XSLaren edukia

Ahozko Adierazpeneko Tailerra25897

Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Kodea
25897

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Hautazko ikasgai honen helburu nagusia da prestakuntza linguistiko-diskurtsiboa eskaintzea; zehazkiago esateko, irakaslegaien ahozko adierazpena landu nahi da tailer baten bitartez. Horretarako, euskararen erabilerak eta arauak kontuan hartuko ditugu, (ahozko) komunikazio gaitasuna hobetzeko asmoz.



Azken aldiko hainbat autorek gomendatu duten bezala, hizkuntzaren kalitatea parametro komunikatiboetara ekarri nahi dugu, hizkuntzaren gaineko gogoeta sistematikoak bideratzearekin batera. Alde horretatik, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoak esplizituki agertzen duen ikuspegiarekin bat egin nahi du ikasgai honek; izan ere, arestiko marko adostu honek bere hitzaurrean dakarrenaren arabera, hizkuntza ikastea komunikatzen ikastea da ” (2005: 6).



Hizkuntzaren bidezko komunikazioaz ari garenean gizakion arteko harremanez ari gara funtsean, bi pertsonek edo gehiagok hizkuntzaren bidez elkarrekin partekatzen dutenaz. Hala, hizkuntza menperatzen duenak tresna bikaina du bere burua ezagutzeko, bestearekin negoziatzeko, inguruarekin harreman egokiak ezartzeko, bizikidetza arauak finkatzeko, taldean lana egiteko, iritzia adierazteko edota mundua nahi duen erara irudikatzeko. Horra hor hizkuntzaren boterea agerian (cf. Cassany, 2006a).



Haur Hezkuntzako nahiz Lehen Hezkuntzako Graduetan, enborrezko bi ikasgai daude espresuki komunikazio gaitasuna langai hartzen dutenak lehen bi ikasturteetan, irakasle izateko prestakuntzaren oinarrian: lehen mailako “Komunikazio gaitasunaren garapena I” eta bigarren mailako “Komunikazio gaitasunaren garapena II”. Halaber, Graduan zehar egindako lanen aurkezpenen bitartez zein beste ahozko jarduera batzuen bitartez, irakaslegaiek euren (ahozko) komunikazio gaitasunean trebatzeko aukera izan dute. Beraz, ez gara zerotik abiatuko ikasgai honetan, ahozko adierazpena lantzeari dagokionez: alde horretatik orain arte ikasitakoari eta egindakoari segida ematea da tailerraren asmoa, betiere ahozko diskurtso formala gogoan.



Dakigunez, irakasle guztiak komunikatzaile profesionalak dira, Haur Hezkuntzan hasi eta Unibertsitatean buka: edozein etapatako irakaslek hizkuntza eguneroko lanerako tresna du, ahozkoa zein idatzizkoa. Izan ere, irakasleak ikasleekin, gurasoekin nahiz lankideekin izaten dituen harremanen funtsa hizkuntzaren bidez mamitzen da, ahozko hizkuntzaren bidez gehienbat. Ondorioz, (ahozko) adierazpenean trebe aritzeak abantaila handiak eskaintzen ditu, profesionalki nola pertsonalki.



Irakaslegaiek lortu beharreko diskurtso eta profil profesionalak gogoan, eta Etxebarria eta Garayren arabera (2010), bi norabidetan garatu behar da irakaslegaien komunikazio gaitasuna: C1 maila lortzeari begira eta irakasle komunikatzaileak trebatzeari begira. Ildo beretik, 4.maila honen amaieran Gradu Bukaerako Lanaren (GBL) ahozko defentsa egin beharra dago hiru laguneko epaimahai baten aurrean. Hortaz, hautazko ikasgai honek prestakuntza erretoriko berariazkoa ere eskaini nahi die irakaslegaiei, irakasle titulua erdiesteko azken urratsa den defentsa horri berme diskurtsibo handiagoz erantzun ahal diezaioten (cf. Dolz eta Schneuwly, 1998).

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation



1- Ahozko euskara maila hobetzea, ahal dela, Europako Markoak ezartzen duen C1 pareraino



2- Erretorikan eta estrategia komunikatiboetan trebatzea, graduan zehar landutakoari segida emanez



3- Banakako eta taldekako jardueretan parte hartzea

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

LEHEN LAUHILEKOAN

1. Hizkuntza eta hezkuntza uztartzen

1.1. Tailerraren aurkezpena, egitura eta helburuak.

1.2. Tailerra galdezka eta hausnarrean girotzen.

1.3. Euskararen erabilerak eta arauak: hainbat baliabideren aurkezpena

1.4. Hizkuntza eta Hezkuntza uztartzen dituzten dokumentu nagusiak: Europako Markoa eta curriculumak (HH, LH)

1.5. Irakaslearen diskurtso profesionala: lanbideko egoerak eta gaitasunak

1.6. Irakasle oro da euskara eredu eta irakasle



2. Ahozko adierazpena hobetzen

2.1. Ahozkoaren eta idatzizkoaren arteko continuuma

2.2. Ahozko komunikazioan parte hartzen duten elementuak

2.3. Ahozko adierazpenaren mikrotrebetasunak

2.4. Proxemia eta kinesia: espazioa eta gorputza hitzarekin batera

2.5. Diskurtso on baten ezaugarri unibertsalak: faseak eta erregelak

2.6. Komunikazioan trebatzeko eta trebe komunikatzeko bi mekanismo ezinbesteko: modalizazioa eta adeitasun arauak

2.7. Ahozko adierazpena hobetzeko bestelako estrategia batzuk

2.8. EHko ahozko ereduen bila: euskarazko hedabideen ekarria



BIGARREN LAUHILEKOAN

3. Gradu Bukaerako Lanaren ahozko defentsa prestatzen

3.1. Bigarren atalaren aurkezpena, egitura eta helburuak.

3.2. Bigarren atala galdezka eta hausnarrean girotzen.

3.3. Genero diskurtsiboak

3.4. Ahozko defentsaren generoa

3.5. Gradu Bukaerako Lanaren ahozko defentsaren prestakuntza: estrategia erretorikoak (inork ez du erasotzen, baina “defentsa” deritzogu)

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaiaren metodologia

Ikasgaia tailerra denez gero, bertan proposatuko diren jardueren izaera praktikoak erabateko garrantzia hartuko du. Hala, Estevek postulatu duenaren arabera (2009), praktikan hasi eta praktikan bukatu nahi genuke ikasgaia, betiere teoriari eta behaketa-gogoetari dagokien funtsezko tartea aitortuz. Izan ere, ahozko diskurtso formaletan trebatzeko ez da aski praktikan oinarritze hutsa; frogatua dago norberaren ahozko gaitasunetan aurrera egiteko gogoeta sistematikoa funtsezko osagaia dela (Garro et al., 2012).



Era berean, ahozkoaren adierazpena langai eta jomuga dugun honetan, diskurtso idatziaz ere baliatuko gara maiz; zeren eta ahozko diskurtso formalen atzean hizkuntza idatzia dago oinarrian: idatziaren eta mintzatuaren arteko continuumaz arituko gara, hizkuntza jarduna komunikazio egoera bakoitzera ahalik eta hobekien egokitzeko asmoz.

Komunikazio egoeren inguruko gogoeta eraginkorra eta emankorra suertarazteko, berebiziko metodologia elementu batez baliatuko gara: bideo-kameraz. Ruiz Bikandik dioskunez (2007), bakoitzaren ekintza bideo-kameraz grabatzeak bere buruarekin aurrez aurre jartzeko parada ematen du, bai eta bere praktika kanpotik begiratzeko zein aztertzeko ere: kamera balizko etsai edo arrisku izatetik lagun izatera igarotzea da proposamena, nolabait.

Horrenbestez, hainbat saio eta ariketa grabatuko ditugu ikasturtean zehar. Alde horretatik, unibertsitateko ikasgelan egindako grabazio horiei etekin metakomunikatiboa ateratzeko ahaleginak egingo ditugu. Horretarako, Moodle plataforma erabiliko dugu; izan ere, plataforma digital honek aukera ematen digu saio grabatuen gaineko iruzkinak egiteko eta elkarren artean partekatzeko. Praktikaren gaineko gogoetak direla eta, hizkuntza idatziak ematen duen pausaz baliatuko gara: ahoz gertatutakoaz idatzi egingo dugu, eta idatzitakoa partekatuko dugu plataforman nahiz ikasgelan.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio metodoei dagokienez, Graduko ikasketen gestio arautegiko 43. artikuluaren ildotik, irakasgairako bi ebaluazio mota eskaintzen dira:

1. Ebaluazio jarraitua: klasera maiztasunez joaten diren ikasleentzat. Irakasgaiaren funtsezko ardatza lanaren prozesuak eta lanaren emaitzak osatzen dutenez, biak (prozesua zein emaitza) hartuko dira aintzakotzat.

2. Azken ebaluazioa: aipatutako 43. artikuluan adierazitako justifikatutako arrazoiengatik klasera maiztasunez etorri ezin diren ikasleentzat.



1. EBALUAZIO JARRAITUA

- Ikasle bakoitzaren segimendua egingo da eta, hori bitarteko, zenbateko progresioa egin duen neurtuko. Horren araberakoa izango da azken kalifikazioa. Horretarako, ahozko lanak etengabe proposatuko dira, banaka, binaka eta taldeka.



2. AZKEN EBALUAZIOA

- Azterketa teoriko-praktikoa egin beharko dute salbuespenezko egoera horretan dauden ikasleek. Azken proba horrek idatzizko nahiz ahozko atalak izango ditu.



Deialdiak eta uko egitea. Iraunkortasun Arautegiaren 3. artikuluan jasotakoaren ildotik, honako hau azpimarratu nahi da:

1. Klasera maiztasunez etortzen diren ikasleentzat: ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Horretarako eskaria irakasgaiko irakasleari egin beharko diote, idatziz eta, gutxienez, azterketa garai ofiziala hasi baino hamar egun lehenago. Uko egiteak ez-aurkeztuaren kalifikazioa ekarriko du. Bigarren uko egitetik aurrera, ez dira gordeko lan ebaluagarrien notak (kalifikazioaren %100 hartuko duen azterketa egingo da).

2. Azken ebaluazioa egiten duten ikasleentzat: deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azken probara ez aurkeztea.





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1. EBALUAZIO JARRAITUA

- Ahozko bi proba egin beharko ditu: bata, bakarka eta bereziki azalpenezko testua jorratuz; bestea, binaka (interakzioan) eta bereziki argudiozko testua jorratuz.



2. AZKEN EBALUAZIOA

- Azterketa teoriko-praktikoa egin beharko dute salbuespenezko egoera horretan dauden ikasleek. Azken proba horrek idatzizko nahiz ahozko atalak izango ditu.



Deialdiak eta uko egitea. Iraunkortasun Arautegiaren 3. artikuluan jasotakoaren ildotik, honako hau azpimarratu nahi da:

1. Klasera maiztasunez etortzen diren ikasleentzat: ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Horretarako eskaria irakasgaiko irakasleari egin beharko diote, idatziz eta, gutxienez, azterketa garai ofiziala hasi baino hamar egun lehenago. Uko egiteak ez-aurkeztuaren kalifikazioa ekarriko du. Bigarren uko egitetik aurrera, ez dira gordeko lan ebaluagarrien notak (kalifikazioaren %100 hartuko duen azterketa egingo da).

2. Azken ebaluazioa egiten duten ikasleentzat: deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azken probara ez aurkeztea.





Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Moodle

Ordenagailua

Ikusentzunezkoak

Apunteak eta bestelako irakurgaiak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Alvarez-Uria, A eta Zelaieta-Anta, E. (2012). Irakaslegaien ahozko gaitasunen diagnosirako egitasmoa. Tantak 24 (2). 77-100.

Etxebarria, A. eta Garay, U. (2010).

Euskaltzaindia. (2008). Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa. Bilbo: Euskaltzaindia.

Euskaltzaindia. (2010). Hiztegi batua. Bilbo: Euskaltzaindia.

Euskaltzaindia. (2011). Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa. Bilbo: Euskaltzaindia.

Ezeiza, J. (Koord.). (2010). Unibertsitateko komunikaziorako gaitasunen eskuliburua. EHUko sare-argitalpena: http://testubiltegia.ehu.es/

HABE. (2005). Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Markoa. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

Petrirena, P. (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.



Gehiago sakontzeko bibliografia


Berria egunkaria. (2006). Estilo liburua. Berria: Donostia.
Briz, A. (koord.). (2008). Saber hablar. Madril: Instituto Cervantes.
Brown, P. eta Levinson, S. C. (1987) Politeness. Some universals of language use. Cambridge: Cambridge University Press.
Calsamiglia, H, & Tusón, A. (1999) Las cosas del decir. Manual de análisis del discurso. Bartzelona: Ariel.
Castelló, M. (2007). Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Conocimientos y estrategias. Bartzelona: Graó.
Dolz, J. eta Schneuwly, B. (1998). Pour un enseignement de l’oral. Initiation aux genres formels à l’ecole. Paris: ESF Ëditeurs.
Esteve, O. (2009). La formaçió permanent del professorat des de la práctica reflexiva. Articles de la Didáctica de la Llengua i la Literatura, 49. 47-62.
Fons, M. (2007). Reflexions sobre la modalització del discurs del mestre en educació infantil. Articles, 42. 58-65.
Garzia, J. (2008). Jendaurrean hizlari. Irun: Alberdania.
Ikastolen Elkartea. (2003). Ahozkotasuna ikasgelan. Ahozkotasunaren garrantzia eta lanketa curriculuma integratuan. Zarautz: Ikastolen Elkartea.
Lakoff, R. (1973). The logic of politeness: Minding your p’s and q’s. Chicago: Chicago Linguistic Society.
Larrea, K. eta Maia, J. (2010). Galdera-erantzun batzuk hizkuntzaren didaktikaz. EHUko sare-argitalpena: http://testubiltegia.ehu.es/
Pujante, D. (2003). Manual de retórica. Madril: Castalia.
Ruiz Bikandi, U. (2007). La autoobservación en clase de lengua como mecanismo colectivo de formación. El discurso protector. Cultura y Educación, 19 (2). 165-181.
Vilà, M. (koord.). (2005). El discurso oral formal. Bartzelona: Graó.
Vilà, M. eta Grau. M. (2007). Modalització i cortesia lingüística. Articles, 42. 5-7.
Zelaieta-Anta, E. (2011). Unibertsitateko ikasleen gaitasun komunikatiboa lantzen: taldekako eztabaidak ikasgelan. Tantak 23 (2). 97-117.

Aldizkariak

Hik Hasi
Tantak
Gogoa

Web helbideak

www.berria.info/estiloliburua
www.ehu.es/ehulku/
www.euskaltzaindia.net/arauak
www.euskaljakintza.com/baliabideak
www.ikasbil.net
www.mintzola.com
www.xuxen.com