XSLaren edukia

Automatismoak eta Kontrola25982

Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Mekanikoa + Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25982

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Laborategiko p.3045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau kontroleko sistema automatiko eta erabiltzen diren gailuetako (automatismoak) hurbilketa da.

Sistema automatizatuak lehenengo eta bigarren sektoreko ia industria guztietan erabiltzen dira. Horregatik beharrezkoa da euren oinarri ezagutzea eta hardware plataforma desberdinetan inplementatu daitezkeen sistema automatizatuak diseinatzeko gai izatea.

Irakasgai hau funtsezkoa da bigarren mailan irakasten diren ingeniaritzako edozein gradutarako. Hala ere, Elektronika eta Automatikako Ingeniaritzako graduan beste irakasgai batzuekin osatuko da.

Industriako automatizazio eta kontrolari buruzko sarrera egin ondoren,Siemens automata programagarriak eta Matlab software matematikoa erabiliz sakonduko da egindako diseinuak ulertzeko.

Ondoren, merkatuan existitzen diren sentsore eta eragingailu garrantzitsuenak aztertuko dira eta erregulazio automatikoko sarrera egingo da.

Ikasgaiaren gaitasunak lortzeko komeni da ikasleak ondorengo ikasgaiak gaindituak izatea: Kalkulua, Ingeniaritzaren Oinarri Fisikoak eta Industria Elektronika.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUN OROKORRAK:

Irakasgai honetan landuko ditugun gaitasunak honako hauek dira:

1.-Arazo teknikoak ebaztea, erabakiak hartzea, sormen teknikoa, arrazoibide kritikoa

2.-Gai zientifiko eta teknikoei buruzko informazioa eta liburuak bilatzea eta beraiekin lan egitea.

3.-Esparru anitzetako lantaldeetan jardutea.

GAITASUN ZEHATZAK:

1.- Automatismoen eta kontrol sistemen oinarriak (ereduztapena eta diseinua).

2.-Automatizaketaren piramidearen atal garrantzitsuenak ezagutzea.

3.-Kontrol sistemen atal garrantzitsuenak ezagutzea.

4.-Sistema mota ezberdinak prozesu industrialetan antzematea.

5.-Kontrol sistema baten lan egiteko era ulertzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Automatismoak

Teoriaren gai-zerrenda:

1. Industria automatizazioari sarrera.

2. Automata programarria.

3. Sistema konbinazionalak.

4. Sistema sekuentzialak.

5. Tenporizadoreak eta kontadoreak.

6. Konparadoreak, zenbakiak eta eragiketa matematikoak.

7. Erregistroak: higidura eta biraketa, eragiketa logikoak eta matematikoak.

Laborategiko praktiken gai-zerrenda (horietako batean iraunkortasuna eta automatizazio industriala integratzen dira):

- Siemens Automaten programazio inguruaren aurkezpena.

- Sistema konbinazionalak – Karnaugh.

- Sistema konbinazionalak – Quine-McCluskey.

- Sistema sekuentzialak.

- Tenporizadoreak.

- Kontadoreak, zenbakiak, eragiketa matematikoak, funtzioak…



2. Kontrol Automatikoa

Teoriaren gai-zerrenda:

1: Kontrol automatikoari sarrera.

2: Sistema dinamikoen ereduak (Ekuazio diferentzialak).

3: Laplace-n transformatua.

4: Sistema dinamikoen kanpo-adierazpidea.

5: Denboraren eremuko azterketa.

6: Sistema berrelikatuen egonkortasuna.

7: Sistema berrelikatuen egoera iraunkorra.

8: PID kontrolagailuak.

9: Ordenagailua kontrol-elementu gisa.

Laborategiko praktiken gai-zerrenda:

- Ereduztapena eta transferentzia-funtzioa.

- Lehen ordenako sistemak (denboraren eremuko azterketa).

- Bigarren eta goi ordenako sistemak (denboraren eremuko azterketa).

- Sistema berrelikatuak.

- PID kontrolagailuak.

MetodologiaToggle Navigation

Gai ezberdinen arteko ordu banaketa bera da Industri Ingeniaritzako gradu guztietarako.

Irakasgaiak bi atal nagusi ditu:

1. Automatismoak:

Teoria: 2 ordu astean, 7 astez. Praktikak: 2 ordu astean, 10 astez.

2. Kontrol Automatikoa

Teoria: 2 ordu astean, 8 astez. Praktikak: 2 ordu astean, 5 astez.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • otros (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Praktikak derrigorrezkoak dira. Egiten ez badituzte, praktiketako azterketa bat egin beharko dute, aldez aurretik eskatuta, amaierako azterketa egin aurretik.

Praktiken %50 gutxienez egiten ez bada, edo praktiken azterketa egiteko eskaera existitzen ez bada, ikasgaian ez aurkeztutzat emango da. Era berean, praktiken %50 baino gehiago aurkeztuta, irakasleari uko egiteko eskaera idazten badio (azterketa baino 10 egun lehenago), ikaslea ez aurkeztutzat emango da.



Ohiko deialdiaren azterketa bi zatitan banatzen da: kontroleko atala eta automatismoen atala. Atal bakoitzak 10 puntu izanen ditu, eta gutxienez 3,5 lortu beharko da atal bakoitzean laborategiko kalifikazioa kontutan hartu ahal izateko.

Irakasgaiaren bukaerako nota honako hau izango da:

Automatismoen atalaren nota bi zatitan banatuko da: %30a, bukaerako azterketaren notatik aterako da; eta %20a automatismoen praktiketan lortutako notatik. Praktiketan, taldekako lana egiteko zeharko gaitasuna landu eta ebaluatzen da.

Kontroleko atalaren nota hiru zatitan banatuko da: %30a, bukaerako azterketaren notatik aterako da; %10a, kontroleko praktiketan lortutako notatik, non ariketak ebazteko zeharko gaitasuna landu eta ebaluatuko den; eta %10a, ezagutzei buruzko ebaluazioetan lortutakoa, testaren bidez edo kontzeptu teorikoekin lotutako ariketak garatuz.



Beraz, bukaerako nota kalkulatzeko ondorengo formula erabiliko da:

(Automatismoen azterketaren nota) * 0,3 + (Automatismoen praktiken nota) * 0,2 + (Kontroleko azterketaren nota) * 0,3 + (Kontroleko praktiken nota) * 0,1 + (Kontroleko ezagutzei buruzko ebaluazioaren nota) * 0,1



Azterketaren atal baten ez bada 3.5 gutxiengo nota lortzen, irakasgaia ez da gainditutzat ematen. Egoera horretan bukaerako nota azterketaren atal bietan lortutako batazbesteko nota izango da, eta 0.6 koefizienteagatik biderkatua izango da, praktiketako notak kanpoan geratzen direlarik.



Irakasgaiaren ebaluazio presentziala egin ezin bada, dagozkion aldaketak egingo dira online ebaluazioa egiteko, COVID-19aren ondorioz sor daitezkeen egoerak direla eta, UPV/EHUn dauden tresna informatikoak erabiliz. Online ebaluazio horren ezaugarriak ikasle-gidetan eta e-gelan argitaratuko dira.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Praktikak derrigorrezkoak dira. Egiten ez badituzte, praktiketako azterketa bat egin beharko dute, aldez aurretik eskatuta, amaierako azterketa egin aurretik.

Praktiken %50 gutxienez egiten ez bada, edo praktiken azterketa egiteko eskaera existitzen ez bada, ikasgaian ez aurkeztutzat emango da. Era berean, praktiken %50 baino gehiago aurkeztuta, irakasleari uko egiteko eskaera idazten badio (azterketa baino 10 egun lehenago), ikaslea ez aurkeztutzat emango da.



Ezohiko deialdiaren azterketa bi zatitan banatzen da: kontroleko atala eta automatismoen atala. Atal bakoitzak 10 puntu izanen ditu, eta gutxienez 3,5 lortu beharko da atal bakoitzean laborategiko kalifikazioa kontutan hartu ahal izateko.

Irakasgaiaren bukaerako nota honako hau izango da:

Automatismoen atalaren nota bi zatitan banatuko da: %30a, bukaerako azterketaren notatik aterako da; eta %20a automatismoen praktiketan lortutako notatik. Praktiketan, taldekako lana egiteko zeharko gaitasuna landu eta ebaluatzen da.

Kontroleko atalaren nota hiru zatitan banatuko da: %30a, bukaerako azterketaren notatik aterako da; %10a, kontroleko praktiketan lortutako notatik, non ariketak ebazteko zeharko gaitasuna landu eta ebaluatuko den; eta %10a, ezagutzei buruzko ebaluazioetan lortutakoa, testaren bidez edo kontzeptu teorikoekin lotutako ariketak garatuz.



Beraz, bukaerako nota kalkulatzeko ondorengo formula erabiliko da:

(Automatismoen azterketaren nota) * 0,3 + (Automatismoen praktiken nota) * 0,2 + (Kontroleko azterketaren nota) * 0,3 + (Kontroleko praktiken nota) * 0,1 + (Kontroleko ezagutzei buruzko ebaluazioaren nota) * 0,1



Azterketaren atal baten ez bada 3.5 gutxiengo nota lortzen, irakasgaia ez da gainditutzat ematen. Egoera horretan bukaerako nota azterketaren atal bietan lortutako batazbesteko nota izango da, eta 0.6 koefizienteagatik biderkatua izango da, praktiketako notak kanpoan geratzen direlarik.



Irakasgaiaren ebaluazio presentziala egin ezin bada, dagozkion aldaketak egingo dira online ebaluazioa egiteko, COVID-19aren ondorioz sor daitezkeen egoerak direla eta, UPV/EHUn dauden tresna informatikoak erabiliz. Online ebaluazio horren ezaugarriak ikasle-gidetan eta e-gelan argitaratuko dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Materialak
Irakasgai honetako materialak e-gelan jarriko dira ikasleek behar duten heinean.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Oinarrizko Bibliografia:

1.-Autómatas programables, Entorno y aplicaciones. Enrique Mandado Pérez y otros (Editorial Thomson)



2.-Ordenagailu bidezko sistemen kontrola, Ekaitz Zulueta, (Editorial Elhuyar)



3.-Sistemas digitales de Control, Oscar Barambones (Editorial EHU-UPV)



4.-Erregulazio Automatikoa, Tapia A. y Florez, J.(Editorial Elhuyar)



Gehiago sakontzeko bibliografia

1.-Programmable Logic Controllers, Cuarta edición, W. Bolton (Editorial elsevier)

2.-Ingeniería De La Automatización Industrial. 2ª Edición. Ramón Piedrafita Moreno (Editorial Ra-ma)

3.-Automatización. Problemas Resueltos Con Autómatas Programables. Juan Pedro y otros (Editorial Paraninfo)

4. Sistemas control automático 7ª Edición. Benjamin C. Kuo, (aut.). Prentice Hall

Aldizkariak

Revista Iberoamericana de Automática e Informática Industrial. http://riai.isa.upv.es/
Aldizkari hau sarrera askekoa da eta irakasgaian jorratzen diren hainbeste gaiei buruzko anitz artikulu eta zientzi lanak ditu.

Automatica. http://www.journals.elsevier.com/automatica/
Aldizkari honek irakasgaiak jorratzen duen esparruaren inguruko ikerketa zabalak aztertzen ditu. Gainera hainbat artikulu era askean jeitsi daitezke.

Web helbideak

www.ehu.es

https://egela1819.ehu.eus/ (Irakasgaiko apunteak, aurkezpenak, laburpenak eta praktiketako gidak aurkituko dituzu)

http://w1.siemens.com/entry/es/es/

www.amazon.com (Irakasgaiko esparruan ezagutza sakonago bat lortzeko proposaturiko liburuak bertan aurkituko dituzue)

http://www.diazdesantos.es/ (Oinarrizko liburuak erosteko leku aproposa da)

www.elhuyar.com (Euskarazko kontroleko liburuak aurkitzeko lekua da.)

http://industrial.omron.es/

http://www.vc.ehu.es/depsi/

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-23

16:00-18:00 (1)

24-30

16:00-18:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 205 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 205 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-23

09:00-11:00 (1)

24-30

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. REGULACIÓN AUTOMÁTICA - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E. (1)
  • LAB. REGULACIÓN AUTOMÁTICA - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E. (2)

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-23

11:00-13:00 (1)

24-30

11:00-13:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. REGULACIÓN AUTOMÁTICA - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E. (1)
  • LAB. REGULACIÓN AUTOMÁTICA - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E. (2)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

16:00-18:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 104 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

18:00-20:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. REGULACIÓN AUTOMÁTICA - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E. (1)

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

16:00-18:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. REGULACIÓN AUTOMÁTICA - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E. (1)