XSLaren edukia

Enpresen Lehiakortasuna eta Berrikuntza27403

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27403

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala22.533.75
Mintegia22.533.75
Gelako p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Berritzea produktu eta zerbitzuei merkatuak baloratzen duen bereizgarriren bat ematea da, eta erakundeen lehiakortasuna nabarmen areagotzen da. “Enpresen lehiakortasuna eta berrikuntza” irakasgaiak lehiakortasuna eta berrikuntza kontzeptuak uztartzen ditu, gaur egun kontuan izan beharreko binomio gisa.



Lehiakortasuna sortzen da merkatuek gainezka egiten dutenean eta lehiakideak areagotzen direnean. Industria enpresaren testuinguruan, lehiakortasuna produktibitatearekin erlazionatzen da hastapenean, eta berrikuntza kontzeptura aldatzen da ondoren.



Gaur egun, berrikuntzaren garrantzia hain da handia, ezen ezin daitekeela zoriaren esku utzi. Are gehiago, beharrezkoa da berrikuntza prozesuak estrategikoki definitzea, izan ere, Kudeaketa Ereduak oinarri hartuta prozesu horiek egoki kudeatuz gero, enpresa berritzaileen garapena ahalbidetzen da.



Zalantzarik gabe, enpresa berritzaileen sorburuan pertsonak daude, berrikuntzaren aldeko apustua egiten dutenak, beti ere, lehiakortasunaren kontzeptua garatze aldera. Gauzak horrela, berrikuntza estrategia jakina garatzeko garrantzitsua da Antolakuntzako Graduko ingeniariak jabetu daitezela hartzen dituzten erabakien garrantziaz. Izan ere, egun irakasgai hau egiten ari den ikaslea, laster, erabaki horien erdigunean egongo da.



Industria Antolakuntzaren Inginiaritzako graduaren helburu nagusia da ingeniariak prestatzea, industria arloko enpresetan jarduteko prestakuntza teknologiko zabala izan dezaten. Horrekin batera, lortu nahi da enpresa-egituren kudeaketarekin eta antolakuntzarekin zerikusia duten arlo guztietan ezaguera sakonak izatea, edozein erakunderen baliabideak erabilita ahalik eta emaitza hoberenak lortze aldera. Helburu hori kontuan izanda egin da graduaren baitan jasotzen diren irakasgaien plangintza. Esku artean dugun irakasgaia 3. mailari dagokio, hain zuzen, ikasleak jada baduenean inginiari batek izan beharreko oinarrizko ezagutza maila.



“Enpresen lehiakortasuna eta berrikuntza” irakasgaia egiteko aurrebaldintzarik jartzen ez den arren, sarrera atalean beste irakasgai baten luze eta zabal jorratzen diren kontzeptuak definitu eta aztertzen dira. Irakasgai hori graduko 3. mailako “Logistika eta ekoizpen sistemen diseinu, plangintza eta kudeaketa” da. Irakasgai horretan berrikuntza kontzeptua estuki uztartzen da ekoizpen prozesuaren kontzeptuarekin. Jarraian, “lehiakortasun” kontzeptuaz hitz egiten hastean, beste irakasgai batzuei hurbilketa egiten zaio, hala nola, “Industria eta Teknologia politika” eta “Enpresen estrategia eta politika” irakasgaiei (4. mailako irakasgaiak). Era berean, irakasgaietan aurrera egiten den heinean eta “berrikuntza” kontzeptua lantzen hasten denean, jorratzen diren eremuetako ugarik zerikusia dute “Lanaren eta giza faktorearen antolakuntza”-n ikasten denarekin, edo “Pertsonalaren kudeaketa” irakasgaiaren testuinguruarekin (4. mailakoak).

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaiarekin zerikusia duten Graduko gaitasun orokorrak:



1. Ezagutzak edukitzea oinarrizko gaietan eta gai teknologikoetan, metodo eta teoria berriak ikasteko eta egoera berrietara egokitzeko gaitasuna garatzeko.

2. Gaitasuna industria-antolakuntzako ingeniaritzaren arloan arazoak nork bere ekimenez konpontzeko, erabakiak hartzeko, irudimena garatzeko, arrazoibide kritikoa erabiltzeko eta jakintzak, gaitasunak eta trebetasunak transmititzeko.

3. Antolatzeko eta planifikatzeko gaitasuna enpresan eta beste erakunde eta antolakuntza batzuetan.





Irakasgaiak ondorengo gaitasun espezifikoak garatzen laguntzen du:



4 - Gaitasuna industria-antolakuntzako problemak modelatzeko. Ebazteko eta erabakiak hartzeko laguntza-teknikak: arriskuen analisia, sistemen modelatua, optimizazio- eta simulazio-teknikak.

5. Teknika eta tresna berriak identifikatzea enpresak antolatzeko eta kudeatzeko

6. Enpresa-ekimenei ekitea eta ekimen horiek sustatzea.

7. Antolakuntzetako kideen esperientzia eta ezagutza kudeatzea funtzionamenduan hobekuntzak egiteko.







Helburuak:



a) Ikasleari azaltzea berrikuntza kontzeptuak eta berrikuntzak gaur egun enpresa lehiakortasuna lortzeko duen garrantzia. Berrikuntza-prozesua eta berau baldintzatzen duten kontzeptuak: sormena, motibazioa, lidergoa eta abar azaltzea. Enpresa lehiakorren inguruko kasuekin lan egitea. Zehaztasun akademikoa adibide didaktikoekin konbinatuz irakasgaian zehar garatuko diren gai desberdinak azaltzea.



b) Globalizazioarekin batera, berrikuntzaren kudeaketa eta lehiakortasunarekin erlazionatutako gaiek garrantzia handia heureganatu dute. Enpresaren lehiakortasuna mantendu eta hobetzeko berrikuntzak daukan garrantzia ezinbestekoa da. Alegia, lehiakortasuna eta berrikuntza batera joan behar dira, eta berauekiko interesa eta horiek barneratzea ezinbestekoa izango da Industria Antolakuntzaren Inginiaritzako graduatu batentzako bere egunerokotasunean.





Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Sarrera.

1.1. Historian zehar berrikuntzak izan duen garrantzia.

1.2. Garapen historikoa. Enpresa.



2. Lehiakortasun kontzeptua.

2.1. Ekoizpena. Produktibitatea. Lehiakortasuna.

2.2. Kostu estrategiak vs lehiakortasun estrategiak. Enpresaren lekualdatzea.



3. Berrikuntza.

3.1. Berrikuntza kontzeptua.

3.2. Berrikuntzari buruzko zenbait datu Espainian.



4. Lehiakortasuna eta berrikuntza.

4.1. Nola bilakatu berrikuntza lehiatzeko abantailan: Langilea, pertsona nukleo zentral bezala.

4.2. Funtsezko gaitasunak.



5. Berrikuntza-prozesua.

5.1. Berrikuntza eragiten duen planteamendu estrategikoa: Diseinu estrategiako.

5.2. Ideien sorrera. Sormena.

5.3. Ideien aukeraketa.

5.4. Langileen ideiak jasotzea.

5.5. Lidergoa.

5.6. Motibazioa.

5.7. Adimen emozionala.



6. Berrikuntzaren kudeaketa.



7. Enpresa berritzaileak.

MetodologiaToggle Navigation

Klaseak irakasleak eginiko gardenkiak oinarri hartuta emango dira. Ikasleek gardenki horiek eskura izango dituzte. Hala ere, gardenkietan datorren informazioa ez da nahikoa izango irakasgaia gainditzeko. Izan ere, gardenki horiek klase magistraletan zehar garatutako behaketa edo/eta azalpenekin osatu beharko dira.

Irakasgaia klase magistralen, ikasgelako praktiken eta mintegien bidez garatuko da. Mintegietan garatuko diren lanak taldeka egingo dira, hala ere, banakako entregagairen bat edo beste ere izango da. Beraz, mintegietan taldeka egingo denez lan, mintegietara joatea eta parte-hartzea nahitaezkoa da.



Osasun egoerak ezinezkoa egiten badu hezkuntza jarduera bat edo/eta ebaluazioa presentziala izatea, modalitate ez presentziala aktibatuko da. Hala balitz, ikasleek dagokion momentuan jasoko dute informazioa.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 75
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azterketa deialdirako ezarritako data ofizialean egingo den idatzizko azterketa bat egingo da, eta nahitaezkoa izango da irakasgaia gainditzeko azterketa horretan 10 puntutik 5 lortzea. Ikasgaiko irakasleek erabakiko dute zein izango den galdera edo/eta ariketen atal eta azpiatal bakoitzari esleituko zaion puntuazioa, eta zein izango den egindako akatsek izango duten penalizazioa. Azterketa hori, amaierako notaren %75 izango da.

Mintegietara joatea, mintegietan parte-hartzea, eta mintegietan garatutako jarduerak gainditzea nahitaezkoa izango da irakasgaia gainditzeko. Mintegi horietan burututako lana amaierako notaren %25 izango da. Saio desberdinetatik banaka zein taldeka garatu beharko diren lanak aterako dira. Taldeka egingo diren lan guztiek idatzizko entregagai bat eta ahozko aurkezpen bat izango dute (datak irakasleak aurrez ezarriko ditu). Banakako lanen kasuan idatzizko entregagai bat izango da.

Azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa denez, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa “aurkezteke” izan dadin.

Bestalde, ikasleren batek azken ebaluazio-sistema aukeratzen badu, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat (sinatuta) aurkeztu beharko dio irakasleari. Horretarako, bederatzi asteko epea izango du, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita. Denbora tarte hori pasatu ondoren, ez da onartuko aipatutako helburua duen idatzi edo eskaerarik.

Etengabeko ebaluazio-sistemari uko egiten dion ikasleak azken idatzizko azken azterketa osagarria egiteaz gain proba gehigarri batzuk egin beharko ditu kurtsoan zehar. Proba gehigarri horiek noiz eta nola entregatuko diren, eta noiz eta nola aurkeztuko diren, irakasleak zehaztuko du. Irakasgaia gainditzeko nahitaezkoa izango da 5 puntu lortzea 10etik idatzizko azken azterketan, eta 5 puntu lortzea 10etik proba gehigarrietan. Azken idatzizko azterketaren nota totalaren %75 izango da eta proba gehigarriak %25 izango dira.



Kasu honetan ere, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa denez, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa “aurkezteke” izan dadin.

IAIG-DUAL prestakuntza-ibilbidearen aldeko hautua egiten duten ikasleek jarraipen koadernoa bat garatu beharko dute. Hezkuntza Planaren parte izango den dokumentua da, non enpresako instruktorearekin egin diren batzarrak zein enpresan egindako jarduerak jasoko diren (irakasgaiaren gaitasunekin zerikusia dutenak). Dokumentua hilero beteko da eta BIEko tutoreari helaraziko zaio. Edukiaren bilakaerak amaierako azken memoria sortuko du, eta horren gainean egingo da azken ebaluazioa. Gainera, taldean aurrera eramango den lan bat garatu beharko da. Lan horrek idatzizko entregagarri bat eta ahozko aurkezpena (dena delako euskarrian) izango ditu. Lanaren helburua izango da euskal ETE baten teknologia diagnostikoa egitea eta berrikuntza bat proposatzea (diagnostikoarekin bat etorriko dena). Bi entregagarriak (jarraipen koadernoa eta talde-lana) ikasgaian lortuko den kalifikaziorako input-a izango dira.



Azterketa egiteari dagokionean, jarraitzen den eredua dena delako dela, ikasleek hurrengo materiala soilik erabili ahalko dute: boligrafoa, arkatza, borragoma, tipex-a eta programatu ezin daitekeen

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdian ikasleren batek ez badu gainditzen bi proba horietako bat (amaierako idatziko proba edo mintegietako edukia), gainditutako zatia ezohiko deialdiraino gordeko da. Ohiko deialdian bezala, klase teoriko-praktikoen atalari dagokion proban nahitaezkoa izango da irakasgaia gainditzeko 10 puntutik 5 lortzea. Modu berean, mintegiei dagokien zatian 10 puntutik 5 lortzea nahitaezkoa izango da irakasgaia gainditzeko. Ikasgaiko irakasleek erabakiko dute zein izango den galdera edo/eta ariketen atal eta azpiatal bakoitzari esleituko zaion puntuazioa, eta zein izango den egindako akatsek izango duten penalizazioa.

Amaierako notan klase teoriko-praktikoen zatiak %75eko pisua izango du, eta mintegien zatiak %25ekoa.

Azterketaren gauzatzeari dagokionez, ikasleek ondorengo materialak bakarrik erabili ahalko dituzte: boligrafo, arkatz, borragoma, tipex eta kalkulagailua (ez programagarria); ez da onartzen dispositibo mugikorrik (sakelakorik, smartwach, tablet eta abarrik).

Azterketa deialdirako ezarritako data ofizialean egingo den proba osagarriak irakasgaiko azken notan duen pisua %40 baino gehiago denez, proba horretara ez aurkezteak automatikoki deialdiari uko egitea ekarriko du, eta ondorioz, EZ AURKEZTUA bezala azalduko da.



Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak emandako materiala.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

PORTER, MICHAEL E. (Varias obras)

GUNS BOBO. Aprendizaje organizacional: Como ganar y mantener la competitividad. Edit. Prentice Hall

HAMEL Y PRAHALAD. Compitiendo por el futuro. Ariel Sociedad Económica

COVEY. El liderazgo centrado en principios. Ediciones Paidós

MOLINA MANCHÓN, H. y CONCA FLOR, F.J., (2000), Innovación tecnológica y competitividad empresarial, Universidad de Alicante, Alicante.



Gehiago sakontzeko bibliografia

ETKIN JORGE. La empresa competitiva. Edit. McGraw Hill
WALL S.J.; RYE WALL, S. Estrategias innovadoras en su negocio. Edit. Marcial Pons
NAVAS LOPEZ, J.E., GUERRAS MARTIN, L.A..La dirección estratégica de la empresa. Teoría y aplicaciones. Ed.Civitas, S.A.
PAPIN R.. El Libro del dirigente profesional Conciencias de la Dirección
THOMAS J., WATERMAN R.. En busca de la excelencia. Ediciones Folio
ESCORSA CASTELLS P., VALLS PASOLA, J.. Tecnología e innovación en la empresa. Dirección y Gestión. Ediciones UPC
DALE TIMPE. Motivación del personal. P & J Editores
HIDALGO NUCHERA, A. et al (2002): La gestión de la innovación y la tecnología en las organizaciones, Ediciones Pirámide, Madrid.
GARCÍA OLALLA, M. y VÁZQUEZ ORDÁS, C.J. (Dir.)(2002): Estrategias y operaciones empresariales en los nuevos mercados. 20 casos a estudio. Editorial Civitas, Madrid.
GHEMAWAT, P. (2000): La estrategia en el panorama del negocio. Texto y casos. Pearson Educación, México.
GRANT, R.M. (2002): Contemporary Strategy Analysis, 4ª edición. Blackwell Publishers, Cambridge, Massachusetts.
JOHNSON, G. y SCHOLES, K. (2000): Dirección Estratégica, 5ª edición. Prentice Hall, Madrid.
MINTZBERG, H., QUINN, J.B. y GHOSHAL, S. (1999): El proceso estratégico. Edición europea revisada. Prentice Hall Iberia, Madrid.
CHAN KIM, W. y MAUBORGNE, R. (2005): La estrategia del Océano azúl, Editorial Norma S.A., Bogotá, Colombia.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CILLERUELO CARRASCO, ERNESTO JESUS
  • ECHEVARRIA ROBLEDO, MARIA BEGOÑA
  • ZARRABEITIA BILBAO, ENARA

TaldeakToggle Navigation

01A Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-30

09:30-11:00 (1)

32-35

09:30-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P5I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P5I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)

01A Mintegia-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-30

12:30-14:00 (1)

32-35

12:30-14:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P4I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)

01A Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-30

11:00-12:30 (1)

32-35

11:00-12:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P5I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P5I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)

01A Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-30

10:00-11:00 (1)

32-35

10:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P5I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P5I 2A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)

01B (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

31A Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-24

09:00-10:30 (1)

25-30

09:00-10:30 (2)

32-35

09:00-10:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 9A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P4I 9A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P4I 9A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)

31A Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-24

10:30-12:00 (1)

25-30

10:30-12:00 (2)

32-35

10:30-12:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 9A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P4I 9A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P4I 9A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)

31A Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-24

09:00-10:00 (1)

25-30

09:00-10:00 (2)

32-35

09:00-10:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 9A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P4I 9A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P4I 9A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)

31B (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala