XSLaren edukia

Makinen Diseinua27724

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Mekanikoko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27724

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala6060
Mintegia3075

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Makina Diseinua Ingeniaritza Mekanikoko Graduko hirugarren mailako derrigorrezko irakasgai bat da. Honen helburua makina-elementu desberdinen diseinu mekanikoa egiteko beharrezkoak diren kontzeptuak, prozedurak eta erabakiak aztertzea da. Ildo horretatik, ingeniari mekanikoak bere lanbide bizitzan zehar: diseinatu, aztertu, hutsegiteak interpretatu, ber-diseinatu, mantendu edo makina-elementu desberdinak modu eraginkorrean hautatu behar dituen egoera askori aurre egin beharko dio. Prozesu honek elementu bakoitzaren errendimendu edo jarduera baldintzak kontuan hartzea eskatzen du banakako mailan, eta baita ere elementu horien arteko interfazeak elkarrekin lan egiten duten makina bat osatzen duten egoeran.

Gai honetan azaldutako teorien aplikazio praktikoen eta diseinu metodologien ulermenerako, beharrezkoa da ikasleak aurretik Mekanika Aplikatua eta Materialen Erresistentzia irakasgaietan eskuratutako ezagutzak izatea; hau da, irakasgai horiek aurrez gainditzea gomendagarria da (ez esatearren ia derrigorrezkoa), Makina Diseinuko gaiak abiapuntutzat hartzen bait ditu gai horietan eskuratutako kontzeptuak. Gainera, ezinbestekoa ez den arren, gomendagarria de Makinen Zinematika eta Dinamika irakasgaia gaindituta izatea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Makina Diseinuko oinarriak ezagutu, ulertu eta aplikatzea, horrela, ikasleek metodologia eta teoria aurreratuak aplikatu ahal izango dituzte, Ingeniaritza Mekanikoko arloetan izango duten garapen profesionalean, eta baita egoera berrietara moldaketarako ere.

Metodologia zientifikoaren estrategiak behar bezala aplikatu: egoera arazo kuantitatibo eta kualitatiboki aztertzea; Ingeniaritza Mekanikoaren esparruan Makina Diseinurako ohiko arazoak konpontzeko hipotesiak eta irtenbideak proposatuz. Emaitzak ulertu eta interpretatu.

Era egokian adierazi, gaiaren hiztegia eta terminologia erabiliz, Ingeniaritza Mekanikoaren barruan ezagutza teorikoak, ebazpen metodoak, emaitzak eta baita ere, ezagutza arlo honi datxekion eta makinetan sortutako arazoak kalkulatzeko, hauek eraikitzeko eta entsegatzeko ere.

Taldean modu eraginkorrean lan egin, trebetasunak eta ezagutzak integratuz ideiak formulatzeko, proposamenak eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko Makinen Diseinuko eta Ingeniaritza Mekanikoko esparruko lanak garatzeko.

Diseinuak, proiektuak eta prozesuak garatu Makinen Diseinuaren eremuan eta Ingeniaritza Mekanikoko esparruaren barne. Neurriak, kalkuluak, ikerketak, txostenak eta antzeko beste lan batzuk aurrera eraman, espezializazioaren arloan sor daitezkeen arazo larriekin lotuz.

Ingeniaritza Mekanikoaren esparruko legeria, zehaztapenak, araudia eta derrigorrezko arauak ezagutu, ulertu, interpretatu eta aplikatu.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Makina Diseinuan emandako eduki teoriko-praktikoak hurrengo atal nagusietan banatzen dira:

I. atala: Makinen diseinurako sarrera eguneratu eta bateratu bat ematen da.

II. atala: materialen portaera aztertzen da esfortzu estatikopean daudenean. Bereziki, tentsio kontzentrazio, hutsegite teoriak eta hausturaren mekanika aztertuko dira.

III. atala: karga aldakorpean dauden materialen neke analisirako metodo klasikoak azaltzen dira, tentsio uniaxialak eta baita ere multiaxialak jasaten dituzten egoeretan.

IV. atala: gaur egun diseinu mekanikoan elementu finituen metodoaren erabilera zabala denez, ikuspegi orokorra ematen da ordenagailu bidezko diseinu mekanikoaren arloan.

V. atala: Aurreko kapituluetan lortutako ezagutzak eta ikasketen aurreko irakasgaietan, ingeniaritza mekanikoan erabiltzen diren makinen elementu nagusien diseinua aztertzen da, esaterako ardatzak, enbragek, balaztak, uhalak, errodamenduak eta torloju bidezko loturak, etab.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honek klase magistralak eta mintegiak ditu.

Klase magistraletan irakasleak gaia osatzen duten gai desberdinen kontzeptu teorikoak azalduko ditu. Klaseari jarraitzeko, ikasleak apunteen liburu ugariren erreferentziak eta PowerPoint aurkezpenak (gai bat bakoitzeko) izango ditu. PowerPoint aurkezpen hauek liburuaren laburpen bat dira, ikasleak irakaslearen azalpenak jarraitu ditzake eta oharrak erosoago hartu. Ikasgai batzuetan kontzeptu teorikoak indartzeko ariketak egongo dira, ikaslearen parte hartzea bultzatzea saiatuz.

Mintegien modalitatean, irakasleek magistraletan azaldutako gai-zerrendari dagozkion ariketak proposatuko ditu. Ikasle bakoitzari ariketa bakoitzaren ebazpena aurrez planteatzea animatuko zaio, beste ikasleekin eta irakaslearekin proposatutako ebazpena aztertzeko ondoren ikasgelan. Modu horretan, ikasleak ariketa bakoitzaren kontzeptuak hobeto asimilatu eta ahozko komunikazioarekin lotutako gaitasunak erostea espero da, bai eta taldean lan egiteko gaitasuna ere.

Bestalde, mintegietan, irakasleak asteror ariketa/jarduera bat planteatuko du ikasleek ebatzi eta aurkezteko (taldekoak edo bakarkakoak izan ahal dute).Lan hauen helburua ikasleari ebaluazio jarraia egitea da. Lan hauen notak, kalifikazio orokorrean kontuan hartuko dira eta talde lana bultzatzea dute bigarren helburua.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren ohiko deialdia ebaluazioa sistema JARRAIAN izango da, ebaluazio-jarduera hauen bidez:



1. ENTREGAGAIAK: ikastaro osoan zehar, ikasleek banakako eta / edo taldeko lanak egin behar dituzte, bertan irakasgaian lortutako ezagutzak (aurrerantzean, entregagaia) aplikatuko dira. Entregagai bakoitzak proposatutako ariketak edo asteroko proposamenak ebaztea planteatuko du eta irakasleak mintegietan, tutoretzetan gidatuko ditu ikasleak ... Banakako / talde bakoitzak aurreko astean proposatutako ariketa / jarduera entregatu beharko du, irakasleak jarraipena egiteko ikastaro osoan zehar. Irakasgaiaren azken kalifikazioan jasotzen den notaren pisuaren % 30 izango da. Irakasleek ezarritako baldintzak betetzen ez dituen edozein entregagaik, entregatzeko epe eta moduan, edukian eta argitasun/ irakurgarritasunean, 10etik 0ko puntuazioa lortuko du.



2. 1. PARTZIALA + 2. PARTZIALA: lehenengo 8 irakasgaiei dagozkien gaiak irakatsi ondoren, derrigorrezkoa ez den banakako lehen azterketa partzial teoriko-praktikoa egingo da (lau-hilabetearen 7. edo 8. astean). Nahi duten ikasleek, lehen ebaluazio partziala egin dezakete lehenengo 8 gaiak ebaluatzeko. Lehen azterketa partzialaren kalifikazioaren pisua %35 izango da. Lehen azterketa partzialera aurkeztu ahal izateko derrigorrezkoa izango da:

2.1. 8 gaiekin lotutako entregagarrietan GAI kalifikazioa lortzea.

2.2. Lehen azterketa partziala gainditu duten ikasleek gaindituta izango dute lehen zatia eta bigarren azterketa partzialean, azken 7 gaiak soilik ebaluatu beharko dituzte. Bigarren azterketa partzialaren kalifikazioaren pisua % 35 izango da. Azterketa bakoitza osatzen duten ariketen noten artean batez bestekoa lortzeko eskakizuna, gutxienez 2/10 puntuazioa lortzea da. Lehen partziala gainditu duten ikasleek eta bigarren azterketa partzialera aurkeztu ahal izateko derrigorrezkoa izango da azken 7 gaiekin lotutako entregagarrietan GAI kalifikazioa lortzea.



3. OHIKO AZKEN AZTERKETA: ikastaroaren amaieran azken azterketa teoriko-praktikoa egingo da lehen azterketa partziala gainditu ez duten ikasleentzat edo aurkeztu ez direnentzako. Banakako azterketa honen kalifikazioaren pisua % 70ekoa da. Azterketa bakoitza osatzen duten ariketen noten artean batez bestekoa lortzeko eskakizuna, gutxienez 2/10 puntuazioa lortzea da. Beste % 30a entregagaiei dagokiena izango da, eta hauetan GAI kalifikazio lortzea derrigorrezkoa da.



Hori dela eta, irakasgaia ohiko deialdian gainditzeko beharrezkoa da banakako azterketa bakoitza, lehen partziala eta baita ere bigarren partziala, (edo bakarrik ohiko azkena) eta gainera entregagaiak gaindituta izatea.



EBALUAZIO JARRAIARI ESPRESUKI UKO EGITEN DIOTEN IKASLEEK irakasleari lauhilabetearen 9. astea baino lehen posta elektroniko bidez jakinarazita (UPV/EHUko titulazio ofizialen ebaluazioari buruzko araudian ezarritako epean), irakasgaiaren ohiko deialdiaren ebaluazioa ebaluazio sistema AZKENAren bidez egingo da ebaluazio jarduera honen bidez:



1. AZKEN azterketa idatzia. Azterketa honek ariketa osagarri bat izango du entregagarriei lotutako gaitasunak ebaluatzeko.



Azterketa bakoitza osatzen duten ariketen noten artean batez bestekoa lortzeko eskakizuna, gutxienez 2/10 puntuazioa lortzea da.



Ebaluazio probak ingelesez egin nahi dituzten ikasleek espresuki eskatu beharko dute ikasturtearen hasieran.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren ezohiko deialdia AZKEN ebaluazioa sisteman izango da, ebaluazio-jarduera honen bidez:



1. AZKEN azterketa idatzia.



Azterketa bakoitza osatzen duten ariketen noten artean batez bestekoa lortzeko eskakizuna, gutxienez 2/10 puntuazioa lortzea da.



Ebaluazio probak ingelesez egin nahi dituzten ikasleek espresuki eskatu beharko dute ikasturtearen hasieran.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Makinen Diseinuko liburua.
OCW-n weborriaren materiala [https://ocw.ehu.eus/course/view.php?id=441]
eGelan dagoen materiala

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Diseño en Ingenieria Mecanica. Shigley, J.E.; Miscke, C.R. Mexico 1990.

- Analisis de Fatiga en Máquinas. Rafael Avilés; Thomson Ed. 2005.

- Diseño de Elementos de Maquinas. Mott, R.L.; Prentice Hall 1995.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Fundamentos de Diseño para Ingeniería Mecánica. Juvinal,R.; Mexico 1991.
- Diseño de Maquinaria. Norton,R.L.; Mexico 2000.
- The Finite Element Metod. Zienckiwicz,O.C.; McGraw-Hill 1985.
- Elementos de Máquinas. Spotts,M.F.; Shoup,T.E.; Mexico 1999.

Aldizkariak

- Electronic Journals for Mechanical Engineering.
- Mechanical Engineering Education.
- Journal of Mechanical Design.
- Journal of Mechanical Engineering Science.

Web helbideak

- http://www.aenor.es/
- http://www.skf.com/
- http://www.geartechnology.com/
- http://www.indarbelt.es/
- http://www.infomecanica.com/
- http://www.cadersa.es/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ABASOLO BILBAO, MIKEL
  • CORRAL SAIZ, JAVIER
  • IRIONDO PLAZA, EDURNE

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-30

10:00-12:00 (1)

12:00-14:00 (2)

32-35

10:00-12:00 (3)

12:00-14:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 6A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P3I 7A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P4I 6A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P3I 7A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-30

09:00-11:00 (1)

32-35

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2I 23S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P2I 23S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)

01 Mintegia-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-30

10:00-12:00 (1)

32-35

10:00-12:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P4I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)

01 Mintegia-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-30

09:00-11:00 (1)

32-35

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2I 23S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P2I 23S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-24

10:00-12:00 (1)

20-30

10:00-12:00 (2)

25-30

12:00-14:00 (3)

32-35

10:00-12:00 (4)

12:00-14:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3I 13A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P3I 13A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P3I 13A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P3I 13A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • P3I 13A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-20

10:00-12:00 (1)

21-21

10:00-12:00 (2)

22-22

10:00-12:00 (3)

23-23

10:00-12:00 (4)

24-24

10:00-12:00 (5)

25-25

10:00-12:00 (6)

26-26

10:00-12:00 (7)

27-27

10:00-12:00 (8)

28-28

10:00-12:00 (9)

29-29

10:00-12:00 (10)

30-30

10:00-12:00 (11)

32-35

10:00-12:00 (12)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2I 25S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P3I 1S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P2I 25S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P3I 1S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • P2I 25S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
  • P4I 1S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)
  • P2I 25S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (7)
  • P3I 1S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (8)
  • P2I 25S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (9)
  • P3I 1S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (10)
  • P3I 8S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (11)
  • P3I 8S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (12)

31 Mintegia-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-20

10:00-12:00 (1)

21-21

10:00-12:00 (2)

22-22

10:00-12:00 (3)

23-29

10:00-12:00 (4)

30-30

10:00-12:00 (5)

32-35

10:00-12:00 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P3I 1S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P4I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P3I 1S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • P3I 8S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
  • P3I 8S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)

31 Mintegia-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-22

09:00-11:00 (1)

23-25

09:00-11:00 (2)

26-26

09:00-11:00 (3)

27-27

09:00-11:00 (4)

28-28

09:00-11:00 (5)

29-29

09:00-11:00 (6)

30-30

09:00-11:00 (7)

32-35

09:00-11:00 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3I 8S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P4I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P3I 8S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P3I 8S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • P4I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
  • P3I 8S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)
  • P3I 8S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (7)
  • P3I 8S - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (8)