XSLaren edukia

Entzumen Hezkuntza27585

Ikastegia
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua (Euskera)
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
27585

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2436
Mintegia57.5
Gelako p.3146.5
Ordenagailuko p.00

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

“Entzumen Hezkuntza” irakasgaia Musika minorra osatzen duten bost irakasgaietako bat da eta hautazkoa da. Hala ere, entzumena eta entzumen hezkuntza Musika Hezkuntzaren oinarriak dira: alde batetik, edozein praktika musikal egiten dugunean, entzumena erabili behar dugu; bestaldetik, entzuketa aktiboa landu eta garatzeko, zeharkako modu batean praktika musikaleetan erabiltzen diren baliabideak, hau da, gorputza, ahotsa eta tresnak ere erabiltzen ditugu. Beraz, irakasgai honek minorrean dauden beste irakasgaiekin lotura zuzena du eta hauetan dauden aspektu desberdinak landu eta birpasatzen dira.

Lehen Hezkuntzako graduko bigarren mailan “Musika Lehen Hezkuntzan” irakasgaia burutu ondoren, 4. Mailako “Entzumen hezkuntza” irakasgaiak soinua eta musika prozesuan gertatzen dena era hobeago batean hautemateko eta ulertzeko entzute aktiboa lortzea du helburu, musikarako sentikortasuna eta gustua garatzearekin batera. “Entzun” eginetik “aditu” egitera eta, hortik, “ulertu” egiteko bidea egingo dugu, bukaerean musika lana ebaluatu eta disfrutatzeko asmoz.

Garai, estilo eta kultura ezberdinetako musika-entzunaldien analisiaren bitartez musikaren hainbat ezaugarriren ulermena sustatu baita soinu eta isiltasunaren garrantziaz ere ohartuko gara. Horretaz gain, Lehen Hezkuntzako gelan baliabide desberdinak erabiliz hainbat proposamen didaktiko sortuko ditugu, etorkizuneko lanean ikasleen entzumena modu esanguratsuan nola landu ezagutu eta praktikan jartzeko.

Irakasgai hau ikasteko ez da beharrezkoa ezagutza espezifikorik izatea. Hala ere, musika hizkuntzarekiko eta praktikarekiko interesa eta aldez aurreko esperientzia, eremu formalean zein informalean, ikasleei irakasgaiarekin konektatzen eta emaitza egokiak lortzen lagunduko dieten elementuak dira.





Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1. gaitasuna:

Entzumena garatzeko entzuketa aktiboa eta kontzientea egitea, arreta eta memoria garatuta baita jarrera egokia hartuta ere.

Ikaskuntza-emaitzak:

IE1- Entzuteko ohitura ona garatzeko arretaz entzuten ditu eta musika-lanaren ezaugarri nagusiak identifikatzen ditu.

IE2- Entzuteko memoria garatzeko gero eta musika-lan luzeagoak entzun ondoren bere osotasunean dauden ezaugarri nagusiak aipatzen ditu.

IE3- Entzuteko jarrera egokia du, isilik eta adi egonez.



2. gaitasuna:

Soinuak edota musika-lanak entzun, aditu eta ulertzea.

Ikaskuntza-emaitzak:

IE4- Soinuak edota musika-lanak gogoratu eta errepikatzen ditu.

IE5- Soinuak edo musika-lanak definitu eta deskribatu ditzake.

IE6- Soinuen edota musika-lanen ezaugarri desberdinak ezagutu eta identifikatzen ditu eta konparaketak eta epaiketak egiteko gai da.

IE7- Jarduera desberdinak egin eta sortzeko musika-lan egokiak aukeratu eta erabiltzeko gai da.



3. gaitasuna:

Garai, estilo eta kultura desberdinetako musika-lanak ezagutu eta aztertzea musika arloari dagozkion hitz espezifikoak erabiliz.

Ikaskuntza-emaitzak:

IE8- Bere ezaugarriak bereiztuz eta kontuan izanik, garai, estilo eta kultura desberdinetako musika-lanak identifikatu eta aztertzen ditu musika arloari dagozkion hitz espezifikoak erabiliz.



4. gaitasuna:

Entzundakoari buruzko hausnarketa egin eta baloratzea, entzuten disfrutatzea.

Ikaskuntza-emaitzak:

IE9-Entzundakoa baloratzeko irizpideak ditu eta iritzi pertsonalak adierazten ditu, bere gustua eta interesa ere erakutsiz.



5. gaitasuna:

Gelan entzumena lantzeko hainbat proposamen didaktiko, jarduerak zein jolasak, antolatu eta sortzea, baliabide desberdinak erabiliz.

Ikaskuntza-emaitzak:

IE10- Lehen Hezkuntzako zikloari egokituta eta baliabide desberdinak erabiliz proposamen didaktikoak sortu, diseinatu eta garatzen ditu.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

- Belarria eta entzumena. Entzumen motak.

- Musikaren osagaiak: erritmoa, altuera, tinbrea, intentsitatea, forma, testura.

- Estilo desberdinetako musika-lanak, Folklorean eta Musikaren Historian izandakoak.

- Entzumena Curriculumean. Musika-entzunaldiak eskolan. Proposamen didaktikoak.







MetodologiaToggle Navigation

Metodologiari dagokionez, Konpetentzietan Oinarritutatko Ikaskuntza (KOI) bideratuko da. Horretarako, Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (POI) eta metodologia kooperatiboa izango dira gaitasunak bereganatzeko erabiliko diren estrategia nagusienak.

Eskola magistraletan irakasleak gidariarena egingo du: erreferentzia argiak eman eta azalpen laburrak egingo ditu talde osoarekin hainbat jarduera garatzen dituen bitartean, metodologia praktikoa erabiliz, ikasleengan oinarritutakoa. Ikaslea parte-hartzailea izango da eta ikaskuntza-prosezuaren protagonista: jarduerak egiten dituen bitartean, edukiak barneratu, gaitasunak garatu eta ikaskuntza-emaitzak (IE1, IE2, IE3, IE4, IE5…) lortuko ditu modu natural batean. Bizipenaren ostean, horri buruzko hausnarketa ere egingo du ikasleak, ikuspuntu konstruktibista batetik, ikaskuntza esanguratsua izateko baita ezagutza berriak finkatzeko ere. Batzutan, binaka (Peer instruction) zein banakako lanak garatuko dira. Gela iraulia noizbehinka erabiliko da lan autonomoa sustatzeko asmoz. Gai bakoitza bukatzean irakasleak zein ikasleek landutakoa laburtuko dute. Horretaz gain, klase bakoitzearen hasieran irakasleak landuko dena aurkeztuko du eta bukatzean, landutakoaren laburpena egingo du 5 minututan.

Halaber, eskola praktikoetan eta ikasleen interesa eta motibazioa handitzeko asmoz baita landutakoa barneratzeko ere, ikasleek talde txikietan banatuta (4 edo ikasle) hainbat gelako praktika garatuko dituzte: jarduera laburrak eta aktiboak sortuko dituzte baliabide desberdinak erabiliz eta egoera profesionalari hurbilduz (E6, IE7, IE8, IE9, IE10). Klasea bukatu baino lehen eta ikasleen erantzukizuna bermatzeko, talde bakoitzak egindakoa gelakide guztien aurrean aurkeztuko du eta irakaslearen feedbacka jasoko du, ikasleek haien ikasketa prozesuaz eta hobetu behar dutenez kontzientzia har dezaten eta haien ikuspegi kritikoa ere gara dezaten. Mintegiak talde-lanak aurkeztu, egin eta bideratzeko erabiliko dira.

Ikasleek 3 talde-lan sortuko dute: bata, teorikoa izango da, “Entzumenaren inguruan” deitutakoa. Honetan, gai bat aukeratu eta garatuko dute, bibliografía bilatuz eta APA arauak erabiliz (IE10). Bigarrena, sormen-lana izango da, “Soinu-paisaiaren islada” izenekoa, eta ikasitakoaz hausnartu beharko dute musika-lan laburra sortzeko (IE3, IE4, IE5, IE6, IE9). Hirugarrena, lan didaktikoa izango da, “Entzumen Hezkuntza eskolan” deitutakoa. Haien etorkizuneko lanean erabili ahal izango dituzten Lehen Hezkuntzako gelara bideratuta jarduera batzuk sortu eta garatu beharko dituzte, baldintza errealak eta baliagarritasuna kontuan hartuz (IE10). Hauek guztiak lan kolaboratiboak eta kooperatiboak izango dira.

Bestalde, ikasgelatik kanpo ikasleek klasean landutakoa birpasatu eta talde-lanak bukatu beharko dituzte.

E-gela plataforman klase bakoitzean landutakoaren materiala eskuragarri izango da. Ikasleek egiten dituzten praktikak eta lanak ere bertara igoko dituzte. Halaber, egelako foroa eta e-postaren bidez erraztuko da ikasleen-irakaslearen arteko komunikazioa. Horretaz gain, ikasleek tutoretza orduak erabili ahal izango dituzte zalantzak argitu eta ikaskuntza-prozedura hobetzeko. Irakasleak ere banakako tutoretzetara deitu ahal izango du, beharrezkoa delakoan badago (presentzialak ala birtualak izan daitezke).

Azkenik, irakasgai honetan inklusioa, aniztasunaren errespetua eta generoaren berdintasuna bermatzen saiatzen da. Behar bereziak dituzten ikasleei erantzun egokia emateko asmoz UPV/EHUko Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuarekin koordinazio zuzena izaten da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraia: ikasturtean zehar ikasleak proba desberdinak egin beharko ditu eta guztiak gainditu beharko ditu (idatzizko probak edota ahozkoak, banakako lanak baita taldekoak ere).

Ikaslearen lanaren prozesua ebaluatzen da baita gaitasunak garatu dituen eta ikaskuntza-emaitzen lorpena ere neurtzen da eta, beraz, ebaluazioa jarraia da. Dena den, arautegiaren arabera, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan, Fakultateko egutegian zehaztutakoa kontuan izanda.

Etengabeko ebaluazioa, egoerak hala eskatuko balu, eGelaren bitartez egin ahal izango da; hau da, bai ebaluazioarako beharrezkoak diren materialak igoz (entregagaiak, praktikak...)baita kalifikazioa eman ere. Azkeneko froga egin behar duten ikasleek eGelaren bitartez egin ahal izango dute modu presentzialean egiterik egongo ez balitz.



Azken ebaluazioa: ikasleak jarduera desberdinetaz osatutako proba egin beharko du eta atal guztiak gainditu beharko ditu, horretarako argitaratuta data ofizialean.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azken ebaluazioa izango da. Ikasleak proba desberdinak (proba idatzia eta lanen aurkezpena) egin beharko ditu eta guztiak gainditu beharko ditu azterketa ofizialaren egunean.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Bernstein, L. (2002). El maestro invita a un concierto. Siruela.

Copland, A. (1994). Cómo escuchar la música. Fondo de cultura económica.

Espinosa, S. (2006). Ecología acústica y educación. Bases para el diseño de un nuevo paisaje sonoro. Graó.

Macho, E. & Elejalde, M. J. (2014). Física y prevención del daño acústico. Alambique. Didácticade las ciencias experimentales, 78, 70-77.

Martí, J. M. (2017). Cómo desarrollar el oído musical. Redbook ediciones.

Schafer, R. M. (2013). El nuevo paisaje sonoro y la afinación del mundo. Intermedio.

Willems, E. (2001). El oído musical. La preparación auditiva del niño. Paidós.

Wuytack, J. & Boal Palheiros, G. (2009). Audición musical activa con el musicograma. Eufonía. Didáctica de la música, 47, 43-55.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Aguilar, M. C. (2006). Aprender a escuchar música. Machado libros.
Alsina, P. & Sesé, F. (1994). La música y su evolución. Historia de la música con propuestas didácticas y 49 audiciones. Graó.
Baca Martín, J. A. (2005). La comunicación sonora. Biblioteca nueva.
Berard, G. (2003). Reeducación auditiva para el éxito escolar y el bienestar emocional. Biblioteca nueva.
Delalande, F. (1995). La música es un juego de niños. Paidós.
Hernández Freixinós, J. (1996). La “otra partitura”. Eufonía. Didáctica de la música, 3, 121-130.
Malagarriga, T. & Valls, A. (2003). La audición musical en la Educación Infantil. Propuestas didácticas. Ediciones Ceac.
Martí, J. (2009). Como el aire que respiramos: músicas ambientales en espacios de la cotidianeidad. Música oral del Sur, 8, 163-175.
Meyer, L. B. (2001). La emoción y el significado en la música. Alianza Música.
Montoya Rubio, J. C., Montoya Rubio, V. M., & Francés Ariño, J. M. (2009). Musicogramas con movimiento. Un paso más en la audición activa. ENSAYOS. Revista de la Facultad de Educación de Albacete, 24, 97-113.
Montoró, M. P. (2004). Audiciones musicales activas para el aula. Madrid: Editorial CCS.
Paynter, J. (1990). Oír aquí y ahora. Buenos Aires: Ricordi.
Riera, T. (2000). Evolución del arte musical. Historia, estilos y formas. Barcelona: Ediciones del Bronce.
Schafer, R. M. (1992). Hacia una educación sonora. Pedagogías musicales abiertas.
Schafer, R. M. (1985). Limpieza de oídos. Ricordi.
Romero, J. P. (2011). M de Música. Barcelona: Liberduplex.
Storr, A. (2007). La música y la mente. Barcelona: Paidós.

Aldizkariak

MÚSICA Y EDUCACIÓN
EUFONÍA. DIDÁCTICA DE LA MÚSICA
DOCE NOTAS
LEEME, Revista electrónica de Educación Musical
RIEM, Revista Internacional de Educación Musical
RECIEM, Revista Electrónica Complutense de Investigación en Educación Musical

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARRIAGA SANZ, CRISTINA
  • DE ALBA EGUILUZ, BAIKUNE
  • URRUTIA RASINES, ANA

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-6

14:00-16:00 (1)

8-11

14:00-16:00 (2)

13-15

14:00-16:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 2S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 2S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-7

14:00-16:30 (1)

12-12

14:00-16:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S05T- Plastika laborategia - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (1)
  • 1S05T- Plastika laborategia - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (2)

31 Mintegia-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-7

14:00-16:30 (1)

12-12

14:00-16:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S05T- Plastika laborategia - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (1)
  • 1S05T- Plastika laborategia - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (2)

31 Mintegia-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-7

14:00-16:30 (1)

12-12

14:00-16:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S05T- Plastika laborategia - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (1)
  • 1S05T- Plastika laborategia - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (2)

31 Mintegia-4 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-6

14:00-16:30 (1)

11-11

14:00-16:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S05T- Plastika laborategia - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (1)
  • 1S05T- Plastika laborategia - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-6

16:30-18:30 (1)

7-7

17:00-18:30 (2)

8-11

16:30-18:30 (3)

12-12

17:00-18:30 (4)

13-15

16:30-18:30 (5)

16-16

14:00-16:00 (6)

16:30-18:30 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2S01T-musika laborategia - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (1)
  • 2S02T-musika laborategia - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (2)
  • 2S01T-musika laborategia - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (3)
  • 2S02T-musika laborategia - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (4)
  • 2S01T-musika laborategia - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (5)
  • 2S02T-musika laborategia - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (6)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-6

16:30-18:30 (1)

7-7

17:00-18:30 (2)

8-11

16:30-18:30 (3)

12-12

17:00-18:30 (4)

13-15

16:30-18:30 (5)

16-16

14:00-16:00 (6)

16:30-18:30 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2S01T-musika laborategia - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (1)
  • 2S02T-musika laborategia - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (2)
  • 2S01T-musika laborategia - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (3)
  • 2S02T-musika laborategia - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (4)
  • 2S01T-musika laborategia - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (5)
  • 2S02T-musika laborategia - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (6)