XSLaren edukia

Materialen Zientzia26121

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Zibileko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26121

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala37.556.25
Gelako p.7.511.25
Laborategiko p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

ZERGATIK IKASTEN DA MATERIALEN ZIENTZIA TITULAZIO HONETAN?



Zuon etorkizunean, ingeniari moduan, erabiliko dituzuen produktu eta prozesu ezberdinak hainbat materialekin eginak egongo dira, era berean azpikontratatuko dituzuen produktuak ere.

Ingeniaritza aldetik ekonomikoki egokiak eta ingurugiroarentzat jasangarriak izango diren proposamenak egiteko ondorengo ezagutzak izan beharko dituzue:

- Erabili behar diren materialen aukeraketa egokia egiteko ezagupenak.

- Azpi-kontratistek proposaturiko irtenbideak kritikoki ebaluatzeko ezagupenak.

- Ekonomikoki bideragarriak diren proposamenak aztertzeko ezagupenak.

- Ingurugiroarentzat jasangarriak diren proposamenak egiten jakitea gero eta zorrotzagoa den araudia jarraituz.

- Soluzio jakin bat arrazoitzeko txostenak egin eta hornitzaile eta nagusiekin zuen irizpideak azaltzeko eta eztabaidatzeko ezagupenak garatzea.



Funtzio guzti hauek aurrera eramateko materialek duten portaeren oinarrizko ezagutza bat eduki beharra dago, eta are eta garrantzitsuagoa, ezagupen horiek era analitiko eta kritiko batean erabili beharko dituzue zuon lana era eraginkor batean burutzeko.



Arrazoi hauek direla eta Materialen Zientzia ingeniaritza-titulazio gehienetan ikasten da. Irakasgaiaren edukiak eta oinarrizko helburuak berdinak dira espezialitate guztietan, baina bakoitzak lana egiterako orduan garrantzitsuak izango diren aspektuetan sakontzen du. Kasu honetan, irakasgaia ingeniaritza zibilarekin erlazionaturiko material mota eta arazo konkretuetara bideratuta egongo da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Helburua: Materialen oinarriak eta teknologia ezagutzeko, ulertzeko eta erabiltzeko gaitasuna.



GAITASUN ESPEZIFIKOAK:

M02CM02 Eraikuntzan gehien erabilitako materialen propietate kimiko, fisiko, mekaniko eta teknologikoen ezagutza teoriko eta praktikoa.

M02CM03 Eraikuntza materialen ezagutzak sistema estrukturaletan aplikatzeko gaitasuna. Materialen egituraren eta haren propietate mekanikoen arteko erlazioa ezagutzea.



GAITASUN OROKORRAK:

MEC1 Ikasleek frogatzea bigarren mailan landutako gaiak ikasi eta ulertu dituztela, aurretik zekitenetik abiaturik.

MEC2 Bigarren mailako gaien problema espezifikoak modu arrazoituan eta lehen mailan eskuratutako ezagutzetatik abiatuta ebaztea.

MEC3 Problemak ebazteko datu pertinenteak bildu eta interpretatzea, eta ebazpena justifikatzen jakitea, alde zientifiko-teknikoak kontuan hartuta.

MEC4 (idatzia) Ideia eta iritziak eta irakasgaiekin zerikusia duten gai espezifikoak zuzen eta garbi adieraztea idatziz.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Materialen zientziari sarrera



Egitura atomikoa. Loturen teoria. Material motak. Materialen aukeraketa. Egitura kristalinoa. Metal eta zeramiken kristalizazio sistemak. Inperfekzio kristalinoak eta akatsen formazioa. Dislokazioak. Deformazio plastikoa. Mikroskopia. Disfusioa solidoetan, Fick-en legeak. Tratamendu termikoak eta disfusio prozesuak.



Materialen portaera mekanikoa. Elastikotasuna, erresistentzia, muga elastikoa, gogortasuna, talka, erresilientzia etab. Apurketa, nekea eta termoisurpena. Zailtasuna, isurpena. Egiturarekin, tenperaturarekin eta beste faktore batzuekin duen erlazioa.



Materialen solidifikazioa. Solubilitatea, faseen eta aleen formazioa. Segragazioa. Akatsak. Tratamendu termikoak eta transformazioak. Fase-diagrama binarioak. Fase-eraldaketak.



Propietate fisikoak. Termikoak, elektrikoak, magnetikoak eta optikoak.



Material metalikoak. Altzairuak, burdinurtuak, aluminio aleazioak, titanioa, kobrea, superaleazioak.



Material zeramikoak. egitura kristalinoa. Silikatoak. Zementuak. Erregogorrak. Beirak. Beste batzuk.



Material polimerikoak. Polimerizazioa. Termoplastikoak. Termoegonkorrak. Portaera. Fabrikazioa.



Material konposatuak. Motak. Konposatuak fibrekin. Konposatuak partikulekin. Fabrikazioa.



Materialen degradazioa. Korrosioa. Higadura eta erosioa. Akatsen detekzioa eta prebentzioa.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honek jarduera-mota eta lan-saio ezberdinak izango ditu:



KLASE MAGISTRALAK:

Irakasleak gai ezberdinetan kontzeptu azpimagarrienak eta arazo gehien sortzen dituztenak azalduko ditu ikasleen ikasketa eta lan-plangintzaren arabera.





ARIKETEN EBAZPENA (GELA-PRAKTIKAK):

Ikasketa-kasuen eta ariketen ebazpena egingo da.



LABORATEGIKO PRAKTIKAK:

Hurrengo praktika esperimentalak egingo dira laborategian:

- Materialen propietateei sarrera

- Propietate elektrikoen eta termikoen determinazioa

- Gogortasunaren determinazioa eta propietateekin duen erlazioa

- Propietate mekanikoen determinazioa

- Charpy saiakuntza

- Metalografia



Praktikak laborategian 4 ikaslez osatutako taldetan egingo dira, neurketen irakurketa eta emaitzen eta ondorioen lorpena egiteko. Gero, praktika bakoitza egin ostean, egelan bakarka galdetegi bat erantzun beharko da edo txosten idatzi bat entregatu ebaluaziorako balioko duena.



LAN-TALDEKO PRAKTIKAK:

Laborategiko praktikekin tartekaturik talde-lan ezberdinak egingo dira aplikazio ezberdinetarako materialen aukeraketari buruz, pieza ezberdinen fabrikazio-prozesuei buruz edo materialen degradazioarekin erlazionaturiko ikasketei buruz. Jarduera hauen ebaluazioa bakarka edo taldeka egingo da txosten idatziak edo aurkezpenen bidez.



SAKONTZEKO JARDUERAK:

Gai bakoitza bukatu ostean galdetegiak, ariketak edo bakarkako lanak planteatuko dira irakasgaiaren kontzeptu garrantzitsuen ikasketa progresiboa izan dadin. Kurtsoko azkeneko astean, test bat planteatuko da ere irakasgai osoko kontzeptu garrantzitsuenak lantzeko ikuspegi global batetik. Jarduera guzti hauek, aurretik deskribatutako praktikekin batera, ebaluaketa jarraituaren atala osatzen dute.



AZTERKETA FINALA

Irakasgaia gainditu ahal izateko lauhilekoaren amaieran, eskolako web-orrian argitaratutako datan, irakasgai osoaren edukiak baloratuko dituen azterketa finala egingo da. Azterketa horretan kontzeptu teorikoak zein praktikoak (ariketak) landuko dira.



OHAR GARRANTZITSUA: Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 35
    • Test motatako proba (%): 5
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
    • Banakako lanak (%): 15
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasturtea era konbinatu batean ebaluatua izateko prestatu da: azterketen bidez eta lauhilekoan zehar burutuko diren jarduera ezberdinen bidez. Kurtsoan zehar burutuko diren jarduera ezberdinek (ebaluaketa jarraitua) % 65ko pisua izango dute eta azterketa finalak gainerako notaren % 35 balioko du. Irakasgaia gainditzeko zati biak aprobatu beharko dira.



Ebaluaketa jarraituaren jardueren balioak amaierako notan hauek dira:

TALDEKO-LANA: % 15 [LABORATEGIKO PRAKTIKAK + LAN-TALDEKO PRAKTIKAK]

SAKONTZEKO JARDUERAK: % 50 (% 30 GALDETEGIAK_ARIKETAK + % 15 BAKARKAKO LANAK + % 5 TEST-FROGA]



Hau horrela amaierako nota era honetan kalkulatuko da: EBALUAKETA JARRAITUAREN NOTA x 0,65+ AZTERKETAREN NOTA x 0,35 (= TALDEKO-LANA x 0,15 + GALDETEGIAK_ARIKETEN nota x 0,30 + BAKARKAKO-LANEN nota x 0,15 + TEST-FROGA *0,05 + AZTERKETAREN NOTA x 0,35)



Ikasleek ebaluaketa mistoa jarraitzeko aukerarik izango ez balute, bere ordez kurtsoaren amaieran egingo den azterketa finala egin dezakete Zentroak esandako datan, notaren % 100a bertan jokatuz. Aukera hau irakasleari jakinarazi beharko zaio idatziz.



Ebaluaketa mistoa aukeratzen dituzten ikasleek hurrengo kontsiderazioak kontutan izan beharko dituzte:

Ebaluaketa jarraituaren nota kurtso berdineko ez-ohiko deialdira arte gordeko da >= 5 bada.

Kurtsoa bi deialdien artean gaindituko ez balitz, hurrengo ikasturteari begira ez lirateke jarduera ezberdinen notarik gordeko nahiz eta gaindituak egon. Irakasgai honetan matrikula berria egiteak kurtso osoa berregitea suposatuko du.



OHAR GARRANTZITSUA: Osasun egoerak aurrez aurreko ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdia gainditzen ez duten ikasleek ekaina-uztailako ez-ohiko deialdia izango dute aukeran, bertan % 100ko nota jokoan izango dute azterketa globalaren bidez.



Hala ere, ebaluaketa jarraitua gaindituta duten ikasleek nota hori gorde dezakete kurtsoan zehar izan duen balorazio berdina izanik (nota guztiaren % 65a). Kasu honetan, azterketaren balorazioa amaierako notaren % 35a izango da.



Gogoratu beharra dago kurtsoak dituen bi deialdien artean irakasgaia gainditzen ez bada, ebaluaketa jarraituaren notak ez direla gordeko hurrengo kurtsoari begira. Matrikula berriro egiteak jarduera guztiak egin beharra suposatzen du.



OHAR GARRANTZITSUA: Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Klasean hartutako apunteak eta egela-n jarritako materialak
- Oinarrizko bibliografia
- Egela
- Posta elektronikoa

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Material zienzia eta ingeniaritza hastapenak.

W.D. Callister Jr. 2011. UPV-EHUren argitalpen zerbitzua.



- Eraikuntzako materialak.

N. Monasterio. 2009. Editoriala: UEU.



- La ciencia e ingeniería de los materiales

Donald R. Askeland. 2001. Paraninfo-Thomson Learning



- Fundamentos de ciencia e ingeniería de materiales.

W.F. Smith; J. Hashemi. 2006. McGraw Hill



- Introducción a la ciencia de materiales para ingenieros.

J.F. Shackelford. 2010. Pearson Prentice Hall

Gehiago sakontzeko bibliografia

- CRC practical handbook of materials selection. Shackelford, James F, Park, Jun S, Alexander, William. CRC Press, 1995.
Ashby, M. F

- Materials selection in mechanical design. Ashby M.F. Elsevier Butterworth Heinemann, 2005. Amsterdam.

- Mechanical behavior of materials. Bowman, Keith. 2008. John Wiley & Sons Ed. Hoboken, N.J.

Aldizkariak

- Materials Science and Engineering A & B
- Journal of Material Science

Web helbideak

Materials Science:
http://www.doitpoms.ac.uk/ (Universidad de Cambridge)
http://www.msm.cam.ac.uk/phase-trans/index.html.

Solidification:
http://www.matter.org.uk/solidification/sitemap.htm

Others:
Opencourse of the M.I.T.: http://ocw.mit.edu/OcwWeb/Materials-Science-and-Engineering/index.htm

Fracture Mechanics:
http://www.tech.plymouth.ac.uk/sme/Interactive_Resources/tutorials/FractureMechanics/index.html

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • GURAYA DIEZ, MARIA TERESA
  • MONASTERIO GUISASOLA, NURIA
  • TORREGARAY LARRUSCAIN, AMAIA

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-30

16:00-16:30 (1)

17:00-17:30 (2)

16:00-17:30 (3)

32-35

16:00-16:30 (4)

17:00-17:30 (5)

16:00-17:30 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3M 3A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P3M 3A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P3M 3A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P3M 3A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-30

16:30-17:00 (1)

32-35

16:30-17:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3M 3A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P3M 3A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-22

17:30-19:00 (1)

24-24

17:30-19:00 (2)

25-25

17:30-19:00 (3)

26-26

17:30-19:00 (4)

28-28

17:30-19:00 (5)

30-30

17:30-19:00 (6)

32-33

17:30-19:00 (7)

34-34

17:30-19:00 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • S1M 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • S1M 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • S1M 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • S1M 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • S1M 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
  • S1M 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)
  • S1M 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (7)
  • S1M 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (8)

16 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-22

17:30-19:00 (1)

24-24

17:30-19:00 (2)

25-25

17:30-19:00 (3)

26-26

17:30-19:00 (4)

28-28

17:30-19:00 (5)

30-30

17:30-19:00 (6)

32-33

17:30-19:00 (7)

34-34

17:30-19:00 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • S1M 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • S1M 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • S1M 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • S1M 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • S1M 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
  • S1M 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)
  • S1M 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (7)
  • S1M 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (8)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-30

16:00-17:30 (1)

17:00-18:00 (2)

32-35

16:00-17:30 (3)

17:00-18:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P3M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P3M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P3M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-30

17:30-18:00 (1)

32-35

17:30-18:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P3M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-21

18:00-19:30 (1)

22-22

18:00-19:30 (2)

24-25

18:00-19:30 (3)

27-27

18:00-19:30 (4)

28-28

18:00-19:30 (5)

30-30

18:00-19:30 (6)

32-32

18:00-19:30 (7)

33-33

18:00-19:30 (8)

34-34

18:00-19:30 (9)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • S1M 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • S1M 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • S1M 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • S1M 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • S1M 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
  • S1M 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)
  • S1M 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (7)
  • S1M 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (8)
  • S1M 11L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (9)