XSLaren edukia

Logistika eta Ekoizpen Sistemen Diseinu, Plangintza eta Kudeaketa27400

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27400

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala22.533.75
Gelako p.3045
Ordenagailuko p.7.511.25

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Logistika eta Ekoizpen Sistemen Diseinu, Plangintza eta Kudeaketa irakasgaia Enpresen Antolakuntza moduluaren barnean kokatzen da. Ez du aurre-baldintza zehatzik eskatzen. Ikasketa sekuentzian lehenago, aldi berean edo ondoren kokatzen diren Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Graduko beste irakasgai batzuekin zerikusia dauka. Irakasgai horien artean honako hauek aurkitzen dira:



- Lanaren Antolaketa eta Giza Faktorea.

- Kalitatearen Kudeaketa.

- Antolakuntzako Metodo Kuantitatiboak I eta II.



Logistika eta Ekoizpen Sistemen Diseinu, Plangintza eta Kudeaketa irakasgaiak helburu du enpresako ekoizpen eremuaren ikuspegi orokor bat eskaintzea. Jomuga du baita ikasleak gaitu daitezela ekoizpen sistemen antolaketan (muntaia-lerro bat diseinatzea, adibidez), hobekuntzan (muntaia-lerro bat birdiseinatu, planta banaketa berri bat aurrera eraman, adibidez), eta industria eta zerbitzu jardueretarako beharrezko izango diren baliabideen kudeaketan, modu arrazional eta jasangarrian. Helburu izango du baita ikasleak gai izan daitezela ekoizpenaren plangintzarako beharrezko jarduerak garatzeko.



Irakasgaiak bi atal nagusi ditu: Alde batetik, ekoizpen sistema eta sistema logistikoen diseinua eta kalitatearen kudeaketa, eta beste alde batetik, ekoizpenaren plangintza eta kontrola.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaiak ondorengo gaitasunak garatzen ditu (M03 modulua; Enpresen Antolakuntza):



1. Produkzio-, logistika- eta administrazio-sistemak proiektatzea eta kudeatzea.

2. Gaitasuna industria-antolakuntzako problemak modelatzeko. Ebazteko eta erabakiak hartzeko laguntza-teknikak: arriskuen analisia, sistemen modelatua, optimizazio- eta simulazio-teknikak.

3. Kalitate-sistemak diseinatzea, ezartzea, ebaluatzea eta kudeatzea.

Industria antolakuntzaren ingeniaritzako graduko titulazioko eta, oro har, graduko tituluen beste gaitasun batzuk lortzen ere lagunduko du.



Ikasleak, ikasketak egin ondoren, ondorengo ikaste-emaitzak lortuko ditu:



IE1. Prozesu-Ingeniaritza zer den bereizi edo sailkatu, eta Produktu-Ingeniaritzarekin nola erlazionatzen den ulertu. Automatizazio-maila edo ekoizpen fluxuaren izaeraren arabera ekoizpen-prozesuak bereizi.

IE2. Ekoizpen prozesuak Prozesu-Diagramen bidez deskribatu, denborak kontuan izanda.

IE3. Monoproduktu eta Multiproduktu lerroak diseinatu eta birdiseinatu.

IE4. Tailerkako ekoizpen-sistema bat diseinatu.

IE5. Lean Manufacturing kontzeptuaren bidez ekoizpen prozesu baten xahutzeak minimizatu.

IE6. Biltegi bat diseinatu apalategien bidez.

IE7. Denbora horizontearen arabera ekoizpen-plangintza motak desberdindu: Salmenta eta Eragiketen Plana; Ekoizpen Plan Maisua eta Ekoizpenaren Plangintza. IE8. Enpresa jakin baten Salmenta eta Eragiketan Plana burutu. Ekoizpenaren Plan Maisua eta Material Beharrizanen pPlangintza garatu, eta baita Ahalmenaren Plangintza.

IE9. Enpresaren Ekoizpenaren Programazioa burutu oso epe laburrera.

IE10. Monoproduktu eta Multiproduktu lerroak diseinatu eta birdiseinatu. Orekatze-algoritmo heuristikoak erabiliz.

IE11. Algoritmo optimo eta heuristikoak erabiliz enpresaren Ekoizpenaren Programazioa egin oso epe laburrera.

IE12. Kalitate kontzeptua ulertu.

IE13. Fabrikazio malguaren oinarrizko kontzeptuak ezagutu eta menderatzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. gaia. Ekoizpen-prozesuen deskribapena.

2. gaia. Produktuari zuzendutako ekoizpen-prozesuen diseinua.

3. gaia. Tailerkako edo prozesuari zuzendutako ekoizpen-prozesuen diseinua.

4. gaia. Lean manufacturing.

5. gaia. Biltegien diseinua.

6. gaia. TOC (Theory of Constraints).

7. gaia: Lokalizazioa. Eragiten duten alderdiak.

8. gaia. Kalitatearen kudeaketa. Kontzeptuak.

9. gaia. Eskari independentedun stocken kudeaketa.

10. gaia. Plangintza agregatua.

11. gaia. Ekoizpen-plan maisua.

12. gaia. MRP (Materials Requierement Planning).

13. gaia. Ahalmenaren plangintza.

14. gaia. Ekoizpenaren programazioa.



Bost ordenagailu praktikA.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiko gai desberdinak azalpenetarako klase (klase teorikoak), ikasgelako praktika eta ordenagailu bidezko praktiken bidez landuko dira. Ikasleak, pixkanaka, oinarrizko gaitasun eta trebetasunak bereganatuko ditu.



Gaitasunak eta ikasketa emaitzak irakasgaiaren bloke desberdinetan garatuko dira.



Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 5
    • Banakako lanak (%): 12
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 13

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

* Etengabeko ebaluazio-sistema erabiliko da.



1. Prestakuntza-epealdian egin beharreko probak. Ondorengoak ebaluatuko dira: Ordenagailu praktikak: Asistentzia, jarrera eta praktikak gauzatzea % 5. Banakako lanak (amaierako notaren % 12) eta taldeka garatuko diren lanak (amaierako notaren % 13).



Prestakuntza-epealdian 3 puntu lortuko dira gehienez. Gainera, irakasgaia gainditzeko nahitaezkoa izango da 3 puntu horietatik % 45 lortzea.



Ikasleak banakako eta taldekako guztiak burutu beharko ditu ohiko deialdian irakasgaia gainditu ahal izateko. Gainera, ordenagailu praktiketan asistentzia nahitaezkoa da irakasgaia gainditzeko.



2. Azterketa deialdirako ezarritako data ofizialean egingo den proba osagarria (idatzizko azterketa).

Proba osagarri horretan bi atal izango dira: Bata ekoizpen sistema eta sistema logistikoen diseinuari dagokiona (10 puntutatik 5 lortu beharko dira azterketa gainditzeko), eta bestea, ekoizpenaren plangintza eta kontrolari dagokiona (10 puntutatik 5 lortu beharko dira azterketa gainditzeko). Probako bi zatiak gainditzen badira, bi ataletatik nota ponderatu bat lortuko da. Azterketa deialdirako ezarritako data ofizialean egingo den proba osagarriak irakasgaiko azken notan duen pisua % 50 baino gehiago denez, proba horretara ez aurkezteak automatikoki deialdiari uko egitea ekarriko du, eta ondorioz, EZ AURKEZTUA bezala azalduko da.



* Bestalde, ikasleak eskubidea du amaierako ebaluazio sistema aukeratzeko, nahiz etengabeko ebaluazio-sisteman parte hartu izan edo ez izan. Ikasleren batek azken ebaluazio sistema aukeratzen badu, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat (sinatuta) aurkeztu beharko dio irakasleari. Horretarako, bederatzi asteko epea izango du, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita. Denbora tarte hori pasatu ondoren, ez da onartuko aipatutako helburua duen idatzi edo eskaerarik.

Amaierako ebaluazio sistema horrek froga osagarriari gehituko zaion froga gehigarri bat izango du. Froga gehigarri horretan gainontzeko ikasleek banakako eta taldekako lanen bidez eskuratutako ezagutzak eta ordenagailu praktiketan eskuratutako ezagutzak ebaluatzeko galdera edo/eta ariketak izango dira. Proba gehigarri hori gainditzea nahitaezkoa izango da irakasgaia gainditu ahal izateko (5 puntu lortzea 10etik).

Kasu honetan ere, azterketa deialdirako ezarritako data ofizialean egingo den proba osagarriak irakasgaiko azken notan duen pisua % 50 baino gehiago denez, proba horretara ez aurkezteak automatikoki deialdiari uko egitea ekarriko du, eta ondorioz, EZ AURKEZTUA bezala azalduko da.



IAIG-DUAL prestakuntza-ibilbidearen aldeko hautua egiten duten ikasleek Jarraipen Koadernoa bat garatu beharko dute. Hezkuntza Planaren parte izango den dokumentua da, non enpresako instruktorearekin egin diren batzarrak zein enpresan egindako jarduerak jasoko diren (irakasgaiaren gaitasunekin zerikusia dutenak). Dokumentua hilero beteko da eta BIEko tutoreari helaraziko zaio. Edukiaren bilakaerak amaierako azken memoria sortuko du, eta horren gainean egingo da azken ebaluazioa. Gainera, lan horrek idatzizko entregagarri bat eta ahozko aurkezpena (dena delako euskarrian) izango ditu. Bi entregagarriak (jarraipen koadernoa eta aurkezpena) ikasgaian lortuko den kalifikaziorako input-a izango dira.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdiko azken ebaluazio probak honako atalak izango ditu: Klase magistraletan garatutako teoria, ikasgelako praktiketan garatutako ariketak, banakako eta talde lanetan garatutako edukiak eta ordenagailu praktiketan garatutako edukiak.



Ezohiko deialdian banakako eta talde lanen nota (jardueretako nota, prestakuntza-epealdian lortutakoa) eta ordenagailu praktiketako nota gorde egiten da, beti ere gaindituta badaude. Hori horrela ez bada, banakako eta talde lanak bere osotasunean edo/eta ordenagailu praktikak, azken ebaluazio proban (azterketen epealdi ofizialean egingo dena)ebaluatuko dira.



Azterketa deialdirako ezarritako data ofizialean egingo den proba osagarriak irakasgaiko azken notan duen pisua % 50 baino gehiago denez, proba horretara ez aurkezteak automatikoki deialdiari uko egitea ekarriko du, eta ondorioz, EZ AURKEZTUA bezala azalduko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak emandako materiala.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Domínguez Machuca, J.A. (1999). Dirección de Operaciones. Aspectos estratégicos en la producción y los servicios. McGrawHill

Domínguez Machuca, J.A. (1999). Dirección de Operaciones. Aspectos tácticos y operativos en la producción y los servicios. McGrawHill

Heizer, J. y Render, B. (2007). Dirección de la producción y operaciones. Decisiones estratégicas. Prentice Hall. 8º edición.

Heizer, J. y Render, B. (2007). Dirección de la producción y operaciones. Decisiones estratégicas. Prentice Hall. 8º edición.

Schroeder, Roger. (2005) Administración de operaciones. Concepto y casos contemporáneos. McGrawHill.

Suñe, A., Gil, F. y Arcusa, I. (2005). Manual práctico de diseño de sistemas productivos. Díaz de Santos. Madrid.

Goldratt, E. (1993). La meta. Ed. Diaz de Santos.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Baudin, M. (2004). Diseño de líneas de montaje. Ed. Productivity.
Chase, R., Aquilano, N. y Jacobs, R. (2005) Administración de la producción y operaciones para una ventaja competitiva. McGrawHill. Mexico.
Cuatrecasas, LL (2000). Diseño de procesos de producción flexible. TGP. Madrid.
Cuatrecasas, Ll. (2000). Organización de la producción y dirección de operaciones. Sistemas actuales de gestión eficiente y competitive. Ed. Ramón Areces.
Cuatrecasas, Ll., (1998). Gestión competitiva de stocks y procesos de producción. Gestión 2000. Barcelona.
Hirano, H. (1997). 5 Pilares de la Fábrica Visual. TGP-Tecnologías de Gerencia y Producción
Hirano, H. Manual para la implantación del JIT. (2001). Una guía para la fabricación Just in Time.
Lario, F.C. (2002). Problemas de programación y control de producción. Ed. Universidad Politécnica de Valencia.
Monden, Y. (1997). El Just in Time en Toyota. Ed. Deusto.
Muther, R. (1981). Distribución en Planta. Hispano Europea, S. A.
Nakajima, S. (1993) Introducción al TPM. Ed. Productivity
Productivity, I. (1993). 20 Claves para mejorar la fábrica. TGP-Tecnologías de Gerencia y Producción,
Sekine, K. (1993). Diseño de células de fabricación. Ed. Productivity.
Shingo. S. (1990) Tecnologías para el cero defectos. Ed. Productivity
Shingo. S. (1990) Una revolución en la producción: El sistema SMED. TGP-Tecnologías de Gerencia y Producción,
Sule. D. (2001). Manufactura. Ubicación, planeación y diseño. Thomson.
Vollmann, T. y otros. (2005) Planeación y control de la producción. Administración de la cadena de suministros. McGrawHill. México.

Aldizkariak

1) www.apqc.org Centro americano de productividad y calidad.
2) www.cranfield.ac.uk/public/mn/ Estrategias de producción. Universidad de Cranfield.
3) www.ame.org Asociación para la excelencia en la fabricación
4) www.sap.com
5) www.agilityforum.org Perfiles de estrategias de la industria
6) www.web.mit.edu/ctpid/www/agile/atlanta.html Proyecto ágil de fabricación
7) www.dfca.larc.nasa.gov/dfc/toc.html Diseño de ventajas competitivas
8) www.baddesigns.com Ejemplos de malos diseños
9) www.asq.org Sociedad americana para la calidad
10) www.juran.com Instituto Juran

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CILLERUELO CARRASCO, ERNESTO JESUS
  • RUIZ DE ARBULO LOPEZ, PATXI
  • ZARRABEITIA BILBAO, ENARA

TaldeakToggle Navigation

01A Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-27

10:00-11:30 (1)

28-30

10:00-11:30 (2)

32-35

10:00-11:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P5I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P5I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P5I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)

01A Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-27

11:00-12:30 (1)

11:30-12:00 (2)

28-30

11:00-12:30 (3)

11:30-12:00 (4)

32-35

11:00-12:30 (5)

11:30-12:00 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P5I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P5I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P5I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P5I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • P5I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
  • P5I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)

01A Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-25

11:00-12:30 (1)

27-27

11:00-12:30 (2)

29-29

11:00-12:30 (3)

30-30

11:00-12:30 (4)

33-33

11:00-12:30 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P6M 4I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P4I 7I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P4I 7I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P4I 7I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • P4I 7I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)

01A Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-25

12:30-14:00 (1)

27-27

12:30-14:00 (2)

29-30

12:30-14:00 (3)

33-33

12:30-14:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 8I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P4I 8I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P4I 8I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P4I 7I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)

01B (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

31A Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-30

11:00-12:30 (1)

32-35

11:00-12:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 9A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P4I 9A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)

31A Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-30

10:00-12:00 (1)

32-35

10:00-12:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 9A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P4I 9A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)

31A Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
26-27

12:30-14:00 (1)

29-29

12:30-14:00 (2)

32-32

12:30-14:00 (3)

33-33

12:30-14:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 7I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P4I 7I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P4I 7I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P4I 7I - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)

31B (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala