XSLaren edukia

Baliabide eta Instalazio Hidraulikoen Kudeaketa27794

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Zibileko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
12
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27794

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala97.5146
Gelako p.22.534

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ingeniaritza Zibileko Graduari dagokion gai bat da Baliabide eta Instalazio Hidraulikoen Kudeaketa, Bilboko Ingeniaritza Eskolan irakatsia. Ikasgaia graduaren seigarren moduluan (M06) lantzen da, Ikasgai Osagarriak deiturikoan hain zuzen ere.



Ikasleek, urtean zehar eginiko lanari esker, baliabide hidraulikoen kudeaketarekin zerikusia duten kontzeptuetan sakonduko dute, eta ez hori bakarrik, azpiegitura hidraulikoak diseinatzeko kontzeptuak barneratuko dituzte, baita ustiaketa hidroelektrikoetan beharrezkoak diren elementu ezberdinak aztertzeko trebatu ere.



Gomendagarria da, ikasgaia behar bezala lantzeko, ikasleak aldez aurretik azaleko eta lurpeko hidrologiaren oinarrizko kontzeptuak barneratu izana, baita hoditeria sistemen kontzeptuak ere, presio zein lamina librean. Lurrazaleko eta Lurpeko Hidrologia eta Fluidoen Mekanika eta Hidraulika ikasgaietan lantzen dira konpetentzia horiek guztiak, graduko bigarren ikasturtean.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ikasleak honako konpetentzia hauek, espezifiko zein zeharkakoak, jaso eta garatu ditzan konfiguratu da irakasgaia (graduan modu orokorrean lantzen diren oinarrizko eta orokorrak ahaztu gabe):



Espezifikoak



(BI)M06CM01: Obra eta instalazio hidraulikoak zein ustiaketa hidroelektrikoak proiektatu eta dimentsionatzeko ezagutza eta gaitasuna, baita azaleko zein lurpeko ur-baliabideen plangintza eta kudeaketarako ere.



Zeharkakoak



MEC1: Ikasleek frogatzea espezialitateko moduluan landutako gaiak bereganatu eta ulertu dituztela, aurretik zekitenetik abiaturik.

MEC2: Beren espezialitateko problema espezifikoak ebaztea, modu arrazoituan, eta oinarrizko moduluan nahiz adarreko modulu komunean eskuratutako ezagutzak erabiliz.

MEC4 (idatzia): Irakasgaien gaineko iritziak eta gai espezifikoak ziurtasunez, erraztasunez eta modu egituratuan azaltzea idatziz.



Ikasleak, ikasgaiaren ebaluazio mugarri ezberdinetan, honako gaitasun hauek bereganatu dituela frogatu beharko du:



RA1: Baliabide hidraulikoen kudeaketaren oinarrizko kontzeptuak ulertu.

RA2: Sistema hidraulikoen oinarrizko kontzeptuak ezagutu eta aplikatu.

RA3: Ur-teknologiaren oinarrizko kontzeptuak ulertu.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

- Ur baliabideak. Uraren zikloa, azaleko eta lurpeko baliabideak, euria-isurketa modelizazioa.

- Erabilpen eta eskariak. Hiri eta industri eskaera. Nekazaritza, energia eta aisi erabilpenak. Legedia.

- Erregulazio eta kudeaketa. Urtegien dimentsionamendua. Berme-kurba.

- Plangintza hidrologikoa. Mugape Hidrografikoen Plan Hidrologikoa. Plan Hidrologiko Nazionala.

- Uholdeak. Uholdeen analisi hidrologiko eta hidraulikoa. Neurketak.

- Lehorteak. Karakterizazioa eta arintzea. Karakterizazioa eta analisia. Indize eta adierazleak. Inpaktu eta arintzeak.

- Uraren kalitatea eta ekologia. Kutsadura. Eutrofizazioa. Kalitate indizeak. Araudia. Emari ekologikoak.

- Ubideen diseinu eta eraikuntza. Trazaketa, sekzioak, materialak, junturak.

- Tunel motako garraioak, eraikuntza bereziak, erregulazio eta neurketarako. Sekzioak, geologia eta geoteknia, estaldurak. Sifoiak, akueduktuak, ur-erorketak, ur-lasterrak, gainezkabideak, hartuneak, deribazioak, trantsizioak, hustubideak.

- Abiadura eta ur-maila neurgailuak, aforalekuak.

- Urtegiak eta segurtasuna. Tipologia. Segurtasun hidrologiko eta hidraulikoaren ebaluazioa. Egonkortasuna. Legedia.

- Energia hidraulikoa. Potentzial gordina, hornitua eta hornigarria. Potentzia eta energia.

- Ustiapen hidroelektriko baten egitura. Elementu ezberdinen deskribapen eta funtzionaltasuna.

- Ur-jariakorreko zentralak. Kontzeptuak. Berme-kurbak. Emari optimoa.

- Erregulazio urtegidun zentralak. Ustiapen mailak. Urtegi minimoa.

- Punta eta ponpaketa zentralak. Gogoeta ekonomikoak. Diseinu optimoa.

- Zentralen proiektua. Kokapena. Azterketa hidrologikoak. Eraikitze baldintzak. Lege alderdiak.

- Makina hidraulikoak. Deskribapena, motak, antzekotasuna, diseinurako parametroak.

- Ekipamendu elektromekanikoa. Sorgailu sinkrono eta asinkronoak. Tentsio eta frekuentzia erregulazioa.

- Ordenagailuko praktika: HEC-HMS eta HEC-RAS.

MetodologiaToggle Navigation

Teoria klaseak: Ikasgaiko eduki teorikoak azalpenezko klase bidez egituratuko dira, adibide esanguratsuen laguntzarekin.

Praktika klaseak: Praktika klaseetan kontzeptu teorikoak garatuko dituzten ariketa praktikoak ebatziko dira.

Lan autonomoa: Ikaslea teoria klaseetan azaldutakoa ikasten eta gelan ebatzitako ariketak egiten saiatuko da, baita irakasleak proposatutako ariketak ebazten ere.

Ahozko aurkezpena: Ikasleak taldeko aurkezpena egingo dute, ikasgaiarekin zerikusia duten gairen baten inguruan.

Tutoretzak: Irakasleak, lauhilekoaren hasieran, ikasleari helaraziko dio zein ordu eta lekutan egongo den eskuragarri, zalantzak argitu eta talde-lan zein lan autonomoa bideratzen laguntzeko.

Irteera: Ikasgaiaren bukaeran irteera bat antolatuko da, klase teoriko, praktiko eta talde-lanarekin erlazionaturiko alderdietan sakontzeko.

Ordenagailu praktikak: Ikasleak tresna informatikoen erabileran sakonduko du. Aktibitate hauek praktika klaseetan landuko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Test motatako proba (%): 30
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 4
    • Ordenagailuko praktikak (%): 6

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleak bi aukera ditu ebaluatua izateko: ETENGABEKO ebaluazioa eta AZKEN ebaluazioa. Ikasle guztiak, besterik adieraz ezean, honako motan ebaluatuko dira: etengabeko ebaluazioa ohiko deialdian (maiatza) eta azken ebaluazioa ezohiko deialdian (uztaila).



* AUKERA: ETENGABEKO EBALUAZIOA (LEHENETSIA)



Etengabeko ebaluazioa sei ataletan banatu da. Gainera, lehen hiru atalak bi modulutan banatu dira, teoriako bat eta ariketen beste bat, pisu ezberdinekin (bakoitzaren pisua parentesi artean dago adierazia):



1. Atala : Plangintza hidrologikoa (%30)

Teoria modulua : Plangintza hidrologikoa (%10)

Ariketa modulua: Plangintza hidrologikoa (%20)

2. Atala : Obra hidraulikoak (%30)

Teoria modulua: Obra hidraulikoak (%10)

Ariketa modulua: Obra hidraulikoak (%20)

3. Atala : Zentral hidroelektrikoak (%30)

Teoria modulua: Zentral hidroelektrikoak (%10)

Ariketa modulua: Zentral hidroelektrikoak (%20)

4. Atala : Ahozko aurkezpena (%4)

5. Atala : Ordenagailuko praktikak (%6)



Lehen hiru ataletako (1, 2 eta 3) teoria moduluak test motako galdera bidez ebaluatuko dira. Aldiz, atal horietako ariketen moduluak ariketa praktiko bidez ebaluatuko dira. Taldeko aurkezpen bidez ebaluatuko da 4. atala. Bi proba praktiko egingo dira 5. atalean.



Urtarrileko deialdi ofizialean 1. ataleko ariketen moduluaren proba egingo da. Maiatzeko deialdi ofizialean 3. atal osoaren probak egingo dira. Gainontzekoak ikasgaiaren edukia aurreratu ahala egingo dira, eta ikasgaiko irakasleak behar adina denborarekin jakin araziko du probaren data/lekua.



Ikasgaiaren batez bestekoak 5,0 izan behar du gainditu ahal izateko. Horretarako, ezinbestekoa da atal bakoitzaren nota 4,0 izatea gutxienez . Atalen bateko nota aipatutakoa baina txikiagoa baldin bada, deialdian lortutako nota lehen hiru atalen batez bestekoa izango da, baina 4,9 (Suspentso) izango da gehienez ere.



Etengabeko ebaluazioak uko egiteko bi aukera ditu: etengabeko ebaluazioari uko egitea eta ebaluazioari uko egitea. Etengabeko ebaluazioari uko eginez gero, ebaluazioa izango da finala aukeratu duten horiena bezalakoa. Deialdiari uko egitekotan, aukeratzen duten ikasleen kalifikazioa Ez Aurkeztua izango da. Bi ukoak 2. Atalari dagokion probaren hurrengo astean egin beharko dira (20. astea gutxi gora-behera), ikasgaiko irakasleari idatziz adierazita. Ikasleak dagokion epean ez badio adierazten irakasleari uko egitea eta mota, ikaslea etengabeko ebaluazioari dagokion baldintzetan izango da ebaluatua, aurreko paragrafoko baldintzen arabera.



* AUKERA: AZKEN EBALUAZIOA



Azken ebaluazioan proba bakarra egingo da, maiatzeko deialdi ofizialean egingo dena. Proba horretan lehenago aipatutako atalak ebaluatuko dira, 6. atala izan ezik, ikasleak proba egunean entregatu beharko baitu ikasleak dagokion lana.



Etengabeko ebaluazioan bezala, batez bestekoa 5,0 baldin bada gainditzen da azken proba. Ikasgaia gainditzeko ezinbestekoa da atal bakoitzaren nota 4,0 izatea gutxienez (etengabeko ebaluazioaren baldintzetan). Atalen baten batez bestekoa balitz aipatutako nota baino txikiagoa, deialdiko nota lehen hiru atalen batez bestekoa izango da, baina gehienez ere 4,9 (Suspentso).



* OHAR OROKORRAK



Etengabeko ebaluazioa jarraitu duten, uko egin gabe, eta atalen batean 4,0 baino gehiago lortu duten ikasleek nota gorde dezakete ezohiko deialdirako, eta gainditu ez diren blokeen probak egin soilik.



Maiatzeko deialdi ofizialean bi azterketa mota egongo dira: bata ebaluazio jarraituan dauden ikasleentzako, 3. ataleko probak egingo dituzte soilik, eta bestea ebaluazio finalean dauden ikasleentzako; azkenekoek atal guztiak ebaluatzeko proba egin beharko dute.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdia izango da ohiko deialdiko azken probaren mota berekoa. Ikasleak proba bakarra egingo du, 1etik 5erako atalak ebaluatzeko.



Etengabeko ebaluazioan atalen batean 4,0 baino gehiago lortu duten ikasleek, etengabeko ebaluazioari ukorik egin gabe, atal horri dagokion nota gorde dezakete ezohiko deialdirako.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Gelako apunte eta oharrak beharko ditu ikasleak, baita erreprografia eta Egela plataforma bidez helarazitako materiala ere; hau guztia oinarrizko bibliografiarekin osatu dezake ikasleak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Vallarino, E. (2004). Tratado Básico de Presas (2 volúmenes). Colegio de Ingenieros de Caminos, Canales y Puertos, Madrid.

- Granados, A. (2000). Problemas de Obras Hidráulicas. Colegio de Ingenieros de Caminos, Canales y Puertos, Madrid.

- Martín Carrasco, F. J. y Garrote de Marcos, L. (2005). Dimensionamiento y optimización de obras hidráulicas. Servicio de Publicaciones Colegio ICCP, Madrid.

- Cuesta, L. y Vallarino, E. (2000). Aprovechamientos Hidroeléctricos (2 volúmenes). Colegio de Ingenieros de Caminos, Canales y Puertos. Madrid.

- MMA (1998) El libro blanco del agua en España. Ministerio de Medio Ambiente.

- Balairón Pérez, Luis (2000). Gestión de recursos hídricos. Ediciones Universitat Politècnica de Catalunya. Barcelona.

- Estrada, F. (1994). Garantía en los sistemas de explotación de los recursos hidráulicos. Monografías CEDEX, Madrid.

- L. S. Nanía, M. Gómez Valentín (2006) Ingeniería Hidrológica. Segunda Edición. Grupo Editorial Universitario. Granada.

- Bureau of Reclamation (1987) Diseño de Pequeñas Presas. United States Department of the Interior. Denver, Colorado.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Liria Montañés, José (2001). Canales hidráulicos: proyecto, construcción, gestión y modernización. Colegio de Ingenieros de Caminos, Canales y Puertos, Madrid.
- CNEGP. (1997). Aliviaderos y desagües. Guías técnicas de seguridad de presas. Comité Nacional Español de Grandes Presas, Madrid.
- Ven Te Chow (1982). Hidráulica de los Canales Abiertos. Editorial Diana. México.
- Ven Te Chow, Maidment, D. R., Mays, L.W. (2000). Hidrología Aplicada. McGraw-Hill

Aldizkariak

- Ingeniería Civil
- Ingeniería del agua
- Revista de Obras Públicas
- Tecnología del agua
- Energía: Ingeniería energética y medioambiental

Web helbideak

- www.uragentzia.euskadi.eus
- www.magrama.gob.es
- www.icold-cigb.org
- www.spancold.es
- www.seprem.es
- www.usbr.gov

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARRIAGA BAYO, PEDRO
  • IBARRA BERASTEGUI, GABRIEL
  • MADRAZO URIBEETXEBARRIA, ENEKO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-3

10:30-11:00 (1)

1-10

12:30-14:00 (2)

11:00-12:30 (3)

4-5

10:30-11:00 (4)

6-6

10:30-11:00 (5)

11-14

12:30-14:00 (6)

11:00-12:30 (7)

20-21

12:30-14:00 (8)

11:00-13:00 (9)

22-23

12:30-14:00 (10)

11:00-13:00 (11)

24-24

12:30-14:00 (12)

11:00-13:00 (13)

25-30

12:30-14:00 (14)

11:00-13:00 (15)

32-35

12:30-14:00 (16)

11:00-13:00 (17)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P3M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P3M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P3M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • P3M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
  • P3M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)
  • P3M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (7)
  • P3M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (8)
  • P3M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (9)
  • P3M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (10)
  • P3M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (11)
  • P3M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (12)
  • P3M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (13)
  • P3M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (14)
  • P3M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (15)
  • P3M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (16)
  • P3M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (17)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-10

13:00-14:00 (1)

3-3

10:00-11:00 (2)

11-14

13:00-14:00 (3)

22-22

08:00-09:30 (4)

25-25

08:00-09:30 (5)

28-28

08:00-09:30 (6)

32-32

08:00-09:30 (7)

35-35

08:00-09:30 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P3M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P3M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P3M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • P3M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
  • P3M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)
  • P3M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (7)
  • P3M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (8)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-5

10:30-11:00 (1)

1-14

11:00-12:30 (2)

12:30-14:00 (3)

6-6

10:30-11:00 (4)

20-24

12:00-14:00 (5)

12:30-14:00 (6)

25-30

12:00-14:00 (7)

12:30-14:00 (8)

32-35

12:00-14:00 (9)

12:30-14:00 (10)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2M 3A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P2M 3A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P2M 3A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P2M 3A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • P2M 3A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
  • P2M 3A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)
  • P2M 3A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (7)
  • P2M 3A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (8)
  • P2M 3A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (9)
  • P2M 3A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (10)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-14

09:30-10:30 (1)

3-3

10:00-11:00 (2)

22-22

09:30-11:00 (3)

25-25

09:30-11:00 (4)

28-28

09:30-11:00 (5)

32-32

09:30-11:00 (6)

35-35

09:30-11:00 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2M 3A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P2M 3A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P2M 3A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P2M 3A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • P2M 3A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
  • P2M 3A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)
  • P2M 3A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (7)