Breadcrumb

Sarrera-haur-hezkuntzako-gradua-bizkaia

Haur Hezkuntzako Gradua

Aplikazio habiaratuak

haur-hezkuntzako-gradua-bizkaia-presentacion

Haur Hezkuntzako Graduak gaitasuna emango dizu 0-6 urte arteko haurren irakasle jarduteko. Nahiz eta ez den nahitaezkoa, ohikoa izaten da adin horretako haurrak eskolaratuta egotea. Graduaren helburua da testuinguru elebidunean irakaskuntza lana egingo duten profesional gaituak trebatzea.

Haur Hezkuntzako Graduan, erronka handi horri aurre egiteko beharrezkoa den prestakuntza akademikoa, teorikoa zein praktikoa, jasoko duzu. Haurrek garapen pertsonala izan dezaten laguntzeko premiazkoak diren tresnak barneratuko dituzu, zehazki artearekin, zientziarekin, etikarekin, gizartearekin, hizkuntzalaritzarekin, mugimenduarekin, matematikarekin eta teknologiarekin lotutako edukietan.

Gainera, bost aipamen edo espezializazio hauek izango dituzu aukeran: Atzerriko Hizkuntza; Musika Hezkuntza; Curriculuma eta Baliabideak; Hizkuntza Aniztasuna Eskolan; eta Berrikuntza Haur Hezkuntzako Eskolan.

Bigarren mailatik aurrera, nahitaezko praktikak eginda, bertatik bertara parte hartuko duzu hainbat ikastetxetan egingo diren hezkuntza proiektuetan.

Sartzeko baldintza: euskararen B2 titulua izatea.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Gizarte eta Lege Zientziak

Ikastegia

Bilboko Hezkuntza Fakultatea

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

bhf.idazkaritza@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Frantsesa, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

13,72 €

Gutxieneko nota

9,506 ohiko deialdian (2023/24)

Eskainitako plazak

120 plaza

botoia-liburuxka-Bilboko-Hezkuntza-Fakultatea

nombreGrado-Arrazoiak

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Metodologia aktibo eta berritzaileak: problemak ebaztea, proiektuetan oinarritutako ikastea eta ikaste kooperatibo eta dinamikoa.
  • Gizarte, hezkuntza eta lan errealitatea ezagutuko duzu, euskal hezkuntza sareko ikastetxeetan 3 praktika aldi eginda.
  • Ikasketa plan berritzaileak darabiltzaten eskola eta ikastetxeekiko harreman zuzena: Montessori, Amara Berri, Eskola txikiak…
  • Mugikortasun programak estatuko, Europako, Latinoamerikako eta AEBko unibertsitateekin.

haur-hezkuntzako-gradua-bizkaia-Perfil

Sarrera-profila

Irakaskuntza gustatzen bazaizu, gizarte erantzukizun handiko lanak motibatzen bazaitu, jendea ulertzeko gaitasuna eta interesa baduzu, sormena eta malgutasuna badira zure ezaugarriak, gainerakoentzat jarduteko prest baldin bazaude eta etengabe ikasteko jarrera baduzu, Haur Hezkuntzako Gradua da zure aukera.

Irudia

Irteera profesionalak

Haur Hezkuntzako irakasleek hainbat arlotan jardun dezakete:

  • Ikastetxeetako irakaskuntzan, 0-3 eta 3-6 urteko haurrekin
  • Lehen haurtzaroari arreta eskaintzeko zerbitzu eta programetan, familiari laguntza emateko asmoz; aisia eta kultura zerbitzuetan, esaterako, ludoteketan eta haur liburutegietan
  • Curriculum eta dibulgazio materialak osatzen
  • Eskolari laguntza emateko hezkuntza zerbitzuetan
  • Hezkuntza zerbitzu osagarrien eskaintzan