XSLaren edukia

Industria Egiturak eta Eraikauntzak26048

Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Mekanikoko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Kodea
26048

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Gelako p.3045
Ordenagailuko p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

DESKRIBAPENA:

Irakasgai hau aurreko lauhilabetean ikasitako Materialen Elastikotasuna eta Erresistentzia-ren jarraipena kontsidera daiteke. Bertan ikasleak egituren analisia burutzeko berezko hainbat tekniken ikasketan murgiltzen dira, hots, kanpoko eraginen menpe dagoen egitura baten osagaien esfortzuen, tentsioen eta deformazioen egoera zehazteko metodoen ikasketan.

Zehazki irakasgaia indarrean dagoen araudia jarraituz aipatu osagaien azterketan zentratzen da, horretarako lehenengo kapituluan ikaslea araudiko dokumentuekin familiarizatzen dela. Ondoren egitura metalikoak aztertzen dira, kontzeptu batzuk birpasatzen direla halanola diseinu egiturala, segurtasun egiturala, mugako egoerak, korapilo giltzatuen egiturak, korapilo zurrunen egiturak, eraikuntzetan kontuan hartu beharreko eraginak, elementu metalikoen kalkulua eta dimentsionamendua. Geroago hormigoi armatuzko piezak aztertzen dira, azalduz beste kasu honetan ere zein den indarrean dagoen araudia, aztertuz baita ere hainbat kontzeptu, besteak beste, hormigoia osatzen duten materialeak, iraunkortasuna, propietateak, hormigoi armatuaren kalkulurako oinarriak, eta material honen sekzioen dimentsionamendua.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

KONPETENTZIAK:

TEM1: Ingeniaritza grafikoaren teknikak aplikatzeko ezagutzak eta ahalmenak (KE)

TEM4: Benetazko solidoen portaeran materialen elastikotasunaren eta erresistentziaren oinarriak aplikatzeko ezagutzak eta ahalmenak (KE)

TEM5: Egituren eta industri nabeen kalkuluan eta diseinuan aplikatzeko ezagutzak eta ahalmenak (KE)

C4: Ingeniaritzaren esparruan iniziatibaz, erabaki hartzeaz, kreatibitateaz eta errazonamendu kritikoaz arazoak ebazteko ahalmena, eta ezagutzak, habileziak eta trebetasunak komunikatzeko eta transmititzeko ahalmena (KE)

C7: Soluzio teknikoen gizarte-eragina eta ingurumen-eragina analizatzeko eta baloratzeko ahalmena (KT)

C10: Ingurune eleaniztun eta diziplina anitzekoan lan egiteko ahalmena (KT)

FB9: Taldean modu eraginkorrean lan egin ahalmenak eta ezagutzak osatuz ingeniaritzaren esparruan erabakiak hartzeko (KT)

FB10: Jarrera arduratsua hartu, lanean ordenatua eta ikasteko prest, lan autonomoan errekurtsoak garatuz (KT)



*KE: Konpetentzia Espezifikoa; KT: Konpetentzia Trasbertsala



IKASKETA EMAITZAK:

-Ezagutu, ulertu eta aplikatu kontzeptu teorikoak eta teknologikoak, zeintzuk eskatutako sistema egituralak identifikatzeko eta planteatzeko, eta ikasleari dagokion prestakuntza beharrezkoa emateko nahikoak diren, beharrezkoa izango zaizkion eta araudian batzen diren betekizunak lortzeko.

-Aplikatu metodologia zientifikoaren berezko estrategiak: arazoa den egoera modu kualitatiboan eta kuantitatiboan aztertu; hipotesiak eta soluzioak planteatu zailtasun ezberdineko arazo egituralak ebazteko.

-Komunikatu modu egokian diseinu egituralarekin erlazionaturiko ezagutzak, prozedurak, emaitzak, trebetasunak eta alderdiak, hiztegi eta terminologia espezifikoak eta bide egokiak erabiliz.

-Lan egin modu eraginkorrean diziplina anitzeko eta eleaniztun inguruetan, gaitasun eta ezagutzak osatuz, zeintzuk industri esparruan proiektu egituralen diseinuarekin eta kudeaketarekin erlazionaturiko erabakiak hartzeko baliogarriak izango diren.

-Garatu industri eraikuntzen esparruan diseinuak eta proiektuak, dagozkien teknologia egituralen arabera eta arazo egituralak ebazteko eskuragarri diren teknikak eta erremintak erabiliz.

-Ezagutu, ulertu eta aplikatu industri eraikuntzen esparruan derrigorrez betebeharreko legegintza, espezifikazioak, erregelamenduak eta araudiak.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

AURKEZPEN KAPITULUA: Araudiak egitura metalikoetan

1 KAPITULUA: Diseinu egituralari sarrera

2 KAPITULUA: Korapilo giltzatuen egiturak

3 KAPITULUA: Korapilo zurrunen egiturak

4 KAPITULUA: Eraginak eraikuntzetan

5 KAPITULUA: Industri nabeen karakterizazioa

6 KAPITULUA: Hormigoi armatuari sarrera

7 KAPITULUA: Hormigoi armatuaren kalkulu baseak

8 KAPITULUA: Hormigoi armatuzko sekzioen dimentsionamendua

9 KAPITULUA: Egituren kalkulu matriziala

10 KAPITULUA: Eraikuntza jasangarria

MetodologiaToggle Navigation

Kurtsoan zehar ariketa aplikatuak burutuko dira eta klasean egindakoen antzekoak diren proposatutako ariketak jasoko dira. Lauhilabetearen bukaeran, froga idatzia finala burutuko da.

Aldi berean, praktika batzu egingo dira ordenagailu bidezko laguntzaz pabilioi industrialak diseinatzeko eta kalkulatzeko.



KRONOGRAMA:

5 ASTEA - ZERTXEN ARIKETA PROPOSATUAK JASO (TEM4, TEM5, FB10 konpetentzien garapena)

7 ASTEA - PETRALEN ARIKETA PROPOSATUAK JASO (TEM4, TEM5, FB9, FB10 konpetentzien garapena)

10 ASTEA - HABEEN ARIKETA PROPOSATUAK JASO (TEM4, TEM5, FB10 konpetentzien garapena)

12 ASTEA - PILAREEN ARIKETA PROPOSATUAK JASO (TEM4, TEM5, FB10 konpetentzien garapena)

13 ASTEA - JASANGARRITASUNEKO ARIKETAK JASO (C4, C7, C10, FB9 konpetentzien garapena)

15 ASTEA - ZAPATEN ARIKETA PROPOSATUAK JASO (TEM4, TEM5, FB10 konpetentzien garapena)

1 ASTETIK 4 ASTERA - CYPE PROGRAMAREN AZALPENA (TEM1, TEM4, TEM5, FB10 konpetentzien garapena)

5 ASTETIK 15 ASTERA - CYPE PRAKTIKAREN GARAPENA (TEM1, TEM4, TEM5, C4, C10, FB9 konpetentzien garapena)

15 ASTEA - PRAKTIKETAKO LABORATEGIKO TXOSTENA JASO (TEM4, TEM5 konpetentzien garapena)

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 5
    • Banakako lanak (%): 5
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAKETA JARRAITUAREN DEIALDIARI UKO EGITEKO:

Gure azken probaren pisua irakasgaiaren kalifikazio osoaren %60-a denez gero: ikasle guztiek, bai ebaluazio jarraitua zein azken ebaluazioa aukeratu, ebaluaketarako deialdiari uko egin diezaiokete azken probara ez aurkeztuaz.

Gainera, ikasleek ebaluazio jarraituari uko egin ahalko diote araudian adierazitako prozedura jarraituz, lauhilabetea hasi eta bederatzigarren asterarte, Irakaskuntza/Ikaskuntzaren plangintza eta ikasleen ebaluazioaren araudiak ezarritako epean. Ikasleek ere irakasgaiaren irakasle arduradunari esan beharko diote. Araudia ondoko estekan aurkituko duzu:

http://www.ehu.eus/es/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebaluaziorako-arautegia

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

OHIZKO DEIALDIAREN BERDIN.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Klaserako apunteak.
Eraikuntzarako Kode Teknikoa.
Profil ijeztuen taulak (Arcelor).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1. Abenduko 3.eko 2267/2004 Errege Dekretua, non Establezimendu industrialen suteen aurkako segurtasun erregelamendua onartzen den.

2. Azaroko 5.eko 38/1999 Legea: Eraiketaren antolaketa

3. Martxoak 17.eko 314/2006 Errege Dekretua, non Eraikuntzarako Kode Teknikoa onartzen den

4. Eraikuntzarako Kode Teknikoa (Código Técnico de Edificación, CTE)

5. 3. Eurokodea: Altzairuzko Egituren Diseinua

6. EHE 08 instrukzioa

7. 2. Eurokodea: Hormigoizko Egituren Diseinua

8. "Estructuras metálicas y mixtas" klaserako apunteak, 3. eta 4. liburukiak (2006. bertsioa), Pedro Jose Landa Lazcano, Bilboko ingeniaritza goi eskolako irakaslea

9. "Egiturak eta Industri Eraikuntzak" klaserako apunteak, (2014), Vanessa García Marina, Vitoria-Gasteizeko Ingeniaritzarako Unibertsitate Eskolako irakaslea

10. Arcelor-en (Aceralia) katalogoak

11. Klaserako apunteetan adierazitako berezko bibliografia

12. Código Estructural

Web helbideak

https://egela.ehu.es/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BOYANO MURILLO, ANA ISABEL
  • GARCIA MARINA, VANESA
  • ORTIZ DE ZARATE FERNANDEZ, IGOR

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:00-12:00 (1)

11:00-12:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 210 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 210 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 210 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA INFORMÁTICA 1.2 - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E. (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:00-12:00 (1)

12:00-13:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 211 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 211 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 211 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:00-12:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA INFORMÁTICA 1.2 - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E. (1)

61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:00-12:00 (1)

10:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 207 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 207 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

61 Gelako p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 207 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)

61 Ordenagailuko p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:00-10:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA INFORMÁTICA 1.1 - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E. (1)