XSLaren edukia

BIM aplikazioak Ingeniaritza Zibilean28357

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Zibileko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
28357

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1522.5
Ordenagailuko p.3045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

BIM APLIKAZIOAK INGENIARITZA ZIBILEAN irakasgaia Ingeniaritza zibileko graduko hautazko irakasgaia da. Ingeniaritza Zibileko graduko azken urtean ikasleek egin ditzaketen hautazko irakasgietariko bat da. Irakasgai honen helburu nagusia ikasleei ezagutza teoriko eta praktikak ematea da Ingeniaritza Zibileko azpiegiturak BIM metodologiaren bidez diseinatzeko.



BIM metodologia (Building Information Modeling) elkarlanerako metodologia bat da, non proiektuak eraiki nahi den elementuaren hiru dimentsioko eredu birtual batetik abiatzen diren eta bere bizi-ziklo osoan diseinatu eta kudeatzeko behar den informazio guztia biltzen duen (egiturei, materialei, neurketei, kostuei, eraikuntza-faseei eta abarri buruzko informazioa); horrela, proiektuan parte hartzen duten alderdi guztiek eredu berean lan egiten dute. Horrela, proiektuak modu eraginkorragoan egiten dira, bikoiztasunak eta akatsak saihestuz.



Metodologia hori AEC sektore osoan (Arkitektura, Ingeniaritza eta Eraikuntza) ezartzen ari da, eta dagoeneko derrigorrezko metodologia da Europako herrialde gehienetan finantzaketa publikoko eraikuntza-proiektuetan.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgai honen helburua ikasleek BIM (Building Information Modeling) metodologia erabiltzen ikastea da eta metodologia hori garatzeko Ingeniaritza Zibileko programa informatiko zehatzak erabiltzen ikastea. Irakasgaiak izaera praktikoa dauka eta eskola-ordu gehienak ariketa praktikoak egiteko erabiliko dira. Ariketa hauetan teknologia hau erabiliko da Ingeniaritza Zibila eta Hirigintzarekin erlazionatutako adibideak egiteko.



Irakasgaiaren oinarrizko gaitasuna BIM metodologia erabiltzen ikastea izango da eta honen aplikazioa Ingeniaritza Zibilarekin erlazionatutako ariketa eta proiektuetan.



Irakasgaia graduko M05 moduluaren barnean dago eta, ondorioz, moduluko konpetentzia hau ere badu:



M05CM01: Prestakuntza-arloan eskuratutako diziplina-ezagutzak osatzea, sakontzea eta elkarren artean lotzea.



Zeharkako gaitasunak, bestalde, irakasgaiarekin erlazionatutako gaiak modu aproposean komunikatzea, talde-lana eta ariketa eta proiektuak egiterakoan sortzen diren arazoak konpontzeko ahalmena, aurretik jasotako ikasketa guztiak aplikatuz.



Zeharkako gaitasunak:



MEC1- Ikasleek frogatzea bigarren mailan landutako gaiak ikasi eta ulertu dituztela, aurretik zekitenetik abiaturik.

MEC2- Bigarren mailako gaien problema espezifikoak modu arrazoituan eta lehen mailan eskuratutako ezagutzetatik abiatuta ebaztea.

MEC3- Problemak ebazteko datu pertinenteak bildu eta interpretatzea, eta ebazpena justifikatzen jakitea, alde zientifiko-teknikoak kontuan hartuta.

MEC4 (idatzia)-Ideia eta iritziak eta irakasgaiekin zerikusia duten gai espezifikoak zuzen eta garbi adieraztea idatziz.

MEC4(ahozkoa)- Ideiak eta iritziak eta irakasgaiekin zerikusia duten gai espezifikoak zuzen eta garbiro adieraztea ahoz.

MEC5- Oinarrizko gaiei buruzko ezagutzatik abiatuta, gai da aurrera egiteko eta arlo berrietako ezagutzak bereganatzeko.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1 Gaia. BIM metodologiaren hastapenak: BIM-en definizioa. CAD eredutik BIM eredura pausoa. Garapen mailak. Ezarpenaren gaur eguneko egoera.



2 Gaia. BIM metodologia Ingeniaritza Zibilean: Lur-berdinketen diseinua, partzelazioak, obra linealak, ur-hornidura eta saneamendurako obrak, eta obra hauen guztien beharrezko dokumentazioa egiteko teknikak software konkretu bat erabiliz (Autocad Civil 3D edo antzeko programak).



3 Gaia. Eraikuntzara aplikatutako BIM metodologia: BIM softwarea erabiliz eraikuntza baten diseinua egitea (zimenduak, egiturak, fatxada, instalazioak, etab.) eta bere definizio zuzena egiteko planoak sortzea (Revit edo antzeko programak).



4 Gaia. Datuen bistaratzea: eredu desberdinen integrazioa eremu birtual batean eta haren partekatzea. Modu profesional batean proiektuak aurkezteko bistaratze desberdinak egitea (Infraworks edo antzeko programak).

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 50
    • Banakako lanak (%): 40
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiak duen izaera praktikoa kontutan hartuta, irakasgaiaren ebaluazioa honela egingo da:



- Klasean irakasleak proposatutako ariketak eta praktikak egingo dira (ordenagailu-praktikak), eta hauetan klasera

etortzea eta praktikak egitea baloratuko da (OP).

- Banakako lan bat egitea eta hau klasean aurkeztea. Lan bakoitza irakaslearekin adostu beharko da (L).

- Banakako lanaren aurkezpena eta defentsa (A).



Irakasgaiaren ebaluazioa ondoko formula honen bitartez egingo da:



OP-en Nota x %50 + L-ren Nota x %40 + A-ren Nota x %10

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdiko ebaluazioa azterketa baten bitartez egingo da. Bertan ikasleak froga bat egin beharko du praktiketan erabili dediren softwaretan oinarrizko erabilpen maila eta BIM metodologiaren erlazionatutako eduki teorikoetan ere oinarrizko maila bat erakutsiko duena.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Kalseko apunteak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Barco Moreno, D. (2018). Guía para implementar y gestionar proyectos BIM: diario de un bim manager. Independently published.

Chappell, E. (2015). Autocad civil 3d 2016 essentials. Wiley.

López Oliver Yolanda, Zaragoza Angulo José Manuel, & Morea Núñez José Miguel. (2018). Revit architecture 2019 (Ser. Manual imprescindible). Anaya Multimedia.

Reyes Rodríguez, A. M. (2020). Revit : diseño y documentación de un edificio industrial (Ser. Manual imprescindible). Anaya Multimedia.

Roberti, F., & Ferreira, D. (2021). Increasing autodesk revit productivity for BIM projects : a practical guide to using revit workflows to improve productivity and efficiency in bim projects. Packt Publishing.

Gehiago sakontzeko bibliografia

.

Aldizkariak

.

Web helbideak

..

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-20

18:00-19:30 (1)

17:30-19:00 (2)

32-32

18:00-19:30 (3)

17:30-19:00 (4)

33-35

18:00-19:30 (5)

17:30-19:00 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P6I 1L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P6I 1L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P6I 1L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P6I 1L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • P6I 1L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
  • P6I 1L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)

16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-22

17:30-19:00 (1)

21-24

18:00-19:30 (2)

23-24

17:30-19:00 (3)

25-25

18:00-19:30 (4)

17:30-19:00 (5)

26-26

18:00-19:30 (6)

17:30-19:00 (7)

27-27

18:00-19:30 (8)

27-30

17:30-19:00 (9)

28-28

18:00-19:30 (10)

29-29

18:00-19:30 (11)

30-30

18:00-19:30 (12)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P6I 1L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P6I 1L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P6I 1L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P6I 1L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • P6I 1L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
  • P6I 1L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)
  • P6I 1L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (7)
  • P6I 1L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (8)
  • P6I 1L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (9)
  • P6I 1L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (10)
  • P6I 1L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (11)
  • P6I 1L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (12)