XSLaren edukia

Gorputz Hizkuntza25920

Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25920

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2436
Landa p.3654

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honetan gorputz adierazpena ezagutuko da komunikaziorako baliabide gisa. Gorputzak dituen dimentsio adierazhgarriak ezagutzeko baliagarria izango da, eta era beream gorputzak espazioarekin eta besteekin duen harremanak hobetzeko jarduerak egingo dira. Dramatizazio teknikak garatuko dira, dantza erritmoa, gorputzaren ezagutza, adierazpena eta komunikazioa izango dira elementu nagusiak.

Sakontze teoriko bat egingo da, eta hau dena jarriko da martxan haur Hezkuntzako umeekin.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK:

1. Gorputz Adierazpeneko programazioa bat egiteko gai izatea, kontutan hartuta gararpen motorraren momentua eta gorputz adierazpenean zabaldu diren teoría nagusiak. Ondoren, proposamen praktiko bat eraman aurrera Haur Hezkuntzako gela batean eta haren ebaluazioa egin.

2. Hausnarketa kritiko bat egitea gorputz adierazpenari burua, bere posibilitateak aztertu, eszenografiako teknika ezberdinak ezagutu eta esperimentatu eta haur hezkuntzako gela batera eraman. Aztertu nola hobetu daitekeen komunikazioa bai banaka eta bai taldeka.

3. Antzerkilaritzako oinarriak ezagutu, antzerki obra bat egin eta aurrera eraman teknika eszeniko ezberdinak aurrera eramaten.

EMAITZAK:

1. Lan teoriko-praktiko bat aurrera eramteko gai izatea, teorian oinarritutako gorputz adierazpeneko proposamen praktiko bat programatuz eta ondoren Haur Hezkuntzako gela batera eramaten eta ebaluatzen.

2. Haur Hezkuntzarako antzezpen bat egin teknika eszeniko ezberdinak erabiliz, eszenografia, musika, gorputz adierazpena, atrezzoa, erritmoa eta koreografiak nola erabiltzen diren baloratuko dira.

3. 10 artikuluen inguruan hausnarketa kritikoa egin, kontzeotu mapa bat eginez.

4. Praktiken eguneroko bat egitea, kontzeptueak eta praktikak euren artean harremanetan jarriz.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA.- Gorputz adierazpena eta ez hitzezko komunikazioa. Adierazpen motorraren faseak. Gorputza, bestea, espazioa ezagutu. Gorputz adierazpena eta ez hitzezko komunikazioa praktikan jartzea, hala nola, mimika, komunikazio motorraren seinu estandarizatuak. Dimentsio adierazgarrien esplorazioa norbera bakarrik, besteekin eta espazioarekin.

2.GAIA.- Dramatizazioko teknika eszenikoak. Sortu eta praktikan jarri honakoa: titerekin drmatizazioak egin, giñola, itzalen antzerkian, antzerki beltza edo argi beltzarekin, role playing, doblaje tailerra.

3.GAIA- Sormena, erritmoa, dantza eta dramatizazioa. narrazio eszenikoak sortu eta garatu, dantza eta mimoa integratuz. Adierazpen librea garatu.

4. GAIA.- Nola gauzatu gorputz adierazpeneko proiektu bat

5. GAIA.- Lan modularra

MetodologiaToggle Navigation

Saio gehienak praktikoak izango dira, teknika eszeniko ezberdinak erabaliz. Horretarako, praktika simulatua, jolas eszenikoa, eta jolas dramatikoa erabiliko dira. Batzuetan gelako pertsona bat izango da eszena zuzendaria, beste batzuetan gelako gidaria eta beste batzuetan esperimentazioa garatuko da.

Saio teorikoak egongo dira ere, eta ikasleen azalpen teorikoak.

Ikasleek proeiktu bat osatuko dute, gaitegiko gai baten inguruan praktika bat prestatu, Haur Hezkuntzako gela batera eraman eta umeekin gauzatu, proposamenaren onurak eta gabeziak baloratu.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 10
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • Portfolio (%): 10
    • LAN MODULARRA (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdian ezinbestekoa da klasera joatea, kasu horretan, praktikak %10a balio du, proiektu bat egingo da %30a (%20a lan idatzi eta %10a azalpena eta defentsa), artikuluen irakurketa %10a eta portafolioa %10. Lan modularra %40a

KLASERA ETORTZEKO AUKERA EZ DUTEN IKASLEENTZAT: Proiektua egin beharko dute berdin baina %20a balioko du, lan modularra izango dute %40a (baina banaka eginda eta ez taldeka) eta azterketa idatzia (froga idatzia) %40a (azken honetan praktikari buruzko galderak zein teoriari buruzkoak egingo dira. Edozein modutan, ebaluazio jarria egingo ez udten ikasleek dagokion irakaslaeri komunikatuko diote lehenengo 9 asteak bukatu baino lehen.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Proiektua egin beharko dute berdin baina %20a balioko du, lan modularra izango dute %40a (baina banaka eginda eta ez taldeka) eta azterketa idatzia (froga idatzia) %40a (azken honetan praktikari buruzko galderak zein teoriari buruzkoak egingo dira).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

GORPUTZ ADIERAZPENAKO GELA
BOE, BOPV, Dekretu kurrikularrak
Gorputz Adierazpena Lehen Hezkuntzan liburua eta Garapen psikomotorra (0-6 utrte) liburuak biak Maria Teresa Vizcarrak eginak.
10-20 artikulu erabili fudamentazio teorikoa egiteko (ikasleak nahi dituenak eta irakasleak banatuko dituenak)
Anrzerkilaritzako materiala eta mozorroak, argi beltzak, itzalak egiteko teloia.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Barret, G (1990). Pedagogía de la situación.

Camacho Ortiz, M. M. (2002). Expresión Corporal: Una propuesta didáctica para el profesorado de Educación Física. Granada: Grupo editorial universitario.

Castañer, M. eta Camerino, O. (2003a). Gorputzaren kontzientzia. In K. Zubizarreta eta M. Lopez Gaseni (Ed.) Gorputz Hezkuntzako Oinarriak Lehen Hezkuntzarako. (249.-278. or.) Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea.

Castañer, M. eta Camerino, O. (2003b). Ekintza motoreen leku-denborazko antolamendua. In K. Zubizarreta eta M. Lopez Gaseni (Ed.), Gorputz Hezkuntzako Oinarriak Lehen Hezkuntzarako. (279.-311. or.) Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea.

Conde Caveda, J. L. (2001). Cuentos motores (I. eta II. liburukiak). Bartzelona: Paidotribo.

Knapp, M. L. (1992) La comunicación no verbal: el cuerpo y el entorno. Bartzelona: Paidós.

Montavez, M. (2008). Expresión corporal, un camino hacia la excelencia. In G. Sánchez, et al. (Koord.) El Movimiento Expresivo. (73.-103. or.) Salamanca: Amarú.

Vizcarra, M. T. (2007). Garapen Psikomotorra Haur Hezkuntzan (0-6 urte). Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ALONSO, M.T. (2005) La afectividad en el niño. Colección Pedagogía de la primera infancia. Sevilla: Trillas.
BARBA, E. Y SAVARESE, N. (1990) El arte Secreto del actor. Diccionario de antropología teatral. Mexiko: Escenología A.C.
LEARRETA, B. (COORD.), SIERRRA, M.A, Y RUANO, K.. (2005). Los contenidos de Expresión Corporal. Barcelona: INDE
SEFCHOVICH, G. Y WAISBURD, G. (2005) Expresión Corporal y creatividad. Sevilla: Trillas.
TRIGUEROS, C. (2000) Las danzas y los juegos populares en el currículo de Educación Física. Granada: Proyecto Sur ediciones

Aldizkariak

Apunts: Educación Física y Deportes

Tandem

Retos

Ikastorratza, e-Revista de didáctica

Web helbideak

http://www.efdeportes.com/

http://www.inderef.com/

http://www.cprtoledo.com/index.php

http://www.expresiva.org/AFYEC/

http://www.danzaballet.com/

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:00-14:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-16 11:30
  • Maiatz : 2023-05-23 11:30

Ikasgela(k)

  • eGIMNASIO - IRAKASLEEN U. E. (1)

31 Landa p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-16:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-16 11:30
  • Maiatz : 2023-05-23 11:30

Ikasgela(k)

  • eGIMNASIO - IRAKASLEEN U. E. (1)

31 Landa p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:30-15:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-16 11:30
  • Maiatz : 2023-05-23 11:30

Ikasgela(k)

  • eGIMNASIO - IRAKASLEEN U. E. (1)