XSLaren edukia

Materialen Zientziaren Oinarriak27308

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27308

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Mintegia913.5
Gelako p.1522.5
Laborategiko p.69

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honek Materialen Zientziaren oinarrizko ezagutzak biltzen ditu. Ingeniaritza- titulazio europear homologatuetan bezala irakasgai honetan ere honako ikasgaiak izango dira aztergai: ingeniaritzako materialen garrantzia, material mota desberdinetako ezaugarriak ingeniaritza arloan, material mota desberdinen (metal, zeramika, polimero) oinarrizko egiturak, jasan ditzaketen transformakuntzak ekoizpenean zein erabilpenean, propietate mekanikoak, elektrikoak, elektronikoak, magnetikoak, termikoak eta optikoak. Honekin guztiarekin batera lehen aipatutako hiru famili desberdinetako material garrantzitsuenen deskripzioa egiten da, baita erabilpenerako hautatze-irizpideak ere.



Oinarrizko moduluan egonik irakasgai honek ingeniaritzako materialen gaineko lehen ezagutza ekarriko die ikasleei eta etorkizuneko ingeniariak izango diren titulatu berriei grina piztu, jabe daitezen gaur egun garrantzi gorenekoa den materialen zientzia eta ingeniaritzaren ezagutzaz.



Kurtso bakoitzaren barnean koordinazio horizontala dago. Horretarako irakasgai honetako programa antzeko kontzeptuak eta printzipioak erabiltzen dituzten beste irakasgai batzueekin koordinatzen da, adibidez Mekanika-Estatika eta Termodinamikarekin.



Koordinazio bertikala bermatzen duten elementuak ikasketa-plan beraren egiturara doitzen dira. Hala, irakasgai honetarako beharrezkoak diren beste irakasgaiak (Fisika eta Kimika) aurretik agertzen dira programazioan eta, irakasgai honetako ezagutzak behar dituztenak, berriz, geroagoko kurtsoetan agertzen dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Materialen Zientziaren oinarriaren, teknologiaren eta kimikaren ezagutza.

Mikroegituraren , sintesiaren edo prozesaketaren eta materialen propietateen arteko erlazioa ulertzea.

Iniziatibarekin arazoak konpontzeko eta erabakiak hartzeko gaitasuna, sormena, arrazoiketa kritikoa, ezagutza jakinarazteko eta hedatzeko iaotasuna, Ingurumen Ingenieritzaren alorrean trebezia eta abilezia.

Neurketak egiteko ezagutza, kalkuluak, balorazioak, balioztatzeak, ikerketak, txostenak, peritatze azterketak eta antzeko lanak.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Izendapena/Deskripzioa

1. Materialen garrantzia eta historia/ Materialen Zientzia eta Ingeniaritza. Garapen historikoa. Materialen erabilpenak eta egungo joerak.

2. Egitura atomikoa eta lotura kimikoa/ Egitura atomikoaren oinarriak. Eredu elektronikoak. Energia-mailak eta konfigurazio elektronikoak. Taula periodikoa. Lotura-indarra eta lotura-energia. Lotura atomikoak: ionikoa, kobalentea, metalikoa eta bigarren mailakoak. Lotura mistoak.

3. Solidoen kristal egitura/ Ordenamendu kristalinoa. Bravais-en sareak. Miller-en indizeak. Kristal egiturak metaletan. Bestelako egitura kristalinoak. X-izpien difrakzioa.

4. Solidoen egitura ez-kristalinoa/ Polimeroen egitura. Kate laburreko eta luzeko molekulak. Polimeroen kimika. Material polimerikoen familiak. Pisu molekularra. Egitura eta konfigurazio molekularra. Kristalinitatea polimeroetan.Beirak. Hozketa. Sarea modifikatzen eta eratzen duten oxidoak. Beste material ez-kristalino batzuk.

5.Solido errealak eta difusioa. Solidoetako akatsak.Puntu akatsak. Lerro akatsak. Gainazaleko akatsak. Ale tamainaren neurketa. Difusioa egoera solidoan. Difusioko lege matematikoak. Difusio koefizientea. Prozesu industrialak.

6. Fase-diagramak/ Definizioak. Disoluzio solidoak: Hume-Rothery araua. Gibbs-en faseen araua. Fase-diagrama motak: sustantzia puruenak, bitarrak eta hirutarrak. Guztiz disolbagarriak diren diagrama bitarrak. Diagrama bitarrak puntu inbarianteekin: eutektikoak, peritektikoak, monotektikoak. Tarteko fase eta konposatuen diagramak.

7. Korrosioaren oinarriak/ Metalen korrosio elektrokimikoa. Korrosioaren abiadura. Pasibitatea. Korrosioarekiko babesa. Oxidazioa. Zeramikoen korrosioa. Polimeroen degradazioa. Ingurumenaren eragina.

8. Materialen propietate mekanikoak/ Sarrera. Deformazio elastikoa. Deformazio plastikoa. Trakzio-propietateak eta tentsio-deformazio diagrama. Tenperaturaren eta deformazio-abiaduraren eragina. Materialen trakzio-portaeraren modelizazioa.Gogortasuna.Haustura eta Charpy entsaiua. Nekea. Isurpena.

9. Propietate funtzionalak/Propietate elektriko eta elektronikoak: eroankortasuna eta erresistibitate elektrikoa, portaera dielektrikoa. Propietate magnetikoak: magnetismo motak ezberdinak eta oinarrizko kontzeptuak. Material magnetikoak. Supereroankortasuna. Propietate termikoak: Bero ahalmena, eroankortasun termikoa, dilatazioa eta tentsio termikoak. Propietate optikoak: erradiazio elektromagnetikoa, argiaren elkarrekintza solidoekin, luminizentzia.

10. Material metalikoak/ Burdin materialak: altzairuaren eta burdinurtuen fabrikazioa, altzairu motak: eraikuntza altzairuak, herdoilgaitzak, erraminta altzairuak, burdinurtu motak. Aluminioa eta bere aleazioak. Kobrea eta bere aleazioak. Titanioa eta bere aleazioak. Beste aleazio ez-burdinazkoak. Material metalikoen tratamendu termikoak.

11. Material polimerikoak eta konposatuak/ Gehigarriak. Polimeroen portaera mekanikoa. Biskoelastikotasuna. Hutsegiteak. Termoplastikoak. Termogogorrak. Elastomeroak. Material konposatuak. Partikulez sendotutakoak. Zuntzez sendotutakoak. Konposatu laminarrak eta egiturakoak.

12. Material zeramikoak/Material zeramikoen fabrikazioa.Oinarrizko propietateak. Zeramika tradizionalak: adreiluak, teilak, portzelana, gresa. Zeramika teknikoak: alumina, zirkonioa, silizio karburoa, silizio nitruroa. Beirak: Fabrikazioa, propietateak eta aplikazioak. Bitrozeramikak: propietateak eta aplikazioak.

MetodologiaToggle Navigation

Klase magistraletan irakasleak aurkezpenak proiektatuz azalpen zabalak emango ditu. Ikasleek argitalpen zerbitzuan eskuratu ahal izango dute aurkezpen hauek agertzen diren liburua.

Mintegiak gai espezifikoak lantzeko erabiliko dira. Horretarako ariketa osagarriak egingo dira, horrela talde lana sustatuz eta ikasleen parte hartzea bultzatuz aldizka sortu ohi diren eztabaidetan. Modu honek materiaren jakintza teorikoa era praktikoago eta aplikatuago baten barneratzea ahalbideratzen du.

Laborategiko praktiketan, Materialen Zientzian erabiltzen diren teknika ezberdinen ezagutza bermatzen duten lan esperimental ezberdinak landuko dira. Ikasleek zentruko argitalpen zerbitzuan eskuragai duten laborategiko kuadernoa eraman beharko dute. Kuaderno honetan praktika bakoitzaren azalpen zehatza eta zenbait galdera motz aurkitzen dira, ikasleek praktika ongi uler dezaten.





Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 75
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren azken nota, hiru ataletan banatuta dago:

- Azken notaren %75 : idatzizko azterketaren ebaluaketa

- Azken notaren %15 : mintegien ebaluaketa

- Azken notaren %10: laborategiko praktiken ebaluaketa

EBALUAKETA JARRAIA

Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da:

• Idatzizko azterketa: 5 puntu ateratzea 10 puntutik; azterketako atal ezberdinen notak konpentsatuta egon behar dira eta irakaslearen irizpidearen esku gelditzen da erabaki hau.

• Laborategiko praktikak: 5 puntu ateratzea 10 puntutik.

• Mintegiak: 5 puntu ateratzea 10 puntutik.



Idatzizko azterketaren ebaluaketa:

Idatzizko azterketa bi ataletan banatuta egongo da, atal teorikoa eta praktikoa eta bi atalek pisu bera izango duten azken notan. Atal teorikoa garatu beharreko galdera motzez eta test batez osatuta egongo da. Bestalde, atal praktikoan bi ariketa egongo dira eta ariketa bakoitzak atal praktikoaren %50 suposatuko du.

Azterketa egunean, ikasleek soilik ondorengo materiala eraman ahal izango dute:

- Marrazketako gailu txikiak: erregela, eskuadra, kalkulagailua eta idazteko tresnak.

Laborategiko praktiken ebaluaketa:

Laborategiko 3 praktika daude.Praktikak egiteko aukera izateko, beharrezkoa izango da aurrez e-gela bitartez test bat egitea epe barruan eta test hau gainditzea, horretarako bost galderatik hiru ondo erantzun beharko dira. Testa egiten ez duten ikasleek edo gainditzen ez dutenek, ez dute praktika egiteko eskubiderik izango, beraz beraien praktika horretako nota 0 izango da.

Praktika hauen ebaluaketa E-gela bidez test bat erantzunez egingo da. Praktiketako azken nota, praktika bakoitzean lortutako notaren media aritmetikoa eginez kalkulatuko da. Nahiz eta praktika egin, aurrez ezarritako epe barruan testa erantzun ez duenak 0 bat izango du praktika horretan. Bestalde, praktika egin ez duten ikasleek ezin izango dute E-gela bitartez testa erantzun eta ondorioz praktika horretako nota 0 bat izango da.

Ikasle bat ez baldin bada praktika batera ere aurkezten, suposatzen da ebaluaketa jarraiari uko egiten diola eta azken azterketan ebaluatua izango dela (irakurri azken ebaluaketa).

* Ebaluaketa jarraian finkatutako irizpideak kontutan izanda praktikak egin dituzten ikasleak baina ez dutenak 5 bat atera, aukera izango dute azterketa egunean laborategiko praktikei buruzko galdera teoriko/praktiko bat erantzunez ebaluatzeko.

* Irakasgaia ez baldin bada gainditzen, praktiketako nota ez da hurrengo urterako gordeko.

Mintegien ebaluaketa:

Mintegi bakoitzari zeregin bat dagokio. Bigarren eta hirugarren mintegiaren kasuan (Korrosioaren mintegia), ikasleek e-gela bitartez 5 galderako test bat egin beharko dute mintegi eguna baino lehen. Test honetan ateratako notak, mintegi horretako nota ponderatzeko balioko du. Zereginak aurrez ezarritako epeen barruan entregatu beharko dituzte ikasleek eta mintegietako azken nota kalkulatzeko, zeregin bakoitzean ateratako noten batazbesteko haztatua egingo da. Nahiz eta mintegira aurkeztu ikaslea, ezarritako epeen barruan zeregina ez baldin badu entregatzen, mintegi horretako nota 0 izango da. Mintegira aurkezten ez diren ikasleak ezin izango dute zeregina entregatu, ondorioz mintegi horretako nota 0 izango da.

Ikasle bat ez baldin bada mintegi bakar batera ere aurkezten, suposatzen da ikasleak uko egiten diola ebaluaketa jarraiari eta ondorioz azken ebaluaketa sistema erabiliz ebaluatua izango da (irakurri azken ebaluaketa atala).

* Ebaluaketa jarraian finkatutako irizpideak kontutan izanda mintegiak egin dituzten ikasleak baina ez dutenak 5 bat atera, aukera izango dute azterketa egunean mintegiei buruzko galdera teoriko/praktiko bat erantzunez ebaluatzeko.

* Irakasgaia ez bada gainditzen, mintegietako nota ez da hurrengo urterako gordeko.

*Ikasleak eskubide osoa du azken ebaluaketa sistema erabiliz ebaluatua izateko. Horretarako, lauhilabetea hasten denetik 9 asteko epea du ebaluaketa jarraiari uko egiten diola idatzi baten bitartez aurkezteko.

AZKEN EBALUAKETA

Azken ebaluaketa sistema 3 ataletan banaturik dagoen idatzizko azken azterketa batekin gauzatuko da: idatzizko azterketaren ebaluaketa, laborategiko praktiken ebaluaketa eta mintegien ebaluaketa.

Idatzizko azterketaren ebaluaketa:

Idatzizko azterketa bi ataletan banatuta egongo da, atal teorikoa eta praktikoa eta bi atalek pisu bera izango duten azken notan. Atal teorikoa garatu beharreko galdera motzez eta test batez osatuta egongo da. Bestalde, atal praktikoan bi ariketa egongo dira eta ariketa bakoitzak atal praktikoaren %50 suposatuko du.

Laborategiko praktiken ebaluaketa:

Ebatzi beharreko galdera teoriko/praktiko bat.

Mintegien ebaluaketa:

Ebatzi beharreko galdera teoriko/praktiko bat

Dehialdiari uko: data ofizialean azterketara aurkezten ez den ikasleak zuzenean uko egiten diola ohiko deialdiari suposatzen da.



Irakasgaiaren ebaluazio presentziala egin ezin bada, dagozkion aldaketak egingo dira online ebaluazio bat egiteko, UPV/EHUn dauden tresna informatikoak erabiliz. Online ebaluazio horren ezaugarriak eGelan argitaratuko dira.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren azken nota, hiru ataletan banatuta dago:

- Azken notaren %75 : idatzizko azterketaren ebaluaketa

- Azken notaren %15 : mintegien ebaluaketa

- Azken notaren %10: laborategiko praktiken ebaluaketa

Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da:

• Idatzizko azterketa: 5 puntu ateratzea 10 puntutik; azterketako atal ezberdinen notak konpentsatuta egon behar dira eta irakaslearen irizpidearen esku gelditzen da erabaki hau.

• Laborategiko praktikak: 5 puntu ateratzea 10 puntutik.

• Mintegiak: 5 puntu ateratzea 10 puntutik.

3 ataletan banatuta dagoen idatzizko azken azterketa: idatzizko azterketaren ebaluaketa, laborategiko praktiken ebaluaketa eta mintegien ebaluaketa.

Azterketa egunean, ikasleek soilik ondorengo materiala eraman ahal izango dute:

- Marrazketako gailu txikiak: erregela, eskuadra, kalkulagailua eta idazteko tresnak.

Idatzizko azterketaren ebaluaketa:

Idatzizko azterketa bi ataletan banatuta egongo da, atal teorikoa eta praktikoa eta bi atalek pisu bera izango duten azken notan. Atal teorikoa garatu beharreko galdera motzez eta test batez osatuta egongo da. Bestalde, atal praktikoan bi ariketa egongo dira eta ariketa bakoitzak atal praktikoaren %50 suposatuko du.

*Ohiko deialdian ebaluaketa jarraiaren bitartez azken azterketan 10 puntutik 5 puntu baino gehiago lortu zituzten ikasleek aukera izango dute idatzizko azterketako nota mantentzeko eta azken azterketan atal hori ez egiteko.

Laborategiko praktiken ebaluaketa:

Ebatzi beharreko galdera teoriko/praktiko bat.

* Ohiko deialdian ebaluaketa jarraiaren bitartez laborategiko praktiken ebaluaketan 10 puntutik 5 puntu baino gehiago lortu zituzten ikasleek aukera izango dute laborategiko praktiketako nota mantentzeko eta azken azterketan atal hori ez egiteko.

* Irakasgaia ez baldin bada gainditzen, ez da praktiketako nota hurrengo urterako gordeko



Mintegien ebaluaketa:

Ebatzi beharreko galdera teoriko/praktiko bat.

* Ohiko deialdian ebaluaketa jarraiaren bitartez mintegien ebaluaketan 10 puntutik 5 puntu baino gehiago lortu zituzten ikasleek aukera izango dute mintegietako nota mantentzeko eta azken azterketan atal hori ez egiteko.

*Irakasgaia ez baldin bada gainditzen, ez da mintegietako nota hurrengo urterako gordeko.

Dehialdiari uko: data ofizialean azterketara aurkezten ez den ikasleak zuzenean uko egiten diola ezohiko deialdiari suposatzen da.



Irakasgaiaren ebaluazio presentziala egin ezin bada, dagozkion aldaketak egingo dira online ebaluazio bat egiteko, UPV/EHUn dauden tresna informatikoak erabiliz. Online ebaluazio horren ezaugarriak eGelan argitaratuko dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Klaseko apunteak
Materialen Zientziaren Oinarriak. W. D. Callister. Elhuyar Ed. 2011.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Altzairuen diseinurako metalurgia fisikoa. J.M.Rodriguez Ibabe, J.J. Urkiola Galarza (1993)

Altzairuen Berotako konformazioa. J.M. Rodriguez Ibabe, I.Gutierrez, B.Lopez.(1997)

Introducción a la Ciencia de Materiales para Ingenieros. J.F. Shackelford. Ed.Pearson (1998)

Ciencia e Ingeniería de los Materiales. D.R. Askeland. Ed.Thompson. (2003)

Fundamentos de la Ciencia e Ingeniería de Materiales. W.F.Smith.Ed.Mc.Graw-Hill Science. (2009)

Gehiago sakontzeko bibliografia

Materiales para ingenieros 1. Introducción a las propiedades, las aplicaciones y el diseño. M.F.Ashby. Ed. Reverté. (2008)
Materiales para ingenieros 2. Introducción a la microestructura, el procesamiento y el diseño. M.F.Ashby.Ed.Reverté. (2008)

Aldizkariak

Revista de Plásticos Modernos (www.revistaplasticosmodernos.es)
Revista de Metalurgia del CENIM (revistametalurgia.revistas.csic.es)
Boletín Cerámica y vidrio (boletines.secv.es)
Revista de Materiales Avanzados (www.iim.unam.mx/revista)
Journal of Materials Research.

Web helbideak

www.doitpoms.ac.uk
www.msm.cam.ac.uk
ocw.mit.edu/courses

Kurtsoan zehar, irakasgai bakoitzean beste zenbait helbide zehatzago proposatuko dira

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • GONZALEZ MARTINEZ, JAVIER JESUS
  • LARRAÑAGA ESPARTERO, AITOR
  • SARASUA OIZ, JOSE RAMON

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

15:00-15:30 (1)

1-2

15:00-16:30 (2)

2-6

15:00-15:30 (3)

3-6

15:00-16:30 (4)

6-6

19:30-20:00 (5)

7-14

15:00-16:30 (6)

15:00-15:30 (7)

13-13

18:30-20:00 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 10A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P4I 10A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P4I 10A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P4I 10A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • P4I 10A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
  • P4I 10A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)
  • P4I 10A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (7)
  • P4I 10A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (8)

16 Mintegia-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

18:00-19:30 (1)

4-4

18:00-19:30 (2)

6-6

18:00-19:30 (3)

8-8

18:00-19:30 (4)

10-10

18:00-19:30 (5)

12-12

18:00-19:30 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3I 1S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P3I 1S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P3I 1S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P3I 1S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • P3I 1S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
  • P3I 1S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)

16 Mintegia-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

18:00-19:30 (1)

4-4

18:00-19:30 (2)

6-6

18:00-19:30 (3)

8-8

18:00-19:30 (4)

10-10

18:00-19:30 (5)

12-12

18:00-19:30 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3I 1S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P3I 1S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P3I 1S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P3I 1S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • P3I 1S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
  • P3I 1S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

15:30-16:30 (1)

2-6

15:30-16:30 (2)

6-6

18:30-19:30 (3)

7-14

15:30-16:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 10A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P4I 10A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P4I 10A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P4I 10A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
8-8

18:00-20:00 (1)

9-9

18:00-20:00 (2)

11-11

18:00-20:00 (3)

Irakasleak

16 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-7

18:30-20:30 (1)

9-9

18:30-20:30 (2)

11-11

18:30-20:30 (3)

Irakasleak

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

18:30-20:00 (1)

1-7

15:00-16:30 (2)

15:00-15:30 (3)

2-2

19:30-20:00 (4)

8-8

15:00-16:30 (5)

15:00-15:30 (6)

9-13

15:00-16:30 (7)

15:00-15:30 (8)

14-14

15:00-16:30 (9)

15:00-15:30 (10)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)
  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (7)
  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (8)
  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (9)

46 Mintegia-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-3

19:30-21:00 (1)

6-6

19:30-21:00 (2)

7-7

18:00-19:30 (3)

9-9

18:00-19:30 (4)

11-11

18:00-19:30 (5)

13-13

18:00-19:30 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2I 25S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P2I 25S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P2I 25S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P2I 25S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • P2I 25S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
  • P2I 25S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)

46 Mintegia-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

18:30-20:00 (1)

4-4

18:30-20:00 (2)

6-6

18:30-20:00 (3)

9-9

18:00-19:30 (4)

11-11

18:00-19:30 (5)

13-13

18:00-19:30 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2I 25S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P2I 25S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P2I 25S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P2I 25S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • P2I 25S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
  • P2I 25S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-7

15:30-16:30 (1)

2-2

18:30-19:30 (2)

8-8

15:30-16:30 (3)

9-13

15:30-16:30 (4)

14-14

15:30-16:30 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)

46 Laborategiko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-7

18:00-20:00 (1)

10-10

18:00-20:00 (2)

12-12

18:00-20:00 (3)

Irakasleak

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
8-8

18:30-20:30 (1)

10-10

18:30-20:30 (2)

12-12

18:30-20:30 (3)

Irakasleak