XSLaren edukia

Elektronika Digitala25993

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Mekanikoa + Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25993

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3030
Gelako p.1020
Laborategiko p.2040

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

ELEKTRONIKA DIGITALA irakasgaiak sistema digitalen ikasketan eta diseinuan sakontzea du helburu. Sistema digitalak konbinazionalak zein sekuentzialak izango dira. Horretarako, informazioa digitalki adierazteko sistema erabilienak barneratzeaz gain, zirkuitu digitalak diseinatzeko, simulatzeko eta aztertzeko gaitasuna garatuko da.



Zirkuitu digitalei dagokienez, logika kableatuan oinarritutako teknika ezagunetatik abiatuta, logika programagarrian oinarritutako teknikak landuko dira. Azken horretarako, Hardwarea Deskribatzeko Lengoaiei sarrera emango zaie, bereziki VHDL deitutakoari, eta dagozkien simulazioa eta inplementazioa egingo dira gailu logiko programagarrietan -FPGA direlakoetan hain zuzen-. Era berean, eta aurrekoekin alderatuta, mikroprozesadorean oinarritutako sistemak, arkitektura eta sistema horien memoria digitalak aurkeztuko dira.



Irakasgai hau hainbat industria arloren garapena oinarritzen duen oinarria da, hala nola kontrol-sistema industrialak, kontsumoko elektronika, produkzio-prozesuen automatizazioa, telekomunikazioak, etab.



Aurrebaldintzak:



Derrigorrezkoa den Elektronika Digitaleko irakasgaia 1.lauhilekoan kokatzen da Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako graduko 3.kurtsoan, eta Ingeniaritza Mekanikoa + Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradu Bikoitzeko 4.kurtsoan.

Irakasgai honek, aldiz, 2.kurtsoko irakasgaietan garatutako gaitasunak behar ditu. Irakasgai hauek, zehazki, honako hauek dira:



- Industria Elektronika.

- Automatismoak eta Kontrola.



Testuingurua gainontzeko irakasgaiekin duen erlazioaren ikuspuntutik:



Irakasgai honetan Elektronika Digitaleko oinarrizko kontzeptuak lantzen direnez, dagozkion gaitasun, ezaupide eta trebetasunak kurtso bereko beste hainbat irakasgaitan aplikatzen dira:



- Sistema Elektroniko Digitalak. Elektronika Digitalari jarraipena ematen dion irakasgaia

- Industria Automatizazioa



Era berean, eta antzeko arrazoiengatik, Elektronika Digitala aldez aurretik egitea gomendagarria da hurrengo kurtsoan dauden beste irakasgai hautazko batzuetarako:



- Kontrol Digitala.

- Kontrol Teknika Aurreratuak.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Industria Elektronika Teknologia espezifikoko (TEEOI) moduluaren GAITASUNAK:



TEEOI.3. Elektronika digitalaren eta mikroprozesadoreen oinarriak eta aplikazioak ezagutzea.

TEEOI.6. Sistema elektroniko analogikoak, digitalak eta potentziakoak diseinatzeko gaitasuna. (Gehiago zehaztuz, sistema elektroniko digitalak lantzen dira).



IKASKUNTZA EMAITZAK:



1. Elektronika digitalaren aplikazioak garatzeko oinarriak eta funtsezko ezagutzak eskuratzea

2. Gehien erabiltzen diren informazioa digitalki aurkezteko sistemak ezagutzea eta horiekin lan egiteko gai izatea

3. Zirkuitu digitalen analisia egiteko, sintetizatzeko eta erroreak detektatzeko teknikak menderatzea

4. Familia logikoetako zirkuitu integratu komertzialetan nahiz diseinu propioetan oinarritutako aplikazioak garatzea

5. Sistema digital bai kableatuak bai programagarriak diseinatzeko metodologiak aplikatzea

6. Laborategian erabiltzen diren diseinu elektronikorako software-tresnak egoki erabiltzea

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Edukien deskribapen laburra: Sistema digitalak, analisia eta diseinua



Gehiago zehaztuz, eduki teorikoak eta praktikoak ondorengo gai hauen bidez garatzen dira:



0.Gaia: Sarrera

1.Gaia: Zirkuitu digitalak diseinatzeko eta inplementatzeko sarrera

2.Gaia: Informazioaren aurkezpen digitala

3.Gaia: Elektronika Digitalaren oinarriak

4.Gaia: Hardwarea deskribatzeko lengoaiak

5.Gaia: Sistema logiko konbinazionalak

6.Gaia: Sistema logiko sekuentzialak

7.Gaia: Memoriak

MetodologiaToggle Navigation

Ikaskuntza-irakaskuntza garatzeko moduak modu espositiboa, gela iraulia eta ikaskuntza kooperatiboan oinarritutako metodologia aktiboak uztartzen ditu. Gainera, ikaskuntza proiektuetan/problemetan oinarritua (PBL/POI) izango da; horien agertokiak benetako industria-aplikazioak izango dira, eta ikasleek, elkarlanean, elektronika digitalaren eremutik beren kontrol-soluzioak proposatu, simulatu eta inplementatuko dituzte.



Beharrezko gaitasunak eta trebetasunak ikasgelako eskola-orduetatik (magistralak M, gelako ariketak GA eta laborategiko praktikak GL) nahiz ikasgelaz kanpoko jardueren orduetatik eskuratuko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 35
    • Test motatako proba (%): 10
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 25
    • Banakako lanak (%): 5
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 25

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

. EBALUAZIO JARRAITUA:



.. Bloke teoriko-praktikoa:



Eduki horiek ebaluatzeko, honako proba hauetatik lortutako emaitzak hartzen dira kontuan:

- banakako idatzizko probak, galderekin eta ariketekin (1)

- banakako test erako probak, eskola-orduetan ikasgelan aurrez aurre dauden ikasleei zuzenduak

- galdetegiak eGelan, ikasgelaz kanpoko orduetan egitekoak

(1) bloke honen nota finala kalkulatzeko, ezinbestekoa da idatzizko proba bakoitzean % 30 gainditzea



Bloke teoriko-praktikoaren kalifikazio finala honela lortzen da:

- Idatzizko probak: % 35

- Testak: % 10

- Galdetegiak: % 5



.. Laborategiko praktiken Blokea:



Eduki horiek ebaluatzeko, honako proba hauetatik lortutako emaitzak hartzen dira kontuan:

- Banakako Laborategiko proba (2)

- Planteatutako arazoari proposatutako soluzioaren proiektua: kodea, simulazioa eta inplementazioa, irakaslearen aurrean baliozkotzea, txostena eta beste zereginak

(2) bloke honen nota finala kalkulatzeko, ezinbestekoa da proba honetan gutxienez % 50 gainditzea.

Derrigorrezkoa da laborategiko praktiketara joatea eta proiektua entregatzea. Praktiketako saioetan justifikatu gabeko 2 falta baino gehiago izanez gero, ebaluazio jarraitua egiteko eskubidea galtzen da eta nahitaez ebaluazio finalera joan beharko da.



Laborategiko praktiketako zatiaren kalifikazio finala honela lortzen da:

- Banakako Laborategiko proba: % 50

- Proiektu kooperatiboa: % 50



Ohiko deialdiko ebaluazio jarraituan parte hartzen hasiz gero, “ez-aurkeztua” kalifikazio finala lortuko da indarrean dagoen UPV/EHUko araudiak ezartzen dituen baldintzak betetzen direnean.



. AZKEN EBALUAZIOA:



Ebaluazio jarraituari uko egin nahi dioten ikasleak indarrean dagoen UPV/EHUko araudiak ezartzen dituen baldintzak eta epeak bete beharko ditu. Kasu horretan, gaitasunak honela ebaluatuko dira:

- Proiektu bat entregatzea eta erakustea (derrigorrezkoa) eta

- AZKEN AZTERKETA: ohiko deialdiko azterketa-aldiaren data ofizialean. Azterketa horrek 2 proba izango ditu, proba bat irakasgaiaren bloke bakoitzeko hain zuzen ere: Galdera eta ariketa teoriko-praktikoak dituen idatzizko proba eta laborategiko praktiketako proba bat.



. IRAKASGAIA GAINDITZEKO BALDINTZA:



Irakasgaia gainditzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:

- Eduki teoriko-praktikoaren blokea gainditzea eta

- laborategiko praktiken blokea gainditzea (azterketa + proiektua)



. KALIFIKAZIO FINALA:



Irakasgaiaren kalifikazio finala honela lortzen da:

- Bloke teoriko-praktikoa: % 50

- Laborategiko praktiken blokea: % 50

- Soilik bloke bat gaindituz gero, gehienez 4ko (suspentso) NOTA FINALA jarriko da. Gainditutako blokeak bere horretan jarraituko du ezohiko deialdira arte.

- Bloke teoriko-praktikoan ez dira probarik liberatzen, blokea osorik gaindituta egon behar da.

- Laborategiko praktiken blokean, proiektua edo laborategiko praktiketako azterketa liberatu daiteke.



. DEIALDIARI UKO EGITEKO:



Ohiko deialdiari uko egin nahi dion ikasleak indarrean dagoen UPV/EHUko araudiak ezartzen dituen baldintzak bete beharko ditu.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian, ohiko deialdian ebaluazio finala eskatzen duten ikasleei aplikatzen zaizkien ebaluazio-irizpide berak jarraituko dira.



Kasu horretan, gaitasunak honela ebaluatuko dira:



- Proiektu bat entregatzea eta erakustea (derrigorrezkoa) eta

- AZKEN AZTERKETA: ezohiko deialdiko azterketa-aldiaren data ofizialean. Azterketa horrek 2 proba izango ditu, proba bat irakasgaiaren bloke bakoitzeko hain zuzen ere: Galdera eta ariketa teoriko-praktikoak dituen idatzizko proba eta laborategiko praktiketako proba bat.



. IRAKASGAIA GAINDITZEKO BALDINTZA:



Irakasgaia gainditzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:

- Bloke teoriko-praktikoaren azterketa idatzia gainditzea ETA

- Laborategiko praktiken azterketa gainditzea eta

- Proiektua entregatzea eta erakustea



. KALIFIKAZIO FINALA:



Irakasgaiaren kalifikazio finala honela lortzen da:

- Bloke teoriko-praktikoa (idatzizko proba): % 50

- Praktiken blokea (laborategiko praktiken proba % 50 + proiektua % 50): % 50

- Soilik bloke bat gaindituz gero, gehienez 4ko (suspentso) NOTA FINALA jarriko da



. DEIALDIARI UKO EGITEKO:



Ezohiko deialdiari uko egin nahi dion ikasleak indarrean dagoen UPV/EHUko araudiak ezartzen dituen baldintzak bete beharko ditu.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Irakasgaiaren aurkezpen digitalak, praktiketako gidoiak, material lagungarria etab. Edurne IRISARRI. Campus Birtuala/eGela plataforma/Elektronika Digitala, 2023/24

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- FLOYD, T.L. Fundamentos de Sistemas Digitales. Ed. Prentice-Hall

- TOCCI, R.J. Sistemas Digitales. Principios y aplicaciones. Ed. Prentice-Hall

- ÁLVAREZ RUIZ DE OJEDA, L.J. Diseño Digital con Lógica Programable, Ed. Tórculo Edicións

- LAMERES, BROCK J. Introduction To Logic Circuits & Logic Design With VHDL, Ed. Springer Nature Switzerland

- LAMERES, BROCK J. Quick Start Guide To VHDL, Ed. Springer Nature Switzerland

- GARCÍA ZUBÍA, J.; ANGULO MARTÍNEZ, I.; HERNÁNDEZ JAYO, U. Fundamentos de electrónica digital: acceso a laboratorio remoto de FPGA/VHDL. Ed. Garceta

- PARDO F. VHDL Lenguaje para descripción y modelado de circuitos (Universidad de Valencia)

Gehiago sakontzeko bibliografia

- HAYES, J. P. Introducción al Diseño Lógico Digital. Ed. Addison-Wesley
- MANDADO, E. Dispositivos Lógicos Programables y sus aplicaciones. Ed. Thomson-Paraninfo
- GARCÍA ZUBÍA, J. Problemas Resueltos de Electrónica Digital. Ed. Paraninfo Thomson.
- VELASCO, J. Problemas de Sistemas Electrónicos Digitales. Ed. Paraninfo.
- BAENA, C. Problemas de Circuitos y Sistemas Digitales. Ed. McGraw-Hill.
- ALMONACID, G. Desarrollo y Aplicación de Sistemas Digitales. Ed. Paraninfo
- IEEE Standard VHDL Language Reference Manual
- ASHENDEN, P.J.; LEWIS, J. VHDL-2008 Just the new stuff. Ed. Morgan Kaufmann.

Aldizkariak

- Revista española de Electrónica
- Automática e Instrumentación

Web helbideak

- http://www.xilinx.com/
- https://digilent.com/
- http://www.datasheetarchive.com/
- https://www.edaplayground.com/
- https://vhdlguide.readthedocs.io/en/latest/index.html
- https://nandland.com/
- https://www.fpga4fun.com/
- https://www.ti.com/logic-circuit/overview.html

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-12:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 5.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

08:30-10:30 (1)

4-4

08:30-10:30 (2)

7-7

08:30-10:30 (3)

10-10

08:30-10:30 (4)

13-13

08:30-10:30 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 5.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eAULA 5.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eAULA 5.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • eAULA 5.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • eAULA 5.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-3

08:30-10:30 (1)

5-6

08:30-10:30 (2)

8-9

08:30-10:30 (3)

11-12

08:30-10:30 (4)

14-15

08:30-10:30 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-3

08:30-10:30 (1)

5-6

08:30-10:30 (2)

8-9

08:30-10:30 (3)

11-12

08:30-10:30 (4)

14-15

08:30-10:30 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:30-10:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

12:00-14:00 (1)

4-4

12:00-14:00 (2)

7-7

12:00-14:00 (3)

10-10

12:00-14:00 (4)

13-13

12:00-14:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eAULA 2.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eAULA 2.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • eAULA 2.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • eAULA 2.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-3

12:00-14:00 (1)

5-6

12:00-14:00 (2)

8-9

12:00-14:00 (3)

11-12

12:00-14:00 (4)

14-15

12:00-14:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-3

11:30-13:30 (1)

5-6

11:30-13:30 (2)

8-9

11:30-13:30 (3)

11-12

11:30-13:30 (4)

14-15

11:30-13:30 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)

31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-3

12:00-14:00 (1)

5-6

12:00-14:00 (2)

8-9

12:00-14:00 (3)

11-12

12:00-14:00 (4)

14-15

12:00-14:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)