XSLaren edukia

Ingurumen Teknologiak25988

Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Mekanikoa + Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza
Ikasturtea
2022/23
Maila
5
Kreditu kopurua
6
Kodea
25988

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Gelako p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

“Ingurumen-Teknologiak” irakasgaiaren helburua poluzioaren oinarrizko kontzeptuak eta horren aurkako prebentzio teknikak hiru ingurune-bektoreetan (airea, ura eta lurzorua) ezagutzea da, hainbat industria-sektoretan ingeniariaren garapen profesionalerako ezaguera nahikoa lortzea baimentzen dutenak.



Irakasgaia 6 ECTS kredituko materia da, nahitaezkoa, hurrengo Graduen 4. mailan ematen dena: Industria Elektronikoren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua, Ingeniaritza Mekanikoko Gradua, Industria Kimikaren Ingeniaritzako Gradua. “Industria Adarreko Bateratua” moduluaren barruan dago. Moduluak nahitaezko 78 ECTS kreditu ditu, 2. eta 4. mailen 12 irakasgaitan banatuak.



Irakasgai honek ez du aurrebaldintzarik. Hala ere, bere ezaugarriak direla eta, hiru Graduen 1. mailako “Ingeniaritzaren Oinarri Kimikoak” aldez aurretik ikasi izana egokia da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

ESPEZIFIKOAK

G.Z.1. Ingurune-poluzioko eta jasangarritasuneko kontzeptuak ezagutzea.

G.Z.2. Uren, airearen eta hondakinen arazo globalak eta ingurumeneko eraginak identifikatzea, enuntziatzea eta ulertzea.

G.Z.3. Ingurune-poluzio kontzeptuak eta kontrol teknologia nagusiak airearen, uraren, eta lurzoruaren kutsaduraren arazoei eta ingurumen kalitateari aplikatzea.

G.Z.4. Teknologia industrialaren arloan arazoak nork bere ekimenez konpontzea, erabakiak hartze, irudimena garatze, arrazoibide kritikoa erabiltzea eta jakintzak, gaitasunak eta trebetasunak transmititzea.

G.Z.5. Ingurumenarekin erlazionatutako zer legedi erabili behar den jakitea, eta legedi hori ulertzea eta aplikatzen jakitea.

G.Z.6. Industria kimikoaren arrisku nagusiak aurreikustea eta analizatzea.



ZEHARKAKOAK

G.Ze.1. Diziplina anitzeko ingurunean lan egiteko ahalmena.

G.Ze.2. Iturri bibliografiko nagusiak egokiro erabiliz ingurune-teknologiari buruzko informazio lortzeko, ulertzeko eta modu zientifiko eta teknikoan interpretatzeko gaia izatea.

G.Ze.3. Lanean jarrera arduratsua eta ordenatua eta ikasketarako prestua izatea.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA INGURUMEN-SISTEMA. POLUZIOA

2. GAIA ATMOSFERAREN KUTSADURA

2.1.Atmosfera. Konposizioa eta egitura

2.2.Atmosferaren energia

2.3.Airearen kutsadura-prozesua

2.4.Kutsatzaile atmosferikoak

2.5.Airearen kalitatea

2.6.Kutsadura atmosferikoaren ondorioak

3. GAIA URAREN KUTSADURA

3.1.Uraren izaera eta propietateak

3.2.Ur-kutsaduraren jatorria

3.3.Uraren kutsatzaileak eta efektuak

3.4.Lurrazaleko uraren kalitatea

3.5.Uraren arazketa

4. GAIA LURZORUAREN KUTSADURA ETA HONDAKINAK

4.1.Lurzoruaren ezaugarriak eta kutsatzaileak

4.2.Hondakinak

4.3.Lurzoruaren deskontaminazioa



MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetarako proposatutako metodologia aktiboa da, hau da, planifikatutako jarduerek ikasleei ezagueraren eraikuntzan parte hartzea eta erantzukizun handiagoa lortzea baimentzen diete.



Irakasleen eta ikasleen arteko erlazioa eta komunikazioa hurrengo bideen bidez egiten da:

• Klase teorikoak eta gela praktikak

• eGelaren bidez. Plataforma honetan ikasleek beharrezko informazio guztia dute.

• Tutoretzak



Osasun egoera dela eta irakaskuntza modu ez-presentzialean egin behar baldin bada, irakasgai honen ezaugarriek, antolatuta dagoen moduan garatzeko aukera ematen dute, horretarako UPV/EHUk gure eskura jartzen dituen baliabide informatikoak erabiliz (bbc, eGela, etab.).

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Test motatako proba (%): 15
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren ebaluazioaohiko deialdian presentziala izango da. Hala ere, irakasgaiaren ebaluazio presentziala egin ezin bada, dagozkion aldaketak egingo dira UPV/EHUn dauden tresna informatikoak erabiliz on-line ebaluazioa egiteko. On-line ebaluazio horren ezaugarriak ikasle-gidetan eta eGelan argitaratuko dira.





Ohiko deialdian irakasgaia honela ebalutuko da:



Testak: azken kalifikazioaren %15a

Taldeko lana: azken kalifikazioaren %15a

Idatzizko froga: azken kalifikazioaren %70a



Azken kalifikazioa ebaluazio bakoitzaren emaitzei aipatutako ehunekoak aplikatuz kalkulatuko da. Dena den, irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da honako BALDINTZA hauek betetzea:

a)Asistentzia gutxienez %80a izatea.

b)Ezarritako jarduera guztiak egitea, ezarritako epearen barruan.

c)Jarduera global bakoitzean gutxieneko kalifikazioa %35 izatea.



Irakasgaia gainditzeko azken kalifikazioak gutxienez 5/10 izan behar du. Aurreko baldintzak bete ez dituzten ikasleek 4ko kalifikazioa izango dute ohiko deialdian, lortutako emaitza partzialak edozein izanda ere.



EBALUAZIO-TRESNAK

Ebaluazio mistoari dagozkion bi test-motako probetan erantzun positiboek puntu 1 gehituko dute eta erantzun negatiboek 0.25 puntu kendu.



Talde-lana irakasleak balioetsiko du, errubrika baten bidez.



Ebaluazio-tresna guztiak eGelan argitaratuta daude.



AZKEN EBALUAZIOA



Azken ebaluazioa egitea aukeratzen duten ikasleek (araudian ezarritakoaren arabera)irakasgaiarekin eduki teoriko-praktikoekin erlazionatuta dagoen idatzizko proba egin beharko dute, ohiko deialdiari dagokion datan. Irakasgaia gainditzeko gutxieneko kalifikazioak 5/10 izan behar du.



EBALUAZIO-DEIALDIARI UKO EGITEA:

Ikasleek azterketara ez aurkeztea besterik ez dute ohiko ebaluazio-deialdiari uko egiteko.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian, bai ebaluazio mistoa bai azken azterketa aukeratu duten ikasleen ebaluazio prozesua berdina da. Bi kasuetan, irakasgaia azterketa baten bidez ebaluatuko da. Azterketa horrek irakasgaiari buruzko garapen-galdera teorikoak eta problemak izango ditu. Irakasgaia gainditzeko gutxieneko kalifikazioak 5/10 izan behar du.



Irakasgaiaren ez-ohiko ebaluazioa presentziala izango da. Hala ere, irakasgaiaren ebaluazio presentziala egin ezin bada, dagozkion aldaketak egingo dira UPV/EHUn dauden tresna informatikoak erabiliz on-line ebaluazioa egiteko. On-line ebaluazio horren ezaugarriak ikasle-gidetan eta eGelan argitaratuko dira.



Ikasleek azterketara ez aurkeztea besterik ez dute ebaluazio-deialdiari uko egiteko.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

eGelan dagoen materiala.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1.Alfonso Contreras López, Mariano Molero Meneses. “Introducción al estudio de la contaminación y su control”. Universidad Nacional de Educación a Distancia, Madrid 1995

2.Baird, C. “Química ambiental” (2001) Barcelona

3.Bueno, J.L., Sastre, H., Lavín, A.G. “Contaminación e ingeniería ambiental. Vol. I. Conceptos generales y actividades contaminantes”, Ficyt (1997) Oviedo

4.Bueno, J.L., Sastre, H., Lavín, A.G. “Contaminación e ingeniería ambiental. Vol. II. Contaminación atmosférica”, Ficyt (1997) Oviedo

5.Bueno, J.L., Sastre, H., Lavín, A.G. “Contaminación e ingeniería ambiental. Vol. III. Contaminación de las aguas”, Ficyt (1997) Oviedo

6.Bueno, J.L., Sastre, H., Lavín, A.G. “Contaminación e ingeniería ambiental. Vol. IV. Degradación del suelo y tratamiento de residuos”, Ficyt (1997) Oviedo

7.Bueno, J.L., Sastre, H., Lavín, A.G. “Contaminación e ingeniería ambiental. Vol. V. Gestión de la contaminación”, Ficyt (1997) Oviedo

8.Kiely, G. “Ingeniería ambiental”. McGraw-Hill, 1999, Madrid.

9.Mariano Seoánez Calvo. “Ingeniería del medio ambiente”. Coedición: Ediciones Mundi – Prensa / Análisis y trabajos prospectivos, S.L. Madrid 1996

Gehiago sakontzeko bibliografia

Alonso, E., Martínez, T., Cambra, K., Lopez, L., Boldo, E., Zorrilla, B., Daponte, A., Aguilera, I., Toro, S., Iñiguez, C., Ballester, F., García, F., Plasencia, A., Artazcoz, L., Medina, S. “Evaluación en cinco ciudades españolas del impacto en salud de la contaminación atmosférica por partículas. proyecto europeo Apheis”. Rev. Esp. Salud Pública, 79, pp. 297-308 (2005).

Alvarado-Zeledón, X. “Impacto en la salud ambiental por efecto de emisiones de dióxido de azufre del volcán arenal, en la población de la Fortuna de San Carlos”. Revista Costarricense de Salud Pública, 15(29), (2006).

Botkin, D.B., Keller, E.A. “Environmental science. Earth as a living planet”. Editorial John Wiley & Sons, Inc., Estados Unidos (2005).

Conesa, V.; Conesa-Ripoll, V.; Capella, V.; Conesa-Ripoll, L. A. “Auditorías medioambientales: guía metodológica”. Editorial Mundi-Prensa, (1997).

Cuadrat, J.M., Pita, M.F. “Climatología” Ediciones Cátedra S.A. (1997).

Droste, R.L. “Theory and practice of water and wastewater treatment”. Editorial John Wiley & Sons, Inc., Estados Unidos (1997).

Nazaroff, W.W., Álvarez-Cohen, L. “Environmental engineering science” Editorial John Wiley & Sons, Inc., Estados Unidos (2001).

Santiago, I. “Intoxicación por gases”. Anales Sis. San. Navarra, 26(1), pp.173-180 (2003).
Tchobanoglous, G., Kreith, F. “Handbook of solid waste management” Editorial Mcgraw-Hill, Estados Unidos (2002).

Williams, P.T. “Waste treatment and disposal”. Editorial Wiley, Gran Bretaña (2005).

Aldizkariak





Web helbideak

Legislación UE
http://europa.eu/pol/env/index_es.htm

Ministerio de Agricultura, Alimentación y Medio Ambiente: Prevención y Gestión de Residuos
http://www.magrama.gob.es/es/calidad-y-evaluacion-ambiental/temas/prevencion-y-gestion-residuos/default.aspx

Gobierno Vasco: Medio ambiente
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-home/es

IHOBE: Sociedad pública vasca de medio ambiente
http://www.ihobe.net/

Instituto Nacional de Seguridad e higiene. Ministerio de Empleo y Seguridad Social
http://www.insht.es/portal/site/Insht/

European Environment Agency EEA. Spatial analysis of green infrastructure in Europea
http://www.eea.europa.eu/publications/spatial-analysis-of-green-infrastructure