XSLaren edukia

Adierazpen Grafikoa II26537

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Zibileko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26537

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1530
Gelako p.3045
Ordenagailuko p.1515

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Adierazpen Grafikoa II Oinarrizko Ikasgaien Moduluaren irakasgaia da, Ingeniaritza Zibilaren esparruan. Adierazpen Grafikoa I irakasgaia osatzen du, lehengo lauhilekoan ematen dena.



Ikasgai honen nukleoa Geometria Deskribatzailea da eta, zehazkiago, Akotutako Planoen Sistema lantzen da, Ingeniaritzako espezialitate honetan gehien erabiltzen den sistemetako bat baita. Ikasgelan ezagutza teknikoak garatzen diren aldi berean, hamabostean behin praktikan jartzen dira ordenagailuz lagundutako diseinuko aplikazioen bidez.



Irakasgai honetan, gerora titulazioko beste irakasgai batzuetan erabiltzen diren kontzeptuak ezagutzen eta garatzen dira, hala nola: Geologia, Topografia, Proiektuak eta Obra Zibilaren eremuko beste batzuk.



Bestalde, irudikapen grafikoa funtsezko tresna da ingeniarien jarduera profesionala garatzeko. Irakasgaian zehar eskuratutako ezagutzei esker, ikasleak hizkuntza grafikoa interpretatu eta erabili ahal izango du, bai eta horretarako behar den softwarea erabili ere.



Ikasgai hau arrakastaz ikasi ahal izateko, beharrezkoa da erdi-mailako irakaskuntzetan Marrazketa Teknikoarekin lotutako irakasgaiak ikasi izana.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUN ZEHATZAK:



M01CM02: Ikuskera espazialerako gaitasuna eta adierazpen grafikorako teknikak, bai geometria metriko eta deskriptiboaren metodo tradizionalen bidez eta bai ordenagailuz lagundutako diseinurako aplikazioen bidez.



GAITASUN OROKORRAK: (1. maila)



MEC1: Ikasleek frogatzea lehen mailan landutako gaiak bereganatu eta ulertu dituztela, beren aurreko ezagutzetan zimendaturik.



MEC2: Lehen mailako gaiei buruzko ariketa espezifikoak ebaztea modu arrazoituan.



MEC3: Graduko lehen mailari dagozkion problema zientifikoak ebazteko datu pertinenteak bildu eta interpretatzea.



MEC4 (idatzia): Idatziz modu argi eta egituratuan adieraztea bai norberaren ideiak eta bai irakasgaiaren edukiak, hiztegi espezifikoa erabiliz.



MEC5: Jarrera positibo eta arduratsua garatzea, eta irakasleek aurkeztutako kontzeptuak ulertu eta bereganatzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EDUKI TEORIKOAK:



1. AKOTATU SISTEMAREN OINARRIAK: Sistema Akotatuaren elementuak irudikatzea eta horien posizio erlatiboak aztertzea.

1.1. Elementu geometrikoen irudikapena: puntua, zuzena eta planoa.

1.2. Paralelismoa.

1.3. Elkarguneak.

1.4. Perpendikulartasuna.

1.5. Distantziak eta angeluak.

1.6. Eraispenak.



2. TEILATU ETA ESTALKIEN EBAZPENA: estalki moten kontzeptu orokorrak eta tipologia desberdineko estalkiak ebazteko sistemak aplikatzea.

2.1. Malda bereko isurialdeak dituzten estalkiak.

2.2. Malda desberdineko isurialdeak dituzten estalkiak.

2.3. Teilatu-hegal inklinatuak dituzten estaliak.

2.4. Gainazal kurbatuak dituzten estalkiak.



3. MARRAZKETA TOPOGRAFIKOA: lurraren gorabehera naturalak eta artifizialak, kotak eta neurketak, kurba horizontalak eta sestra-kurbak grafikoki irudikatzea.

3.1. Azalera topografikoen irudikapena.

3.2. Sestra-kurbak eta distantziakidetasuna.

3.3. Plano eta gainazal topografikoen elkargunea: lur-berdinketak eta errepideak.

3.4. Lurraren gorabeherak.

3.5. Ebaketak eta Betelanak.



4. PROFIL TOPOGRAFIKOAK ETA BOLUMENAK: Lur-sekzioen, lur-berdinketen eta errepideen irudikapen grafikoa.

4.1. Luzetarako profilak.

4.2. Zeharkako profilak.

4.3. Bolumenak kalkulatzea.





EDUKI PRAKTIKOAK:



Eduki praktikoek presentzia nabarmena dute irakasgaian eta amaierako ebaluazioan. Eduki praktikoak taldean nahiz banaka garatzen dira. Gelan ariketa praktikoak egiteaz gain, CAD laborategian proiektu bat egiten da.



Egin beharreko proiektua lur-mugimenduen bolumenen kalkulua egitean oinarritzen da, obra lineal baten diseinutik abiatuta. Proiektua gauzatzeko, beharrezkoa da informazioa bilatzea, egoera aztertzea eta obra lineala egiteko arrazoiketa kritikoa egitea. Proiektua garatzeko erabili beharreko lan-tresna AutoCAD Civil 3D da. Autocad Civil 3D Ingeniaritza Zibileko proiektuak diseinatu eta dokumentatzeko tresna bat da, BIM (Building Information Modelling) enpresaren lan-fluxuak onartzen dituena, eta azpiegituren profesionalei laguntzen die proiektuen errendimendua hobeto ezagutzen, datu eta prozesu koherenteagoak mantentzen eta aldaketen aurrean azkarrago erreakzionatzen.



Eduki teoriko guztiak proiektu honetan integratzen dira. Hona hemen proiektuaren funtsezko alderdiak:



1. Datu topografikoak bilatzea eta inportatzea.

2. Datu topografikoetatik abiatuta gainazalak sortzea.

3. Lerrokadurak diseinatzea.

4. Luzetarako profilaren diseinua.

5. Sekzioak diseinatzea.

6. Obra linealaren diseinua.

7. Lur-berdinketak.

8. Zeharkako profilen diseinua.

9. Bolumenak kalkulatzea.

10. Planoen maketazioa.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaia saio magistralen, saio praktikoen eta CADen bidez ematen da.



Saio magistral eta praktikoetan kontzeptu teorikoen azalpenak eta ikasitako gaien ariketak eta arazoak ebaztea txandakatzen dira. Ariketak eta arazoak taldean lantzen dira gelan, lankidetza nabarmenduz. Ariketa bakoitza azaldu eta komentatzen da, eta sortzen diren zalantzei erantzuten zaie. Ikaskuntza Kooperatiboa (IK) da aplikatzen den irakasteko eta ikasteko metodologia. Taldean lan egiteak ikasleen arreta, inplikazioa eta ezagutzak eskuratzea hobetzen du.



Astero, ikasleek lamina bat egiten dute, aldi horretan ikasi diren kontzeptuak jasotzen dituena. Laminak taldean ebazten dira eta ikasle bakoitzak bere lamina entregatzen du, exijentzia indibiduala eta erantzukizun kolektiboa sustatzeko. Irakasleek praktika jaso eta ebaluatzen dute, eta hurrengo saioan lamina azaltzen da eta sortzen diren zalantzak argitzen dira, irakasleek ikasleen ikaskuntza-maila ezagutu ahal dezaten eta, aldi berean, atzeraelikadura eta hobekuntza-bide bat ireki dezaten.



Gaiaren garapenak hala eskatzen duenean, ordu batzuk ematen dira edukietan sakontzera bideratutako praktikak egiteko. Gela horietan laminak lantzen dira, taldeka edo banaka, eta saioaren amaieran komentatzen dira.



Gai bakoitzaren amaieran, aztertutako kontzeptuen kontrola egiten da. Irakasleek kontrola ebaluatzen dute, eta hurrengo saioan zehatz-mehatz azaltzen da ariketa bakoitzaren ebazpena, sortzen diren zalantzak kontuan hartuta.



CAD saioan, ikasleek taldean lan egiten dute, eta irakasgaiaren eduki teoriko-praktiko guztiak biltzen dituen proiektu bat egin behar dute. Proiektua lauhilekoaren amaieran entregatzen da. Aplikatzen den irakatsi eta ikasteko metodologia Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (POI) da. Ikasleek funtsezko ezagutzak eta gaitasunak eskuratzen dituzte benetako proiektu bat eginez, pentsamendu kritikoa, komunikazioa, lankidetza eta arazoen konponketa sustatuz.



Irakasgaiaren garapena eta irakasle eta ikasleen arteko komunikazioa eGela plataformaren bidez egiten da. Tarte horretan, ikasleek saio bakoitzean erabiliko duten materiala izango dute eskura, bai eduki teorikoarena, bai eduki praktikoarena.



Osasun-baldintzak direla eta ezinezkoa bada deskribatutako irakaskuntza-jarduerak egitea, modalitate ez-presentzial bat edo jardueren atzerapen bat aktibatuko da, egoeraren arabera, eta ikasleei unean-unean emango zaie horren berri.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Banakako lanak (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 10
    • Kontrolak (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAITUA



Ebaluazio portzentajeak:



- Klasean egindako laminak (bakarka edo taldean): %20a

- Kontrolak: %30a

- Azterketa: %50a

- CAD Praktikak: GAI/EZ GAI



Irakasgaia gainditzeko laminen, kontrolen eta azterketaren batez bestekoan 5 bat edo gehiago lortu behar da eta aldi berean, azterketan 4 bat edo gehiago lortu behar da.



CAD praktiketan GAI izan beharko da. Baldintza hau bete gabe ezingo da irakasgaia gainditu.



AZKEN EBALUAZIOA



Indarrean den arautegiak dioenez, Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko,etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, 9 asteko epea izango du, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.

Ebaluazioa, %100 balio duen azterketa baten bidez burutuko da.



DEIALDIARI UKO EGIN



Harautegiaren arabera, etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleriak ebaluazio jarraituan lortu dituen emaitzak kontutan hartuko dira positiboak badira.



Emaitza negatiboak lortu badira ebaluazio jarraituarekin, emaitza hauek ez dira kontutan hartuko. Kasu honetan azterketak %100 balioko du.



CAD praktiketan GAI izan beharko da. Baldintza hau bete gabe ezingo da irakasgaia gainditu.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

LOZANO CHICO, M., Adierazpen Grafikoa II - Teoria, GIE Erreprodukzio Zerbitzua.
LOZANO CHICO, M., Adierazpen Grafikoa II - Ariketak, GIE Erreprodukzio Zerbitzua.
LOZANO CHICO, M., Adierazpen Grafikoa II - Laminak, GIE Erreprodukzio Zerbitzua.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

COLLADO SÁNCHEZ-CAPUCHINO, V. Sistema de Planos Acotados: Sus aplicaciones en Ingeniería, Editorial Tébar Flores, S.L., 1988. ISBN: 84-7360-087-8.



RODRÍGUEZ DE ABAJO, F.J., Geometría Descriptiva. Tomo II. Sistema de Planos Acotados. Editorial Donostiarra S.A., San Sebastián, (12ª ed.). ISBN: 84-7063-182-9.



MENDEZ LOPEZ, C., Prácticas de dibujo técnico. 11. Sistema de planos acotados. Editorial Donostiarra S.A. Editorial Donostiarra S.A., 1997 (3ª ed.). ISBN: 84-7063-158-6.



AENOR, Normas UNE sobre Dibujo Técnico. Obra Civil y Edificación, 1997.



AUTODESK, Manuales de Autocad. Ed. AUTODESK.



Gehiago sakontzeko bibliografia

COLLADO SÁNCHEZ-CAPUCHINO, V. Dibujo técnico: expresión gráfica de la ingeniería, Editorial Tébar Flores, S.L., 1999 (1ª ed. 1ª imp.). ISBN: 84-930380-6-7.

IZQUIERDO ASENSI, F., Geometría descriptiva. 1997. Editor: Izquierdo Ruiz de la Peña, F. J., Madrid, 1997 (23ª ed.). ISBN: 84-922109-1-5.

TAIBO FERNÁNDEZ, A., Geometría descriptiva y sus aplicaciones. Tomo I. Geometría descriptiva y sus aplicaciones. Tomo II. Editorial Tébar Flores, S.L., Tomo I: 2007 (2ª ed.). ISBN 13: 978-84-7360-273-0. Tomo II: 2007 (2ª ed.). ISBN 13: 978-84-7360-274-7.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • LOZANO CHICO, MARIA
  • ORIOZABALA BRIT, JOSE ANTONIO
  • UGARTE SORALUCE, LORENA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:30-10:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 3.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-19

10:30-12:30 (1)

20-23

11:30-13:30 (2)

24-30

10:30-12:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 3.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eAULA 3.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eAULA 3.5 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-17

11:30-13:30 (1)

19-19

11:30-13:30 (2)

21-21

11:30-13:30 (3)

23-23

11:30-13:30 (4)

25-25

11:30-13:30 (5)

27-27

11:30-13:30 (6)

29-29

11:30-13:30 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:30-12:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 4.5 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:30-12:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 4.5 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

11:30-13:30 (1)

18-18

11:30-13:30 (2)

20-20

11:30-13:30 (3)

22-22

11:30-13:30 (4)

24-24

11:30-13:30 (5)

26-26

11:30-13:30 (6)

28-28

11:30-13:30 (7)

30-30

11:30-13:30 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (8)

31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

12:30-14:30 (1)

18-18

12:30-14:30 (2)

20-20

12:30-14:30 (3)

22-22

12:30-14:30 (4)

24-24

12:30-14:30 (5)

26-26

12:30-14:30 (6)

28-28

12:30-14:30 (7)

30-30

12:30-14:30 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (8)