XSLaren edukia

Goi Tentsioko Instalazioak26105

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26105

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Ordenagailuko p.3045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Energia elektrikoa metatzea ez da ikatza edo petrolio-barrilak gordetzea bezain erraza. Zentraletan sortuz gero, energia goi-tentsioko lineetan zehar bidaiatzen hasi behar da kontsumo-guneetarantz. Zentral sortzaileetan sorturiko energia kontsumo-guneetara garraiatzeko (kontsumo-guneak normalean zentraletatik oso urrun izaten dira) goi-tentsioko garraio-sare bat erabiltzea beharrezkoa izaten da. Energia elektrikoa distantzia luzeetara garraiatzeak teknologia berezi bat dakar: lineetan gertaturiko galerak murrizteko, ahalik eta tentsiorik handiena erabili behar da.



Irakasgai hau ikasteko (3. maila, 2. lauhilekoa) honako irakasgai hauek ikasita eta gaindituta edukitzea komenigarria da:

- Teknologia Elektrikoaren Oinarriak (2. maila, urte osokoa).

- Behe Tentsioko eta Tentsio Ertaineko Instalazioak (3. maila, 1. lauhilekoa).

- Makina Elektrikoak (3. maila, 1. lauhilekoa).

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

- Goi-Tentsioko instalazioen berezko osagaiak ezagutzea, zehaztasunez deskribatzea eta erabiltzen jakitea.



- Goi-Tentsioko instalazioen berezko baldintzak ezagutzea, ulertzea eta bai ahoz bai idatziz zehaztasunez deskribatzea; Goi-Tentsioko instalazioak diseinatzeko aplikatzen diren arauak, arautegiak, gomendioak, etab. doitasunez aplikatzen jakitea.



- Goi-Tentsioko instalazioak doitasunez diseinatzea erabaki egokia hartzen, eta, gai teknikoak eta ekonomikoak kontuan hartuta, zehaztasunez kalkulatzen jakitea. Buruturiko kalkulua eta diseinua komunikatzeko, eztabaidatzeko eta defendatzeko gai izatea.



- Goi-Tentsioko instalazioen berezko problemak kritikoki eztabaidatzeko eta aztertzeko gai izatea, irtenbide zuzenak proposatzen.



- Neurketak egiteko, aztertzeko eta eztabaidatzeko gai izatea eta kalkuluak aztertu ondoren doitasunez bideragarritasun-txostena edo azterketa burutzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. KAPITULUA: Energia elektrikoaren sistemaren deskribapena.

Potentzia-sistema elektrikoaren osagaiak. Sistema elektrikoaren irudikapena: sinbologia eta eskema hari-bakarrak. Urrezko arauak.



2. KAPITULUA: Zirkuitulabur simetrikoen kalkulua.



3. KAPITULUA: Goi-tentsioko babeserako eta aginterako tresneria.

Tresnen definizioa eta sailkapena: aginterako eta eteteko tresnak, babeserako eta neurketarako tresnak. Tresnen ezaugarriak.

- Aginterako eta eteterako tresnak: ebakigailuak, etengailuak, fusibleak.

- Babeserako eta neurketarko tresnak: tximistorratzak, tentsio- eta korronte-transformadoreak, erreleak.



4. KAPITULUA: Azpiestazio elektrikoak.

Definizioa. Azpiestazio-motak. Transformazio-azpiestazio baten egitura. Azpiestazioen ezarpenak. Aginte- eta ebakitze-tresneria. Babes- eta neurketa-tresneria. Kontrolerako eta komunikazioetarako sistema. Urrezko bost arauak.

Maniobrak azpiestazioetan.



5. KAPITULUA: Potentzia-Sistema Elektrikoaren (PSE) babesak.

- Lineen eta sareen babesa.

- Barren eta transformadoreen babesa.

- Motorren eta sorgailuen babesa.

- Lurrerako konexioak.

- Babes-tresnen hautaketa.



Laborategiko praktikak.



Sistema elektriko ezberdinen kalkuluak burutu DigiSilent-en PowerFactory edo/eta ETAP softwarearen bidez.



Egoera ezberdinetan gainintentsitate- eta distantzia-babesei buruzko praktikak burutu PowerFactory edo/eta ETAP softwarearen bidez.



DmElect softwarea erabili goi-tentsioko sareak eta transformazio-zentroak kalkulatzeko

MetodologiaToggle Navigation

Eskola magistraletan irakasleak azalpen laburrak emango ditu; horretarako egela plataforman ikasleek eskuragarri dauzkaten aurkezpenak eta dokumentazioa erabiliko dira laguntzarako material gisa.



Ikasleek esku hartuko dute ariketak eta problemak ebazteko lanetan. Problemak eta ariketak emango zaizkie, banaka edo taldean ebazteko. Galderak eta eztabaida irekia sustatuko dira, ikasleek eskura ditzaten ahozko eta idatzizko komunikazioari eta sintesi eta kritikarako ahalmenari lortutako trebetasunak. Ordenagailuaren bidezko praktiketan DigiSilent enpresako PowerFactory edo/eta ETAP eta DmElect softwareak erabiliko dira aurreko problemak ebazteko eta simulatzeko.



Ikasleei ikaskuntza errazteko eta bermatzeko, jarraipena egingo zaie bai ariketa eta problemei eta bai ordenagailuko praktikei ere. Feed-backa emango zaie aurretik ezarritako ebaluazio-irizpideen arabera ikasleek kontzientzia har dezaten beren ikaste-prozesuaz eta bera hobetzeko moduez.



Ikasle batek, arrazoi justifikatu batengatik (desgaitasun, osasun, etab.), proposaturiko metodologia jarraitu ezin badu, irakasleari idatziz jakinarazi behar dio lauhilekoa hasi baino lehen. Idatziarekin batera beharrezkoak diren egiaztagiriak entregatu beharko ditu. Kasu honetan, metodologian egin beharreko aldaketak egingo dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Test motatako proba (%): 20
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Banakako lanak (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluaziorako irizpide orokorrak ondokoak dira:

- Ikasleak Goi-Tentsioko instalazioen berezko osagaien ezaugarriak eta erabilera zehazki ezagutzen eta deskribatzen ditu.

- Ikasleak Goi-Tentsioko instalazioak diseinatzeko aplikatzen diren arauak, arautegiak, gomendapenak, etab. doitasunez aplikatzen ditu.

- Ikasleak Goi-Tentsioko instalazioak zehaztasunez kalkulatzen eta diseinatzen ditu eta buruturiko kalkulua eta diseinua ondo justifikatzen ditu.

- Ikasleak Goi-Tentsioko instalazioen berezko problemak ondo aztertzen eta ebazten ditu.

- Ikasleak Goi-Tentsioko instalazioetan egindako neurketak ondo aztertzen eta egiten ditu.



Ikasleek bi ebaluazio-metodo hauen artean aukeratu ahal izango dute:



1. Ebaluazio jarraitua. Kasu honetan amaierako nota honela kalkulatuko da:

- Amaierako proba: %70. Test moduko proba batek (%20) eta idatziz garatzeko proba batek (%50) osatzen dute. Idatziz garatzeko proban ordenagailu-praktiketan erabilitako softwarea erabiliko da.

- Laborategiko praktikak: %20

- Banakako lanak (galderak, ariketak, etab.): %10

Irakasgaia gainditzeko amaierako notaren atal bakoitzean gutxienez bere balio maximoaren %40a lortu behar da. Amaierako proban ere beharrezkoa da balio maximoaren %40a lortzea bai teorian baita ariketetan ere. Irakasgaia gainditzeko amaierako notak berdin 5 edo handiagoa izan behar du.



2. Ebaluazio finala. Kasu honetan amaierako nota honela kalkulatuko da:

- Amaierako proba: %100. Test moduko proba batek (%20) eta idatziz garatzeko proba batek (%80) osatzen dute. Idatziz garatzeko proban ordenagailu-praktiketan erabilitako softwarea erabiliko da.

Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da amaierako proban balio maximoaren %40a lortzea bai teorian baita ariketetan ere. Irakasgaia gainditzeko azken notaren balioak 5,0 edo handiagoa izan behar du.



Ebaluazio jarraituari uko egiteko ikasleek irakasleari idatzi bat helarazi behar diote lauhilekoko 10. astea hasi baino lehen.



Amaierako probara ez aurkezteak ebaluazioaren deialdiari UKO egitea suposatuko du eta Ez Aurkeztuta gisa agertuko da.



Ikasleren batek, arrazoi justifikatu batengatik (desgaitasun, osasun, etab.), proposaturiko ebaluazio-metodoa jarraitu ezin badu, irakasleari idatziz jakinarazi behar dio lauhilekoa hasi baino lehen. Idatziarekin batera beharrezkoak diren egiaztagiriak entregatu beharko ditu. Kasu honetan, ebaluazioan egin beharreko aldaketak egingo dira.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Praktiketan eta banakako lanetan emaitza positiboak lortu dituzten ikasleei ebaluazio jarraituari dagokion ponderazioa aplikatuko zaie; beste ikasleei ebaluazio finalari dagokiona.



Ebaluaziorako irizpide orokorrak ohiko deialdian erabilitakoak dira.



Amaierako probara ez aurkezteak ebaluazioaren deialdiari UKO egitea suposatuko du eta Ez Aurkeztuta gisa agertuko da.



Ikasleren batek, arrazoi justifikatu batengatik (desgaitasun, osasun, etab.), proposaturiko ebaluazio-metodoa jarraitu ezin badu, irakasleari idatziz jakinarazi behar dio lauhilekoa hasi baino lehen. Idatziarekin batera beharrezkoak diren egiaztagiriak entregatu beharko ditu. Kasu honetan, ebaluazioan egin beharreko aldaketak egingo dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Irakasgaiaren apunteak.
- Irakaskuntza kudeatzeko egela plataforma birtuala.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- P. Montané , Protecciones en las instalaciones eléctricas. Ed. Marcombo.

- J.A. Navarro, A. Montañés, A. Santillán Instalaciones eléctricas de alta tensión, Ed. Paraninfo

- Estaciones de transformación y distribución. Protección de sistemas eléctricos, Enciclopedia CEAC.

- Interpretación de planos y esquemas eléctricos (I). Esquemas unifilares. Información técnica, Grupo formación de empresas eléctricas.

- Maniobras en redes eléctricas (I). Maniobras en parques de intemperie. Información técnica. Grupo formación de empresas eléctricas.

-Curso sobre Aparamenta Eléctrica (Grupo Endesa). Autor: ABB

Gehiago sakontzeko bibliografia

- P.M. Anderson , Power System Protection,. IEEE Press. Mc Graw Hill 1999
- A. Iriondo , Protecciones de Sistemas de Potencia, Servicio Editorial de la UPV/EHU
- Zorrozua Arrieta M.A. Energia Elektrikoa Garraiatzeko Lineak. Argitalpen Zerbitzua UPV-EHU. 2003.

Aldizkariak

- Energía: Ingeniería energética y medioambiental. (www.energuia.com)
- Dyna.

Web helbideak

- Euskal Herriko Unibertsitatea: www.ehu.es
- Donostiako Unibertsitate-Eskola Politeknikoa: www.politeknikoa.ehu.es
- Ingeniaritza Elektrikoko Saila: www.ingeniaritza-elektrikoa.ehu.es
- UNE Arauak: www.aenor.es
- Ekonomia eta Lehiakortasuneko Ministeritza: www.idi.mineco.gob.es/portal/site/MICINN/
- www.electrotaz.com/aparamenta/casa.asp
- www.abb.es/product/es/9AAC30200088.aspx
- www.isodel.com/html/isodel.htm
- www.invenia.es/inveniaextensions:aparamenta_modular_alta_tension
- www.omexom.com/es/p_offre_transform_htension_montage.htm

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARRUTI MARTINEZ, MARIA DEL PUY
  • MORENO BAÑEZA, VICENTE
  • ZUBIA OLASKOAGA, ITZIAR

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:30-12:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 5.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:30-13:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE MáQUINAS ELéCTRICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:30-13:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

08:30-10:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE MáQUINAS ELéCTRICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)