XSLaren edukia

Gradu-amaierako lana27730

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Mekanikoko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
12
Kodea
27730
Murrizketak
Gradu-amaierako lanaren (GAL) defentsa egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak gaindituta izan behar dituzu
Gradu-amaierako lanerako (GAL) matrikula egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak gaindituta izan behar dituzu.

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Graduko ikasketetako planean aurreikusita dauden kreditu guztiak gainditu ondoren, eta ikasleen azken lana bezala, Gradu Amaierako Lana egin beharra dago.



Gradu Amaierako Lanak bakarka, zuzendari batek edo gehiagok gainbegiratuta, proiektu,memoria edo azterlan original bat egin eta defendatu beharra dakar; lan horretan, graduko irakaskuntza aldian zehar ikasitakoak eta hartutako gaitasun, ahalmen eta trebetasunak integratu eta garatu behar dira.



Gradu Amaierako Lanak titulazioari loturiko gaitasun orokorrak aplikatzera bideratuta egon behar du, normalean dagokion azterketa arlo horretakoak izan ohi diren datu adierazgarriak bilatu, kudeatu, antolatu eta interpretatzeko gaitzera, gai sozial,zientifiko, teknologiko edo etiko garrantzitsuei buruzko hausnarketa baten ildotik iritzia emateko, eta pentsamendu eta epai kritiko, logiko eta sortzaile bat garatzeko.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

CIN/351/2009 Aginduan ezarritako titulazioko gaitasun guztiak.

(http://www.boe.es/boe/dias/2009/02/20/pdfs/BOE-A-2009-2893.pdf)



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Gradu Amaierako Lana Ingeniaritza Mekanikoaren berezko jarduera profesionalei lotutako gaietan garatuko da, hau da, produktu eta ekipo mekanikoen diseinuaren, fabrikazioaren, instalazioaren eta mantentze-lanen arloan, baita industria egitura eta instalazioen jarduera profesionalei lotutako gaietan ere.



Irakaskuntza gida honetan jasotako informazioa dauden araudietan (Bilboko IITUEko araudi orokorra eta Ingeniaritza Mekanikoko Gradurako araudi espezifikoa) jasotakoaren osagarri da. Helbide honetan daude araudiak:

http://www.ehu.es/eu/web/ingenieria-tecnica-bilbao/gradu-amaierako-lana



MetodologiaToggle Navigation

Gradu Amaierako Lana da, zuzendariak gainbegiratuta ikasle bakoitzak bakarka egingo duen lana. Hau dela eta, bere gomendioak, adierazpenak eta aholkuak arretaz jarraitu beharko ditu. Ikasleak, zuzendariarekin batera; lanaren planifikazio, garapen, erredakzio, azken dokumentuen aurkezpena eta epaimahaiaren aurreko defentsarako jarraibideak ezarri beharko ditu.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 22
    • Banakako lanak (%): 68
    • ZUZENDARIAREN JARRAIPENA (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Gradu Amaierako Lana horretarako izendatutako epaimahaiak ebaluatuko du, GALaren garapenean, idazketan eta aurkezpenean jarraian aipaturiko alderdi garrantzitsuak zenbateraino bete diren kontuan hartuta, baita GAL bakoitzaren zuzendariak eginiko txostena ere.



GALa gainditzeko, ebaluazioa oro har ontzat hartzeaz gain, ikaslearen bakarkako lanean (GALaren edukiak eta bere alderdi formalak), ebaluazio maximoaren %50a lortu beharko da.



Ikasleentzako orientazio gisa, GALa behar bezala garatzeko, aurkezteko eta epaimahaiaren aurrean defendatzeko egokitzat hartzen diren alderdiak azaltzen dira.



a) GALaren berezko alderdiak [EDUKIA]:



- Lanaren planteamendu orokorraren argitasuna.

- Egitura eta edukia lan mota horretarako egokiak izatea.

- Aurrekariak eta helburuak argitasunez ezartzea.

- Erabilitako materialen, metodoen, prozeduren eta irizpideen egokitasuna.

- GAL originalaren proposamenean (bere garaian Bideragarritasun Batzordeak onartutakoa) planteatutako helburuak eta lortutako emaitzak bat etortzea.

- Ondorioak lortutako emaitzetara egokitzea.

- Hala dagokionean, bibliografia egokia eta eguneratua erabiltzea.

- Proiektuaren originaltasuna.

- Ingeniaritza proiektuetarako espezifikoak (aurrekoez gain):

o Proiektuaren egitura, osotasunean, arauetara egokitzea.

o Beharrezkoak diren dokumentu guztiak biltzea.

o Dokumentu atal bakoitza arauetara egokitzea.

o Behar hainbateko definizio grafikoa.



b) Alderdi formalak:

- Lanaren egituraren kalitatea.

- Idazketaren eta erabilitako lexiko teknikoaren kalitatea.

- Taulen, irudien eta planoen aurkezpenaren kalitatea.

- Bibliografiaren (aipuak eta erreferentziak) aurkezpenaren kalitatea.



c) Lanaren defentsa:

- Lanaren azalpenaren argitasuna. Hiztegi egokia erabiltzea inguruabar bakoitzean eta lexiko teknikoa egokitasunez erabiltzea.

- Azalpen egituratua, behar adinako zehaztapen mailarekin eta modu egokian laburbilduta.

- Erabilitako material lagungarriaren kalitatea.

- Erabil daitekeen denbora tartera egokitzea.

- Galderen txandan erakutsitako heldutasun eta ezagutza maila.



d) Zuzendariaren iritzia:

- Lanaren aldizkako segimendua.

- Ikasleak bere irizpideen arabera jardutea.

- Ikasleak egiten zaizkion iradokizunei jarraitzea.

- Dokumentazioa behar adinako aurrerapenarekin aurkeztea, berrikusi ahal izateko.



Aldiz, desegokitzat jotzen dira ondorengo egoerak, GALa bere osotasunean baliogabetzen dutenak, ebaluazio negatiboa eraginez:

- Plagioa.

- Akats kontzeptuala.

- Proiektuaren funtsezko alderdien gutxieneko definiziorik eza.

- Ezinbestekoak eta esanguratsuak diren dokumentuak ez biltzea.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Aplikagarria izango da, ohizko deialdiarentzat adierazitakoa.



BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

UNE 157001:2002. Criterios generales para la elaboración de proyectos.



Alonso Girón J.M. La Oficina Técnica. Los Autores. Bilbo 2000.



Santos Pera J.A. Pérez Manso A. Ingeniaritza-Proiektuak: Proiektuaren Teoria Orokorra dokumentazio Arautua eta Kudeaketa - Artekopi S.L. Bilbo 2008.



Cos del Castillo. Teoría General del Proyecto. ED Síntesis. Madril 1997.



Gómez García J.F. Gestión de Proyectos. Ed FC. Madril 2000.



PMI Standard Commitee. Fundamentos de la Dirección de proyectos. AEIPRO. Madril 2001.





Web helbideak

Direcciones web
https://www.ehu.eus/es/web/biblioteka/bibliotekako-katalogoa
https://www.ehu.eus/es/web/biblioteka/datu-baseak-eta-e-baliabidea