XSLaren edukia

Industria Ingeniaritzarako Ingelesa26002

Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Ingelesa
Kodea
26002

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Mintegia1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Kurtso hau (Ingeles berezitua) unibertsitateko ikasle helduentzat da. Hiru helburu nagusi ditu:

1. Helburua: maila ertainetik gorako ingeles maila lortzea.

2. Helburua: ingeles orokorra eta berezitua garatzea arlo profesionalean zein akademikoan, hots, ikerkuntzan, idatziko komunikazioan eta egoera formaletan oro har.

3. Bizitza osaon zehar ikasteko gaitasunak garatzea eguneko arazo linguistikoak konpontzeko.

Oinarrizko maila B2+ eta C1 artean suposatzen da, baina titulua edukitzeak ez du gainditzea bermatzen, ikastaroa oso espezifikoa delako. Maila aula dutenek ere aurrera egin dezakete lan eginez.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Kurtsoko konpetentziak graduko MEC5 konpententziaren harira aukeratu dira:

Ikasleek behar adina ikastea ikasten jarraitu ahal izateko laguntza handirik gabe.

Kurtsoak amaiturik, ikasleek honakoa jakingo dute:

1- ingeles maila jasoagoa (1. H)

2.- idatziz eta ahoz hobeto komunikatzea (2. H)

3.- formaltasun maila ezberdinetara egokitzea ( 2.H)

4.- egoera eleanitzetan bitartekari lana ziurtasunez jokatzea (2. H)

5.- hizkuntza maila sakonean ulertzea baliabide onenak aurkitzeko. (3.H)

6.- hizkuntzaren sena, maila profesionalean aise jarduteko bigarren hizkuntzan. (3. H)







Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Kurtsoan 3 gai mota jorratuko ditugu txandaka:

AHOSKERA: FONEMAK ETA INTONAZIOA

Bloke honek ingeleseko soinuak irakasten ditu ahozkera eta ulermena hobetzeko helburuarekin. Ikusiko diren atalak honako hauek dira:

• Ikur fonetikoak;

• Bokalak: luzeak, laburrak, dipatongoak, schwa bokalaren garrantzia;

• Konsonanteak: ahostunak eta ahoskabeak;

• Fonemen aldaketak eta hitz-jarioaren fenomenoak;

• -ed atzizkien ahoskera;

• /d/ eta /h/ fonemen desagerpena;

• -s soinuaren ahoskera hitzen amaieran;

• Hitz-jario kateatuta, bitarteko fonemak;

• Hitz mutuak;

• Multzokatutako fonemak

• Bestelako prozesuak: hitzen forma ahulak eta indartsuak, azentua hitzetan eta esaldietan.



INGENIARITZAKO UNITATEAK

Kurtsoaren bizkarhezurra testuliburuko unitateak dira (ikusi beheko bibliografia).

Unitateetan ingeniaritza arlo ezberdinetako gaietan pausatuko gara eta entzumena, irakurmena, ahozmena edota idazmena landuko dira.

Gaien harira, aparteko irakumen ariketak eta bideoak jorratuko ditugu.



ARIKETA OSAGARRIAK

Klaseko jardueraren arabera bideoak, eztabaidak, edo ikasleek aukeratutako ariketak gehituko dira

MetodologiaToggle Navigation

Klase magistraletan kontzeptuak jorratuko dira, testuliburuarekin edo aktibitateen bidez. Mintegietan atazak antolatuko dira, adierazpen praktikak, ahozko praktikak, idatzizko dokumentuak eta ekoizteko praktikak jorratuko dira. Noizean behin, alderantziko gela adaptatutaren elementuak jorratuko dira, hots, etxeko lana klase magistralen edo mintegien aurretik eta ondoren esleitu daiteke.

Etxeko lanak aurrez aurretik edo ondoren esleitu daitezke.

Bertaratzea eta saioetan parte-hartze aktiboa derrizgorrezkoa da ebaluazio jarraituan.



Banakako lanak eta taldekoan txandakatuko dira; batzuk etxeko lan moduan, eta beste batzuk norarako.

Maila ahulagoa duten ikasleen parte-hartzea oso egokia da laguntza egokia emateko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 20
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 30
    • Parte-hartze aktiboa eta saioetara bertaratzea (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio aistema jarraitua lehenetsia da.

EBALUAZIO JARRAITUA:

Ikasleek ataza batzuk, azterketa laburra, eta aurkezpena eman/egin beharko dituzte. Nondik-norakoak eGelan argitaratuko dira. Nota osoak honako alderdiak ditu:

Bertaratzea eta saioetan parte-hartze aktiboa: %10

Azterketa laburra: % 20

Banakako atazak: %20

Talde atazak: % 20

Aurkezpena: % 30



Atazak etxean edo klasean egingo dira, banaka edo taldeka. Horiekin, ez da ohiko azterketa egin behar. Dena dela, ataza eta betebehar guztiak gainditzea derrigorrezkoa da nota finalean gehitzeko.

Mesedez gogoan izan bertaratzea eta saioetan parte-hartze aktiboa ezinbestekoa dela, eta nota osoaren %10 a balio du. Badago, ordea, 12 ordu galtzeko tartea. Goizegi alde egitea edo oso berandu heltzea falta izan daitekeela ez ahaztu, mesedez. Gainera, faltak ez dira ezabatzen printzipioz. Hori ikasle guztiei ezarriko zaie, edozien arrazoia izanagatik ere, baina ziurtagiriaren bidez azaldu baldin bada, eskertuko da.

12 ordu baino luzeago falta direnek ebaluazio jarraitua galduko dute, eta suspenditu dezakete garaiz ez badute jarraituari uko egiten.



Ohorezko matrikula lortzeko 9.6 eta 10 arteko nota globala atera behar da eta eskola ordu guztietara etorri behar da.



OHIKO AZTERKETA

Ebaluazio jarraitua nahi ez duten ikasleek uko egin behar diote baimendutako epean, idatziz. Hala ez badute adierazten, ohiko ebaluazioa suspenditu dezakete.

Mesedez, irakurri uko egitearen arauak beherago.

Ohiko azterketarako edukiak eta gaitasunak noreberak landu behar ditu. Aukera bakarreko 5 atal dituen azterketa gainditu behar dute. Ezaugarriak hurrengo atalean irakur ditzakezu.



UKO EGITEA:

https://www.ehu.eus/eu/web/ekonomia-enpresa-fakultatea/azken-ebaluazioa-eta-deialdiari-uko-egitea





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EZOHIKO AZTERKETA

Ohiko eta ezohiko azterketak aukera bakarreko azteketa globalak dira; berezko ezaugarriak dituzte.

Ezohiko azterketa egin behar dute:

• Ebaluazio jarraitua gainditu ez dutenek;

• Ohiko azterketa gainditu ez/egin ez dutenek.

Azterketa bera egin behar dute ikasle guztiek, eta azterketa ohikoaren egitura bera du ere bai.

5 atal dira, eta 5ak gainditu behar dira. Atal bat gainditu ezean, beraz, gaia SUSPENDITUTA dago.

Ohiko eta ezohiko azterketek testuliburu osoa hartzen dute bai eta adierazitako eduki guztiak.



Orriaren oinarrian azterketen ezaugarriak azaltzen dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasleeek testuliburuaren jatorrizko alea erabili behar dute, bai berria bai bigarren eskukoa.
PAUL DUMMETT; Energy English for the Gas and Electricity Industries. Summertown Publishing, 2011
Mesedez, ez erabili klasean testuliburuaren fotokopiarik ez eta eskaneatutako bertsiorik ere; klasean ez dira onartzen.
Irakasleak MATERIAL GEHIGARRIA partekatuko du -photocopies in class, edo artxiboak eta eskekak egelan.
Mesedez, gogoan izan egelan partekatutako materiala ez dela ikastaro indibiduala baizik eta klaseko material gehigarria.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

PAUL DUMMETT; Energy English for the Gas and Electricity Industries. Summertown Publishing, 2011

Gehiago sakontzeko bibliografia

MARK POWELL . Presenting in English: how to give successful presentations. HEINLE CENGAGE learning, 2011
NICK BRIEGER. Technical English: vocabulary and grammar. Summertown publishing, 2002
GENEVIEVE WHITE. Writing. B2+ Upper intermediate. Collins, 2014
VIRGINIA EVANS. Successful writing. Upper-intermediate. Express Publishing
VIRGINIA EVANS. Successful writing. Proficiency. Express Publishing
JOHN MORLEY. University writing course. Express Publishing, 2007

Aldizkariak

Speak Up magazine (for general English, written and aural)

Web helbideak

ONLINE DICTIONARIES

http://www.wordreference.com/es/translation.asp?tranword
https://www.linguee.es
http://context.reverso.net/traduccion/
https://en.oxforddictionaries.com
https://dictionary.cambridge.org/dictionary/learner-english/
https://www.alphadictionary.com/directory/Specialty_Dictionaries/Engineering/

OTHER LINKS

https://www.sciencedaily.com
https://www.theengineer.co.uk
https://science.howstuffworks.com/engineering-channel.htm
https://www.craftofscientificwriting.com
http://www.uh.edu/engines/
http://www.greatachievements.org
http://www.processindustryinformer.com
https://www.thebalancecareers.com/job-applications-4161924

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALVES CASTRO, MARIA ANGELES
  • BARBERAN RECALDE, MARIA TANIA
  • TALAVERA BURGOS, IRAIDE

TaldeakToggle Navigation

66 Teoriakoa (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

18:00-20:00 (1)

18:00-19:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.1 - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E. (1)
  • AULA 0.1 - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E. (2)