XSLaren edukia

Haurtzaroaren Psikologia25914

Ikastegia
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua (Euskera)
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25914

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1624
Gelako p.4466

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau bigarren ikasturtearen lehenengo lau hilekoan kokatzen da eta ondorioz III Moduluan parte hartzen du. Lehen ikasturtean lehen lauhilekoan lantzen den Garapenaren Psikologia Eskola Adinean irakasgaiaren sakontzea dakar, hau da, eskola prozesu eta ikasketekin harreman eta oinarrizko dimentsioetan zero eta sei urte bitarteko giza garapenaren kontzeptualizazioan. Ondoren lauhilekoan, bigarren mailaren bigarren lauhilekoan jorratzen den Garapenaren eta ikastearen zailtasunak irakasgaiarekin ere erlazionatzen da. Honentzat abiapuntua litzateke, lehen eta bigarren haurtzaroaren normaltasunaren mugak aztertzea ahalbidetzen baitu. Bizi garen eskolatze goiztiarren garaietan irakasgai hau lehen haurtzaroaren ezaugarrietatik abiatzen da, haurtxo eta haur txikien ezaugarri psikomotorrak, emozionalak, sentsoriomotorrak, kognitiboak eta pertsonalak ezagutzen, eta aurrekoei lotuta, Haur Hezkuntzaren lehenengo zikloan (0-3 urte) beraien garapenik egokiena lortzeko bete beharreko baldintzak ezartzen, eta bertatik bigarren haurtzaroan (3-6 urte) lehen mailan landutako Garapenaren Psikologia Eskola Adinean irakasgaian landutakoa, sakontzen jarraitzeko. Labur esanda, irakasgai honek Haur Hezkuntzaren subjektua den haurtxo edo haur txikia aurkezten du

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

A) 0-6 aldiaren identitatea eta bere ezaugarri psikomotoreak, komunikatiboak, sozialak, afektiboak eta nortasunari buruzkoak aintzat hartzea

B) Hezkuntza goiztiarraren oinarriak diren lehen haurtzaroko (0-3 urte) garapen, ikaste eta nortasunaren eraikuntza prozesuak ulertzea eta horiek ahalbidetzen dituzten funtsak ezagutzea

C) Garapen eta jokamolde osasungarrien oinarriak ezagutzea: loa, elikadura, garapen psikomotorea, arreta, entzumena, ikusmena eta abar, eta beraiei lotutako zailtasun edo oztopoak identifikatzea

D) Lehen eta bigarren haurtzaroan (0-6 urte) ikaste autonomoen eraikuntza sustatzea eta erraztea ikuspegi globalizatzaile eta integratzailetik, mugimendu askatasuna, proaktibitatea, behaketa eta imitazioa, jakin-mina eta esperimentazioa, jolasa eta sozializazioa ahalbidetzen dituzten ohitura-ariketaren bitartez

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA. Atxikimendua, lotura afektiboen eraikuntza: atxikimenduaren hasiera, atxikimendu irudiak, lotura afektibo ziurren eraikuntza. Atxikimendutik norbere erregulaziora.



2. GAIA. Harreman sozialak eta elkar-jarduera, banaezinak diren hiru aldagai: garapen emozionala, adimenaren garapena eta harremanak.



3. GAIA. Jolasa: jolasaren garrantzia haurraren garapen psikologikoan eta hizkuntzan. Arakatzeko jokabidetik jolasera.



4. GAIA. Egokitzapen aldia eta familia-eskola arteko harremanak



MetodologiaToggle Navigation

Saio teorikoak, praktikak, irakurketak, eztabaidak eta azterketa saioak erabiliko dira, lan kooperatiboarekin batera. E-gela irakaskuntzareko ezinbestko laguntza izango da.



1.1 IRAKASGAIA TALDEAN (IT):

• Irakasgaiaren aurkezpena eta itxiera. Kurtsoaren lehen eta azken astean burutzen da. Programaren aurkezpenarekin batera, aldez aurretiazko galdetegi bati erantzuten da lehenengo astean. Azkenekoan, galdetegi bera berriro betetzen da eta aurrekoarekin erkatu autoebaluazio modura, gehi irakasgaiaren ebaluazio orokorra.



•Klase magistralak: Aurreko bien bitartean eta zazpi astez oinarrizko edukien irakaslearen aurkezpena burutuko da gelan, power point aurkezpenaz eta garapenaren psikologiaren hainbeste bideoaz eta giza garapenarekin zerikusi duen jarduera fisikoaz, esate baterako tonu muskularrarekin jardutea, oreka mantentzea egoera ezberdinetan, hainbat adierazpen emozional, joko batzuen azterketa fisikoa eta psikikoa, eta beste hainbeste kontu praktikoz baliatuz. Era honetako jarduerak bakarka, binaka, zein talde txikian edo eta ertainean burutzekoak dira. Ordu eta erdi saio bakoitzaren hasieran.



•Gela praktikak: Gai bakoitzekiko lau proposamen, gehienetan bideo sendo edo bideo txiki bilduma esanguratsu eta gaiarekin harreman zuzena dutena. Ikusi eta gero, eztabaida, hausnarketa eta azterketa praktika horretan adostu den moduan: talde txikian, handian edo eta ondoren idazketa bakarka, sakonago jabetu daitezen landutakoaz maila teorikoan. Ordu eta erdi saio bakoitzaren aurrekoaren ostean.





1.2 MODULO TALDEAN (MT):

•3. Moduluko DILANen aurkezpena eta itxiera. Kurtsoaren seigarren, eta hamabosgarren astetan burutzen da. Lehenengoan gaiaren aztertzearekin batera, ikas taldeak antolatu eta gaiak aukeratzen dira. Azken astean DALen aurkezpenak egingo dira, moduluaren ebaluaketarekin batera.





1.3 TALDE TXIKITAN (TT):

•Gela praktikak: Gai bakoitzekiko lau proposamen, gehienetan bideo sendo edo bideo txiki bilduma esanguratsu eta gaiarekin harreman zuzena dutena. Ikusi eta gero, eztabaida, hausnarketa eta azterketa talde txikian, handian eta ondoren idazketa bakarka, sakonago jabetu daitezen landutakoaz maila teorikoan. Ordu eta erdi saio bakoitzaren aurrekoaren ostean.



•3. Moduluko DALen lanketa. Kurtsoaren hamargarren aste osoan zehar burutzen da. ikas taldeak antolaturik eta gaiak aukeraturik, irakasgai bakoitzaren ekarpena eta beste irakasgaiekin izan dezaken uztartzea aztertzen da talde txikitan.



1.4 TUTORETZAK (T):

Irakasgaia beraren edo eta ikas prozesuarekin zerikusirik duen edozein zalantza edo aholku behar izanez gero, irakasleekin geratzeko aukera egon badago beraien bulegoetan (03S15B eta 03S21B) asteartetan 15:00tatik 18.00tara eta ostegunetan 08:00etatik 11:00etara, eta astearte eta ostegunetan 15:00tatik 18:00tara. Lehen, DAL eta azken asteetan, tutoretza orduak aldatuko dira. Aldaketarik egonez gero, irakasleak aldez aurretik jakinaraziko dizue.

Telefonoa: 946014599 eta 946014635 eta posta elektronikoak: elena.herran@ehu.es eta nuria.galende@ehu.eus.

Komenigarria da aldez aurretik ordua eskatzea, itxaronaldiak edo eta beste egun baterako atzeraldiak eragozteko.





2.GELATIK KANPOKO JARDUERAK

Gelatik kanpoko edo bertan ez egoteko jarduera Magisteritza Eskolak ezarritako orduetatik kanpo bakarka zein talde txikian burututakoak dira. Irakasgaiaren antolaketari behar den bezala garatu ahal izateko bertan ez egoteko 90 lan ordu beharrezkoak lirateke. Ordu horien antolaketa ikasleari dagokio.



2.1 TALDE TXIKIAN (TT)

•Gelako saioetan amaitu gabeko zereginak amaitu.

•DAL borobiltze eta amaierako kontuak burutu.

•Jarduera zehatz batzuen aurkezpenak prestatu.



2.2 BAKARKA (B):

•E-gelatik (https://egela1718.ehu.eus/).dokumentuak jaitsi eta bideoak ikusi ezarritako estekak erabiliz.

•Gai bakoitzaren artikulua irakurrita ekarri gelan lantzen denerako (2 ordu inguru gai bakoitzeko)

•Gelan jorratutako kontzeptuak eta ideiak argitu, erkatu eta zalantzak eta galderak prestatu talde txikira edo handira ekartzeko.

•Irakasgaia beraren eta DALen proposatutako artikulu eta dokumentuen irakurketa, azterketa eta hausnarketa.

•Lan taldean banatutako bakarkako zereginak.

•Azterketa prestatu eta egin ezarritako egunean.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 84
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 16

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1. Azterketa, azken notaren %84rekin (8,4 puntu):

1.1. ATAL PRAKTIKOA, bi bideorekin, azken notaren %40rekin (2 puntu bideo bakoitzeko: 2x2=4 puntu). Kurtsoan zehar klasean ikusi eta aztertutakoak, hiru zereginekin:

1.1.1. Deskribapen objektiboa:%10

1.1.2. Irakasgaian ikasitakoaren araberako azalpen zehatza eta zuzena%20

1.1.3. Izenburua jarri:%10

1.2. ATAL TEORIKOA, zortzi galdera txiki, bi gai bakoitzeko, %24rekin (erantzun bakoitza 0,3 puntu balioarekin: 0.3x8=2,4 puntu).

1.3. ATAL PERTSONALA, hausnarketa bi galdera, %20rekin, klasean landutako kontu zabalagoaz, (puntu bana balio dutenak:1x2=2 puntu).

2. DILAN, azken notaren %16ekin:

2.1.1. DILAN-en gidan agertzen dira zeintzuk diren beraren ebaluaketa irizpideak (http://www.ehu.eus/es/web/irakasleen-ue-bilbao/haur-hezkuntza-2.maila-2017-18-irakaskuntza-gida ).

2.1.2. DILAN burutu behar ez duen ikasleriak gai bakoitzean sakontzeko praktika osagarri bat egin beharko eta DILAN beraren balioa izango du.



OHIKO DEIALDIARI UKO EGITEA:

Araudiaren arabera (2016ko abenduaren 155ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatekoaren Gobernu Kontseiluarena, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia onartzeko):

1.– Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

2.– Azken ebaluazioa izanik, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.





Covid-19tik eratorritako egoerak hala eskatuko balu, ebaluazio sistema ez presentziala izango litzateke eta e-gela eta Black board collaborate bidez aurrera eramango litzateke, azken ebaluazio proba barne.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EZ-OHIKO EBALUAKETA SISTEMA

1.– Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.

2.– Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.

3.– Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak ondorengoak izango dira:

•ALDE PRAKTIKOA, %50. 2 bideo, 2,5 puntu bakoitza (2,5x2=5).

•ALDE TEORIKOA, %24, zortzi galdera, bi gai bakoitzekiko, 0,3 bakoitzak (0.3x8=2,4).

•ALDE PERTSONALA, %26, hausnarketa bi galdera, (1,3x2=2,6),

emaitzok ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko. Ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira. Aldiz, ikasturtean zehar egindako etengabeko ebaluazioaren emaitzak negatiboak badira, emaitzok ezin izango dira ezohiko deialdirako mantendu eta deialdi horretan ikasleek kalifikazioaren % 100 eskuratu ahal izango dute.



EZ-OHIKO DEIALDIARI UKO EGITEA:

Araudiaren arabera (2016ko abenduaren 155ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatekoaren Gobernu Kontseiluarena, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia onartzeko):

1.– Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

2.– Azken ebaluazioa izanik, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.





Covid-19tik eratorritako egoerak hala eskatuko balu, ebaluazio sistema ez presentziala izango litzateke eta e-gela eta Black board collaborate bidez aurrera eramango litzateke, azken ebaluazio proba barne.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Programatutako jarduera guztiak, teorikoak, praktikoak zein osagarriak, argitalpen zerbitzuan dosier batean eta E-gelan egongo dira eskuragarri. Esleitutako gelan burutuko dira. Jardueraren arabera erabiliko diren baliabideak ondorengoak dira:

1.1 KLASE MAGISTRALA
Gaika:
• Artikulua.
• Power-point aurkezpena.
• Osagarriak.
• Zalantza eta galderen karpeta.

1.2 GELA PRAKTIKAK
Praktika bakoitzeko:
• Dagokion fitxa
• Bideoak edo bideo estekak

1.3 DILAN
Egin beharreko lanaren:
• Gida
• Akta eredua
• Burutu beharreko lan eredua


BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Bowlby, J. (1989). Una base segura. Aplicaciones clínicas de la teoría del apego. Paidós.

David, M.; Appell, G. (2010). Lóczy, Una insólita atención personal. Octaedro

Falk, J., Tardos, A. (2008). Lóczy, educación infantil. Octaedro

Herrán, E. (2018). Haurtzaroaren psikologia. UPV/EHU.

López, F. (1993). El apego a lo largo del ciclo vital. En M.J. Ortiz, S. Yarnoz Teoria del apego y relaciones afectivas. Universidad del Pais Vasco.

Wallon (1980). Psicología del niño. Una comprensión dialéctica del desarrollo infantil. Pablo del Río Editor.

Pikler, E. (1985). Moverse In libertad. Narcea.

eligman, S. (2021). Las relaciones en el desarrollo: Primera infancia, intersubjetividad y apego. ELEFTHERIA.

Stamm, J. (2018). Neurociencia infantil: El desarrollo de la mente y el poder del cerebro de 0 a 6 años. Narcea.

Wallon, H. (1976a). La evolución psicológica del niño. Crítica.

Wallon, H. (1976b). Los orígenes del pensamiento en el niño, I y II. Nueva Visión

Wallon, H. (1979). Los orígenes del carácter en el niño. Los preludios del sentimiento de personalidad. Buenos Aires.

Wallon, H. (1985). La vida mental. Crítica.

Zazzo, R. (2004). El yo social: la psicología de Henri Wallon. Infancia y Aprendizaje.



Gehiago sakontzeko bibliografia

Falk, J (2002). Esperando al bebé. Bartzelona: Octaedro.
Falk, J. Majoros, M. (2002). Las primeras semanas de su bebé. Bartzelona: Octaedro.
Falk, J., Tardos, A. (2002). Movimientos libres. Actividades autónomas. Bartzelona: Octaedro.
Falk, J., Majoros, M., Tardos, A. (2002). Comer y dormir. Bartzelona: Octaedro.
Falk, J. (2009). Los fundamentos de una verdadera autonomía. Infancia 116, 22-31.
Herrán, E. (2014). Pikler-Loczy eredua: zaintzea denean hezkuntzaren abiapuntua.
TANTAK, 26 (2), 77-100.
Wallon, H. (1987). Psicología y educación del niño. Una comprensión dialéctica del desarrollo y la educación infantil. Madril: Visor/Ministerio de Educación y Ciencia.
Wallon, H. (1974). Del acto al pensamiento. Buenos Aires: Psique.

Aldizkariak

Cuadernos de Pedagogía http://www.cuadernosdepedagogia.com/
European Journal of Education and Psychology http://www.ejep.es/
INFAD http://www.infad.eu/
Infancia http://www.revistainfancia.org/
Infancia y aprendizaje http://www.fia.es
Revista aula de infantil http://aulainfantil.grao.com/
Psiquiatría y psicología del niño y del adolescente http://www.paidopsiquiatria.com/
Revista de Psicodidáctica http://www.vc.ehu.es/deppe/revista.html
Tantak http://www.ehu.es/ojs/index.php/Tantak
RELAdEI. Revista Iberoabericana de Educación Infantil http://redaberta.usc.es/reladei/index.php/reladei


Web helbideak

Real Decreto 1630/2006, de 29 de diciembre, de enseñanzas mínimas de Educación Infantil. BOE 4 enero 2007. Recuperado de http://www.boe.es/boe/dias/2007/01/04/pdfs/A00474-00482.pdf
12/2009 DEKRETUA, urtarrilaren 20koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu, eta Euskal Autonomia Erkidegoan ikaskuntza horiek ezartzen dituena. www.euskadi.net/bopv2/datos/2009/01/0900469a.pdf
Educar: Comunidades virtuales de aprendizaje colectivo: http://www.educar.org/
INFAD: http://www.infad.eu
Garapenaren eta Hezkuntzaren Psikologia Saila: http://www.pee-bhp.ehu.es/s0087-home1/es
Pikler Lóczy Euskal Herriko elkartea: http://www.piklerloczy.org/
Pikler Lóczy Hungria: http://www.pikler.hu/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AXPE SAEZ, INGE
  • GALENDE PEREZ, NURIA
  • HERRAN IZAGIRRE, ELENA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-3

08:30-10:30 (1)

11:00-13:00 (2)

12:00-14:00 (3)

9-9

08:30-10:30 (4)

08:30-10:30 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S20G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S20G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 1S20G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)
  • 1S20G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (4)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
9-9

11:00-13:00 (1)

10-16

08:30-10:30 (2)

11:00-13:00 (3)

13:30-15:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S20G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S20G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 1S20G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-3

08:30-10:30 (1)

11:00-13:00 (2)

09:30-11:30 (3)

9-9

11:00-13:00 (4)

10:30-12:30 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Magistrala - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • Magistrala - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • Magistrala - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)
  • Magistrala - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (4)

31 Gelako p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
9-9

08:30-10:30 (1)

10-16

12:00-15:00 (2)

12:00-15:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S22G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S22G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 1S22G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
9-9

08:30-10:30 (1)

10-10

08:30-11:30 (2)

08:30-11:30 (3)

11-16

08:30-11:30 (4)

08:30-11:30 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S06G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S06G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 1S02T-lehen-haur hezkuntzako tailerra - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (3)
  • 1S10G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (4)
  • 1S10G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (5)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
9-9

12:00-14:00 (1)

10-16

12:00-15:00 (2)

08:30-11:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S21G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S21G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 1S06G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)