XSLaren edukia

Irakasle Funtzioa25883

Ikastegia
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua (Hirueleduna)
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25883

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1624
Gelako p.4466

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasle funtzioa ikasgaia, oinarrizkoa da irakasle lanbidea aukeratu eta Haur Hezkuntza Gradua burutzen ari garen honetan. Irakasgaian irakaskuntza lanbideari begiratzen zaio bere osotasunean. Ikasketen 1. kurtsoan kokatzen da, ikasleak irakaslearen nortasun profesionala eta bere funtzio soziala ulertzera hurbiltzen dituelarik. Haur Hezkuntzako irakaslearen zereginei buruz hausnartzeko egoerak sortarazten ditu, eskola osatzen duten jarduera eremu desberdinak aztertuz; irakasleak, hezkuntza proiektuan duen lekuari, irakasle taldearekin dituen betebeharrei eta tutoretza aurrera

eramateari begiratuz, batez ere. Lehenengo lauhileko beste irakasgaiekin bat eginez, hezkuntza zereginera gerturatze sistematikoa eskatzen duen diziplinarteko ikaskuntza proiektuaren osagaietako bat izango da.



Ikasgai hau gainera, izen bera duen eta ezinbestean burutu beharreko diziplinarteko lanaren

oinarria izango da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaiaren gaitasunak



A) Irakaskuntza-jardueraren alderdiak eta eginkizun nagusiak ulertzea, eta maisu-maistren izaera

profesionalari buruzko lehen lerroak osatzea.



B) Gelako interakzio- eta komunikazio-prozesuak ezagutzea, eta balioetan oinarritutako hezkuntza,

elkarbizitza positiboa eta hezkuntza-behar anitzetarako erantzuna sustatzea.



C) Haur Hezkuntzako tutorearen berariazko eginkizunak ezagutzea, baita familiarekin komunikatzeko eta elkarlanean aritzeko moduak ere.



Ikaskuntza emaitzak:



A.1. Irakaskuntza jardueraren lanbide-zereginak identifikatu eta bereizten ditu.



A.2. Haur Hezkuntzako irakasle lanbidean sortzen diren hainbat eratako egoera eta betebeharrei buruz hausnartzen du.



A.3. XXI. mendeko hezkuntzak planteatzen dituen erronken inguruan diskurtso koherente eta egoki bat osatzeko gai da.



A.4. Irakaslea izateak, egungo gizartean dituen inplikazioak eta erronken inguruan pentsatu eta idatzi du diskurtsoa.



A.5. Irakaslearen identitate eta nortasunak, bere formakuntzak eskola testuinguruan, ikasleekiko elkarrekintzan duen garrantziaz hausnartu du. Irakasleen arteko harremanen garrantzia kontuan hartu du.



B.1. Aniztasunean bizitzea eta horretan heztea, aldeko joeratik interpretatzen du.



B.2. Hezkuntzako lanbideen oinarri emaile etikoak ulertzen ditu.



C.1. Tutoretza planak egiteko prozesuak eta horren garabidean esku hartzen duten eragileak zein diren ezagutzen du.



C.2. Taldean lan egitearen garrantzia, parte hartzea eskola bizitzan, komunikazio eraginkorra, kanpo harremanetarako gaitasuna aintzat hartu ditu.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA.- Nortasun profesionala. Haur Hezkuntzako irakasleen eginkizunak eta lanak.



2. GAIA.- Hezkuntzako esku-hartzearen mailak. Hezkuntza-harremana, lana taldeekin, hezkuntza-proiektuen kudeaketa. Lana egitea profesionalen taldeetan.



3. GAIA.- Hezkuntzako elkarrekintzaren eta komunikazioaren guneak. Ikasten ari diren talde/ikasgelen kudeaketa. Aniztasuna, nortasuna eta parekidetasuna eskolan. Bizikidetzarako hezkuntza.



4. GAIA.- Tutoretza-eginkizuna. Tutoretza egiteko guneak eta tresnak. Tutoretzako Ekintza Planen diseinua. Familiekin eta talde profesionalekin dauden harremanen edukiak eta formak.



MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiak astean zehar oinarrituriko egitura erregularra izango du, saio teorikoz eta praktikoz osatuta. Saio hauetan edukien ulermenean eta integrazio prozesuan arituko gara eta horretarako oso garrantzitsua izango da ikasleen partaidetza, ikasketa prozesu hori esparru komunean eraiki nahi badugu behintzat.



Eskolako lan saioetako jarduerak eta metodo-ezaugarriak:



- Informazioa hartzea, iruzkinak idaztea, solasaldia, ikasleon galderei erantzutea.



- Elaborazioa, taldeetan nahiz banaka informazioa eta ideiak elkartu eta norberak berreraikitzea.



- Esku artean ditugun lanak eta emaitzak bestei aurkeztea.



Irakasgaiaren planteamendu didaktikoan kasu edo egoera praktikoen inguruan antolatuko dira jarduera asko. Jarduera horietan aurrera egiteko, garrantzi handia izango du bai taldeetan lana egiteak eta bai lotzen zaizkien hausnarketa teorikoetan ikasleen parte hartzeak.



Programa honetan proposatzen diren jarduera sekuentziek, egutegiak eta etengabeko ebaluazio sistemak aurreikusten dute ikasleak oso modu aktiboan esku hartuko duela egunez egun eskolara etorriz edota bere kabuz.



Bestetik, modu presentzialean lan egiteko ezintasunik sortzen bada: Ikasgaiak bere garapenerako eta ikasleen konpetentzien lanketarako behar dituen irakurgaiak, bideoak, irakaslearen azalpenak, ikasleen azalpenak, ikasleen talde lanak... eGelaren bitartez landu ahal izango ditugu eta bertan eskuragarri izan ahal izango ditugu egoerak hala eskatuko balu.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 34
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 15
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 35
    • Diziplinarteko Lana (DAL) (%): 16

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azken kalifikazioa lauhilabeteko osoan zehar ikasleak burututako froga guztien balorapenaren menpe egongo da eta irakasgaia gainditzeko derrigorrezkoa da atal guztiak gaindituak izatea. Saio magistral, gelako praktika eta abarretan jarrera egokia izatea derrigorrezko baldintza da ebaluatua izateko.



Ebaluazioa, irakasgaiak irauten duen ikastaldi osoan programatutako jarduera ezberdinen bidez egingo da. Ebaluazio prozesua, batez ere, irakasleari dagokio; hala ere, ikasleek ere banakoaren nahiz taldearen ikaskuntza prozesua ebaluatuko dute.



1.- Ebaluaketa jarraia egiten duten ikasleak ondorengo lanak entregatzeko konpromisoa hartzen du, notaren desglosea honakoetan banatuko delarik:



Banaka egin beharreko lanak:

Froga idatzia %34



Taldeka egin beharreko lanak:

Praktikak egitea %15

Talde lanak %35

DAL %16



Ezinbestekoa da ebaluazioan sartutako atal guztiak gainditzea.



Ikasleek deialdiari uko egin nahi izanez gero, irakasleari, azterketa ofiziala baino hilabete lehenago idatziz jakinarazi beharko dio. Kasu horretan azken kalifikazioa "EZ AURKEZTUA" izango da.



2.- Ikasleak kalifikazioa aipatutako ebaluaketa jarraiaren bitartez lortuko du, baina amaierako ebaluaketaren bitartez kalifikatua izateko eskubidea du ere bai. 12.2 artikulua kontutan hartuta, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino txikiagoa denez, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari".



Azken ebaluazioa:

Azken kalifikazioa azterketa garaian gauzatuko den froga baten bitartez lortzen da. Irakasgaia gainditzeko derrigorrezkoa da atal guztiak gaindituak izatea.



- Froga idatzia %74

- Tutoretza planeko txostena %10

- Dozentzia garaian gauzatu den Diziplinarteko Lana %16ko pisua du. DAL-a suspendituta edo

eginda ez balego, ikasleak azterketa garaiko frogan egin beharko luke.



Azkenik, etengabeko ebaluazioa, egoerak hala eskatuko balu, eGelaren bitartez egingo da; hau da, bai ebaluaziorako beharrezkoak diren materialak igoz (entrega-gaiak, praktikak...), baita kalifikazioa eman ere. Azkeneko froga egin behar duten ikasleek eGelaren bitartez egingo dute modu presentzialean egiterik egongo ez balitz.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluaketa atalen bat gainditu ez duen ikaslegoak, ez-ohiko deialdian atal hau bakarrik burutu beharko du.



Inolaz ere, hurrengo ikasturteetarako nota ez da gordeko.



Ohiko deialdian irakasgaia gainditu ez edo uko egin dioten ikasleek bukaerako proba idatzia egingo dute soilik. Proba honetan ikasturtean eman diren irakurgai eta baliabideetako edukiak sartuko dira. Kalifikazio osoa (%100) proba honetako emaitza izango da.



Aparteko deialdian ohiko deialdiko ebaluazioa egin ezin duten ikasleen ebaluazio bera izango da. Beraz, honako hau eskatuko zaie:



1. Diziplinarteko Lana (DAL): %16.



2. Banakako amaierako proba: Proba notaren % 84a izanik.



Ikasgaia gainditzeko bi atalak independienteki gainditu behar dira.



Salbuespen bezala, ohiko deialdian ebaluazio jarraia jarraitu duten ikasleen kasuan, ikasle hauei ohiko deialdian azpiatal ezberdinetan lortutako nota gordeko zaie eta gainditzeke duten azpiatala egin beharko dute.











Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiari modu egokian aurre egiteko, EHUko Irakaskuntza-Ikaskuntza Testuinguru Birtualean (eGela-n) ikastaro bat sortu da. Ikastaro birtual horretan, metodologia eta erabili beharreko materialak zehazten dira, derrigorrezko irakurgai eta ikuszentzunezko baliabideen aukeraketa barne. Irakurgai aukeraketa eta ikuszentzunezko baliabide hauek ondoren proposatzen den oinarrizko eta sakontzeko bibliografiatik eratorrita dago.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ALEGRE, O. (2010). Capacitación docente para atender la diversidad. Una propuesta vinculada a las competencias básicas. Sevilla: MAD.

ANGULO, A. (2009). La tutoría en la Educación Primaria. Madrid: Wolters Kluwer. ARNAIZ, P. y RIART, J. (1999). La Tutoría: de la reflexión a la práctica. Barcelona, PPU.

BRUBACHER, J. W.; CASE, CH. W.; REAGAN, T.G. (2000). Cómo ser un docente reflexivo. La construcción de una cultura de la indagación en las escuelas. Barcelona: Gedisa.

CASE, CH. W.; REAGAN, T.G. (2000). Cómo ser un docente reflexivo. La construcción de una cultura de la indagación en las escuelas. Barcelona: Gedisa.

DAY, C. (2006). Pasión por enseñar. La identidad personal y profesional del docente y sus valores. Madrid. Narcea. DAVID, M., & APPELL, G. (2010). Lóczy, una insólita atención personal. Barcelona: Octaedro.

EUSKO JAURLARITZAREN HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA (2007). Euskal Hezkuntza

Sistemaren Antolamendua eta Ezaugarriak. Vitoria- Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

EUSKO JAURLARITZAREN HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA (2007). Oinarrizko hezkuntzarako

tutoretza-plana egiteko. Orientabideak: lehen hezkuntzako 1. Zikloa. Vitoria- Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

EUSKO JAURLARITZAREN HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA. Tutoretza Lehen Hezkuntzan.

Laguntzeko eskuliburua. http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43- 2459/eu/contenidos/informacion/dif10_curriculum_berria/eu_5495/adjuntos/tutoretza/HASIERA.htm. Kontsulta data: 2010- 09-13.

FERRERES, V.; IMBERNON, F. (Eds.) (1999). Formación y actualización para la función pedagógica. Madrid: Síntesis. GARCÍA, R., GONZÁLVEZ, V., VÁQUEZ, V. & ESCÁMEZ, J. (2010). Repensando la educación: cuestiones y debates para el siglo XXI. Valencia: Brief.

HARGREAVES, A. (1996). Profesorado, cultura y postmodernidad. Cambian los tiempos cambia el profesorado. Madrid: Morata.

IMBERNON, F. (2007). La formación permanente del profesorado. Nuevas ideas para formar en la innovación y el cambio. Barcelona: Graó.

IMBERNON, F. (2017). Ser docente en una sociedad compleja. La difícil tarea de enseñar. Barcelona: Graó.

MARCHENA, M. R. (2009). El aula por dentro. Cómo mejorar su gestión y organización. Madrid: Wolters Kluwer. MARCELO, C. (2002). La función docente. Madrid. Editorial Síntesis.

MARTÍN, X.; PUIG, J.M.; PADRÓS, M.; RUBIO, L.; TRILLA, J. (2008). Tutoría. Técnicas, recursos y actividades. Madrid: Alianza Editorial, S.A.

MENDEZ, L. eta beste (2007). La tutoría en Educación Infantil. Madrid: Wolters Kluwer.

MONGE, C. (2009). Tutoría y orientación educativa. Nuevas competencias. Madrid: Wolters Kluwer. PERRENOUD, P. (2015). Diez nuevas competencias para enseñar. Invitación al viaje. Barcelona: Graó.

SANTOS GUERRA, M. A. (2010). La escuela que aprende. Madrid: Morata.

TARDIFF, M. (2004). Los saberes del docente y su desarrollo profesional. Madrid: Narcea.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ALEGRET, J.; CASTANYS, E. Y SELLARES, R. (2010). Alumnos en situaciones de estrés emocional. Barcelona: Graó. DEPARTAMENTO DE UNIVERSIDADES E INVESTIGACIÓN DEL GOBIERNO VASCO (2007). Orientaciones para la
elaboración del Plan de acción tutorial (PAT) para la educación Básica: Servicio de Publicaciones del Gobierno Vasco. Vitoria- Gasteiz.
DEPARTAMENTO DE UNIVERSIDADES E INVESTIGACIÓN DEL GOBIERNO VASCO (2007). Ordenación y
Características del Sistema Educativo Vasco. Servicio de Publicaciones del Gobierno Vasco. Vitoria- Gasteiz. FUNES, S. (Coord.) (2009). Gestión eficaz de la convivencia en los centros educativos. Madrid: Wolters Kluwer. GARCÍA, R. JOVER, G.; ESCÁMEZ, J. (2010). Ética Profesional docente. Barcelona: Síntesis.
LOPEZ, L. (2007). Relajación en el aula. Recursos para la educación emocional. Madrid: Wolters Kluwer. LOPEZ LARROSA, S. (2009). La relación familia-escuela. Guía práctica para profesionales. Madrid: CCS.
MARCELO, C.; VAILLANT, D. (2009). Desarrollo profesional docente ¿Cómo se aprende a enseñar? Madrid: Nancea. MARRODAN, M. J.; BALABONA, J.M. (2008). La calidad en la orientación escolar. Manual Práctico del orientador.
Educación Infantil y Primaria. Madrid: ICCE.
SANCHEZ, M. (COORD) (2010). Como educar en la diversidad afectiva, sexual y personal en Educación Infantil. Orientaciones prácticas. Madrid: Catarata.
SCHÖN, D. A. (1998). El profesional reflexivo, cómo piensan los profesionales cuando actúan. Barcelona: Paidós. SEGOVIA, J. D. Y FERNANDEZ, M. (1999). Técnicas para el desarrollo personal y formación del profesorado. Bilbao: ICE de la Universidad de Deusto.
TORREGO, J.C. (Coord) (2009). Modelo integrado de mejora de la convivencia. Estrategias de mediación y tratamiento de conflictos. Barcelona: Graó.

Aldizkariak

AULA DE INFANTIL. Graó Educación. Barcelona.
AULA DE INNOVACIÓN EDUCATIVA. Graó Educación. Barcelona.
BORDÓN. Sociedad Española de Pedagogía. Madrid.
CUADERNOS DE PEDAGOGÍA. Editorial Fontalba. Barcelona. CD-ROM-ean eskuragarri.
EDUCAR. Universitat Autónoma de Barcelona. Barcelona.
ENSEÑANZA. Anuario Interuniversitario de Didáctica. SPU de Salamanca. Salamanca.
HIK HASI. Lasarte-Oria: Xangorin.
JAKINGARRIAK: Hezkuntza Aldizkaria. http://www.jakingarriak.com/
POLVO DE TIZA. Revista del Movimiento Cooperativo de Escuelas Populares de Madrid.
QURRICULUM. Teoría, Investigación y Práctica Educativa. Universidad de La Laguna.
RELIEVE. Revista electrónica de Investigación y Evaluación Educativa. http://www.uv.es/RELIEVE/
REVISTA DIGITAL INNOVACIÓN Y EXPERIENCIA EDUCATIVA.
http://www.csi-f.es/content/revista-digital-innovacion-y-experiencia-educativa-0
REVISTA ESPAÑOLA DE ORIENTACIÓN Y PSICOPEDAGOGÍA. Madrid: UNED.
REVISTA INNOVACIÓN EDUCATIVA (Santiago). www.usc.es/didoe/doc/revista/frames.htm
REVISTA DE INVESTIGACIÓN EDUCATIVA (RIE). Barcelona.
REVISTA ELECTRÓNICA INTERUNIVERSITARIA DE FORMACIÓN DEL PROFESORADO http://www.uva.es/aufop/publica/revelfop/98-v1n1.htm
REVISTA ESPAÑOLA DE PEDAGOGÍA. (CSIC). http://www.ucm.es/info/quiron/rep.htm
TANTAK. Euskal Herriko Unibertsitateko Aldizkaria. UPV/ EHUko Publicaciones periódicas.
TRES-SIS. Enlaces a revistas educativas. http://www.xtec.es/recursos/tres-sis/recull/docs/educacio.htm

Web helbideak

http://recursosdocentesprimaria22.blogspot.com/2009/12/bibliografia-para-saber-mas.html
http://tertuliasanagustin.blogspot.com/
http://www.aulafacil.com
http://www.berrigasteiz.com/
http://www.berrikuntza.net
http://www.cnice.mecd.es/enlaces/index.html
http://www.coe.int/T/E/Cultural_Co-operation/education/
http://www.cuadernosdepedagogia.com
http://www.cult.gva.es/dgoiepl/AREA_EDUCACION/INNOVACION/
http://www.educacion.es/portada.html
http://www.educacion.navarra.es/portal/
http://www.educanet.net/privado/euskera/que-es/indice.html
http://www.educared.net
http://www.education.gouv.fr/
http://www.euskadi.net/ihitza/indice_e.htm
http://www.eustat.es/eskola/
http://www.fuhem.es/portal/
http://www.gestiopolis.com/recursos/documentos
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/
http://www.isei-ivei.net/eusk/guiarecueus/busgre.htm
http://www.jccm.es/educacion/desarr/desarr.htm
http://www.juntadeandalucia.es/averroes/recursos/temas.php3
http://www.lander.es/~freinet/publicac.htm#tiza
http://www.pangea.org/pam/guix/
http://www.pnte.cfnavarra.es/
http://www.pnte.cfnavarra.es/publicaciones/pdf/gui_doc.pdf
http://www.un.org/Depts/OHRM/sds/internsh/htm/application.html
http://www.unesco.org/education/index.shtml
http://www.utopiayeducacion.com/2006/06/tertulias-dialgicas.html
http://www.uv.es/soespe/bordon.html
http://www.xtec.es/escola/index.htm

TaldeakToggle Navigation

01-31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

08:30-10:30 (1)

11:00-13:00 (2)

8-8

08:30-10:30 (3)

11:00-13:00 (4)

12-12

08:30-10:30 (5)

11:00-13:00 (6)

16-16

08:30-10:30 (7)

11:00-13:00 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 0S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 0S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)
  • 0S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (4)

01-31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-7

11:00-13:00 (1)

08:30-10:30 (2)

9-11

11:00-13:00 (3)

08:30-10:30 (4)

13-15

11:00-13:00 (5)

08:30-10:30 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 0S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 0S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)