XSLaren edukia

Zailtasunak Garapenean eta Ikaskuntzan25860

Ikastegia
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua (Euskera)
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25860

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1624
Gelako p.4466

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Deskribapena:

Psikologiaren azalpen eredu ezberdinak kontutan izanik, etapa ebolutibo ezberdinetako garapen ohikoa eta patologikoaren ezaugarriak ezagutzean datza. Ikasleriak nahaste psikologiko ezberdinak bereiztea lortu nahi da, ondoren gelan detektatu eta ikasteko zailtasunetan izan dezaketen eragina aztertu ahal izateko. Era berean, eskolan burutu daitezkeen prebentzio eta hezkuntza esku-hartze programak ezagutu eta ulertu behar ditu. Ezgaitasun psikikoa eta zentzu-motorra duen ikasleriaren garapenaren ezaugarri bereizgarriak aztertu eta gela-jokabidearen jarraibideen diseinua.

Testuingurua:

Zailtasunak Garapenean eta Ikaskuntzan irakasgaia, maisu/maistren formakuntzan, bigarren mailako bigarren lauhilekoan (4. moduloa) irakasten den oinarrizko gaia da. Irakasgai honen aurretik, 1. moduloan, besteak beste, Garapenaren Psikologia lantzen da eta 2. moduloan Hezkuntzaren Psikologia.



Irakasgai honek Garapenaren Psikologian (1 . moduloa) esplikatzen diren 0-6 bitarteko adinak dituen ezaugarriak eta beharrak gaurkotzea eskatzen du. Bestalde, Hezkuntzaren Psikologiarekin ere lotura du (2. moduloa), irakasgai honetan ikaskuntza-irakaskuntzaren ondorioz, gizakien jokaeran gertatzen diren aldaketak aztertzen dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasunak/ Ikaskuntza emaitzak

1. Ezgaitasun posibleak egoki identifikatzeko, ikasleriaren aniztasuna eta testuinguru soziokultural aldakorrak kontutan izanda, ikasleen nortasunaren garapena ulertu ahal izateko beharrezko diren ezagumenak menderatu.



RA1. Irakasgaiaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzea.



RA2. Ikasleriaren garapenean desfaseak hautematea dagokion bizitzako adin-garaian.





2. Garapenaren eta ikaskuntzaren zailtasunak detektatu eta balioesteko eta hauek aurkezten dituzten ikasleen integrazioa mesedetzeko eta erantzun bat eskaintzeko beharrezko diren baliabideak eskuratu, ikastetxeko profesional ezberdinekin, espezialistekin eta familiekin elkarlanean hezkuntza premien arretari ekiteko eta hezkuntza erantzun eraginkor bat lortzeko.



RA3. Ikasleriaren garapeneko eta ikaskuntzako zailtasunak identifikatzea, aztertzea eta baloratzea, egoera, testuingurua eta aurrekariak kontuan hartuz.



RA4. Familiekin, espezialistekin eta ikastetxeko profesional desberdinekin egoera komunikatiboak planifikatzea eta diseinatzea.





3. Eskola eremuan, gaitasun ezberdinak, ikaskuntza erritmo ezberdinak eta garapenaren nahasteak dituzten ikasleei eragiten dien hezkuntza egoeren identifikazioa eta erabakien plangintza egin.



RA5. Behar bereziak dituen ikasleriaren inklusioan lagunduko duten arrazoitutako hezkuntza esku-hartzeak proposatzea.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Garapen psikologiko arrunta eta patologikoa haurtzaroan: alderdi kontzeptualak eta azaltzeko ereduak.



2 Haurtzaroaren berezko nahasmen psikologikoak: sailkapena, prebentzio-estrategiak eta hezkuntzako esku-hartze teknikak (zailtasunak garapenean eta ikaskuntzan).



3. Urritasun psikikoak, zentzumenezkoak eta motorrak: garapenaren alderdi bereizgarriak eta jarduera-ildoak ikasgelan.

MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntzak banakako lana (gelatik kanpo egindakoa), taldekako lan eta hausnarketa eta gelako azalpenak nahastuko ditu, banakako zein taldekako erantzukizunean eta lankidetzan oinarrituz eta ezinbestekotzat hartuz prozesua aurrera egiteko. Beraz, nahitaezkoa izango da ikasleek haien ikasketa prozesuaren erantzukizuna bere gain hartzea eta esfortzu zein lanerako jarrera positiboa erakustea: modu aktiboan parte hartzea, lankidetzan jardutea, errespetuzko ikuspegi ulerkorra eta aldi berean ikuspegi eta hausnarketa kritikoa eta arrazoitua egitea, iturri egokien informazioa ezagututa eta kontuan hartuta.

Ikasgelako saioek eta mintegiek denen artean funtsezko edukiak ulertzea, barneratzea eta ahal den neurrian beste testuinguruetara orokortzea edo aplikatzea bilatuko dute.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Hurrengo atalean ebaluaziorako tresnak zein portzentaiak zehaztuko dira (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

 Eskolara behar den maiztasunez etortzen den ikaslegoak eta ebaluazio sistema jarraian parte hartzen duenarentzat, ebaluaketa 3 atal hauetan banatuko da:



- Lehenengo atala: Banaka egin beharreko ariketak, lanak, azterketa (irakasle bakoitzak zehaztuko ditu)............................................................................%42a



- Bigarren atala: Taldean egin beharreko ariketa praktikoak, lanak, proiektuak idatziz entregatzekoak ala ahozko aurkezpenak eginez ebaluatzekoak (irakasle bakoitzak zehaztuko ditu)..................................................................................... %42a



- Hirugarren atala: Taldeko diziplinen arteko lan modularra. Egokitzapen aldiari

buruzko talde-lana.........................................................................%16a





Ebaluazio sistema jarraia da eta irakasgaia gainditzeko ebaluazioaren atal guztiak egin behar izango dira. Era berean, lehenengo eta bigarren atalak gainditu behar dira irakasgaia gainditu ahal izateko.





 EBALUAZIO IRIZPIDEAK:

Ebaluatuko diren aspektuen zerrenda osoa, bakoitzean lortu beharrekoa eta jasoko duten kalifikazioa, irakasleak gelan eta ikasleei eskainiko dien Ikaslearen Gidan zehaztuko dira.



 EBALUAKETA FORMATIBOA

Ikaslearen ikaskuntza erraztu eta ziurtatzeko, lan praktikoen jarraipena egingo da. Aurretik ezarritako ebaluazio-irizpideak oinarritzat hartuz, feedback-a emango da, ikasleak bere ikaskuntzaren eta hau hobetzeko moduaren kontzientzia izan dezan. Ikaslearen gainbegiraketa eta jarraipenerako, tutoretza orduak argitaratuko dira.





 ARRAZOI JUSTIFIKATUAK DIRELA ETA, KLASERA ETORRI EZIN DUTEN IKASLEAK:



Justifikatutako arrazoiengatik (lanari lotutako arrazoiak, genero indarkeriaren biktimak, erditzea, adopzioa, ume arrera edo hiru urtetatik beherako seme-alaba edo minusbaliatutako pertsonak izatea bere kargura;%33 ezintasun maila edo handiagoa duten ikasleak; goi-mailako kirolaria; kultur eta arte-jarduerekin lotutako bidaiak edo egonaldiak; goi mailako beste ikasketa batzuetiko bateragarritasuna; eta mota desberdinetako karguekiko bateragarritasuna: kargu politikoak, sindikalak, ikasleen ordezkaritza, elkarteetakoak, GKEkoak edo beste batzuk) ikasleari ezin bazaio egin etengabeko ebaluazioa, irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan, bi froga gainditu behar ditu irakasgaia gainditzeko:



.- Azterketa indibiduala (amaierako notaren %84a. Araudiaren arabera (2014ko martxoaren 26an Gizarte Kontseiluak onartutako UPV-EHUn Jarraitzeko Araua berria) ikasgai honetako aurrez aurreko ikasleak uko egin ahal izango dio ebaluazio deialdiari eta deialdi hori ez zaio kontuan hartuko ez bada amaierako azterketara aurkezten, azterketa honek ikasgaiaren kalifikazioaren %50 baino gehiagokoa baita.



.- Banaka egindako lan modularra (notaren %16a), idatzizko froga baino lehen aurkeztuko duena.



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.



 OHIZKO DEIALDIARI UKO EGIN NAHI DION IKASLEGOA:

Araudiaren arabera (2016ko abenduaren 155ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatekoaren Gobernu Kontseiluarena, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia onartzeko):

1.– Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

2.– Etengabeko ebaluazioaren kasuan azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa bada, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40a edo hori baino txikiagoa bada, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakagaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaera. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

3.– Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.



OHAR GARRANTZITSUA: Irakasgai honen atalak moduluaren gidan eta irakasgaiaren ikasle gidan zein gela saioetan zehaztuko dira. Ikasleak gida horiek kontsultatu beharko ditu eta bere taldeko irakaslearekin ager daitezkeen zalantzak argitu beharko ditu.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1.– Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.

2.– Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.

3.– Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu, emaitzok ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko. Ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira. Aldiz, ikasturtean zehar egindako etengabeko ebaluazioaren emaitzak negatiboak badira, emaitzok ezin izango dira ezohiko deialdirako mantendu eta deialdi horretan ikasleek kalifikazioaren % 100 eskuratu ahal izango dute (%84a Irakasgaiaren azken azterketa eta %16 4.moduluko lana).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

.- Irakasgaiaren irakasleak diseinatutako materialak: apunteak, jarduera praktikoak, etab.

.- Irakasleak eskainitako materialak (bideoak, e.mailez, e.gela edo erabiltzen den bide informatikoaren bitartez). Ikasleak material hauek maiztasunez begiratu beharko ditu.

.- Oinarrizko bibliografia.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Aierbe, A. (2008). Esku-hartze psikopedagogikoa garapenaren nahasteetan. Bilbo: EHU (dohain jaitsi daiteke helbide honetan: http://testubiltegia.ehu.es)



Arnáiz, P. (2003). Educación inclusiva: una escuela para todos. Archidona: Aljibe.



Castanedo, C. (1997). Bases psicopedagógicas de la educación especial: Evaluación e intervención. Madrid: CCS.



Castejón, J. eta Navas, L. (2009). Unas bases psicológicas de la educación especial (5.ed.). Alicante: Club Universitario.



Deutsch, D. (2003). Bases psicopedagógicas de la educación especial. Madrid: Pearson Pentice-Hall.



González, E. (Coord) (2003). Necesidades Educativas Especiales: Intervención psicoeducativa. Madrid: CCS.



González Barrón, R. (coord).(2005). Psicopatología del niño y del adolescente. Madrid: Pirámide.



Heward, W. (1997). Niños excepcionales: Una introducción a la educación especial. Madrid: Pearson Pentice-Hall.



Luque, D. J. (2006). Orientación educativa e intervención psicopedagógica en el alumnado con discapacidad. Análisis de casos prácticos. Malaga: Aljibe.



Marchesi, A.; Coll, C. eta Palacios, J. (Comps.) (1999). Desarrollo psicológico y educación. Psicología evolutiva. Tomo 3: Trastornos del desarrollo y necesidades educativas especiales. Madrid: Alianza.



Moriña, A. (2008). La escuela de la diversidad. Madrid: Síntesis.



Rodriguez Sacristán, J. (Dir.).(2002). Psicopatología infantil básica: teoría y casos prácticos. Madrid: Pirámide.



Trebol, F. (2010). Hezkuntza bereziaren oinarri psikologikoak. Aniztasunaren trataera. Bilbo: UEU.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Friedes, D. (2007). Trastornos del desarrollo. Un enfoque neuropsicológico. Barcelona: Ariel.

Molina, S. (1994): Bases psicopedagógicas de la Educación Especial. Alicante:Marfil

Paula, I. (2003): Educación Especial. Técnicas de intervención. Madrid: McGraw Hill.

Aldizkariak

Anales de Psicología
Infancia y Aprendizaje
Journal of Abnormal Child Psychology
Psicothema
Revista de Psicología General y Aplicada
Revista de Psicopatología y Salud Mental del Niño y del Adolescente
Revista de Educación Especial
Revista Interuniversitaria de Formación de Profesorado
Revista de Psicodidactica
Spanish Journal of Psychology
TANTAK
UZTARO

Web helbideak

http://www.autismo.com
http://www.discapnet.es
http://www.gautena.org
http://www.atzegi.org
http://www.aspace.org
http://www.asebi.es/
http://www.euskal-gorrak.org/
http://www.feaps.com
http://www.once.es
http://www.paidopsiquiatria.com
http://www.trastornohiperactividad.com
http://www.eusarghi.org/
http://www.alcagi.org/
http://www.fanjaceuskadi.org/
http://dislexiaeuskadi.com/
http://www.ttm-espana.com/
http://www.asociacionalanda.org/web

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • DEL CASTILLO PRIETO, LAURA
  • OZAMIZ ECHEVARRIA, NAIARA
  • REDONDO RODRIGUEZ, IRATXE

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-17

08:30-10:30 (1)

11:00-13:00 (2)

21-21

08:30-10:30 (3)

11:00-13:00 (4)

26-26

08:30-10:30 (5)

11:00-13:00 (6)

31-31

08:30-10:30 (7)

11:00-13:00 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S20G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S20G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 1S20G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)
  • 1S20G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (4)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-20

08:30-10:30 (1)

08:30-10:30 (2)

22-25

08:30-10:30 (3)

08:30-10:30 (4)

27-30

08:30-10:30 (5)

08:30-10:30 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S20G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S20G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 1S20G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)
  • 1S20G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (4)
  • 1S20G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (5)
  • 1S20G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (6)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-17

08:30-10:30 (1)

12:00-14:00 (2)

21-21

08:30-10:30 (3)

12:00-14:00 (4)

26-26

08:30-10:30 (5)

12:00-14:00 (6)

31-31

08:30-10:30 (7)

12:00-14:00 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Magistrala - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • Magistrala - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • Magistrala - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)
  • Magistrala - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (4)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-20

12:00-14:00 (1)

08:30-10:30 (2)

22-25

12:00-14:00 (3)

08:30-10:30 (4)

27-30

12:00-14:00 (5)

08:30-10:30 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S16G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S16G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 1S16G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)
  • 1S16G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (4)
  • 1S16G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (5)
  • 1S16G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (6)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-20

08:30-10:30 (1)

08:30-10:30 (2)

22-25

08:30-10:30 (3)

08:30-10:30 (4)

27-30

08:30-10:30 (5)

08:30-10:30 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S21G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S21G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 1S21G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)
  • 1S21G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (4)
  • 1S21G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (5)
  • 1S21G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (6)

31 Gelako p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-20

08:30-10:30 (1)

11:30-13:30 (2)

22-25

08:30-10:30 (3)

11:30-13:30 (4)

27-30

08:30-10:30 (5)

11:30-13:30 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S16G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S16G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 1S16G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)
  • 1S16G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (4)
  • 1S16G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (5)
  • 1S16G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (6)