Hezkuntzaren Teoria eta Historia25858
- Ikastegia
- Bilboko Hezkuntza Fakultatea
- Titulazioa
- Haur Hezkuntzako Gradua (Hirueleduna)
- Ikasturtea
- 2022/23
- Maila
- 1
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Ingelesa
- Kodea
- 25858
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
DESKRIPTORE NAGUSIAK
Hezkuntza arlorako hurbilpena. Hezkuntza-erakundeak eta eragileak. Pentsamendu pedagogikoaren garapena. Garaiko hezkuntza-teoriak. Garaiko Hezkuntzaren Historia Euskal Herrian. Haurtzaroaren egoera eta eskubideak.
IRAKASGAIAREN DESKRIBAPENA
Prestakuntza pedagogikoa etorkizuneko gizartean hezkuntza zeregina garatzeko ardura edukiko duten maisu-maistren oinarrizko zutabea da. Hezkuntzaren Teoria eta Historia izeneko irakasgaiaren bitartez paradigma eta ikuspegi pedagogiko garaikideetara hurbiltzeko aukera edukiko dugu, gaur egungo hezkuntza fundamentatzen duten oinarri teoriko eta epistemologikoak hobeto ezagutzeko eta ulertzeko.
Gaur egungo hezkuntza egoera konfiguratzen lagundu duten ikuspegi pedagogiko ezberdinen azterketa holistikoa burutu ondoren, Euskal Herrian zentraturiko ikuspegia ere eskaini nahi dugu, ikasleek beren gertuko testuinguruan gertaturiko esperientziak modu egokian kontestualizatzeko.
Etorkizuneko maisu eta maistrak estimulatu nahi ditugu hezkuntza gertaerari buruz beren pentsamendu propioa eraikitzeko, beti ere ezagutza eta haurtzaroaren eskubideekiko begirunerik handiena abiapuntutzat harturik; modu horretan, beren etorkizuneko jarduera gida dezakeen aukera baten hautaketa ere orienta daiteke. Irakasgaiaren izaerak, Magisteritza eta Pedagogiako Ikas Planetan agertzen diren beste irakasgai batzuen laguntzaz, irakas zereginerako markoa eraikitzen du; irakasgai horien arteko loturak hiritartasuna eta partehartze demokratikoari loturiko gaitasunen lorpenean laguntzen du, horiek etorkizuneko hezitzaileen ezinbesteko oinarriak izanik.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
IRAKASGAIAREN GAITASUNAK ETA IKASKUNTZAREN EMAITZAK
G1: Hezkuntza sistemaren garapen historikoa eta hezkuntza jardueraren baldintzatzaile politiko eta legegintzakoak ezagutu; haur hezkuntzako eskola hezkuntza sisteman kokatu eta, ikuspegi pedagogiko garaikideen laguntzaz, bere funtzioa aztertu, gure testuinguruan ezezik, europear eta nazioarteko testuinguruan ere.
IE1: Ikasleek, hasieratik gaur egun arte, Hezkuntza sistemaren garai desberdinak ezagutzen dituzte
IE2: Ikasleek haur eskolaren ezaugarriak identifikatzen eta desberdintzen ditu beste eskolarekiko
IE3: Ikasleek beste garaiko ikuspegi pedagogikoak, testuinguru geografiko desberdinetan aztertzen dituzte
G2: Hezkuntza eragileek irakaskuntza praktikan duten funtzioa aztertu, horretarako gela barruko interakzio eta komunikazio prozesuak eta funtzio horren inguruan ager daitezkeen baldintza instituzionalak kontuan hartuz.
IE1: Hezkuntza sisteman parte hartzen duten eragile desberdinek (familia, eskola, ikasleek, irakasleek, ...)ikasleek identifikatzen eta aztertzen dituzte.
G3: Giza eskubide eta haurtzaroaren eskubideak abiapuntutzat harturik, hezkuntza prozesuen eta ikaskuntzaren oinarrizko printzipioak familia testuinguruan, gizartean eta eskolan ulertu eta aplikatu, familiaren funtzioa hezkuntza eragile bezala eta eskolarekiko bere erlazioa bereziki azpimarratuz (garapen historikoa, familia ereduak eta hezkuntza familia testuinguruan)
IE1: Ikasleek haurtzaroaren eskubideak ezagutzen dituzte
IE2: Ikasleek hezkuntza prozesuak, garatzen diren testuinguruaren arabera, identifikatzen eta desberdintzen ditu
IE3: Familia eta eskolaren arteko harremaren garrantzia ikasleek ezagutzen dute
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1.gaia: Hezkuntza arlorako hurbilpena
Hezkuntza eta Pedagogia. Kontzeptu definizioa. Hezkuntza arloak: hezkuntza formala, ez formala eta informala. Hezkuntza-ekintza eta bere eragileak: hezitzailea, hezitua, ingurua, erakundeak. Hezkuntza ezagutza zientifikoaren objektu bezala. Kontzeptu definizioa. Hezkuntza Zientziak.
2.gaia: Pentsamendu pedagogikoaren garapena
Rousseau eta naturalismo pedagogikoa. Pestalozzi eta Froebel. Eskola Tradizionala: oinarrizko ezaugarriak. Eskola Tradizionala gainditzeko prozesua: Eskola Berriaren mugimendu pedagogikoa. Teoria sozialisten ekarpena. Autoritarismoaren kontrako teoriak. Teoria pertsonalistak. Deseskolaratze teoriak eta teoria posmodernoak.
3.gaia: Garaiko hezkuntzaren historia Euskal Herrian
Hezkuntza Sistemaren genesia eta garapena. Hezkuntza erakundeen genesia eta garapena. Irakasleriaren prestakuntza. Hezkuntza Euskal Herrian.
4.gaia: Haurtzaroaren egoera eta eskubideak
Haurtzaroarekin lotutako hainbat praktikaren analisia eta garapena: haur hilketa, abandonatzea, gerruntzearen erabilera, diziplina eta sexualitatea. Haurtzaroa Aro Garaikidean: haurtzaroaren deskubrimendua. Irakasleriaren prestakuntza eta giza-eskubideak. Haurtzaroaren eskubideak Umearen Konbentzioaren arabera.
MetodologiaToggle Navigation
Programan agertzen diren ikasgaiak saio teoriko eta praktikoetan landuko dira. Azalpen teorikoak lantzekoeuskarri desberdinak erabiliko dira: ppt-ak, bideoak, dokumentazio historikoa, bibliografía oinarrizkoa zein berezia, filmografía eta gaiak lantzeko behar diren baliabide desberdinak.
Lan indibiduala zein talde lana burutuko dira. Ikasketa Kooperatibo eta Dinamikoa bultzatzeko jarduera autonomoak eta kooperatiboak burutuko dira.
Ikasleen lanetan eta edozelako jardunetan, hizkuntzaren adierazpidean agertu ohi diren arazoak oso nabarmenak direnean, hutsak zuzentzea eskatuko da. Ulergarritasun eta zehaztasun hutsak gertatzen direnean, testuak itzultzeagatik edo euskarazko adierazpide okerra erabiltzeagatik, ez da lana zuzenduko eta ikasleari bi eguneko epea eskeiniko zaio lana edo idaztia zuzentzeko.
*COVID-19ak sortuko dituen egoera bereziei erantzuteko, aipatutako metodologiak aldaketak izan ditzake on line moduetara egokitzean.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 34
- Diziplinarteko lana (%): 16
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ebaluazio jarraituan parte hartzen duten ikasleentzat gogoan hartuko dira honako portzentaiak:
•A: Lan modularra: % 16
•B: Azken proba: % 50
•D: Eguneroko praktikak, lanak, aurkezpenak, proiektuak: % 34
Ebaluazio jarraituaren azken probara aurkezten direnak, ikasturtean zehar egindako lanak, aurkezpenak, iruzkinak, irakurgaiak, ikusentzunezkoak eta irakaslearen esanak kontutan hartu beharko dituzte. Azken proba honetan irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiaztatu beharko dute.
Diziplinarteko Lana: DAL lanari azken notaren 1,6 puntu dagokio. Ikasleren batek, justifikaturiko arrazoiak direla medio, ezingo balu lan hau egin, moduluko koordinatzailearengana jo beharko du eta honek adieraziko dion prozedura jarraitu. Arrazoi justifikatuengatik DAL egin behar ez baldin bada, %16 ekitatiboki bananduko da azken probaren eta lanen artean (azken proba %58 eta lanak %42).
Deialdiari uko egiteko prozedura: Etengabeko ebaluazioari uko egiteko ikasturtea bukatu baino hilabete lehenago idatziz egin beharko da.
Ohiko deialdiaren ebaluazio jarraituan egiten ez dutenek Azken Ebaluazioaren aukera izango dute. Honetarako 9. astea baino lehen irakasleari idatziz adierazi beharko diote ebaluaketa eredu hau aukeratzen dutela. Azken ebaluazioak ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko idatzizko eta ahozko probak egun bakarrean izango ditu.
Oharrak: Ikasturtean zehar egindako eta gainditutako lan partzial guztiak kontutan hartu ahal dira, ebaluaketa irizpideek hala agintzen dutenean. Azterketara ez aurkezteak deialdiari uko egitea suposatuko du.
HIZKUNTZA GAITASUNA: Ikasleen lanetan eta edozelako jardunetan, hizkuntzaren adierazpidean agertu ohi diren arazoak oso nabarmenak direnean, hutsak zuzentzea eskatuko da. Ulergarritasun eta zehaztasun hutsak gertatzen direnean, testuak itzultzeagatik edo euskarazko adierazpide okerra erabiltzeagatik, ez da lana zuzenduko eta ikasleari bi eguneko epea eskeiniko zaio lana edo idaztia zuzentzeko. Hizkuntzaren erabilera ez bada zuzena irakasleak irakasgaia ez gainditzea erabaki ahal izango du.
ERREFERENTZI ETA ZITAZIO ARAUAK: Erreferentzia arauak: Ikasleek zitazio arauak ezagutu eta erabili beharko ditu. Arau hauek bete ezean, plagioaren susmoa edo iruzurraren zantzua egotziko zaio egindako lanari. eta ikasketa batzordeari jakinaraziko zaio.
*Irakasgaia gainditzeko, atal guztiak gainditzea ezinbestekoa izango da.
**Irakaskuntza modalitatea %100 urrutikoa izatera pasatuko balitz, ebaluaketa aurrera eramateko
eskatuko diren atazak bide telematikoen bidez (eGela edo antzekoak)gauzatu eta entregatuko lirateke.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Deialdi honetara aurkezten denak irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiaztatu beharko ditu. Azken proba honetan, ahozko edo/eta idatzizko probak izango dira.
Oharrak: Ikasturtean zehar egindako eta gainditutako lan partzial guztiak kontutan hartu ahal dira, ebaluaketa irizpideek hala agintzen dutenean. Azterketara ez aurkezteak deialdiari uko egitea suposatuko du.
*COVID-19ak sortuko dituen egoera bereziek horrela eskatuko balute, azterketa bide telematikoen bidez egingo litzateke.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
CAMINO, I. eta MURUA, H. (2012): Hezkuntzaren Teoria eta Historia. Madril: Delta.
CAMINO, I. eta MURUA, H. (2012): “Teoría e Historia de la Educación”. Madrid: Delta.
COLOM, A.J. ; LOPEZ-GOÑI, I. eta beste (2003): “Hezkuntzari buruzko teoriak eta erakunde garaikideak”. Iruñea: NUP.
DÁVILA, P. (1995): La política educativa y la enseñanza primaria en el País Vasco (1860-1930), Donostia. Pedagogia, Ibaeta.
FERNANDEZ, I. (1994): Oroimenaren hitza. Ikastolen mugimenduaren historia (1960-75), Bilbo, UEU.
FREEMAN, J. (1988): Los niños superdotados. Aspectos psicologicos y pedagógicos. Madrid, Santillana.
GARDNER, H. (1995): Inteligencias multiples, Barcelona, Paidos.
IZTUETA, P. (2000): Hezkuntza, hizkuntza eta boterea Euskal Herrian, Donostia, Utriusque Vasconiae.
IZTUETA, P. (2016): Hizkuntza-asimilazioa eta Hezkuntza-sistema Euskal Herrian, Donostia, Utriusque Vasconiae.
LOPEZ-GOÑI, I. eta URIBE-ETXEBARRIA, A. (2005): “Pedagogo sortzaileak”. HIKHASI 17. monografikoa. Donostia: Xangorin.
Gehiago sakontzeko bibliografia
ROBINSON, KEN (2015) Creative Schools, United Kingdom, Viking Penguin.
SARRAMONA, J. (2000): Teoría de la Educación, Barcelona, Ariel.
STERNBERG, R. J. (1988). The Nature of Creativity. Contemporary Psychological Perspectives. Cambridge University Press.
TONUCCI, F. (1990): ¿Enseñar o aprender? La escuela como investigación quince años después. Barcelona, Grao.
TRILLA, J. (1993): La educación fuera de la escuela, Barcelona, Ariel.
TRILLA, J Y OTROS (2001): El legado pedagógico del siglo XX para la escuela del siglo XXI, Barcelona, Grao.
Aldizkariak
BALLARÍN, P. (1989): “La educación de la mujer española en el siglo XIX”, en Historia de la Educación: Revista Interuniversitaria, 8, 245-260.
BASURKO, F. (1989): “La normalización de la ikastola breve historia y estado de la cuestión de la escuela pública vasca”, en Historia de la Educación: Revista Interuniversitaria, 8, 139-166.
BERNABEU, R. y MARINA, E. (2007). “Los recursos de la educación no formal”, en Cuadernos de Pedagogía, 367, 64-65.
BILBAO, B., EZKURDIA, G., y PEREZ, K. (2012): Hizkuntza, Hezkuntza eta identitatea. Ikastola eta gaueskolen sorreratik euskal curriculumera in Aizpuru, A.,et al.(koord.): Euskal Herriko pentsamenduaren gida. Bilbo: UEU. 105-116
CALDERÓN QUINDÓS, F. (2003). “La mujer en la obra de Jean Jacques Rousseau”, en Revista de Filosofía, 30, 165-177.
CANES, F. (1999): Las Escuelas del Ave María: una institución renovadora de finales del siglo XIX en España”, en Revista Complutense de Educación, 10, 2, 149-166.
DEL POZO ANDRÉS, Mª. (2003-2004). La Escuela Nueva en España: crónica y semblanza de un mito”, en Historia de la Educación: Revista Interuniversitaria, 22, 317-346.
FERRER, I. (2000). “Summerhill, juicio a la libertad” en Cuadernos de Pedagogía, 295, 14-17.
FORT CASAMARTINA, A. (1996). “Summerhill o la escuela de la vida”, en Cuadernos de Pedagogía, 252, 46-54.
HAZI HEZI (2017) “Idazten ikastea ikerketa lana da”. Hazi Hezi 18, 32-33.
PARELLADA ENRICH, C. (2008). “Familia y Escuela, ¿se invaden, se necesitan…?”, en Cuadernos de Pedagogía, 378, 46-51.
SOLA i GUSSINYER, P. (1999). “La educación informal del siglo XX”, en Cuadernos de Pedagogía, 286, 52-55.
TRILLA BERNET, J. y PUIG ROVIRA, J.M. (2003): “El aula como espacio educativo”, en Cuadernos de Pedagogía, 325, 52-55.
Web helbideak
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-hezi2020/es/
http://www.hikhasi.com. Euskal Herria
http://www.hezkuntza.net. Euskal Herria
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/p076-8937/eu/contenidos/noticia/aldizkariak tantak/eu tantak/tantak aldizka.html Euskal Herria
http://www.ehu.es/eu/web/garaian/home
http://www.vc.ehu.es/araka/
TaldeakToggle Navigation
01-61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-2 | 08:30-10:30 (1) 11:00-13:00 (2) | ||||
8-8 | 08:30-10:30 (3) 11:00-13:00 (4) | ||||
12-12 | 08:30-10:30 (5) 11:00-13:00 (6) | ||||
16-16 | 08:30-10:30 (7) 11:00-13:00 (8) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 0S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
- 0S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
- 0S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)
01-61 Gelako p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
3-7 | 08:30-10:30 (1) 11:00-13:00 (2) | ||||
9-11 | 08:30-10:30 (3) 11:00-13:00 (4) | ||||
13-15 | 08:30-10:30 (5) 11:00-13:00 (6) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 0S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
- 0S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
- 0S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)