XSLaren edukia

Zentral Elektrikoak eta Energia Berriztagarriak26103

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26103

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala67.5101.25
Gelako p.1522.5
Ordenagailuko p.7.511.25

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

AZALPENA ETA TESTUINGURUA:



Energia elektrikoaren sorkuntza eta honetarako garatutako teknologiak (berriztagarriak eta ez-berriztagarriak) Ingenieritza Elektrikoan Gradu ikasketetako muinetako bat dira. Sorkuntza instalaziotako diseinu-, analisi-, kontrol- eta babes-teknikak dira irakasgai honen aztergai lauhilekoan zehar. Bestetik, Nazio Batuen garapen jasangarri helburuak (GJH) lortzeko sektoreak duen harremana landuko da.



Bertan garatutako gaitasunek eta ezagutzek ikasleari oinarri tekniko sendo bat lortzeko aukera ematen diote honetarako:

- GrALean sorkuntza elektrikoko proiektuak proposatzeko.

- Sorkuntza-instalazio eta zentralen instalazio elektriko eta kontrol proposamenak egiteko, goi- eta behe-tentsioko beste irakasgaietan lortutako ezagutzekin batera.

- Sorkuntza elektrikorako teknologia desberdinen arteko konparaketa egiteko, ingurugiroan, gizartean, ekonomian eta abarretan duten eraginaren arabera, beste irakasgaietan lortutako ezagutzekin batera.



AURRETIKO EZAGUTZAK:



Irakasgaiko edukiak eta gaitasunak arrakastaz lortzeko, ikasleriak aurrez ondorengo irakasgaietako eduki eta gaitasunak menperatu beharra du:

- Teknologia Elektrikoaren Oinarriak.

- Makina elektrikoak ( Makina sinkronoaren eredu klasikoa).

- Erregulazio automatikoa.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ikasgai honetan hiru motako gaitasunak lantzen dira: batetik, moduluari dagozkionak; eta azkenik, titulazioaren zeharkako gaitasunak.



Moduluari dagozkion gaitasunen aldetik irakasgai honetan garatuko dira:



+ TEE9: Zentral elektrikoen diseinurako gaitasuna.



+ TEE10: Energia berriztagarrien ezagutza aplikatua.



Zeharkako gaitasunen eta orokorren aldetik hauek landuko dira:



+ G11: Ingeniaritza Tekniko Industrialeko (Elektrizitateko espezialitatean) erabileran beharrezko legediaren ezagutza, ulermena eta erabiltzeko gaitasuna.



+ G14: Taldean modu eraginkorrean lan egiteko ahalmena, ezagutzak integratuz, ingeniaritza industrialeko (elektrizitateko espezializazioa) arloan erabakiak hartzeko.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

GAITEGIA:



1. GAIA: Energia elektrikoa eta bere sorkuntza: orokortasunak

Energia elektrikoaren ezaugarri orokorren definizioa eta beronen sorkuntzaren kontzeptuetara sarrera. Mundu mailako egoera energetikoa. Sorkuntza zentralizatua eta banatua. Metatzea. Mikrosareak eta smartgridak.



2. GAIA: Sorkuntza-sistemaren eta merkatu elektrikoaren araudia eta legedia

Sorkuntza-sistemaren araudiaren ezaugarriak eta merkatu elektrikoaren liberalizazioaren ondorengo araudiak. Europako beste herrialdetan erabilitako autokontsumo eta balantze-garbia kontzeptuen hastapenak. Faktura elektrikoaren azterketa.



3. GAIA: Sorgailu sinkronoaren egonkortasuna

Sorgailu sinkronoaren ereduztapena bere funtzionamendua aztertzeko egoera iraunkorrean zein asalduren aurreko egoera iragankorren egonkortasun-azterketak egiteko.



4. GAIA: Teknologia ez-berriztagarriak

Sorkuntza termikoaren (ohikoa, ziklo konbinatua, baterako sorkuntza) eta nuklearraren oinarrizko kontzeptuak. Berauen osagaien eta ekipoen deskribapena eta funtzionamendua. Ezagutarazten ari diren sorkuntza-teknologia ez-berriztagarriak.



5. GAIA: Alternadoreen tentsio eta maiztasunaren erregulazioa. Kontrol-zentroak

Sarera konektatuta dauden sorgailuen tentsio- eta maiztasun-erregulazioa. Kontrol-zentroen funtzioa sistema elektrikoan.



6. GAIA: Teknologia berriztagarriak

Sorkuntza hidrauliko, eoliko, fotovoltaiko, geotermiko eta biomasaren oinarrizko kontzeptuak. Berauen osagaien eta ekipoen deskribapena eta funtzionamendua. Ezagutarazten ari diren sorkuntza-teknologia berriztagarriak.



7. GAIA: Alternadoreen sarera konexioa eta berauen babesak

Sorkuntza-puntuen sarera konexioa. Alternadoreen babes-sistema berauen eta sortze-sistemaren segurtasuna bermatzeko.



LABORATEGI PRAKTIKAK:



1. Praktika: Legedi eta araudiaren erabilera.



2. Praktika: Sorgailuen egonkortasun-analisia.



3. Praktika: Eulerren aurrikuste-zuzenketa metodoaren aplikazioa egonkortasun-ereduak ebazteko.



4. Praktika: Sarera konektaturiko sorgailu sinkronoen tentsio- eta maiztasun-kontrola.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan Proiektu Bidezko Ikasketa (PjBL) eta irakaskuntza-metodologia aktiboak erabiliko dira ohiko metodologiarekin batera. Ohiko metodologiatatik abiatuta, pixkanaka, metodologia aktiboak sartuko dira ikas-irakas prozesuan, ikaslea subjektu aktibo izatera bideratuz.



Proiektu bidezko ikasketa-metodologiarekin aktibitate hau egingo da:



- A1: Esparru-proiektua (PjBL). Ikasleek 2 edo 3 laguneko taldetan proiektu batean egingo dute lan. Horretarako taldekako lan-saioak izango dira. Proiektua irakasleek definituko dute aktibitate-zerrenda baten bidez (mugarriak). Talde bakoitzak aktibitate horiek kokapen fisiko desberdin baterako aplikatu beharko ditu, tokiko ezaugarrietara egokitzeko erabakiak hartuaz. Ezarritako epeetan ikasle-talde bakoitzak txosten bidez aurkeztu beharko du egindako lana. Txosten

hauek ebaluatuak izango dira eta ikasleek zuzentzeko aukera izango dute azken epearen aurretik. Eskoletako azken astean garatutako proiektu osoa gelako beste taldeen aurrean defendatuko da.



Beste metodologia aktiboak aktibitate hauen bidez sartuko dira:



- A2: Taldeka problemak ebatziko dira eta beste taldeekin kontrastatuko dira.



- A3: Problemak, ariketak eta hainbat jarduera ikasleek klasean aurkeztuko dituzte. Baita bere kabuz landu beharreko gaiak ere.



- A4: Informatikako gelan hainbat jarduera egingo dira (instituzioetako web orriak aztertzeko, proiektuaren garapena, besteak beste).



Ohiko metodologiaren arabera ondorengo aktibitateak egingo dira:



- A5: Eskola magistraletan irakasleak azalpen laburrak emango ditu ikasgaiaren atal desberdinak argitzeko edo aurkezteko proposatutako gaitegia eta gomendatutako bibliografia jarraituz.



- A6: Gutxieneko azterketak egingo dira ikasleak bere ezagutza aztertzeko eta irakasleak gaitasunen lorpen maila ebaluatzeko. Azterketa hauetan oinarrizko galderak egingo dira eta azken azterketarako gaitegia liberatzea ahalbideratuko dute. Froga hauen ondoren antzemandako ahultasunak sendotzeko gaitasunen indartze jarduerak egingo dira.



- A7: Laborategiko ordutegian ikasleak eskatutako praktikak (bakarka edo taldean) egin beharko ditu, eta ekintzari dagokion txostena entregatu beharko du, kalkulu eta kontsiderazio kritiko egokiekin.



- A8: Adituen konferentziak izango dira, landutako gaien ikuspegi errealago bat izateko.



- A9: Landa-praktiketan ikasle eta irakasleek, elektrizitate-sorkuntza nahiz kontrol-zentroak bisitatuko dituzte. Honela, eskoletan landutako edukiak hobeto bereganatzeko aukera izango dute, eta baita sektoreko profesionalekin hitzegiteko aukera ere.



- A10: Lauhileko osoan zehar irakasleak ikasleen zalantzak argitzeko eskuragarri izango dira zentruko webgunean adierazten diren tutoritza orduetan.



- A11: Ikasleriak, kontzeptuak asimilatzeko eta ikasteko, eta proposatutako ariketak ebazteko, modu autonomoan ikasi beharko du.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • Test motatako proba (%): 10
    • Ahozko defentsa (%): 10
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Kontrol eta azterketetan kalkulagailua erabil liteke.



EBALUAZIO-SISTEMA AUKERATZEA:

Ebaluazio jarraituaren sistema (A) lehenetsiko da. Azken ebaluazioaren sistema bidez (B) ebaluatua izan nahi duen ikasleak, irakasgaiaren irakasle arduradunari idatzi bat aurkeztu beharko dio (zentroko sarrera erregistroa edo email instituzionala erabiliaz) ebaluazio jarraituaren sistemari uko egitearen berri emanez. Horretarako, lauhileko hasieratik gehienez 9 aste izango ditu. Eskaera hau egiteak, ordura arte ebaluazio jarraituko ekintzetan lortutako puntuak galtzea suposatuko du.



A SISTEMA:



O.A.1 Azken nota osatzen duten atal ezberdinen haztapena ondokoa izango da:

- Ikus "Kalifikazio tresnak eta ehunekoak" atala.



O.A.2 Aktibitateen deskribapena:

- Irakasgaiko esparru-proiektua taldean ala bakarka egin beharreko atal eta aktibitate desberdinez osatua dago.

- Proiektuaz gain, kalifikazioko-tresnak atalean adierazitako jarduerak ebaluatuko dira.



OHARRA: Proiektuari buruzko eta gainerako aktibitateei buruzko informazio zehatza eta ebaluazio-errubrikak Ikaslearen Gidan aurkeztuko dira lauhilekoaren haseran.



O.A.3 Deialdiari UKO egitea: azterketa-egun ofizialeko probara ez aurkezteak deialdiari uko egitea suposatuko du.



O.A.4 Irakasgaia gainditzeko baldintzak

- Eskoletako aktibitateren batean parte ez hartzeak aktibitate horretan 0 nota lortzea dakar.

- Esparru-proiektua: Entregatzekoren batek irizpideak betetzen ez baditu, ikasleak irakaslearekin aztertuko du entregatzekoa eta ikasleak akatsak zuzendu ondoren berriro aurkeztu beharko du.

- Esparru-proiektutik kanpoko atal bakoitzean eta irakasgaiko bateztestekoa kalkulatu ahal izateko ikasleak jarduerako kalifikazio osoaren %50 lortu behar du. SALBUESPENA: gutxieneko ezagutzen azterketetan ikasleek bakoitza gainditu beharko dute, gutxieneko ezagutzen lorpena baieztatzeko (eta dagokion gaitegia azken azterketarako liberatzeko) horretarako gutxieneko 6/10 nota lortuaz eta orduan posible izango da egingo diren beste jarduerekin batezbestekoa egitea. Ikasleak hauetakoren bat gainditzen ez badu, unibertsitatearen akademi egutegian ezarritako deialdi ofizialeko egunean ezagutza hauek frogatu beharko ditu. Kasu honetan, ikasturtean zehar egindako jardueren notak gordeko dira.

-Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da azken notan 10etik 5 edo gehiago lortzea.



B SISTEMA:



O.B.1 Azken nota osatzen duten atal ezberdinen haztapena ondokoa izango da:

- Ikus "Kalifikazio tresnak eta ehunekoak" atala.

- "Banakako lanak" eta "Talde-lana" lauhilekoan ZEHAR egingo dira eGela edota email instituzionala erabiliaz.

- Gainerako aktibitateak ohiko deialdi ofizialeko datan egingo dira: praktikak, test, idatzizko azterketa, lanen aurkezpena eta ahozko proiektuaren defentsa.



O.B.2 Aktibitateen deskribapena:

- Esparru-proiektua bai taldean eta bai bakarka egin beharreko atal eta aktibitate desberdinez osatua dago.

- Proiektuaz gain, kalifikazio-tresnak atalean adierazitako jarduerak ebaluatuko dira.

- Ebaluazio-sistema honetan ez dago "gutxieneko azterketarik".



OHARRA: Proiektuari buruzko eta gainerako aktibitateei buruzko informazio zehatza eta ebaluazio-errubrikak Ikaslearen Gidan aurkeztuko dira lauhilekoaren haseran.



O.B.3 Deialdiari UKO egitea: azterketa-egun ofizialeko probara ez aurkezteak deialdiari uko egitea suposatuko du.



O.B.4 Irakasgaia gainditzeko baldintzak

- O.A.4 ataleko "Proiektua" oharra aplikagarria da.

- Esparru-proiektutik kanpoko atal bakoitzean eta irakasgaiko bateztestekoa kalkulatu ahal izateko ikasleak jarduerako kalifikazio osoaren %50 lortu behar du.

- Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da azken notan 10etik 5 edo gehiago lortzea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Kontrol eta azterketetan kalkulagailua erabil liteke.



EBALUAZIO-SISTEMA AUKERATZEA:

Ez-ohiko deialdian, ikasleak ohiko deialdian aukeratutako ebaluazio-sistema bera jarraituko da.

Ez-ohiko deialdian, ohiko deialdian %50etik beherako kalifikazioa lortu duten aktibitateak bakarrik ebaluatuko dira.



A SISTEMA:



E.A.1 Azken nota osatzen duten atal ezberdinen haztapena ondokoa izango da:

Ohiko deialdikoak mantentzen dira.



E.A.2 Aktibitateen deskribapena:

- Lanen kasuan (bai taldekoak ala banakakoak): ohiko deialdian irakasleak egindako oharrak kontuan hartuz, dokumentuak osatuta ekarriko dira.

- Gainerako aktibitateak ez-ohiko azterketa-egun ofizialean ebaluatuko dira.



E.A.3 Deialdiari UKO egitea: azterketa-egun ofizialeko probara ez aurkezteak deialdiari uko egitea suposatuko du.



E.A.4 Irakasgaia gainditzeko baldintzak

- Ebaluaketa-atal bakoitzean eta irakasgaiko bateztestekoa kalkulatu ahal izateko ikasleak jarduerako kalifikazio osoaren %50 lortu behar du.

- Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da azken notan 10etik 5 edo gehiago lortzea.



B SISTEMA:



E.B.1 Azken nota osatzen duten atal ezberdinen haztapena:

Ohiko deialdikoak mantentzen dira.



E.B.2 Aktibitateen deskribapena:

- Lanen kasuan (bai taldekoak ala banakakoak): ohiko deialdian egindako oharrak kontutan hartuz, dokumentuak osatuta ekarriko dira.

- Gainerako aktibitateak ez-ohiko azterketa-egun ofizialean ebaluatuko dira.



E.B.3 Deialdiari UKO egitea: azterketa-egun ofizialeko probara ez aurkezteak deialdiari uko egitea suposatuko du.



E.B.4 Irakasgaia gainditzeko baldintzak

-Ebaluaketa-atal bakoitzean eta irakasgaiko bateztestekoa kalkulatu ahal izateko ikasleak jarduerako kalifikazio osoaren %50 lortu behar du.

-Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da azken notan 10etik 5 edo gehiago lortzea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- eGela Plataforma de apoyo a la docencia de la asignatura

- Reglamento de Alta y Baja Tensión

- Correo institucional (xxx@ikasle.ehu.eus)

Grupo castellano: - Apuntes (transparencias) de la materia

Euskarazko taldea: - Energia Elektrikoaren Sorkuntza, Igor Albizu Flórez, Esther Torres Iglesias, Pablo Eguía López, Agurtzane Etxegarai Madina, Elvira Fernández Herrero. ISBN: 978-84-9860-905-9

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

En castellano:

- J. Fraile Mora, "Máquinas Eléctricas." 6 ed. Madrid: Mac Graw-Hill/Interamericana de España , S.A.U. 2008. 864 p. ISBN 84 481 6112 2.

- A.L. Orille "Centrales Eléctricas". Ser. Publicaciones UPC, Barcelona, 1996.

- A. Madrid, "Energías renovables" Ed Antonio Madrid 2008

- J. L. Rodríguez , S. Arnalte J.C. Burgos " Sistemas eólicos de producción de energía eléctrica". Ed. Rueda, Alcorcón, Madrid 2003

- "Principios de conversión de la energía eólica" CIEMAT, Madrid (2005)

- J.M. Méndez, R. Cuervo, "Enegía Solar Fotovoltaíca", Ed. Fundación Confemetal, Madrid 2008

Euskaraz:

- Energia berriztagarriak. Eskuliburu teknikoa. Eva Esteire, Ana Madrid, Antonio Madrid, UPV/EHU, 2013-06-27

- MERKATU ELEKTRIKOA ETA POTENTZIA SISTEMA. Zigor Larrabe Uribe. ISBN 978-84-692-8476-6

- Energia Hiztegia: http://www.entevascodelaenergia.com/energia/index.html

Gehiago sakontzeko bibliografia

- "Tecnologías energéticas e impacto ambiental" .Ciemat .Ed.McGraw-Hill
- Wood , "Power generation, operation and control", , Ed. Wiley
- Bergen, "Power system analysis", Ed. Prentice Hall
- "Power Plant Engineering" Springer, 1995
- "RCE : reglamento sobre centrales eléctricas, subestaciones y centros de transformación e instrucciones técnicas complementarias" 2006 Ed. Madrid: Ministerio de Industria, Turismo y Comercio
- M. Aparicio "Energía solar fotovoltaica : cálculo de una instalación aislada" Ed. Marcombo, 2008
- Godfrey Boyle "Renewable energy" Oxford University Press, Oxford (2004) - (2nd ed)
- S. Chapman, "Máquinas Eléctricas". 4 ed. México: Mac Graw-Hill. 2005. 768 p. ISBN 9701049470.
- J. Ramírez, "Centrales Eléctricas", Ed. CEAC, Barcelona, 1995
- J. Sanz Feito, "Centrales Eléctricas" ,UPM

Aldizkariak

En castellano:
- Energía: Ingeniería energética y medioambiental.
- Dyna. https://www.revistadyna.com/inicio-dyna
- Energy Policy: www.journals.elsevier.com/energy-policy
- Energy For Sustainable Development: https://www.journals.elsevier.com/energy-for-sustainable-development
- Renewable Energy: www.journals.elsevier.com/renewable-energy/

Euskaraz:
- www.zientzia.eus

Web helbideak

Nazioartekoak:
- IEA (International Energy Agency) www.iea.org
- World Energy Council: www.worldenergy.org
- IRENA (International Renewable Energy Agency) www.irena.org
- Wind Europe (lehen EWEA): windeurope.org
- Danish Wind Sector Organization: https://en.winddenmark.dk/
- Danish Wind Industry Association CD:
http://xn--drmstrre-64ad.dk/wp-content/wind/miller/windpower%20web/core.htm
- International Conference on Electricity Distribution: www.cired.net
- CIGRE (Power Systems Expertise): www.cigre.org
- IEC (International Electrotechnical Commission): www.iec.ch
- CENELEC (Erupean Committee for Electrotechnical Standardization): www.cenelec.eu
- EDF (Électricité de France): www.edf.fr

Espainiarrak:
- BOE (Boletín Oficial del Estado): boe.es
- IDAE Instituto para la Diversificación y Ahorro de Energía: www.idae.es
- Red Eléctrica de España: https://www.ree.es/es
- Grupo Iberdrola: https://www.iberdrola.com/
- Iberdrola comercialización: https://www.iberdrola.es
- i-DE Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U.: https://www.i-de.es/
- Endesa: www.endesa.es
- Foro de la Industria Nuclear Española: https://www.foronuclear.org
- Comisión Nacional del Mercado y la Competencia: https://www.cnmc.es
- AELÉC (Asociación de Empresas de Energía Eléctrica, antes UNESA): https://www.aelec.es/
- Asociación de Productores de Energías Renovables https://www.appa.es
- OMIE (Operador Mercados Iberia Polo España): https://www.omie.es/es
- Cluster de Energía CAPV: http://www.clusterenergia.com/inicio

Euskaraz:
- EEE: Euskal Energiaren Erakundea: https://www.eve.eus/
- IDAE: https://www.idae.es/eu/home
- CNMC: https://www.cnmc.es/eu
- Euskarazko materialak: https://jakinbai.eus/elektrizitatea-eta-elektronika

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARRUTI MARTINEZ, MARIA DEL PUY
  • AZURZA ZUBIZARRETA, OLATZ
  • ZUBIA OLASKOAGA, ITZIAR

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

08:30-10:00 (1)

10:00-11:30 (2)

08:30-10:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 5.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eAULA 5.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:30-11:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-17

08:30-10:30 (1)

21-21

08:30-10:30 (2)

25-25

08:30-10:30 (3)

29-29

08:30-10:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

08:30-10:00 (1)

10:30-12:00 (2)

08:30-10:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eAULA 2.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eLABORATORIO DE MáQUINAS ELéCTRICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:30-11:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE MáQUINAS ELéCTRICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-17

10:30-12:30 (1)

21-21

10:30-12:30 (2)

25-25

10:30-12:30 (3)

29-29

10:30-12:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)