XSLaren edukia

Materialen Erresistentzia eta Elastikotasuna26045

Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Mekanikoko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26045

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Gelako p.3045
Laborategiko p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Materialen elastikotasuna eta erresistentzia gorputz deformagarrien portaera ikasten duen zientzia da. Mekanika izenaz ezagutzen den ikasgaien barnean koka daiteke. Mekanikak gorputzen higidura ulertzeko balio duten tresnak eskaintzen ditu eta arlo desberdinez osatuta dago. Arlo horiek bata bestetik bereizteko erabiltzen den oinarrizko erizpidea aztertutako partikula edo gorputzen izaera da.Lehen mailako Fisikan Partikularen Mekanika aztertu da, hau masa duen espazioko puntua dela kontsideratuz.

Solidoak aztertzeko orduan bi motatako solidoak desberdindu behar ditugu: zurrunak eta deformagarriak. Solidoa zurruna dela suposatuko da abiadura eta azelerazioak aztertzerakoan, ez baitago gorputzaren forma aldaketa ikasi beharrik. Bigarren mailako Mekanika Aplikatuan solido zurrunaren Mekanika aztertu da.

Ikasgai honetan, ordea, solidoak deformagarriak direla onartuko da, eta higidurak ez du garrantzirik edukiko. Izan ere, aztertuko diren egiturak orekan, geldirik, dauden sistemak izango dira.

Elastikotasunaren teoriak gorputz elastikoak aztertzen ditu, kanpotik eragiten duten akzioen eta gorputzaren erantzunaren artean dagoen erlazioa matematikoki formulatzen du. Materialen erresistentziak, egituretan sarrien erabiltzen diren elementuak ikasten ditu. Geometria nahiko sinplea izaten da, eta analisia errazten duten hipotesi sinplifikatzaileak erabil daitezke, horrela soluzioa elastikotasunaren teoriaren bidez baino azkarrago lortzen da. Lortutako emaitza hain zehatza ez izan arren, egindako akatsa arbuiagarria dela onartzen da.

Ikasgai honen helburua egiturak diseinatu eta kalkulatzeko balioko duten tresnak eskaintzea da, beraz, ikasketa planean 2.lauhilabetean ematen diren "Makinen Diseinua" eta "Industria Egiturak eta Eraikuntzak" irakasgaietarako ezinbesteko oinarri bat da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Benetako solidoen (deformagarrien) portaeraren sarrera egiten zaie ikasleei. Elastikotasunaren Teoriaren oinarrizko kontzeptuak azaldu ondoren, programak pieza prismatiko itxura duten egituretako elementuen analisi eta diseinuan ipintzen du arreta, sekzioko esfortzu desberdinen eraginpean aurkitzen direnak. Ardatzeko indarrarekin hasten da,. Ondoren makurdura hutsean eta makurdura bakunean agertzen diren tentsio eta deformazioak ikasten dira, eta hauen aplikazioa aurkezten da egitura isostatikoen ebazpenerako.

Irakasgaiak Ingeniaritza Mekanikoaren edozein eraikuntzarako diseinuan eta analisirako metodoen oinarrian dauden ezaupideak eskaintzen ditu.

Mekanika, Teknologia espezifikoaren Moduluko gaitasuna:

Materialen elastikotasun eta erresistentziaren oinarriak solido errealen portaeran aplikatzeko ezagutza eta gaitasunak.



Ikasketaren emaitzak:

Ikaslea, ingeniaritza mekanikoaren alorretan bere lanbide-garapenean, metodo eta teoria aurreratuen ondorengo aplikazioan ahalbidetzen duten eta, era berean, egoera berrietara egokitzeko aldakortasuna emango dioten, solido errealen portaeran materialen elastikotasun eta erresistentziaren oinarriak ezagutu, ulertu eta aplikatu.



Egitura-sistemek eta solido deformagarriak planteatzen dituzten problematiketan metodologia zientifikoaren berezko estrategiak modu egokian aplikatu: egoera kualitatiboki eta kuantitatiboki aztertu, ingeniaritza mekanikoaren berezko problemak ebazteko hipotesiak eta soluzioak planteatu.



Solido deformagarriaren eta egitura-sistemen orekak planteatzen dituen problematikaren ezagutza teorikoak, ebazpen metodoak, emaitzak eta alderdi atxikiak baliabide egokien bitartez adierazi, hiztegi eta terminologia espezifikoak erabiliz.



Taldean modu eraginkorrean lan egin, materialen elastikotasun eta erresistentziaren lan propioen garapenean ideiak formulatzeko, proposamenak eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko gaitasunak eta ezagutzak integratuz.



Materialen elastikotasun eta erresistentziaren eremuan planteatu daitezkeen egoera problematikoekin erlazionaturiko neurketak, kalkuluak, ikasketak, txostenak eta antzerako lanak egin.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Solido elastikoa: tentsioak, deformazioak eta bateragarritasun ekuazioak.

Trakzioa eta konpresioa.

Ebakidura.

Makurduraren teoria orokorra: bakuna, sinplea, konposatua, zeharkakoa, isostatikoa eta hiperestatikoa.

Bihurdura. Bihurdura eta makurdura. Bihurduru eta ebakidura.

Barne potentziala. Teorema energetikoak eta egoera limiteak.

MetodologiaToggle Navigation

Eskoletan gaien teoria azalduko da eta erlazionatutako adibideak eta ariketak egingo dira.

Gai batzuetan, gela iraulia metologia aplikatuko da: ikaslegoarentzat eskuragarri jarriko da beharrezkoa den materiala etxean teoria lantzeko. Gelan zalantzak argituko dira, eta teoria aplikatzeko ariketak egingo dira.



Klasean bertan, gai bakoitzean, irakasleak lan desberdinak proposatuko ditu.

Lan horiek problemak, praktikak, edota teoria lantzeko ariketak izan daitezkelarik.



Lan guzti horiek ebaluatuko dira, eta notaren %20 suposatuko dute.



Lauhilabetean zehar azterketa partzial bat egingo da; azterketa hau gaindituz gero, azterketa finaletik liberatuko da dagokien zatia.



Azterketak, partzialak edo bukaerakoak izan, gainditzeko, gutxienez 3 puntu lortu behar dira, 10etik, atal guztietan.



Beraz, ikasgaiaren kalifikazio globala hurrengo eran kalkulatuko da: 0.4x azterketa partziala +0.4 azterketa finala +0.2 bakarkako lanak.







Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 80
    • Banakako lanak (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azterketa finalera aurkezten ez denaren kalifikazioa "ez aurkeztua" izango da.



Azterketa finaletarako ezarritako edozein deialdi ofizialetara aurkeztuz gero, ikasleari nota jarriko zaio.



Gestioko Araudiaren 43. artikuluaren arabera, Ebaluatzeko Metodoak, Azken Ebaluazioa eskatzeko baldintzak betetzen dituzten ikasleek idatzizko Azterketa Finala egin beharko dute. Batezbesteko nota bostekoa baino handiagoa izan beharko da azterketa gainditua kontsideratzeko.



Irakasgaiaren ebaluazio presentziala egin ezin bada, dagozkion aldaketak egingo dira online ebaluazio bat egiteko, UPV/EHUn dauden tresna informatikoak erabiliz. Online ebaluazio horren ezaugarriak ikasle-gidetan eta eGelan argitaratuko dira.





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azterketa finalera aurkezten ez denaren kalifikazioa "ez aurkeztua" izango da.



Azterketa finaletarako ezarritako edozein deialdi ofizialetara aurkeztuz gero, ikasleari nota jarriko zaio.



Gestioko Araudiaren 43. artikuluaren arabera, Ebaluatzeko Metodoak, Azken Ebaluazioa eskatzeko baldintzak betetzen dituzten ikasleek idatzizko Azterketa Finala egin beharko dute. Batezbesteko nota bostekoa baino handiagoa izan beharko da azterketa gainditua kontsideratzeko.

Irakasgaiaren ebaluazio presentziala egin ezin bada, dagozkion aldaketak egingo dira online ebaluazio bat egiteko, UPV/EHUn dauden tresna informatikoak erabiliz. Online ebaluazio horren ezaugarriak ikasle-gidetan eta eGelan argitaratuko dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Eskoletan azaldutako teoria eta ariketak.
Egelan aurki daitezkeen materialak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Joseba García Melero. Resistencia de Materiales. Editorial: UPV-EHU

Ruben Ansola Loyola. Elastikotasunaren teoria eta materialen erresistentzia. UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Manuel Vazquez. Resistencia de Materiales. Editorial: Universidad Politécnica de Madrid
Luis Ortiz Berrocal. Resistencia de Materiales. Editorial Mc Graw Hill
Timoshenko. Resistencia de Materiales (2 tomos). Editorial: Espasa-Calpe

Web helbideak

http://egela.ehu.es

http://www.biblioteka.ehu.eus

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BOYANO MURILLO, ANA ISABEL
  • CANTERA LOPEZ DE SILANES, MARIA ASUNCION
  • GARCIA MARINA, VANESA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:00-15:00 (1)

13:00-14:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 210 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 210 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-15:00 (1)

11:00-12:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 210 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • LAB. CARTOGRAFÍA Y GEOMORFOLOGÍA - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E. (2)

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. CARTOGRAFÍA Y GEOMORFOLOGÍA - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E. (1)

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:00-09:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 210 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:00-15:00 (1)

11:00-12:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 211 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 211 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:00 (1)

13:00-14:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 211 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 211 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-15:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 211 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)