XSLaren edukia

Haur Antzerkia eta Dramatizazioa25880

Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25880

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Haur antzerkia zer den eta zer ez den ezagutuko dugu eta ikasiko dugu nola landu daitekeen ikasgelan eta zein ezaugarri eta abantaila dituen hezkuntzarako. Euskal Herrian eta munduan dauden adibide batzuk ezagutuko ditugu haurrentzako antzerkiaren baliabide eta langaien berri izateko. Honekin batera, teknika batzuk praktikatuko ditugu inprobisazioak eginez praktika eta esperimentazioaren bidez antzerkiaren onuretaz jabetzeko eta etorkizuneko lanbiderako tresna baliagarriak eskuratzeko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1. Irakasleei haien lana modu egokian egiteko behar diren ezagutza teoriko eta praktikoen lorpena, irakaskuntzan, gaitasun kritikoan, analitikoan eta adierazpenean.



2. Norbanakoaren esperimentazioaren, prozesuen analisiaren eta debatearen bidez haurren adierazpenerako hurbilketa.



3. Haur eta Lehen Hezkuntzako jardueran joko dramatikoa eta adierazpen dramatikoa tresna pedagogiko gisa erabiltzeko behar diren jarrera, teknika eta gaitasunen lorpena.



Gaitasun kognitiboak



- Haur eta Lehen Hezkuntzan antzerkiaren erabilerari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzea.

- Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen heziketan teknika teatralen erabilpenak ekar ditzakeen abantailak ulertu eta interpretatzea.

- Hezkuntzan teknika teatralak diseinatzen eta garatzen trebatzea.

- Gaitasun komunikatiboak aberasteko eta irakurzaletasuna pizteko estrategiak diseinatzea.



Prozedurazko gaitasunak



- Ingurune soziala ezagutzeko bide nagusitzat joko sinbolikoa eta adierazpen dramatikoa sustatzea.

- Jokoa baliabide didaktiko nagusi gisa erabiltzen jakitea eta hatsarre ludikoetan oinarritutako ikasteko jarduerak diseinatzea.

- Ikas-irakaskuntza egoera desberdinetara egokitzeko gai izatea.

- Irakaslearen lanbidearen garapenari dagokionez kritika eta autokritikarako gaitasuna izatea.

- Autonomia pertsonalerako ohiturak eta elkarbizitzarako arauak bere ikasleengan garatzeko gai izatea.

- Gorputz adierazpenaren erabilera indartzea adierazpen hobea lortzeko, norberaren lana errespetatzeko eta trebetasun sozialak garatzeko.

- Haurrengan haien aukera motoreak eta gorputzaren ezagutza eta kontrola bultzatzea.

- Kantuak eta jolas musikalak adierazpen bide gisa erabiltzeko gai izatea.

- Haurren sormena garatzen laguntzen duten jarduera eta materialak diseinatzen, aplikatzen eta ebaluatzen jakitea.

- Ingurune natural, sozial eta kulturalarekin errespetuzko jarrera eta portaerak bultzatzeko gai izatea.



Jarrerazko gaitasunak



- Aniztasun kulturala eta askotariko balio sistemak dituen komunitate batean modu gogoetatsu eta kritikodun irakasle bezala jokatzeko gaitasuna izatea.

- Ikas-irakaskuntzan partehartzen duten talde guztiekin harremanetan jartzeko eta diziplinarteko taldeekin lan egiteko gai izatea.

- Ikasleekiko harremana eta jarrera behaketan, entzuketa aktiboan, jarrera irekian, errespetuan, malgutasunean eta enpatian oinarritu behar dela sinistea.

- Jarduerak programatzerakoan ikuspegi globala eta ikasle taldearen kohesioa kontuan hartzea.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1) Literaturatik antzerkira

Dramatizazioa literaturan, Antzerkirako hurbilketa, Literatura dramatikoa



2) Arte dramatikoa eta hezkuntza

Oinarrizko kontzeptuak, egile erreferentzialak, praktika onak



3) Haurrentzako antzerkia gurean eta munduan

Haur antzerkiaren historia, ezaugarriak eta eredu lokalak eta globalak



4) Teknika eszenikoak

Jolas-jarduerak, inprobisazioak, tailerrak

Txotxongiloak, itzalak, maskarak



5) Antzerki-proiektua

Gidoi dramatikoa, antzezlanaren prestaketa eta emanaldia

MetodologiaToggle Navigation

Eduki teorikoak eta praktikoak landuko dira banaka eta taldeka. Modu bibentzialean jorratuko da gaia eta minorreko lana taldekako antzezlan bat izango da. Gogoeta eta ikuspegi kritikoa sustatuko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ikus hurrengo jarraibideak (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

•Ebaluazio jarraia: 5 lan ebaluagarri egin behar dituzte:



1) Antzerkia hezkuntzan gaiari buruzko praktika onen taldekako ahozko aurkezpena

2) Literatura dramatikoko irakurgaien iruzkin literario-pedagogikoak banaka eta idatziz

3) Teknika eszenikoak praktikan jartzeko inprobisazioak taldetxoka

4) Sortutako txotxongiloaren pertsonaiaren fitxa

5) Antzezlanaren gidoi dramatikoa eta taularatzea taldeka (minorreko lana)



Gradua euskaraz dela eta 4. mailan gaudela kontuan izanda, irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa izango da hizkuntza koherentziaz, zuzentasunez eta egokitasunez erabiltzea, bai ahoz, bai idatziz.



Ebaluazio sistemak moldaketak izan ditzake osasun-egoerak ekarritako "presentzialitate egokituaren" eta "irakaskuntza bimodalaren" ondorioz, hau da, jarduera ebaluagarriak presentzialki eta/edo telematikoki bideratu ahal izango dira. Jo ezazue Egelara informazio zehatzagoa lortzeko.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azken proba teoriko-praktikoa (ebaluazio jarraiari idatziz eta epe barruan uko egin eta gero). Ikasleak lan teoriko bat eta lan praktiko bat egin beharko ditu (azterketa egunean entregatzeko). Informazio gehiago lortzeko, jar dadila irakaslearekin kontaktuan.



OHAR GARRANTZITSUA: Ebaluazio jarraiaren kasuan, azken probaren pisua irakasgaiaren kalifikazioaren %40 baino handiagoa bada, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioan "Ez Aurkeztua" izan dadin. Azken probaren pisua irakasgaiaren kalifikazioaren %40 edo txikiagoa bada ordea, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek eskaera egin beharko dute epe barruan:

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, 9 asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.





Ebaluazio sistemak moldaketak izan ditzake osasun-egoerak ekarritako "presentzialitate egokituaren" eta "irakaskuntza bimodalaren" ondorioz, hau da, jarduera ebaluagarriak presentzialki eta/edo telematikoki bideratu ahal izango dira. Jo ezazue Egelara informazio zehatzagoa lortzeko.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

-Ordenadorea.
-Ikus-entzunezkoak
-Haur eta gazteentzako antzezlanak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Etxeberria, Guillermo. (2001). Antzerkia eta dramatizazioa.

Minaberri, Marijane. (1993). Antzerkia ikastetxean. Bilbo: Gero.

Goenaga, Aizpea; Arrieta, Yolanda; Genua, Enkarni. (2007). Hitz eta pitz. Behinola 8. zkia. 2007ko abendua. 7-20 orr.

Etxaniz, Xabier; Lopez, Manu. (2007). Begirada historiko bat haur antzerkiaren gainean. Hizpide.. Behinola 8. Zkia. 2007ko abendua. 21-32 orr.

Genua, Enkarni. (2007). Antzerkia/Haurrak=puzle bat. Hitzatzea. Behinola 8. Zkia. 2007ko abendua. 59-62 orr.

Angoloti, Carlos. (1990). Cómics, títeres y teatro de sombras. Tres formas plásticas de contar historias. Madrid: Ediciones de la Torre

Motos T. (2006). Habilidades de dramatización y evaluación de la creatividad dramática. S. de la Torre y Violant (coord.) (2006). Conocer y evaluar la creatividad , tomos I y II. Málaga: Aljibe.



CERVERA, Juan (1982) Cómo practicar la dramatización con niños de 4 a 14 años. Madrid. Cincel-Kapelusz.

Genua, Enkarni (2009) Altxor bat eskuartean. Txontxongiloak. Erein: Donostia

TEJERINA, Isabel (1994) Dramatización y teatro infantil. Madrid: Siglo XXI

Gehiago sakontzeko bibliografia

GENUA, Enkarni (1982) Txotxongiloa eskolan. Donostia: Erein.
PARICIO, Paco (2005) Títeres y demás parientes. Zaragoza: Pirineum y Titiriteros de Binéfar.
Abad J. (2009). Iniciativas de Educación Artística a través del Arte Contemporáneo para la Escuela Infantil (3-6 años). TESIS DOCTORAL. Universidad Complutense de Madrid (Departamento de Didáctica de la Expresión corporal).
Barret, Gisèle. (1986). Essai sur la pédagogie de la situation en expression dramatique et en education. Université Montreal.
Barret, Gisèle et Jean-Claude Landier. (1991). Expression dramatique théâtre. Paris: Hatier.
Barreta, Gisèle (1995). Pedagogia de la SITUACIÓN EN expresión dramática Y EN EDUCACIÓN. Quebec: Recherche en expression.
Butiñá Jiménez, J. (2002). Guía de teatro infantil y juvenil. Madrid: Asociación Española de Amigos del Libro Infantil y Juvenil.
Cantos Ceballos, A. (2009) Creatividad y Teatro. Revista Creatividad y Sociedad nº 14. Universidad de Málaga. www.creatividadysociedad.net
Cañas, José. (1994). Didáctica de la expresión dramática. Una aproximación a la dinámica teatral en el aula. Barcelona: Octaedro.
Cerrillo, Pedro C. y Jaime García Padrino (coords). (1997). Teatro infantil y dramatización escolar. Universidad de Castilla La Mancha.
Cyrulnik, Boris (2004). Del gesto a la palabra: etología de la comunicación en los seres vivos. Barcelona: Gedisa.
Fuéguel, Cora y M.ª Rosa Montoliu (2000). Innovemos el aula: creatividad, grupo y dramatización. Barcelona: Octaedro.
García del Toro, Antonio. (2011). Teatralidad. Cómo y por qué enseñar textos dramáticos. Barcelona: Graó

Aldizkariak

Behinola
CLIJ
Tantak
Lazarillo

Web helbideak

www.oepli.org
www.galtzagorri.org
www.uclm.es/cepli/
www.fundaciongsr.es
www.uvigo.es/anilij
www.artezblai.com
http://www.teatro-testuak.com/haurrentzat.html
http://teatroa.armiarma.com

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-12:00 (1)

10:30-11:30 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-12 11:30
  • Maiatz : 2023-05-24 11:30

Ikasgela(k)

  • eAULA 3-3 - IRAKASLEEN U. E. (1)
  • eAULA 3-3 - IRAKASLEEN U. E. (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-12 11:30
  • Maiatz : 2023-05-24 11:30

Ikasgela(k)

  • eAULA 3-3 - IRAKASLEEN U. E. (1)