XSLaren edukia

Haur Hezkuntzarako Hizkuntzaren Didaktikaren Oinarriak Testuinguru Eleanitzetan25911

Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25911

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai honetan, Euskal Herriko sistema elebidunetan hizkuntzak ikas-irakasteko beharrezkoak diren oinarri teoriko eta metodologikoak lantzen dira, beti ere arreta eskainiz bestelako kultura eta hizkuntzak dituzten ikasleen inklusioari.



HIZKUNTZA GAITASUNA: Kontuan hartuko da azalpen idatziak ebaluatzeko errubrika (Egelan eskuragarri egongo da). Ikasleen lanetan hizkuntzaren adierazpidean akats nabarmenak agertzen badira, horiek zuzentzea eskatuko da. Ulergarritasun eta zehaztasun hutsak gertatzen direnean, testuak itzultzeagatik edo euskarazko adierazpide okerra erabiltzeagatik, ez da lana zuzenduko eta ikasleari astebeteko epea eskainiko zaio lana zuzentzeko. Hizkuntzaren erabilera ez bada zuzena irakasleak irakasgaia ez gainditzea erabaki ahal izango du.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1.-Ezagutzea zer funts linguistiko, psikolinguistiko eta soziolinguistikotan hartzen duen oinarri hizkuntzaren didaktikak, egoerak eta gertakariak analizatzeko lehen eta bigarren hizkuntzen didaktikan. (C1, C3)



1.1.-Ezagutzea eta azaltzea oinarrizko kontzeptuak hizkuntzaren didaktika teorikoki funtsatzeko.

1.2.-Hautatzea metodologiarik egokiena hizkuntzaren didaktikarako, gelako beharrizanen arabera eta eskola-curriculumaren markoan.

1.3.-Bilatu eta hautatzea informazio bibliografikoa funtsatze teorikorako.



2.-Gogoeta egitea nolako eragina izan dezakeen anitz-eleko egoerak eskolaren eta ikasgelaren testuinguruan (C1, C2)

-Hizkuntz-ukipeneko egoerak analizatzea

-Ezagutzea eskolako instituzioari zer-nolako desafioak datozkion, anitz-eleko egoeretatik etorrita.

-Oinarrizko jardunbideak proposatzea hizkuntza ez ofizialak dituzten ikasleak ikasgeletan integratzeko.



3.- Erdiestea jakintza funtsatua eta gogoetan oinarritua hezkuntza elebiduneko eta eleanitzeko programez, aintzat harturik nolako hizkuntz eta kultur aniztasuna den eskolan.

3.1.-Informazioa hautatzea eta integratzea, ezagutzeko inguruko errealitate soziolinguistikoaren zein faktorek eta nola eragiten duten heziketa-testuinguruan.

3.2.-Bereiztea parametro jakin batzuen arabera hezkuntza elebiduneko eta eleanitzeko programak



4.-Komunikazio konpetentziak garatzea Autonomi Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan (C5)

4.1-Hizkuntza koherentziaz, zuzentasunez eta egokitasunez erabiltzea, ahoz eta idatziz.

4.2.-Bereiztea komunikazio konpetentzian osagai diren alderdiak, ikasgela praktikan.



5.-Aldeko jarrerak sortzea hizkuntzez, pertsona elebidunez eta irakaskuntza elebidunaz eta eleaniztunaz, oharturik nolako onurak eta zailtasunak diren horietan, lanbideko jardunean aritzeko.

5.1.-Hizkuntza guztien eta haien hiztunen aurrean adieraztea errespetua, balioespena eta aintzatespena.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Hizkuntzaren didaktikaren oinarri teorikoak

1.1.- Funtsatze linguistikoa

1.2.- Funtsatze psikolinguistikoa

1.3.- Funtsatze soziolinguistikoa



2. Hizkuntzak eskolan

2.1. Hizkuntzaren didaktika testuinguru eleaniztunetan

2.2. Hezkuntza elebiduneko eta eleaniztuneko programak

2.3. Testuinguru eleaniztuneko hezkuntzaren beste alderdi batzuk

MetodologiaToggle Navigation

V. IRAKAS METODOLOGIA ETA FORMAZIO JARDUERAK:

Eskola magistralak eta gela praktikak konbinatzen dira. Biek eskatzen dute ikasleen parte hartze aktiboa, kolaborazio jarduna eta edukiei buruzko gogoeta, eta baita ikasleak berak hartzea bere ikasketa prozesuaren erantzukizuna.

Laugarren moduluko disziplinarteko lana Arazoetan Oinarritutako Ikasketaren metodologia jarraituz egingo da.



JARDUEREZ ETA METODOLOGIAZ

Eskola magistrala:

-Edukien azalpena, analisia eta eztabaida

-Dudak argitzea



Gela praktikak:

-Testuen irakurtze kritikoa

-Ikusentzunezko materiala analizatzea

-Atazak egitea

-Hainbat ikas-materialen analisia, euskarri ezberdinetan

-Lanak ahoz aurkeztea



Mintegiak:

-Ikasleek lanak azaltzea, analizatzea eta eztabaidatzea, norabidean irakasleak lagunduta



Tutoretzak:

-Dudak argitzea

-Lanak gidatzea



Gelaz kanpokoa:

-Ikaste lana

-Bakarkako edo taldekako lanak egitea

-Testuak kritikoki irakurtzea

-Bibliografia eta intereseko beste material batzuen bilatzea

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 35
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Zer ebaluatuko den:



1. Banakako idatzizko lanak: %30



2. Iragasgaien arteko lan modularra %20



3. Banakako aurkepena %20



4. Taldeko lana: %30



4. Testa: %10



Ikasle orok uko egin diezaioke ebaluazio deialdiari, irakaskuntza honi dagokion irakasleari errenuntzia idatzia aurkezten badio, beti ere azterketa guztien epe ofiziala hasi baino hamar egun lehenago.



Eskoletara etortzen ez diren ikasleek (eliteko kirolariak, lanean dihardutenak...) eta arautegiaren arabera asistentzia hutsa onartuak dutenek eskubidea dute azken azterketa egiteko (%100)





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian azterketa baten bidez neurtuko dira ikasturtean zehar landutako gaiatsunak eta kontzeptuak.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

-Hurrengo liburuak:

COELHO, E (200&). Eskola kulturanitzetan irakastea eta ikastea, UPV-EHU. Bilbo.
CUMMINS, J (2002). Lenguaje, poder y pedagogía: Niños y niñas bilingües entre dos fuegos.Morata.Madril.
HUGUET,A&MADARIAGA,J M (2005). Fundamentos de educación bilingüe.UPV-EHU.Bilbo.
SIGUAN&MAKEY (1986). Educación y bilingüismo. Santillana/UNESCO. Madril.

-Moodle
-Ordenagailua

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

AMENGUAL, M & JUAN, M & SALAZAR, J (2008). Adquisicion y enseñanza de lenguas en contextos plurilingües: ensayos y propuestas aplicadas. Edicions UIB. Illes Balears.

BRONCKART, J.P. (1993): Hizkuntzaren zientziak: irakaskuntzarako desafioa?, HABE, Donostia.

BRONCKART, J.P. (2007): Desarrollo del Lenguaje y Didáctica de las lenguas. Buenos Aires: Miño y Dávila.

CUMMINS, J (2002). Lenguaje, poder y pedagogía: Niños y niñas bilingües entre dos fuegos.Morata.Madril.

HUGUET,A&MADARIAGA,J M (2005). Fundamentos de educación bilingüe.UPV-EHU.Bilbo.

SIGUAN&MAKEY (1986). Educación y bilingüismo. Santillana/UNESCO. Madril.

Gehiago sakontzeko bibliografia

BESALU, X (2002). Diversidad cultural y educación . Sintesis. Madril.
ETXEBERRIA, FELIX (2005). Elebitasuna eta hezkuntza euskararen herrian. Erein. Donostia.
LASAGABASTER, D. & SIERRA, J.M.(2005). Multilingüismo y multiculturalismo en
la escuela. Cuadernos de Educación. ICE. Horsori. Barcelona.
MORENO RIOS (2005): Psicología del desarrollo cognitivo y adquisición del lenguaje. Madrid: Ed. Biblioteca Nueva.
RICHARDS, J.C. eta RODGERS, T.S. (1998): Enfoques y métodos de enseñanza de idiomas. Madrid: Cambridge University Press.
SERRA, M./SERRAT, E./SOLÉ, R./BEL, A./APARICI, M. (2000): La adquisición del lenguaje, Ariel psicología, Barcelona.
UNAMUNO, Virginia (2003): Lengua, escuela y diversidad sociocultural. Barcelona. Graó.

Aldizkariak

- Bat. Soziolinguistika aldizkaria.
- Tantak.
- Textos.
- HIK HASI.
- Cuadernos de Pedagogía.

Web helbideak

- dewey.uab.es/jaling
- www.erabili.com
- www.eurolang.net
- www.euskadi.net/euskara_adierazleak
- www.euskalnet.net/guerenu/lanak/elebitasuna.
- www.soziolinguistika.org
- www.hikhasi.com

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • LARRAZA ARNANZ, SAIOA
  • REGUERO UGARTE, URTZI
  • RODRIGUEZ MIÑAMBRES, PALOMA

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:00-11:00 (1)

22-24

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-22 09:00
  • Ekain : 2023-06-29 09:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2-2 - IRAKASLEEN U. E. (1)
  • eAULA 2-2 - IRAKASLEEN U. E. (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-21

09:00-11:00 (1)

25-30

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-22 09:00
  • Ekain : 2023-06-29 09:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2-2 - IRAKASLEEN U. E. (1)
  • eAULA 2-2 - IRAKASLEEN U. E. (2)

32 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:00-11:00 (1)

22-24

08:30-10:30 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-22 09:00
  • Ekain : 2023-06-29 09:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2-3 - IRAKASLEEN U. E. (1)
  • eAULA 2-3 - IRAKASLEEN U. E. (2)

32 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-21

08:30-10:30 (1)

25-30

08:30-10:30 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-22 09:00
  • Ekain : 2023-06-29 09:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2-3 - IRAKASLEEN U. E. (1)
  • eAULA 2-3 - IRAKASLEEN U. E. (2)

32 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-21

10:30-12:30 (1)

25-30

10:30-12:30 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-22 09:00
  • Ekain : 2023-06-29 09:00

Ikasgela(k)

  • AULA 2-7 - IRAKASLEEN U. E. (1)
  • AULA 2-7 - IRAKASLEEN U. E. (2)