XSLaren edukia

Dramatizazio Adierazpenerako Informazio eta Komunikazio Teknologiak25923

Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25923

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2436
Gelako p.1624
Ordenagailuko p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Dramatizazio-adierazpenerako Informazio eta Komunikazio Teknologiak izeneko irakasgaiak, Adierazpena eta komunikazioa Dramatizazioaren bidez izeneko moduluan parte hartzen du beste 4 irakasgairekin batera: Ikus-kultura, Musika Hizkuntza, Gorputz Hizkuntza eta Adierazpena eta Komunikazio Trebetasuna. Horretaz gain, urte osoko irakasgaia denez, lotura zuzena du Practicum III eta Gradu Bukaerako Lanarekin.



Irakasgai hau Vitoria-Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean Magisteritza atalean irakasten den Haur Hezkuntzako Graduko seigarren moduluan, Adierazpena eta komunikazioa Dramatizazioaren bidez, kokatzen da. Modulu hau Haur Hezkuntzako Graduaren laugarren maila osoan irakasten da. Jakina da Haur Hezkuntzako bi zikloetan adierazpen mota desberdinek duten garrantzia. Ohiko adierazpenaz gain, txikitatik gaitasun digitala lantzearen garrantzia azpimarratu nahi da irakasgai honetan.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Lortu beharreko lau gaitasunak honakoak dira:

1) IKTen teknikak eta oinarriak ezagutzea, haurren komunikazioa eta adierazpena hobetzeko, baliabide digitalen erabilerari esker.

2) Ikus-entzunezko hizkuntzak eta beren hezkuntza-inplikazioak aztertzea.

3) IKTekin lankidetzan aritzea eta irakasgai ezberdinak erlazionatzea, komunikazioari eta adierazpenari zentzua emateko.

4) Historia dramatikoak hobetzen laguntzen duten proiektuak prestatzea eta aurrera eramatea IKTetan.



GAITASUNAK/IRAKASKUNTZA EMAITZAK



G1. IKTen teknikak eta oinarriak ezagutzea, haurren komunikazioa eta adierazpena hobetzeko, baliabide digitalen erabilerari esker.

- IKTen inpaktuari buruz eta irakaskuntzan adierazpide mota desberdinetan egin ditzaketen ekarpenei buruz hausnartzea.

- Ikus-entzunezko ekoizpenak egitea.



G2. Ikus-entzunezko hizkuntzak eta beren hezkuntza-inplikazioak aztertzea.

- Umeen jolas sinboliko eta 100 hizkuntzak teorikoki aztertzea eta hausnartzea.

- Jolas dramatikoko proposamenak hobetzen lagundu dezaketen IKT tresna ezberdinak bilatu, ezagutu eta erabili (argiztapena, pantailarekiko elkarrekintza,...).



G3. IKTekin lankidetzan aritzea eta irakasgai ezberdinak erlazionatzea, komunikazioari eta adierazpenari zentzua emateko.

- Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen, prozesu-kreatiboen eta talde-prozesuen dokumentazioa teorikoki justifikatu eta praktikan jartzea.

- Proposamen praktikoak egitea, irudia, argia, soinua, bideoa edo beste baliabide batzuen erabilera mota desberdinen inguruan.



G4. Historia dramatikoak hobetzen laguntzen duten proiektuak prestatzea eta aurrera eramatea IKTetan.

- Haur Hezkuntzarako dramatizazioa proiektu bat sortzea eta abian jartzea minorreko beste irakasgaiekin batera.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA - IKTen TEKNIKAK ETA OINARRIAK, BALIABIDE DIGITALAK.

2. GAIA - IKUS-ENTZUNEZKO HIZKUNTZAK ETA BEREN HEZKUNTZA-INPLIKAZIOAK.

3. GAIA - DRAMATIZAZIO PROIEKTUA.



MetodologiaToggle Navigation

Ikasturtearen hasieran programa aurkeztuko zaie ikasleei eta, beraiekin, metodologia, ebaluazioa eta lanak aurkeztu eta entregatzeko datak adostuko dira. Ikasgaian, ikaslearen parte hartze aktiboa eskatzen duten zereginak planteatuko dira. Zeregin hauek eginez, gaitasunak garatuko dituzte ikasleek. Zereginak, urtez-urte aldatu ahal izango dira, talde, eta beharren arabera.



Irakaslearen azalpenak eta ikasleen bakarkako zein taldeko lana tartekatuko dira irakasgaiaren garapenean. Biek ala biek, ikasleen parte hartze aktiboa, elkarlana, edukien inguruko hausnarketa eta beren ikaskuntzaren gainean ardura hartzea eskatzen dute. Jarduera mota ezberdinak bereiztuko dira:



JARDUERA/METODOLOGIA



Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua talde handian:

- Aurkezpen saioak: programaren hainbat ataletan agertzen diren kontzeptuen oinarri teorikoak eta lanen prozedura orokorrak azaltzeko.

- Testuen azterketa eta hausnarketa kritikoa.

- Ikus-entzunezko baliabideen azterketa.

- Zalantzen ebazpena.

- Etengabeko ebaluazioa.



Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua talde txikietan:

- Irakasgaiari dagozkion talde-lanen diseinu eta garapena.

- Moduluko diziplinarteko proiektua.

- Ikusentzunezko baliabideen azterketa.

- Eztabaida saioak. Emandako dokumentu bibliografikoei buruzko kontzeptu mapak, eskemak, laburpenak, txostenak, iruzkinak .

- Klase guztiaren aurrean ahozko aurkezpena eta eztabaidatzeko.

- Behaketa eta dokumentazioa.

- Etengabeko ebaluazioa.



Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua tutoretzetan-Zalantzen ebazpena:

- Talde-lanen inguruko gidaritza eta orientazioa.



Gelaz kanpo:

- Ikastea.

- Bakarkako zein taldeko lanak egitea.

- Testuen irakurketa eta ikusentzunezko baliabideen azterketa.

- Bibliografia eta bestelako baliabide digitalen bilaketa.



Bestetik, modu presentzialean lan egiteko ezintasunik sortzen bada: Ikasgaiak bere garapenerako eta ikasleen konpetentzien lanketarako behar dituen irakurgaiak, bideoak, irakaslearen azalpenak, ikasleen azalpenak, ikasleen talde lanak..., eGelaren bitartez landu ahal izango ditugu eta bertan eskuragarri izan ahal izango ditugu egoerak hala eskatuko balu.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40
    • Otros (proyecto interdisciplinar de módulo) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO SISTEMA:

- Ebaluazioa jarraia izango da.

- 6.2. puntuan ezarritako zereginen eta ehunekoen arabera ebaluatuko da.

- Irakasgaia gainditu ahal izateko atal guztietako zereginak egin beharko dira. Azken Kalifikazioa egiteko lan guztietan ateratako puntuazioaren batazbestekoa egingo da.

- EBALUAZIO IRIZPIDEAK: Hauek aurkeztu eta ikasleekin adostuko dira bloke bakoitzaren hasieran.



EBALUAZIO HEZIGARRIA

- Elkarren arteko ebaluazio saioak egingo dira.

- Zereginen zuzenketak egingo dira Feed-backa emateko.

- ...



IKASLEAK kalifikazioa aipatutako ebaluaketa jarraiaren bitartez lortuko du, baina AMAIERAKO EBALUAKETAREN BITARTEZ KALIFIKATUA IZATEKO ESKUBIDIDEA DU ERE BAI. Horretarako, idatziz, lauhilabete ofiziala hasi eta 9. astean beranduenez,ikasgaiaren irakasle arduradunari jakinaraziko dio.



- Ebaluaketa jarraia egin nahi ez duten ikasleek, irakasgaiaren notaren %100a amaierako ebaluazio probaren bidez eskuratuko dute. UPV/EHUko ARAUTEGIAk adierazten duen moduan. Azken froga horrek izaera teoriko-praktikoa izango du.



OHIKO DEIALDIARI UKO EGIN NAHI DUEN IKASLEA

o Prozedura: 12.2 artikulua kontutan hartuta, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino txikiagoa denez, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



Azkenik, etengabeko ebaluazioa, egoerak hala eskatuko balu, eGelaren bitartez egingo da; hau da, bai ebaluaziorako beharrezkoak diren materialak igoz (entrega-gaiak, karpeta digitalak, portafolioak, ...), baita kalifikazioa eman ere. Azkeneko froga egin behar duten ikasleek eGelaren bitartez egingo dute modu presentzialean egiterik egongo ez balitz.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

- Ohiko deialdian gainditu ez badute edo uko egin badute, bigarren deialdian 6.2. puntuan adierazitako zereginak egin beharko dituzte ikasleek, “BESTELAKOAK (moduluko dramatizazioa)” atalekoak izan ezik, izan ere, atal hori taldeko eta diziplinarteko lan baten bidez garatzeko pentsatuta baitago. Lan hori ordezkatzeko, irakaslearekin adostuko da egin beharreko lan-mota.



Gogoratu behar da, aparteko deialdian irakasgaiaren ikaskuntza emaitza guztiak ebaluatuko direla eta notaren %100 lortzeko aukera izango duela ikasleak.



AZKEN EBALUAZIOA, idatziz 9. astea baino lehenago espreski eskatzen duten ikasleentzat izango da.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK: Bloke bakoitzaren hasieran aurkeztu eta adostuko dira ikasleekin.

EZ-OHIKO DEIALDIARI UKO EGIN NAHI DUEN IKASLEA

o Prozedura: Ez aurkeztearekin nahikoa da.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgai honen garapenerako bi webgune sortu dira GOOGLE-k, SITE-ak eta BLOG-ak sortzeko eskaintzen dituen aplikazioak erabiliz: DRAMATIZAZIOA GASTEIZ eta KILIKATIK.
Bietan ikasgaiaren inguruko informazioa agertzen da eta aurreko ikasturteetako irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen inguruko informazioa.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Alonso, M.; eta Matilla, L. (1990). Imágenes en acción. Madril: Akal.

Delgado, E. (2011). La dramatización, recurso didáctico en Educación Infantil. Pedagogía Magna, 11, 382-392.

Díaz-Cappa, A. eta Batalla, G. (2009). Las TIC en Educación Infantil. Nuevos recursos para la expresión y la intervención en entornos educativos. http://www.educa.madrid.org/web/eei.zaleo.madrid /

EAE: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila (2010). 121/2010 Dekretua. Haur Hezkuntzako curriculuma. EHAA, 84 zk., 2010ko maiatzak 7, ostirala.

García del Toro, A. (2011). Teatralidad. Cómo y por qué enseñar textos dramáticos. Bartzelona: Graó

Labayen, A.M. (1984). Euskal teatrogintza. Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, RIEV, 29(2), 247-260. Donostia: Eusko Ikaskuntza. 2013ko urriaren 11n berreskuratuta, http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/29/29247260.pdf

Learreta, B. (2010). Posibilidades de dramatizar cuentos y/o relatos, a través de los contenidos de Expresión Corporal. Madrid: AFYEC

Lleixá, T. (koord.) (2000). Haur Hezkuntza 0-tik 6 urtera. (II liburukia: Adierazpena eta komunikazioa). Bilbo: UPV/EHU.

Jerez, I. (2010). La dramatización como pretexto. Propuesta de mejora de la expresión oral en Educación Primaria. Murcia: Universidad de Murcia

Teatro en la escuela. Dossier. (1995). Cuadernos de Pedagogía, 233.

Vizcarra, M.T. (Coord.) (2014). Kubik: antzezlan bat baino gehiago … Haur Hezkuntzarako proposamen artistiko-pedagogiko bat. Bilbao: Servicio Editorial Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

Tejerina, I. (1994). Dramatización y teatro infantil. Dimensiones psicopedagógicas y expresivas. Madrid: S XXI

Tresserras, A. (2017). Aportaciones a la formación del profesorado a través del análisis de una experiencia de arte y juego dramático en el primer ciclo de Educación Infantil. Tesis Doctoral. Universidad del País Vasco.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Urquizu, P. XX. mendeko euskal antzerkia. Kostunbrismotik sinbolismo politikora. Basqueliterature.com. 2013ko urriaren 11n berreskuratuta, http://www.basqueliterature.com/basque/historia/hogeimende/antzerkia
Alba, I. (2011). Detrás de la Cámara. Cómo narrar en imágenes: del guion a la película. Barcelona: Montesinos.
Area, M. (2007). Algunos principios para el desarrollo de "buenas prácticas" pedagógicas con las TIC en el aula. Comunicación y Pedagogía, 222, 42-47.
Gutiérrez, A., y Tyner, K. (2012). Media Education, Media Literacy and Digital Competence. Revista Comunicar, XX(38), 31-39. Recuperado de http://dx.doi.org/10.3916/C38-2012-02-03
Solano, I. (2010). Web 2.0 y herramientas en red para Educación Infantil y Primaria. Retrievedfromhttp://hdl.handle.net/10201/14614
Valverde, J. (2012). Estrategias educativas para el desarrollo de la competencia digital. En Y. S. Romero, Arturo Arenas Fernández , E. López Meneses , J. Cabero y J. I. Aguaded Gómez (Coords.) Las Tecnologías de la Información en contextos educativos: nuevos escenarios de aprendizaje (pp. 53-66). Ediciones Universidad de Santiago de Cali. Recuperado de http://www.jesusvalverde.es/images/libros/competencia_digital.pdf

Aldizkariak

Antzerti aldizkaria. http://antzerti.armiarma.com/gehiSarr.htm
Hik Hasi. http://www.hikhasi.com/

Comunicación y Pedagogía

Quaderns Digitals

Web helbideak

150 dohako tresna IKTen bidez hezkuntza baliabideak sortzeko. http://www.humanodigital.com.ar/?s=150+herramientas
Antzerkia, Euskal Literaturaren ataria, http://www.basqueliterature.com/
ARTELEKU, arte eta pentsamendu garaikideko webgunea, http://www.arteleku.net/
Cool Tools forSchools. Herramientas Web para utilizar en las escuelas. http://cooltoolsforschools.wikispaces.com/
CreativeCommonshttp://es.creativecommons.org/
EducaconTIC. http://www.educacontic.es/
EDUTEKA Hezkuntza ataria. http://www.eduteka.org/
Eskola 2.0. http://www.eskola20.euskadi.net/
Eskola antzerkia, http://www.euskaraz.net/Hezkuntza/Eskola_Antzerkia
Hezkuntza Ministeritzako Hezkuntza Tecnologien Institutoa. http://www.ite.educacion.es/
Irakasleentzako baliabideak. http://ntic.educacion.es/v5/web/profesores/
Irudi, animazio eta soinuen biltegia, http://recursostic.educacion.es/bancoimagenes/web/
VST (Visual Thinking Strategies), http://www.vtshome.org/
Portal de apoyo a la introducción de la tecnología en la docencia
http://4teachers.org/
Vídeo para la educación: http://eduvlog.org
Vídeo para la educación (euskaraz):http://ikasvlogak.blogspot.com/
www.pincelyraton.com

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-11:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-13 11:30
  • Maiatz : 2023-05-18 11:30

Ikasgela(k)

  • eAULA 3-4 - IRAKASLEEN U. E. (1)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-12:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-13 11:30
  • Maiatz : 2023-05-18 11:30

Ikasgela(k)

  • eAULA 3-4 - IRAKASLEEN U. E. (1)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-12:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-13 11:30
  • Maiatz : 2023-05-18 11:30

Ikasgela(k)

  • eAULA INFORMATICA 2-1 - IRAKASLEEN U. E. (1)

31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-13 11:30
  • Maiatz : 2023-05-18 11:30

Ikasgela(k)

  • eAULA INFORMATICA 2-1 - IRAKASLEEN U. E. (1)