XSLaren edukia

Zailtasunak Garapenean eta Ikaskuntzan25860

Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25860

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Deskribapena: Psikologiaren azalpen eredu ezberdinak kontutan izanik, etapa ebolutibo ezberdinetako garapen ohikoa eta patologikoaren ezaugarriak ezagutzean datza. Ikasleriak nahaste psikologiko ezberdinak bereiztea lortu nahi da, ondoren gelan detektatu eta ikasteko zailtasunetan izan dezaketen eragina aztertu ahal izateko. Era berean, eskolan burutu daitezkeen prebentzio eta hezkuntza esku-hartze programak ezagutu eta ulertu behar ditu. Ezgaitasun psikikoa eta zentzu-motorra duen ikasleriaren garapenaren ezaugarri bereizgarriak aztertu eta gela-jokabidearen jarraibideen diseinua.



Testuingurua: Zailtasunak Garapenean eta Ikaskuntzan irakasgaia, maisu/maistren formakuntzan, bigarren mailako bigarren lauhilekoan (4. moduloa) irakasten den oinarrizko gaia da. Irakasgai honen aurretik, 1. moduloan, besteak beste, Garapenaren Psikologia lantzen da eta 2. moduloan Hezkuntzaren Psikologia.



Irakasgai honek Garapenaren Psikologian (1 . moduloa) esplikatzen diren 0-6 bitarteko adinak dituen ezaugarriak eta beharrak gaurkotzea eskatzen du. Bestalde, Hezkuntzaren Psikologiarekin ere lotura du (2. moduloa), irakasgai honetan ikaskuntza-irakaskuntzaren ondorioz, gizakien jokaeran gertatzen diren aldaketak aztertzen dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

G1. Ezgaitasun posibleak egoki identifikatzeko, ikasleriaren aniztasuna eta testuinguru soziokultural aldakorrak kontutan izanda, ikasleen nortasunaren garapena ulertu ahal izateko beharrezko diren ezagumenak menderatu.

IE1. Irakasgaiaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzea.

IE2.Ikasleriaren garapenean desfaseak hautematea dagokion bizitzako adin-garaian.



G2. Garapenaren eta ikaskuntzaren zailtasunak detektatu eta balioesteko eta hauek aurkezten dituzten ikasleen integrazioa mesedetzeko eta erantzun bat eskaintzeko beharrezko diren baliabideak eskuratu, ikastetxeko profesional ezberdinekin, espezialistekin eta familiekin elkarlanean hezkuntza premien arretari ekiteko eta hezkuntza erantzun eraginkor bat lortzeko.

IE3.Ikasleriaren garapeneko eta ikaskuntzako zailtasunak identifikatzea, aztertzea eta baloratzea, egoera, testuingurua eta aurrekariak kontuan hartuz.

IE4.Familiekin, espezialistekin eta ikastetxeko profesional desberdinekin egoera komunikatiboak planifikatzea eta diseinatzea.



G3. Eskola eremuan, gaitasun ezberdinak, ikaskuntza erritmo ezberdinak eta garapenaren nahasteak dituzten ikasleei eragiten dien hezkuntza egoeren identifikazioa eta erabakien plangintza egin.

IE5. Behar bereziak dituen ikasleriaren inklusioan lagunduko duten arrazoitutako hezkuntza esku-hartzeak proposatzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA. Garapen psikologiko arrunta eta patologikoa haurtzaroan: alderdi kontzeptualak eta azaltzeko ereduak.



2. GAIA. Haurtzaroaren berezko nahasmen psikologikoak: sailkapena, prebentzio-estrategiak eta hezkuntzako esku-hartze teknikak (zailtasunak garapenean eta ikaskuntzan).



3. GAIA. Urritasun psikikoak, zentzumenezkoak eta motorrak: garapenaren alderdi bereizgarriak eta jarduera-ildoak ikasgelan.



MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honen edukiak lantzeko eta gaitasunak garatzeko erabiliko den metodologia mota Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (POI) izango da, beti ere ikaskuntza kooperatiboarekin batera. Beraz, nahitaezkoa izango da ikasleek haien ikasketa prozesuaren erantzukizuna bere gain hartzea eta esfortzu zein lanerako jarrera positiboa erakustea: modu aktiboan parte hartzea, lankidetzan jardutea, errespetuzko ikuspegi ulerkorra eta aldi berean ikuspegi eta hausnarketa kritikoa eta arrazoitua egitea, iturri egokien informazioa ezagututa eta kontuan hartuta.

Gainera, ikasleek "aniztasuna eskolan" izeneko diziplinarteko moduluan parte hartuko dute.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Tresnen deskribapena eta azalpenak hurrengo ataletan ikusi (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

UPV/EHUko Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiak zehazten duenez, ebaluazio sistemak izango dira etengabeko ebaluazioa eta azken ebaluazioa:

(https://www.ehu.eus/eu/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebaluaziorako-arautegia)

1. Etengabeko ebaluazioa:

- Lehenengo atala: Banaka egin beharreko ariketak, lanak, azterketa (irakasle bakoitzak zehaztuko ditu): Azken notaren %40 eta %50 artean

- Bigarren atala: Taldean egin beharreko ariketa praktikoak, lanak, proiektuak idatziz entregatzekoak ala ahozko aurkezpenak eginez ebaluatzekoak (irakasle bakoitzak zehaztuko ditu): Azken notaren %30 eta %42 artean

- Diziplinarteko lan modularra: Azken notaren %16 eta %20 artean.



2. Azken ebaluazioa:

- Eduki teoriko-praktikoei buruzko banakako ariketak, lanak zein azterketak (irakasle bakoitzak zehaztuko ditu): Azken notaren %80 eta %84 artean.

- Diziplina arteko lan modularra: Azken notaren %16 eta %20 artean.



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.



Deialdiari uko egiteko:



Araudiaren arabera (2016ko abenduaren 15ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatekoaren Gobernu Kontseiluarena, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia):

1.– Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

2.– Etengabeko ebaluazioaren kasuan azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa bada, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40a edo hori baino txikiagoa bada, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakagaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaera. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

3.– Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1.– Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.

2.– Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.

3.– Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu, emaitzok ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko. Ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira. Aldiz, ikasturtean zehar egindako etengabeko ebaluazioaren emaitzak negatiboak badira, emaitzak ezin izango dira ezohiko deialdirako mantendu eta deialdi horretan ikasleek kalifikazioaren % 100 eskuratu ahal izango dute.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

1. Irakasleak proposatutako ikas-materialak (apunteak, irakugaiak, jarduerak…)
2. Baliabide elektronikoak: ikasleek irakasgaiaren e-gela eta BBC plataforma birtuala maiz kontsultatu beharko dute eguneratuta egoteko.
3. Oinarrizko bibliografia

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Aierbe, A. (2008). Esku-hartze psikopedagogikoa garapenaren nahasteetan. Bilbo: EHU (http://testubiltegia.ehu.es)



Arnáiz, P. (2003). Educación inclusiva: una escuela para todos. Archidona: Aljibe.



Canimas, J. (2015). ¿Discapacidad o diversidad funcional? Siglo Cero, 46(2), 79-97



Castanedo, C. (1997). Bases psicopedagógicas de la educación especial: Evaluación e intervención. Madril: CCS.



Castejón, J., eta Navas, L. (2009). Unas bases psicológicas de la educación especial (5.ed.). Alicante: Club Universitario.



CERMI (2017). Como dirigirse adecuadamente a las personas con discapacidad. Madril.



Comité para la promoción y apoyo de la mujer autista (CEPAMA). (2018). Mujeres autistas: desde dentro del espectro.



Darreche, L., eta Zenitagoitia, E. (2008) Hezkuntza Bereziaren oinarri pedagogikoak. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea.



Darreche, L. (2010). Guía de materiales para la inclusión educativa: discapacidad intelectual y del desarrollo /Hezkuntza inklusiorako materialen gida: adimen eta garapen urritasuna (HH, LH, DBH) (ondorengo web orrian eskuragarri: http://www.fevas.org/index.php?id=190). Bilbo: FEVAS.



Deutsch, D. (2003). Bases psicopedagógicas de la educación especial. Madril: Pearson Pentice-Hall.



Eusko Jaurlaritza (2016). Ikusmen-desgaitasuna duten ikasleen ikasleen hezkuntza-inklusioa. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.



Eusko Jaurlaritza (2013). Ikasle gorren sarbidea hizkuntzen curriculumean. 1. Haur eta Lehen Hezkuntzan. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren argitalpen zerbitzu nagusia.



Eusko Jaurlaritza (2019). Adimen-gaitasun handiko ikasleei hezkuntza-arreta emateko plana 2019-2022. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.



Eusko Jaurlaritza (2013). Hezkuntza orientabideak. Adimen gaitasun handiko ikasleak. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.



González, E. (Coord) (2003). Necesidades Educativas Especiales: Intervención psicoeducativa. Madril: CCS.



González, R. (coord).(2005). Psicopatología del niño y del adolescente. Madril: Pirámide.



Haranburu, M., Soroa, M., Esteve, J.,Balluerka, eta N., Gorostiaga, A. (2011). Nortasunaren nahasteen etiologia eta tratamendua. Bilbo: Udako euskal Unibertsitatea.



Heward, W. (1997). Niños excepcionales: Una introducción a la educación especial. Madril: Pearson Pentice-Hall.



Luque, D. J. (2006). Orientación educativa e intervención psicopedagógica en el alumnado con discapacidad. Análisis de casos prácticos. Malaga: Aljibe.



Marchesi, A.; Coll, C., eta Palacios, J. (comps.) (1999). Desarrollo psicológico y educación. Psicología evolutiva. 3. Trastornos del desarrollo y necesidades educativas especiales. Madril: Alianza.



Moriña, A. (2008). La escuela de la diversidad. Madril: Síntesis.



Rodríguez, J. (Dir.).(2002). Psicopatología infantil básica: teoría y casos prácticos. Madril: Pirámide.



Trebol, F. (2010). Hezkuntza bereziaren oinarri psikologikoak. Aniztasunaren trataera. Bilbo: UEU.



Udak gaiak bilduma (2019). Desgaitasuna egoeran dauden pertsonak: Nola aipatu behar ditugu? Gasteiz: Gasteizko Udala.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Friedes, D. (2007). Trastornos del desarrollo. Un enfoque neuropsicológico. Bartzelona: Ariel.
Molina, S. (1994). Bases psicopedagógicas de la Educación Especial. Alicante:Marfil
Paula, I. (2003). Educación Especial. Técnicas de intervención. Madril: McGraw Hill.

Aldizkariak

Anales de Psicología
HIK HASI
Infancia y Aprendizaje
Journal of Abnormal Child Psychology
Psicothema
Revista de Psicología General y Aplicada
Revista de Psicopatología y Salud Mental del Niño y del Adolescente
Revista de Educación Especial
Revista Interuniversitaria de Formación de Profesorado
Revista de Psicodidáctica
Spanish Journal of Psychology
TANTAK

Web helbideak

http://www.autismo.com
http://www.discapnet.es
http://www.gautena.org
http://www.atzegi.org
http://www.aspace.org
http://www.asebi.es/
http://www.euskal-gorrak.org/
http://www.feaps.com
http://www.once.es
http://www.paidopsiquiatria.com
http://www.trastornohiperactividad.com
http://www.eusarghi.org/
http://www.alcagi.org/
http://www.fanjaceuskadi.org/
http://dislexiaeuskadi.com/
http://www.ttm-espana.com/
http://www.asociacionalanda.org/web/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • FERNANDEZ ZABALA, ARANZAZU
  • RAMOS DIAZ, ESTIBALIZ
  • RODRIGUEZ FERNANDEZ, ARANTZAZU

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:00-13:00 (1)

22-24

11:00-13:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-25 09:30
  • Ekain : 2023-06-27 09:30

Ikasgela(k)

  • eAULA 2-2 - IRAKASLEEN U. E. (1)
  • eAULA 2-2 - IRAKASLEEN U. E. (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-21

11:00-13:00 (1)

25-30

11:00-13:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-25 09:30
  • Ekain : 2023-06-27 09:30

Ikasgela(k)

  • eAULA 2-2 - IRAKASLEEN U. E. (1)
  • eAULA 2-2 - IRAKASLEEN U. E. (2)

32 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:00-13:00 (1)

22-24

10:30-12:30 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-25 09:30
  • Ekain : 2023-06-27 09:30

Ikasgela(k)

  • eAULA 2-3 - IRAKASLEEN U. E. (1)
  • eAULA 2-3 - IRAKASLEEN U. E. (2)

32 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-21

10:30-12:30 (1)

25-30

10:30-12:30 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-25 09:30
  • Ekain : 2023-06-27 09:30

Ikasgela(k)

  • eAULA 2-3 - IRAKASLEEN U. E. (1)
  • eAULA 2-3 - IRAKASLEEN U. E. (2)

32 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-21

09:00-11:00 (1)

25-30

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-25 09:30
  • Ekain : 2023-06-27 09:30

Ikasgela(k)

  • AULA 2-7 - IRAKASLEEN U. E. (1)
  • AULA 2-7 - IRAKASLEEN U. E. (2)