XSLaren edukia

Behe Tentsioko eta Tentsio Ertaineko Instalazioak26102

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26102

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4560
Gelako p.3060
Tailer Ind.1515

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau Ingeniaritza Elektrikoa Gradua den modulu berezituko derrigorrezko irakasgaia da, eta ikasleei energia elektrikoaren azken erabiltzaileen inguruan dauden instalazio elektrikoekin lan egiteko eskumenak jasotzeko aukera emango die.

Instalazioen kalkulu eta diseinua landuko da, indarrean dagoen legediari jarraiki eta oinarritzat Behe Tentsioko Arautegi Elektroteknikoa erabiliaz.

Arreta berezia ezarriko zaio elektrizitatea energien arteko sistema seguruenetzat egiten duten babesgailu eta segurtasun-sistemen ezagutzari. Honetarako, material elektrikoaren ekoizleen informazio eta katalogoak kontsultatu beharko ditu ikaleak, ingeniari elektrikoaren lanbidean erabilitako ohiko terminologian murgiltzeko aukera emango diotena.

Izaera elektroteknikoa duelarik, aurretik landutako "Teknologia Elektrikoaren Oinarriak" irakasgaian jorratutako ezagutzen jarraipena da. Era beran, ikasleak "BT eta TE instalazioak" irakasgaian landuko dituen eskumenek aplikazioa izango dute ondoren landuko dituen "Goi tentsioko instalazioa", "Linea elektrikoak eta Potentzia sistema elektrikoak" edo eta hautazkoa den "Instalazio Elektrikoen Diagnosi eta mantenurako teknikak".

Materia hauek egingo dute ikaslea, energia elektrikoaren garraio, banaketa eta kontsumoan jakitun.



ALDEZ AURRETIKO EZAGUMENAK

Irakasgai honi aurre egiteko eta bertako eskumenak landu ahal izateko gomendatzen da ikasleak 2. mailako Teknologia elektrikoaren Oinarriak den irakasgaia landu eta gainditu izana. Zirkuituen teoria, instalazio elektrikoen oinarriak eta makina elektrikoen kontzeptuak bereziki inportanteak dira. Era berean, garrantzizkoa da Kalkulua eta Ingeniaritzaren Oinarri Fisikoak landu eta gaindituak izatea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgai honetan landuko diren Graduko eskumen eta ikasketa-emaitzak dira:

- TEE3. Behe-tentsio eta tentsio ertaineko instalazio elektrikoen kalkulu eta diseinurako eskumena.

-RA-TEE1. Behe-tensio, tentsio ertain eta goi-tentsioko instalazioen diseinu eta kalkulu zehatza.

-RA-TEE12. Ingeniaritza Elektrikoaren arloko arautegi, erregelamendu, gomendio eta indarrean dauden normak aplikatzea zorroztasunez.



Irakasgaiko eskumen berezituak dira:



- Banaketa, industria eta eraikinetako instalazio elektrikoen diseinua eta kalkulua egiteko gai izatea.

- Norma, arautegi eta bete beharreko aginduen ezagupena eta aplikazioa menderatzea.

- Instalazio elektrikoen osagai eta babesgailuak ezagutu, definitu, aukeratu eta kokatzen jakitea.

- Ohiko sinbolo, terminologia eta izendapena erabiltzen dituzten zirkuitu eta instalazioen eskemen interpretazio eta marrazketa menderatzea.

- Instalazio eta teknologia elektrikoa arloko txosten teknikoen idazketa egiten jakitea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. ZATIA: INSTALAZIO ELEKTRIKOEN DIMENTSIONATZEA



1 Gaia: Sarrera

Zirkuitu elektrikoen oinarrizko magnitudeak. Kable elektrikoen ezaugarri eta izendapena. CPR izendapena. Eroale baten kalkuluan eragina duten faktoreak.



2 Gaia: Linea elektrikoen kalkulua.

Linea-egitura desberdinak. Eroaleen kalkulua barruko instalazioetan eta banaketa-sareetan.



3 Gaia: Zirkuitulaburreko korronteen kalkulua BTko sareetan.

BTko zirkuitulabur mota desberdinak eta eroaleen kalkuluan duten eragina. Zirkuitu baliokidearen bidezko kalkulua. Taulen bidezko kalkulu erraztua.



4 Gaia: Potentzia-faktorea korronte alternoan.

Potentzia-faktorea. Kondentsadore-bateriak. Ezartzeko era eta babes desberdinak. Harmonikoen eragina.



2. ZATIA: INSTALAZIO ELEKTRIKOEN BABESA



5 Gaia: Elektrizitatearen arriskuak eta giza-gorputzaren gaineko kalteak. Neutro-banaketaren eskemak eta eraginak babes sistemetan.



6 Gaia: Lur-instalazioak: egiturak eta kalkuluak.



7 Gaia: Instalazioetako babesgailuak: fusibleak, etengailu automatikoak...Babesgailuen arteko hautakortasuna. Sinboloak eta haribakarreko eskemak.



3. ZATIA: INSTALAZIO ELEKTRIKOEN DISEINUA



8 Gaia: Instalazio desberdinetan erabili beharreko arautegia. Lotura-instalazioak. Barne-instalazioak etxebizitzetan. Jendea bertaratzeko diren lokalak.



9 Gaia: Argiztapen-instalazioen kalkulua.

Magnitude fotometrikoak. Lanpara mota desberdinen funtzionamendua. Luminariak. Propietate eta argiztapen-sistemak. Luminarien kalkulua. Argitaztapen-mailak. Guztizko fluxuaren metodoa.

MetodologiaToggle Navigation

Ikas-irakaskuntza prozesuan UPV/EHU-ko eGela plataforma birtuala erabiliko da, non ikasleak irakasgaiari buruzko informazio ugari izango duen, apunteak, arau eta eskuliburu teknikoak, besteak beste.



Prozesu honetan saio magistralak erabiliko dira, irakasleak teorikoak diren azalpenak emango dituelarik, gero gela praktiketan ebatziko diren ariketetan erabiliko direnak. Azken hauetan irakasleak instalazio elektrikoei buruzko kalkuluak egin, eta ikasleak eredu gisa hartuta bere kabuz gainontzeko ariketak ebatzi beharko ditu. Gela-praktiketan Ikaslearen partaidetza aktiboa espero da.



Honetaz gain, ikasleek lauhilabetearen hasieran aurkeztuko zaien instalazio elektriko bati buruzko lan bat egin beharko dute, honetarako klase magistralak nahiz gela-praktikak erabiliko direlarik, eta irakasgaiaren kontzeptu, arautegi eta ezaguerak bereganatzen lagunduko du. Proiektua aurrera eramateko, ikasleriak bertakoak ez diren orduak ere erabili beharko ditu. Ahal den heinean, lan hori empresa baten lankidetzaarekin egingo da, instalazio erreal baten datuak erabili ahal izateko. Lan honek, eta ikasleari eskatuko zaizkion praktikako txosten eta ariketen ebazpenekin batera, irakaskuntzari buruzko ebaluazio jarraia egiteko balioko du.





Ikasleriak laborategiko praktiketako saioetan hurrengo jarduerak garatuko ditu:

-automatismo kableatuen muntaketa eta diseinu sinpleak

-segurtasun-neurketak eta saiakuntzak instalazio elektrikoetan

-ordenagailuen bidezko instalazio elektrikoen kalkulua



Aste bakoitzean izango diren irakaskuntza-saioak ondorengoak izango dira:



-magistralak: 3 h

-gela-praktikak: 2 h

-Industri-tailerra: 1 h

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 42
    • Test motatako proba (%): 18
    • Banakako lanak (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15
    • Laborategiko praktikak (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraitua den sistema lehenetsiko da. Azkeneko ebaluazioaren bidez ebaluatua izan nahi duen ikasleak, irakasgaiaren irakasle arduradunari korreo elektroniko bat idatzi beharko dio, etengabeko ebaluazioari uko egitearen berri emanez. Horretarako, dagokion lauhilabetearen UPV/EHUko Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiak adierazitako epeak beteaz.

Eskaera hau egiteak, ebaluazio jarraituan lortutako puntuak galtzea suposatuko du.



Ebaluazio proba eta azterketatan, kalkulagailua eta irakaslegoak proba baino lehen adieraziko duen dokumentazio lagungarria erabili ahal izango du.





EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA



Azken nota kalkulatzeko, "Kalifikazio tresnak eta ehunekoak" den atalean azaltzen diren balioak erabiliko dira.



Lauhilabetean zehar ikasleriak lan, ariketa eta laborategiko txostenak entregatu beharko ditu, ikasleriaren ikasketa prozesuaren bilakaera jarraitu ahal izateko, eta bukaerako notarako balioko du. Laborategiko praktikak egiten ez dituzten, txostenak entregatzen ez dituzten, edo eta bidalitako lanak egiten ez dituzten ikasleek zero kalifikazioa izango dute atal horietan.



Azterketa idatziak bi zati izango ditu: teoría eta ariketak. Beste zatiekin batezbestekoa egin ahal izateko,beharrezkoa da gutxienez 4 bat ateratzea bi zati horietako bakoitzean.



Deialdiari uko egitea: azterketa egunean ez aurkezteak deialdiari uko egitea suposatuko du, honek Ez Aurkeztua kalifikazioa ekarriko du.



AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA



Ebaluazio sistema hau hautatzen duten ikasleek bukaerako proba bat egin beharko dute, azterketa idatzia zein proba praktikoa izango dituenak. Azken nota osatzen duten atal ezberdinen banaketa ondokoa izango da:



- Azterketa idatzia (teoria eta ariketak): %85

- Laborategiko praktiken proba: %15



Azterketa idatziak bi zati izango ditu: teoría eta ariketak. Beste zatiekin batezbestekoa egin ahal izateko,beharrezkoa da gutxienez 4 bat ateratzea bi zati horietako bakoitzean.



Deialdiari uko egitea: Azterketa egunean ez aurkezteak deialdiari uko egitea suposatuko du, honek Ez Aurkeztua kalifikazioa ekarriko du.



Ebaluaketa sistema edozein aukeratuta ere, irakasgaia gainditzeko batezbesteko gutxieneko kalifikazioa 5 da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian, ikasleak ohiko deialdian aukeratutako ebaluazio sistema bera jarraituko da, eta ebaluazio sistema, baldintzak eta noten banaketa ohiko deialdian definitutakoen berdina izango da.



Deialdiari uko egitea: Azterketa egunean ez aurkezteak deialdiari uko egitea suposatuko du, honek Ez Aurkeztua kalifikazioa ekarriko du.



Ebaluaketa sistema edozein aukeratuta ere, irakasgaia gainditzeko batezbesteko gutxieneko kalifikazioa 5 da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

-Irakasgaiko apunteak. Elena Monasterio, Pedro García.
-Reglamento Electrotécnico de Baja Tensión y sus Guías Técnicas de Aplicación: https://industria.gob.es/Calidad-Industrial/seguridadindustrial/instalacionesindustriales/baja-tension/Paginas/reglamento-2002.aspx/SI_ambitoLista.aspx?TipoAmbito=Instalaciones+Industriales
-Plataforma birtuala: https://egela.ehu.eus/

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Behe-tentsioko arautegi elektrotekniko berria. Lanbide Ekimena. http://www.jakinbai.com

- Barneko instalazio elektrikoak. Lanbide ekimena. http://www.jakinbai.com

- Banaketa-instalazioak. Lanbide ekimena. http://www.jakinbai.com

- COLMENAR / HERNANDEZ, Instalaciones Eléctricas en Baja Tensión: diseño, cálculo, dirección seguridad y montaje. Ra-Ma 2007

- GARCÍA TRASANCOS, J., Instalaciones Eléctricas en Media y Baja Tensión. THOMSON Paraninfo 2004.

- SANZ / TOLEDANO / IGLESIAS Técnicas y Procesos en las Instalaciones Eléctricas de Media y Baja Tensión. Paraninfo 2003.

- LLORENTE ANTÓN, M. Comentarios al Reglamento Electrotécnico de Baja Tensión. Profepro 2002.

- MORENO / CANO Instalaciones Eléctricas de Baja Tensión. THOMSON Paraninfo 2004.

- TORRES GONZALEZ, J. L. Sobreintensidades en Baja Tensión. Riesgos Protecciones y Aparamenta. Ediciones AENOR, 2001.

- CONEJO, ARROYO, MILANO, Instalaciones Eléctricas. McGraw Hill, 2007.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- SCHNEIDER ELECTRIC: Cuadernos Técnicos.
- ABB: Cuadernos de aplicaciones técnicas.
- TRASHORRAS MONTECELOS, J.: Colección "Maniobra y Protección de las Instalaciones Eléctricas"

Aldizkariak

-Energía: Ingeniería energética y medioambiental.
-Montajes e instalaciones.
-Electra.
-Dyna.

Web helbideak

- Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea: https://www.ehu.eus/
- Escuela de Ingeniería de Guipúzcoa: https://www.ehu.eus/es/web/gipuzkoako-ingeniaritza-eskola
- Departamento de Ingeniería Eléctrica: https://www.ehu.eus/eu/web/ingenieria-electrica/
- Normas UNE : https://www.aenor.com/
- Colegio de Peritos e Ingenieros Técnicos de Gipuzkoa: https://www.cogitig.com/es/
- Ministerio de Ciencia - Ministerio de Ciencia e Innovación: https://industria.gob.es/
- Schneider Electric España: https://www.se.com/es/es/
- Red Eléctrica Española: https://www.ree.es/es
- Voltimum: https://www.voltimum.es/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • GARCIA SANCHEZ, PEDRO MARIA
  • MONASTERIO IRURETAGOYENA, ELENA
  • UGARTEMENDIA DE LA IGLESIA, JUAN JOSE

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-12:00 (1)

10:30-12:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 5.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eAULA 5.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-12:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 5.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

01 Tailer Ind.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

12:30-14:30 (1)

3-3

12:30-14:30 (2)

5-5

12:30-14:30 (3)

7-7

12:30-14:30 (4)

9-9

12:30-14:30 (5)

11-11

12:30-14:30 (6)

13-13

12:30-14:30 (7)

15-15

12:30-14:30 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (8)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:30-14:00 (1)

10:00-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eAULA 2.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-12:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

31 Tailer Ind.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

08:30-10:30 (1)

4-4

08:30-10:30 (2)

6-6

08:30-10:30 (3)

8-8

08:30-10:30 (4)

10-10

08:30-10:30 (5)

12-12

08:30-10:30 (6)

14-14

08:30-10:30 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)