XSLaren edukia

Literatura Tailerrak25878

Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25878

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai hau Haur eta Lehen Hezkuntzako Graduetako seigarren moduluari dagokion "Eskola-liburutegia eta Irakurzaletasuna" minorrean kokatzen da.



Literatur tailer edo lantegi honetan, ikasleak XX. mendeko literaturaren historian zehar izandako idazketa-teknika berritzaileenak ezagutuko ditu. Horiek abiapuntu izanda, eskolan haurrekin literatur testuak sortzeko erabilgarri izango zaizkion tresnez hornituko da ikaslea.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ikasgai honetan ikasleak idatzizko gaitasunak garatuko ditu, askotariko literatura-testuen bitartez eta idazketarako zenbait teknikaren bidez.



Gaitasun horien jabe egitean ikasleak haurrengan irakurzaletasuna sustatzeko eta idaztera animatzeko baliabideak erabiltzen jakingo du, haur eta gazte literatura ezagutuko du, irakurketa kritikoak egin eta testuak sortzeko ahalmena eskuratuko du, eta literatur idazketaren kontzientzia hartuko du.



Emaitza horiek guztiz baliagarriak izango zaizkio irakasle garaian bere ikasleak sorkuntza literariora bideratu eta horren bidez irudimena eta hizkuntza literarioa aberasteko. Era berean, bere ikasleek literaturarekiko jarrera aktibo eta positibo bat izan dezaten lortuko du.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Ikasgai honetako eduki teoriko-praktikoak ondorengo talde literarioen proposamenetan oinarritzen da:



1.Idazketa lantegien testuinguru teoriko-historikoa.

2.Rodariren proposamenak.

3.OULIPO: literaturaren desakralizazioa.

4.Grafein: idazketaren demokratizazioa.

5.Poesia lantegia (Esperanza Ortega).



Guztiak XX. mendean sortutako taldeak dira eta haien planteamenduak oso baliagarriak idazketa literarioaren kontzientzia hartu eta praktikan literatura-testuak nola ekoitzi ikasteko: literatura sortzeko baliabideak erabiltzen, testu narratibo zein poetikoak ekoizteko bide berriak planteatzen, eta sortutako testuak baloratzeko irizpideak izaten.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasleak klaseen hasieran beharrezkoak diren azalpenak emango ditu, aipatutako talde literario horien proposamenak zeintzuk izan diren adieraziz eta adibideak emanez. Ondoren, ikasleek, taldeka edo bakarka, ariketa batzuk egin beharko dituzte, eta tarteka haien lanak gainerakookin partekatu eta sortutako testuen inguruko gogoeta egingo da.



Ikasgaiko 6 kredituetatik 1 minorreko zeharkako lanari eskainiko zaio.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdian bi ebaluazio sistema egongo dira:

1. Klaseen %75etara etorritakoentzako (ikasle presentzialentzako) ebaluazio jarraituan honako alderdiak baloratuko dira:

a)Klasean planteatutako ariketak.

b)Banakako lana (ikasturte amaieran entregatu beharreko koadernoa).

c)Talde txikietan zein talde handian egindako lanetan parte hartzea: arazoak ebazteko garaian, proiektuak diseinatzeko unean, gogoetak egitean etab.



2. Klaseen %75etara etorri ez direnentzat, idatzizko azterketa.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdia egin beharko dute ikasgaia ohiko deialdian gainditu ez dutenek edota aurkeztu ez direnek. Idatzizko azterketa izango da hori ebaluatzeko modua.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

• Irakasleak aurkezturiko ikusentzunezkoak.
• Irakasleak proposaturiko testuak (liburuak edota bestelako euskarrietakoak, euskaraz edota beste hizkuntzaren batean).
• Idazketa-koadernoa.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

DELMIRO CROTO, B. (1994). “Los talleres literarios (historia y propuestas)”, in LOMAS, C. La enseñanza de la lengua y el aprendizaje de la comunicación. Gijón: Trea/CEP.

KOHAN, S. (1992) Consignas para un joven escritor. Octaedro. Barcelona.

KOHAN, S. (1998) Cómo se escribe una novela. Plaza & Janés. Barcelona.

LOPEZ, M. (2009). Literatura-lantegien hastapenak maisu-maistrentzat. Bilbo: EHU (argitalpen digitala).

MORENO, V. (1994) El deseo de leer. Pamiela. Iruñea.

_____ (1989) El juego poético en la escuela. Pamiela. Iruñea.

_____ (1993)El deseo de escribir. Pamiela. Iruñea.

ORTEGA, E. (1986). El baúl volador (Un taller de Literatura en eñ Bachillerato). Zamora: Junta de Castilla y León.

QUENEAU, R. (1987). Ejercicios de estilo. Madril: Cátedra.

RINCON, F eta SANCHEZ-ENCISO, J. (1986). El alfar de poesía. Madril: Teide.

RINCON, F eta SANCHEZ-ENCISO, J. (1986). El taller de la novela. Madril: Teide.

Gehiago sakontzeko bibliografia

AA. AA. (1987). Sobre literatura potencial. Vitoria-Gasteiz: Euskal Herriko Unibertsitatea.
AA.VV. (1990): La creación lectora. Propuestas y Experiencias. Bilbo: Colegio Oficial de Doctores y Licenciados en Filosofía y Letras en Ciencias de Bizkaia.
ALVAREZ-NOVOA, C. (1995): Dramatización. Teatro en el aula. Bartzelona: Octaedro.
CALLEJA, S. (1988). Lecturas animadas. Bilbo: Mesajero.
CALLEJA, S. (1992). Todo está en los cuentos. Propuestas de lectura y escritura. Bilbo: Mensajero-ICE de la U. De Deusto.
COLECTIVO GRAFEIN (1981). Teoría y práctica de un taller de escritura. Madril: Altalena.
CORZO, J.L. (1983). La escritura colectiva (teoría y práctica de la escuela de Barbiana). Madril: Anaya.
EQUIPO CODA (1988). Creatividad teatral. Madril: Breda.
FIDALGO FERNANDEZ, S. (1995). “Actividades en el Aula-Taller de Literatura”, Textos de Didáctica de la lengua y la literatura, 4, 67-74.
GONZALEZ DARDER eta beste (1995). Expresión escrita. Madril: Breda.
GONZALEZ NIETO, L. (1992). “La literatura en la educación secundaria”, in SIGNOS. Teoría y práctica de la educación, 7. Zkia.
GUERRERO RUIZ, P.; LOPEZ VALERO, A. (1993): El taller de lengua y literatura (cien propuestas experimentales). Madril: Bruño.
LACAU, M.H. (1966). Didáctica de la lectura creadora. Buenos Aires: Kapelusz.
LOTMAN, Y.M. (1970). Estructura del texto artístico. Madril: Istmo.
MUÑOZ, M. (1983). La poesía y el cuento en la escuela. Madril: Consejería de Educación y Juventud de la Com. De Madrid.
TARRES, M. (1989). Taller de escritura. Madril: MEC.
VARGAS LLOSA, M. (1997). Cartas a un joven novelista. Barcelona: Planeta.

Aldizkariak

Behinola
CLIJ
Cuadernos de Pedagogía

Web helbideak

www.galtzagorri.com

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:00 (1)

09:00-10:30 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-16 11:30
  • Maiatz : 2023-05-26 11:30

Ikasgela(k)

  • eAULA 3-3 - IRAKASLEEN U. E. (1)
  • eAULA 3-3 - IRAKASLEEN U. E. (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-12:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-16 11:30
  • Maiatz : 2023-05-26 11:30

Ikasgela(k)

  • eAULA 3-3 - IRAKASLEEN U. E. (1)