XSLaren edukia

Hizkuntzaren Didaktika eta Atzerriko Hizkuntza25916

Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25916

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.5481

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA



Haur Hezkuntza Graduko 3. mailako urte osoko irakasgaia, tronkala eta 9 kreditukoa.

Irakasgaiaren izenak –Hizkuntzaren Didaktika eta Atzerriko Hizkuntza- bi atal bereizten ditu, Ama Hizkuntzaren eta Bigarren Hizkuntzaren Didaktika, bigarren lauhilekoan ematen dena, eta Atzerriko Hizkuntzarena, lehen lauhilekoan ematen dena. Zati bakoitzak 4,5 kreditu ditu, eta bereizketa hori islatu egiten da, oro har, gaitasunetan, edukietan, metodologian eta baita ebaluaketan ere.



Bestalde irakasgaiak, Gaitasunak Euskal Curriculumean izeneko 5. Moduluan, parte hartzen du eta ECTS kreditu 1eko balioa izango du moduluko lanean ahozkotasuna garatzeko sekuentzia didaktikoen planifikazio lanak. Izan ere, hauek dira irakasgaiak lan modularrean garatzeko gaitasunak:



A) Etapa honetako komunikazio trebetasunei buruzko eskolako curriculumaren atalak ezagutzea, baita trebetasunak eskuratzeari eta garatzeari buruzko teoriak ere.



C) Atzerriko hizkuntza batera lehen hurbilketa sustatzeko gai izatea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK/IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK



Ikasgai honetan, Haur Hezkuntzako curriculuma lantzen da, komunikazioaren esperientziaren esparrutik. Hasteko, haurrek etapa honetan garatzen dituzten komunikazio formak ezagutu behar dira, besteekiko elkarrekintzaren bidez (bereziki familiako eta eskolako helduekin); horrez gain, ahozko hizkuntzaren ulermenean eta adierazpenean parte hartzen duten prozesuak ezagutu behar dira (1. eta 2. hizkuntzetan), horiek garatzeko irakaskuntza jarduera egokienak bilatuz; bestalde, ahozko diskurtso genero desberdinak ezagutzen eta aztertzen dira, Haur Hezkuntzarako egokienak direnak nabarmenduz; eta, amaitzeko, haurrak eskolan sartzean duen hizkuntza eta komunikazio ezagutza abiapuntutzat hartuta, hizkuntza gaitasunak garatzeko estrategia, jarduera eta baliabide egokienak proposatzen saiatuko gara.



Beste alde batetik, irakasgaiaren helburua da baita ere ikasleak Haur Hezkuntzako ikasleek atzerriko hizkuntzara gerturatzeko beharrezko trebetasunak eta gaitasunak eskura ditzatela lortzea.

Gainera, Haur Hezkuntzako ikasleei ikasgelako esku-hartze didaktikoen printzipioen hastapenak irakasten zaizkie (ahozko mailan).



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK



Esan bezala, ikasgaia urte osokoa da eta bitan banaturik dago (ama-hizkuntzaren eta bigarren hizkuntzaren didaktika eta atzerriko hizkuntzaren didaktika). Hori horrela, gaitegia ere bitan banatzen da:

IRAKASGAIAREN LEHEN ZATIA: HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA

1.GAIA: Hizkuntzak Haur Hezkuntzako curriculumean.

2. GAIA: Lehen urteetako komunikazioaren garapena, familiako eta eskolako ingurunean.

3. GAIA: Ahozkotasunaren ezaugarriak. Ahozko ulermena eta adierazpena 1. Eta 2. hizkuntzetan.

4. GAIA: Ahozko diskurtso generoak Haur Hezkuntzan.

5. GAIA: Ahozkoa ikasteko eta garatzeko irakaskuntza estrategiak lehenengo eta bigarren hizkuntzetan hezkuntza egoerak eta jarduerak.



IRAKASGAIAREN BIGARREN ZATIA: ATZERRIKO HIZKUNTZA

6. GAIA Hizkuntza sistema gisa: fonologia, morfosintaxia, hiztegia; diskurtsoa.

7. GAIA Hizkuntzaren erabilera: ahozko eta idatzizko ulermena eta adierazmena.

8. GAIA Hizkuntzaren erabilera arauak

9. GAIA Atzerriko Hizkuntza Haur Hezkuntzan:

9.1. Egitura-alderdiak:

- Atzerriko hizkuntzak EAEko hezkuntza-sisteman

- Atzerriko hizkuntzetako irakasleak

- Atzerriko hizkuntzetako ikasleak Haur Hezkuntzan

9.2. Alderdi metodologikoak:

- Haur Hezkuntzan atzerriko hizkuntza bat irakasteko ikuspegi metodologikoak. Edukien eta hizkuntzen ikasketa integratua

- Baliabide didaktiko batzuen erabilera: ipuinak, abestiak, errimak, jolasak, IKTak



MetodologiaToggle Navigation

Ikasgatiko edukiak lantzeko metodologia askotarikoa izango da.



- Gaitegiarekin lotutako azalpen magistralak

- Talde handian zein txikian egondako jarduera teoriko/praktikoak

- Irakurketa eta azterketa kritikoa irakasgaiaren eta proposatutako irakurgaien inguruan

- Bibliografiaren inguruko lana eta horien aurkezpena

- Ahozko genero diskurtsiboei buruzko jardueren planifikazioa

- Ahozkotasunaren ikaskuntzan estrategien identifikazio eta analisi lanak



Irakaskuntza ez-presentziala edo bimodala ezarri behar izanez gero, ikasgai osoan zein zati batean tresna metodologikoak egokituko dira. Egela plataforma erabiliko da horretarako.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 20
    • Ahozko defentsa (%): 10
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio metodoei dagokienez, Ikasleen Ebaluaziorako Araudiaren 8. artikuluaren ildotik, irakasgairako bi ebaluazio mota eskaintzen dira:



1. Etengabeko ebaluazioa: saio teoriko-praktikoetan gauzatzen diren lan ebaluagarriak kontuan hartuko dira; hauez gain, azterketa teorikoa ere egongo da deialdi ofizialean.

2. Azken ebaluazioa: deialdi ofizialean gauzatuko den azterketa baten bitartez ebaluatuko dira ikaskuntzaren emaitzak. Honez gain, diziplinarteko proiektuari buruzko froga ere gainditu beharko da.



Ebaluazioaren Argibideak:



1. ETENGABEKO EBALUAZIOA



- Taldekako lan teoriko/praktikoa: azken notaren % 30 balioko du.

- Banakako lan teoriko/praktikoa: notaren %30

- Klasean egin beharreko jarduerak: notaren %20.

- Diziplinarteko proiektua edo modulu lana: azken notaren % 20 balioko du.



- Ikasturte naturalaren ez ohiko deialdirako lan ebaluagarrien nota gordeko da.

- Lan ebaluagarri guztiak gainditu behar dira irakasgaia gainditu ahal izateko.



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.



2. AZKEN EBALUAZIOA



- Azterketa teorikoa: azken notaren % 80 balioko du.

- Diziplinarteko proiektua edo modulu lana: azken notaren % 20 balioko du.

- Ikasturte naturalaren ez ohiko deialdirako diziplinarteko proiektuaren nota gordeko da.





DEIALDIAK ETA UKO EGITEA

Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegian jasotakoaren arabera, uko egitea honako era honetan egin daiteke:

1. Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

2. Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.





HIZKUNTZA GAITASUNA: Kontuan hartuko da azalpen idatziak ebaluatzeko errubrika. Ikasleen lanetan hizkuntzaren adierazpidean akats nabarmenak agertzen badira, horiek zuzentzea eskatuko da. Ulergarritasun eta zehaztasun hutsak gertatzen direnean, testuak itzultzeagatik edo euskarazko adierazpide okerra erabiltzeagatik, ez da lana zuzenduko eta ikasleari astebeteko epea eskainiko zaio lana zuzentzeko. Hizkuntzaren erabilera ez bada zuzena irakasleak irakasgaia ez gainditzea erabaki ahal izango du.



ERREFERENTZIA ETA ZITAZIO ARAUAK: Ikasleek, moduluko diziplinarteko proiektua baliatuta, zitazio arauak ezagutu eta erabili beharko ditu. Arau hauek bete ezean, plagioaren susmoa edo iruzurraren zantzua egotzi ahalko zaio egindako lanari.



Irakaskuntza ez-presentziala edo bimodala ezarri behar izanez gero, ikasgaian ebaluatuko diren zeregin eta probetarako modalitateak egokituko dira. Egela plataforma erabiliko da horretarako.

Ebaluatuko diren zeregin eta probetan plagio edo kopia zantzurik balego, Unibertsitatearen araudiari jarraituko zaio.





Ikasle ez-presentzialek ikasgaian zehaztutako gaitasunak eta ikaskuntza-emaitzak lortu dituztela erakusteko behar beste proba zehaztuko dira.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez-ohiko deialdian ohiko deialdiko irizpide berak erabiliko dira baina ebaluazioko tresnak alda daitezke.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

-BOE, BOPV: Decretos curriculares:
-DECRETO 12/2009,de 20 de enero por el que se establece el currículo de la Educación Infantil y se implantan estas
enseñanzas en la Comunidad Autónoma del País Vasco.
-Ordenagailua.
-Bideoak.
-Eskoletan emandako materialak.
Eskolako testuliburua
Ikus-entzunezko materiala (TB, bideo eta musika erreproduzitzailea, proiektorea…)
Sarera konektatutako ordenagailua eta proiektorea

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

BOE: REAL DECRETO 1513/2006, de 7 de diciembre, por el que se establecen las enseñanzas mínimas de la Educación

primaria. La Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de 2006.

BOPV: DECRETO 175/2007, de 16 de octubre, por el que se establece el currículo de la Educación Básica y se implanta

en la Comunidad Autónoma del País Vasco. Suplemento al n.º 218 -martes 13 de noviembre de 2007



Del Rio, María José, 1993, Psicopedagogía de la lengua oral: un enfoque comunicativo, ICE-Horsori, Bartzelona.

Bigas, M. & M. Correig, 2008, (arg.), Didáctica de la lengua en la educación infantil, Síntesis Educación, Madrid.

Ruiz Bikandi, Uri, 2009, Bigarren hizkuntzaren didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan, UPV/EHU, Bilbo.

Vygotsky, Lev, 1934 [2010], Pensamiento y lenguaje, Paidós, Bartzelona.

Barreña, Andoni & Iñaki Garcia, 2009, “Lehenengo hitzak eta morfologia-markak haur euskaldunengan: elebakarrengan eta elebidunengan”, Euskera 54, 2-1. zatia, 603-638.

Huarte, Maider & Jone Ozerinjauregi, 2012, “Interakzioaren garrantzia euskararen sarrera goiztiarrean”, in Hizkuntzaz jabetzen (0-6). XVI. Jardunaldiak, Mendebalde Kultura Alkartea, Bilbo.

Gehiago sakontzeko bibliografia

CERVERA, M.,1993, Literatura y Lengua en la Educación Infantil, Ed. Mensajero. Bilbao.
Wells, Gordon, 1987, Aprender a leer y escribir, Laia, Barcelona.

INGELESA: Oinarrizko gidaliburuak

-Ingelesa:
MURPHY, R., 1996, Essential Grammar in Use. C.U.P. Cambridge.

MURPHY, R., 1996, Essential Grammar in Use. Suplementary Exercises (with answers), C.U.P. Cambridge.
COLLIE, J., 1996, Double Take. Listening and Speaking 2, O.U.P. Oxford.
STRANGE, D.,1996, Double Take. Reading and Writing 2. O.U.P. Oxford.

-Didaktika:
HOUSE, S., 1997, An Introduction to Teaching English to Children, Richmond Publ.
MOON, J., 2000, Children Learning English. MacMillan Heineman.
GUILLÉN, C. & ALARIO, C., 2002, Didáctica de la Lengua Extranjera en Educación Infantil y Primaria. Ed. Síntesis Educación.

Hiztegiak:
Collins Diccionario Español-Inglés, English-Spanish. Bartzelona: Grijalbo. 1992
Longman Dictionary of English Language and Culture. Longman.
Oxford Photo Dictionary. Oxford: O.U.P. 1991

Aldizkariak

Cuadernos de Pedagogía
Hik Hasi
Tantak

Web helbideak

www.babelnet.sgb.ac.at/canalreve/bravo/module1.
www.britishcouncil.org
www.elkarrekin.org/elk/Lib/ingelesa.htm
www.ikastola.net (Eleanitz-English proiektua & Hizpro)
www.isabelperez.com/workshops.htm
www.restena.lu/amifra/exos/index.htm

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BARANDIARAN AMARICA, ASIER
  • PERALES FERNANDEZ DE GAMBOA, ANDREA
  • SAINZ DE LA MAZA ALDAY, EIDER
  • BARANDIARAN AMARICA, ASIER
  • PERALES FERNANDEZ DE GAMBOA, ANDREA
  • SAINZ DE LA MAZA ALDAY, EIDER

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-7

09:30-11:00 (1)

16-26

09:30-11:00 (2)

27-30

09:30-11:00 (3)

Irakasleak

Azterketa

  • Ekain : 2023-06-01 09:00
  • Ekain : 2023-06-14 09:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 3-2 - IRAKASLEEN U. E. (1)
  • eAULA 3-2 - IRAKASLEEN U. E. (2)
  • eAULA 3-2 - IRAKASLEEN U. E. (3)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-7

10:30-12:00 (1)

11:30-12:30 (2)

16-26

09:00-10:30 (3)

11:30-12:30 (4)

27-30

09:00-10:30 (5)

11:30-12:30 (6)

Irakasleak

Azterketa

  • Ekain : 2023-06-01 09:00
  • Ekain : 2023-06-14 09:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 3-2 - IRAKASLEEN U. E. (1)
  • eAULA 3-2 - IRAKASLEEN U. E. (2)
  • eAULA 3-2 - IRAKASLEEN U. E. (3)
  • eAULA 3-2 - IRAKASLEEN U. E. (4)
  • eAULA 3-2 - IRAKASLEEN U. E. (5)
  • eAULA 3-2 - IRAKASLEEN U. E. (6)

32 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-7

12:30-14:00 (1)

16-26

12:30-14:00 (2)

27-30

12:30-14:00 (3)

Irakasleak

Azterketa

  • Ekain : 2023-06-01 09:00
  • Ekain : 2023-06-14 09:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2-6 - IRAKASLEEN U. E. (1)
  • eAULA 2-6 - IRAKASLEEN U. E. (2)
  • eAULA 2-6 - IRAKASLEEN U. E. (3)

32 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-7

09:00-10:30 (1)

10:30-11:30 (2)

16-26

10:30-12:00 (3)

10:30-11:30 (4)

27-30

10:30-12:00 (5)

10:30-11:30 (6)

Irakasleak

Azterketa

  • Ekain : 2023-06-01 09:00
  • Ekain : 2023-06-14 09:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2-6 - IRAKASLEEN U. E. (1)
  • eAULA 2-6 - IRAKASLEEN U. E. (2)
  • eAULA 2-6 - IRAKASLEEN U. E. (3)
  • eAULA 2-6 - IRAKASLEEN U. E. (4)
  • eAULA 2-6 - IRAKASLEEN U. E. (5)
  • eAULA 2-6 - IRAKASLEEN U. E. (6)