XSLaren edukia

Industria Informatika25999

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Mekanikoa + Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25999

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3030
Laborategiko p.3060

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honetan jorratzen den gaia Industria Informatika da, alegia, industria ingurunean aplikatzen diren informatika sistemak. Oso gai zabala denez, industria informatikako aplikazioetako batzuk soilik landuko dira: konputagailuen erabilera gainbegiratze eta kontrol funtzioetarako, konputagailuak Pertsona-Makina Interfaze bezala, komunikazio sareen aplikazioak eta, batez ere, industria konputagailuen programazioa (eta programazio orokorra ere bai).



Esan bezala, informatikak aplikazio ugari ditu industria ezberdinetan: Energia ekoizpenerako monitorizazio eta kontrol sistemak, robotika, sistema txertatuak, makina-erreminta, industria planten monitorizazioa eta mantentze-lana, testerako sistemak, datu analogikoen bilketa, kontrolerako sistema aurreratuak, prototipo azkarren garapena, etab. Aplikazio hauek adibide batekin argitzearren, hegazkin baten kabina irudika dezakezu. Bertan, pilotuek behar duten informazio guztia

panel batean ikus daiteke (Pertsona-Makina Interfazea). Hegazkinaren osagai guztietan sentsoreak daude eta hauek komunikazio-saretik panelarekin komunikatzen dira. Horrek guztiak elkarrekin koordinatuta egon behar du eta aukera eman behar du eragingailuen bitartez pilotuak gidatu ahal izateko (palankak, botoiak, etab.). Eskuzko eta begizko kontrol horren atzetik konputagailu bat (edo bat baino gehiago) dago eta bere baitan edozein aldaketa berehala tratatzeko ahalmena duten programak edota sistema eragilea. Horrelako sistemetarako programak garatzea oso zaila da. Guzti honi gehitzen badiogu jasotako datuak kutxa beltzera bidali behar direla aldi berean eta hegazkinak automatikoki lan egiteko aukera izan behar duela (bere burua "pilotatuz"), erraz irudika daiteke industria informatikako sistema baten garapenak izan dezakeen konplexutasuna.



Laburbilduz, irakasgai honek ikasleari industria ingurunean informatika aplikazioak garatzen lagunduko dio. Irakasgaia gainditzean, ikaslea gai izango da konplexutasun ertaineko aplikazioak programatzeko eta horiek martxan jartzeko beharrezkoa den softwarea eta hardwarea identifikatzeko eta aukeratzeko. Horretaz gain, Pertsona-Makina Interfaze egokiak diseinatzeko ahalmena izango du eta oinarrizko komunikazio sareak, sistema banatuak eta sistema txertatuak ulertzeko ahalmena ere izango du. Horretarako, gure lanerako tresna nagusia LabVIEW izango da.



Programazioaren oinarriak aldez aurretik izatea garrantzitsua denez eta irakasgaiak orokorrean informatikarekin duen harreman estua dela eta, "25977-Informatikaren Oinarriak" irakasgaia gaindituta izatea gomendatzen da.



Ildo berean, irakasgaiak beste hainbat irakasgairekin elkarrekintza zuzena du. Batetik, aldez aurretik ikasten den "26511-Automatismoak eta Kontrola" irakasgaiak garatu beharreko kontrol aplikazioei buruzko oinarri sendoa eskaintzen du. Ez da derrigorrezkoa irakasgai hau gaindituta izatea, baina hirugarren mailako irakasgai askoren oinarria da. Bestetik, Industria Informatikan lortzen den programaziorako gaitasuna bigarren lauhilabeteko "25998-Robotika" eta "25996-Sistema Elektroniko Digitalak" irakasgaietan aplikatzen da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasun espezifikoak:

TEEOI10: Industria Informatika eta komunikazioen ezagutza aplikatua



Graduko gaitasunak:

C3: Oinarrizko eta teknologiako materien ezagutza, metodo eta teoria berriak ikasteko gaitasuna eta egoera berriei moldatzeko erraztasuna ematen diena.

C4: Industria Ingeniaritzako arloan problemak ekimenez ebazteko, erabakiak hartzeko, sormenerako, arrazoinamendu kritikorako eta ezagutzak, gaitasunak eta trebetasunak komunikatu eta transmititzeko ahalmena.

C5: Neurketak, kalkuluak, balorazioak, tasazioak, peritazioak, estudioak, txostenak, lan-planak eta lan analogoak egin ahal izateko ezagutzak.

C10: Ingurune eleanitz eta diziplina anitzekoan lan egiteko gaitasuna.

C13: Zientzia-metodologiaren berezko estrategiak aplikatzea: egoera eta problematika kuantitatiboki eta kualitatiboki analizatzea. Industria Ingeniaritzaren barruan Industria Elektronikaren espezialitatean berezkoak diren ereduak erabiliz

hipotesiak eta soluzioak planteatzea.

Zeharkako gaitasunak (UPV/EHUko katalogoa):

AA: Autonomia eta Autoerregulazioa. Ikasleak industria informatikako ingurune espezifikoan bere lana autoerregulatzeko gaitasuna erakusten du, autoformakuntza eginez eta programazio atazak modu autonomoan eginez.

GK: Gizarte Konpromisoa. Ikasleak bere industria informatikako aplikazio berritzaile proposamenaren gizarteko eta inguruneko inpaktua analizatzeko gaitasuna eskuratzen du.

KO: Komunikazioa eta Eleaniztasuna. Industria Informatikako lanen emaitzak zuzenki komunikatzeko gaitasuna erakusten du, bai ahozko, bai idatzizko bideak erabiliz.

EE: Etika eta Erantzukizun Profesionala. Ikasleak bere erantzukizun profesionala erakusten du ideia berritzailearen taldeko lanean, baita taldearekiko eta beste gelakideekiko inplikazio etikoei errespetua ere.

BE: Berrikuntza eta Ekintzailetza. Ingurune industrialerako ideia berritzaile bat proposatzeko gaitasuna erakusten du, startup moduko ekintzailetza kasu moduan formulatuz.

TL: Talde lana. Industria informatikako aplikazioaren ideia berritzailea proposatzeko taldean lan egiteko gaitasuna erakusten du.



Ikasketa emaitzak:



IE1: Hartutako ezagutzetatik abiatuta, industria komunikazioen arloko dokumentazio teknikoa interpretatzea eta honelako sistemen inplementaziorako egokiak diren soluzioak identifikatzeko gaitasuna izatea.

IE2: Produkzio prozesuen gainbegiratzerako, kontrolerako eta datu-eskuratzerako sistema sinpleak diseinatzea eta inplementatzea, banakako lana eta lankidetza lana erabiliz.

IE3: Industria sistemak analizatzea eta bere funtzionamendua adieraztea sistema bera egikaritzeko teknologiaren menpekotasunik gabe.

IE4: Ezarritako espezifikazioak betetzen dituzten industria prozesuen kontrolerako informatika sistemak diseinatzea eta inplementatzea, taldean lan eginez eta dokumentazio egokia sortuz.

IEAA1: Autokonfiantza eta motibazioa erakusten ditu modu autonomoan aukeratutako programazio ariketak arrakastaz garatzeko.

IEAA2: Modu autonomoan formakuntza egiteko gai da, programazio hizkuntzak ikasteko bere erritmoa autoerregulatuz eta burututako formakuntza ikastaroen ziurtagiriak aurkeztuz.

IEGK1: Taldeka egindako proposamen berritzaileak gizartean eta ingurumenean duen inpaktua aztertzen du eta txostenean islatzen du.

IEKO1: Bibliografiaren erreferentzia eta aipamen arauak betetzen ditu taldeko lanean.

IEKO2: Bere ideiak komunikazio eraginkortasunez adierazten ditu, hitzezko eta ez-hitzezko hizkuntzaren arteko koherentziari eutsiz.

IEEE1: Konfidentzialtasunez gordetzen ditu ideia berritzailearen talde lanaren testuinguruan erabiltzen dituen datu akademikoak eta profesionalak.

IEBE1: Konponbide berritzaileak sormenez proposatzen ditu industria informatikaren arloan.

IEBE2: Industria informatikako berrikuntza proiektu bat diseinatzen du, inguru hurbileko industrian planteatutako beharrei eta eskaerei erantzunez.

IETL1: Errespetuzko jarrera erakusten du taldearen barruan azaldutako ideiak adieraztean eta hartzean.

IETL2: Helburu komunak lortu nahi dituen lan talde baten rolak eta eraketa eta funtzionamendu arauak identifikatzen du.

IETL3: Dagozkion zereginak erantzukizunez betetzen ditu, helburu eta emaitza kolektiboak lortzeko.

IETL4: Bilerak eraginkortasunez koordinatzen ditu lankidetzako trebetasunak erabilita; hala nola lidergo partekatua eta txandakakoa.



Informazio gehiago gaitasunei eta ikasketa emaitzei buruz Ikasle Gidan.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.-Industria Informatika gure inguruko enpresetan

2.-Industria informatikaren oinarriak

3.-Denbora Errealeko Sistemak eta IoT

4.-Komunikazioak eta Hodeia



Informazio gehiago gaitegiari buruz Ikasle Gidan.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiaren ebaluazio mota jarraitua da. Lauhilabetekoan zehar, ikasleak laborategiko praktikak eta gelako ariketak egin ahal izango ditu gaitasunak eskuratzeko. Gelako orduak definizioz magistralak badira ere, ariketen ebazpena, talde-lana eta problemen inguruko eztabaida izango dira ohiko dinamika. Irakasgaia presentziala da eta bertaratzea derrigorrezkoa da, Ikasle Gidan azalduko den terminoetan. Derrigorrezkoa da, halaber, eGelako jardueren jarraipena egitea, mezuei adi egonez eta ezarritako epeei kaso eginez.



Ebaluazio-metodologiaren oinarrietako bat ikaslearen progresioa bermatzea da. Hori lortzeko, lanen tarteko entregak eta azterketa praktiko bat ezarri dira, azken hau programatzeko erabiliko dugun oinarrizko tresnaren (LabVIEW) inguruan. Helburua ez da ikasleak LabVIEWen programatzeko gaitasuna duela bermatzea, baizik eta irakasgaiaren testuinguruan gero eta konplexuagoak diren aplikazioak analizatzeko eta inplementatzeko gai dela bermatzea.



Proba eta lan horiek lauhilabetekoan zehar izango dira. Azterketa praktikoaren kalifikazioarekin batera azterketa ebatzia, ikasleak entregatutako fitxategiak eta hobekuntzarako gomendioak eskainiko dira, ikasleak bere ikasketa-prozesuaren jarraipen hobea egin dezan.



Azterketa praktikoaz gain, ikasleak taldekako lan bat eta praktiketako laborategi-txostena entregatu beharko ditu ebaluazioaren atalean azalduko den bezala. Lan horiek erdibideko entregak izango dituzte, irakaslearen feedback-a jaso eta zuzenketak egin ahal izateko.



Informazio gehiago metodologiari buruz Ikasle Gidan.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 50
    • Azterketa praktikoak (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiko ebaluazio metodo nagusia etengabeko ebaluazioa da. Ebaluazioaren probak honela xehatzen dira:



1.-Oinarrizko LabVIEW azterketa praktikoa: %20 (nota minimoa %50)



2.-Industria aplikazioei buruzko taldekako lana: %50 (nota minimoa %50)



3.-Praktiketako laborategi-txostena: %30 (nota minimoa %50)



Ikasturtean zehar gelan eta eGelaren bitartez jakinaraziko dira lan eta azterketa eta entrega guztien ezaugarri xeheak eta datak. Ez dira epez kanpoko lanak onartuko inolako kasutan. Bestalde, beharrezkoa bada, azterketa praktikoaren aurretik ikasleei bertaratze-konfirmazioa eskatu ahalko zaie (emailez), azterketa egiteko taldeak modu egokian antolatu ahal izateko. Ikasleren batek bestelako komunikabiderik beharko balu ohartarazpenak jasotzeko, irakasgaiaren koordinatzailearengana jo dezake laguntza eske.



Irakasgaia gainditzeko ebaluazio-proben zerrendan adierazitako nota minimoak eta irakasgaiaren batura totalean 10etik 5 puntuko nota minimoa eskuratu behar dira. Nota minimo guztiak lortuko ez balira baina batura totala 4 baino handiagoa balitz, kalifikazio finala aktetan 4 izango litzateke.



Salbuespen gisa, ikasleren batek nota minimoa ez badu lortzen atal bakar batean, baina atal horretan %40ko nota edo handiagoa badu, aukera izango du proba guztien puntuazioaren batura eginez gainditzeko, beti ere beste ebaluazio proba guztiak gainditu baditu.



Kalifikazioa osatzeko, ikasleak eGelako dominak eta puntu gehigarriak lortu ahal izango ditu lan jakin batzuetan bikaintasuna lortzeagatik. Domina eta puntu gehigarri horiek lehiakorrak izango dira eta beharrezko aurrerapenarekin azalduko da nola lortu daitezkeen. Modu honetara lor daitekeen maximoa 0,5 puntu (10 puntuko kalifikazio totalarekiko) izango da. Azken nota maximoa 10 da edozein kasutan.



Azterketa praktikoa ez bada gainditzen, ohiko deialdian, azterketaren egun ofizialean, errepikatu ahal izango da.



Azken ebaluazioaren baldintzak honakoak dira: ohiko deialdiko azterketa datan bertan ikasleak azterketa praktikoa egingo du eta bere lan indibidualen aurkezpenak egingo ditu. Bi jarduera horien txostenak azterketa eguna baino bi egun beranduago beranduen entregatuko ditu. Bi lan horiek talde lana ordezkatzen duen lan indibiduala eta praktiketako txostena dira. Epez kanpoko lanik ez da onartuko. Bi jarduera nagusi horiek azalpen eta espezifikazio gehigarriak izango dituzte azken ebaluazioko ikasleentzat (adibidez, talde-lana egin ordez lan indibiduala egin behar dutenez, taldeari buruzko ezaugarriak beste batzuengatik ordezkatuko dira).



Ebaluazio jarraituko ikasleen kasuan bezala, irakasgaia gainditzeko ebaluazio-proben zerrendan adierazitako nota minimoak eta irakasgaiaren batura totalean 10etik 5 puntuko nota minimoa eskuratu behar dira. Nota minimo guztiak lortuko ez balira, baina batura totala 4 baino handiagoa balitz, kalifikazio finala aktetan 4 izango litzateke.



Salbuespen gisa, ebaluazio finaleko ikasleren batek ez badu nota minimoa lortzen azterketa edo lan bakar batean, baina atal horretan %40ko nota edo handiagoa badu, aukera izango du proba guztien puntuazioaren batura eginez gainditzeko, beti ere beste ebaluazio proba guztiak gainditu baditu.



Ebaluazio jarraituari uko egitea eta deialdiari uko egitea indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen baldintzetan egingo dira. Ebaluazio jarraituari uko egin gabe lanen bat entregatzen ez duten ikasleek 0 puntuko kalifikazioa izango dute lan horretan.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiko ezohiko deialdia ohiko deialdiko azken ebaluazioaren baldintza berdinetan izango da, ohar hauekin:



1.- Ohiko deialdian gainditutako zatiak eta puntu gehigarriak gordeko dira, baina ez dira puntu gehigarri berririk emango deialdi honetan.



2.- Talde lana gainditu ez duten pertsonek lan indibiduala entregatu beharko dute, ohiko deialdian ebaluazio finaleko ikasleei ezarritako ezaugarri berdinekoa eta lan horren aurkezpena egin beharko dute.



3.- Lana eta praktiketako txostena entregatzeko epea ezohiko azterketaren egun ofiziala baino bi egun lehenago amaituko da. Ez da epez kanpoko lanik onartuko. Kontuan izanda lanak ez gainditzeak irakasgai osoa suspenditzea dakarrela, gomendatzen da epe hori baino askoz lehenago entregak egitea feedback izan eta azken zuzenketak epean entregatu ahal izateko. Ez da entregarik ezta entregen zuzenketarik onartuko epetik kanpo.



4.- Ikaslea gaindituta ez dituen proba praktikora ez bada aurkezten edo ez badu lan hobeturik entregatzen, irakasgaian Ez Aurkeztua kalifikazioa izango du.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

eGelan eskuragarri dagoen materiala. Derrigorrezkoa da ikasleak eGelako jarraipen aktiboa egitea. Ikasleak eGela erabiltzeko arazoak baditu, irakasleei jakinarazi behar die.

Oso gomendagarria da ikasleek LabVIEW 2021 instalatzea beraien ekipoetan. Horretarako UPV/EHUk ikasle-lizentzia du (https://www.ehu.eus/liz/niacademic/). Ezin bada instalatu, ikasleek autozerbitzu ordutegi zabala izango du Sistemen Ingeniaritza eta Automatika saileko laborategietan (5. pisua).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

egela.ehu.eus

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Introduction to data acquisition with LabView. Robert King. McGraw-Hill, New York, 2013.
- LabVIEW programming, data acquisition and analysis. Jeffrey Beyon. Ed. Prentice Hall, 2000.
- Hands-on exercise manual for LabVIEW programming, data acquisition and analysis. Jeffrey Beyon. Ed. Prentice Hall, 2000.
- NI myRIO Project Essentials Guide. Ed Doering. Ed. National Technology and Science Press, USA, 2013.

Aldizkariak

Revista Iberoamericana de Automática e Informática Industrial RIAI
ISSN: 1697-7912
https://polipapers.upv.es/index.php/RIAI

Computers & Industrial Engineering
ISSN: 0360-8352
https://www.journals.elsevier.com/computers-and-industrial-engineering

IEEE Transactions on Industrial Informatics
ISSN 1551-3203
https://ieeexplore.ieee.org/xpl/RecentIssue.jsp?punumber=9424

Web helbideak

https://informatica.industriainformatika.pw/

LabVIEW:
https://www.ni.com/
https://labviewwiki.org/wiki/Home

Python:
https://www.python.org/
https://www.kaggle.com/
https://www.pythonanywhere.com/

Industry IoT Consortium:
https://www.iiconsortium.org/



TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-12:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 5.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

10:30-12:30 (1)

7-15

10:30-12:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE CONTROL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO DE CONTROL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:30-10:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

10:30-12:30 (1)

7-15

10:30-12:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE CONTROL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO DE CONTROL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

10:30-12:30 (1)

7-15

10:30-12:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)