dira, ikaslearen ikasketa autonomoa sendotzeko balio dutelako, baita hauen lanak gainbegiratu, informazioa eman, gidatu eta zalantzak argitzeko.



- Ikaslearen lan autonomoa prozesu osoan funtsezkoa da.



Gradu Amaierako Lana egiteko Gida-Lerroak dokumentua, GLUEko web orrian dagoena, lan honek izan behar duen egitura, forma eta edukiaren inguruko informazioa aurki daiteke.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

GRALa, gradu amaierako proiektuaren garapena eta idatzizko eta ahozko aurkezpenak egitean datza. Ahozko defentsa ebaluazio-epaimahai baten aurrean egiten da. Ikasleek epaimahaiak planteatutako galderei erantzuna eman behar diete.



EBALUAZIO-SISTEMARI BURUZKO OHARRAK:



Ebaluatu beharreko bi atal handi egongo dira, eta bakoitzak bere ebaluazio irizpideak izango ditu:



- Gradu Amaierako Lanaren txosten idatzia: barne koherentzia, analisi eta sintesi gaitasuna, kontzeptuak egoki erabiltzeko egokitasuna, argumentuen zorroztasuna eta argumentu horietatik ondorioak ateratzeko gaitasuna ebaluatuko dira. Gainera, beste ebaluazio irizpide batzuk ere erabili daitezke: gaiaren originaltasuna, lanaren inplementagarritasuna, bere esparruaren barruan duen garrantzia, etab. (Kalifikazioaren %80).



- Gradu Amaierako Lanaren ahozko aurkezpena: aurkezpenaren argitasuna, komunikazio estrategien eta aurkezpenerako tresna tekniko lagungarrien erabilera, gaiaren gaineko ezagutza eta aurkezpenerako hizkuntza egokia erabiltzea ebaluatuko dira (Kalifikazioaren %20).



Ebaluazioa gainditzen ez bada, lana hobetzeko gomendioak erantsiko zaizkio txostenari, eta ikasleari helaraziko zaizkio (kopia bat GRALaren zuzendariarentzat). Plagioak suspentsoa eragingo du automatikoki.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Matrikulak bi deialdi ofizialetarako eskubidea ematen du, ikasturte bakoitzean, eta otsaileko, ekaineko edo iraileko deialdien artean aukera daiteke. GRALa ez bada gainditzen ikasturte akademikoko deialdietan, hurrengo ikasturtean matrikulatu ahal izango dira berriro ikasleak.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

GRALa egiteko nahitaez GRALa egiteko Gida-Lerroak dokumentua erabili behar da. GLUEko web orrian eskuragarri dago.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Bibliografia, Gradu Amaierako Lana egiteko aukeratutako gaiaren araberakoa izango da.