XSLaren edukia

Topografia26591

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Zibileko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26591

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1515
Gelako p.1530
Ordenagailuko p.1515
Landa p.1530

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Topografiako ikasgaiaren helburuak neurketak lortzeko behar beharrezko teknika topografikoak ezagutzea dira, planoak osatzea, ibilbideak ezarri, definitu diren geometriak lurrera eramatea edo egituren mugimenduak edo lur lanak kontrolatzea, ingeniaritza zibileko lanen laguntza izanik.

Ikasgaia Zibileko Ingeniaritzaren Zikloan bigarren kurtsoan ematen da eta derrigorrezkoa da. Ikasketa prozesua eremu profesionalarekin zuzenean lotutako proiektu baten inguruan egituratzen da, oso modu aplikatuan, teoriako zenbait kontzeptu aurkezten dira horren inguruan.

Beharrezkoak diren aurretiko ezagutzak geometria eta adierazpen grafikoarekin lotuak daude. Lagungarria da, erebai, ordenagailu bidezko marrazketarako eta ingeniaritza zibileko diseinurako programaren bat ezagutzea.

Topografiako teknikek obra baten une desberdinetan hartzen dute parte, bai proiektua sortzean eta baita proiektua gauzatzerakoan. Beraz ikasgai hau profesionalaren bizipenetan diziplina aniztasuneko ekimentetarako prestaketan lagungarria da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK

Zeharkakoak

Problemak ebatzi eta argudiatu (MEC 2)-(MEC 3)

Talde lana (Titulazioko G 011 )

Informazioa ahoz eta idatzita transmititu (MEC 4)

DESKRIBAPENA

Geodesia. Kartografia.

Planoak lortu eta birplanteatzeko behar diren teknika topografikoak ezagutzea.

Instrumentu topografikoak erabiltzea.

HELBURUAK

Kartografia eta Geodesiako beharrak identifikatu, teknika topografikoak aplikatu ingeniaritza proiektu baten zehar. Topografiako teknikak eta metodoak aplikatzen ditu errealitatearen eredua sortzeko eta diseinatu den eredu bat gauzatzeko.

EMAITZAK

Topografia eta alboko zientzien kontzeptu eta terminoak ezagutzea eta erabiltzen jakitea.

Kartografia-sistema ofizialak eta koordenatu sistema desberdinak erabiltzea. Informazio geografiko iturri publiko digitalak ezagutu eta erabiltzea.

Kalkulu topografikoak egitea eta emaitzak grafikoki adieraztea.

Metodo topografikoak erabiltzen jakieta, bai planimetrikoak eta altimetrikoak ere. Metodo hauekin lotuak dauden instrumentuak ezagutzea eta erabiltzen jakitea, bai altxaketarako eta baita zuinketarako.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Eduki guztiak lan proiektu bati logikoki lotuta garatzen dira. Ikasgaia burutzean landutako edukiak hauek izango dira:

- Topografiaren atarikoa. Topografian erabilitako kontzepu eta hiztegia.

- Geodesia eta Kartografia Ingeniaritza Zibileko proiektuetan. Geodesia eta Kartografiaren beharra ingeniaritza proiektuaren barnean.

- Metodo planimetrikoak, altimetrikoak, altxaketa eta zuinketa topografikoa. Landa ekintzen bidez instrumetuen erabilpena ezagutuko dugu.

- Topografiako kalkuluak egiteko baliabideak

- Ingeniaritza zibileko diseinurako programa. BIM

- Interneten eskuragarri ditugun kartografiako edukiak ezagutu eta erabiltzea

LANDA PRAKTIKAK

Topografiako instrumentuak ezagutu eta erabiltzeko praktikak

Topografiako metodoak aplikatuko dira, planimetrikoak eta altimetrikoak

MetodologiaToggle Navigation

Metodologia aktibo eta kolaboratiboen zenbait teknika aplikatu dira, eta bertan ikasleak proiektu bat burutuko du, irakaslearen gidapean.

- Euskarri grafikoaren bidezko aurkezpenak eta ideien eztabaida.

- Problema ebazpenen baliabideen erabilera ikasgelako aplikazio ariketak.

- Elkarlanean ikasteko estrategiak teoriako saioetan eta ikasgelako taldean.

- Landa-praktikak taldetan, bertako plano topografikoen altxaketa.

- Lan topografikoak kalkulatu eta marrazteko baliabide informatikoen erabilera.

- Monografiko baten prestaketa ikaskuntza autonomo bidez.

- Proposatutako taldelanen defendatzea.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Banakako lanak (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Bi ebaluazio mota dago, etengabekoa eta finala.

Aukera egongo da ebaluazioa prestakuntza aldian zehar egindako probekin soilik egiteko, edo, proba horiek egiteaz gain, kasuan kasuko azterketa deialdirako ezarritako data ofizialean egingo den proba osagarri bat ere egiteko.

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.

1) ETENGABEKO EBALUAZIOA:

- Asistentzia nahitaezkoa; Landa eta ordenagailuzko praktikak, 100 %. Magistrala eta ikasgelako praktikak, 90%.

- Kurtsoan zehar aurkeztutako lanaren bidez egindako jarraipena (notaren 40%):

Astero aurkeztu beharreko ariketen sorta, banaka edo taldekakoak.

Elkarlanean ikasteko estrategietan parte hartzearen emaitzak.

Taldelanean egindako dokumentu kartografikoen txosten eta ahozko aurkezpenak.

- Azterketa: Azterketan ez bertaratzeak deialdiari uko egitea suposatuko du.

- Teoria aplikatuaren galdera motzak (guztirako notaren 20%)

- Ariketak eta problemen ebazpena (guztirako notaren 40%)

Atal bakoitzean gutxienez 40% lortu behar da.

Ikasgaiaren atalen pixua:

- Etengabeko jarduketak 40%( Aurkeztu beharreko ariketak, Txostenak, ahozko aurkezpenak, metodologia aktiboetako partehartzea)

- Azterketa 60% ( Galdetegia 20% , Ariketak 40%)

"Nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin".

2) EBALUAKETA FINALA:

Ikasleek ikasturtean zehar ordenagailuzko praktiketan edo/eta landa praktiketan eskuratutako emaitza positiboak gordeko dira.

Irakasgaiaren balorazioa 100% azterketa (Azterketak atal teorikoa, galdera motzen bidez (20%), ariketa eta problemen ebazpena(50%), eta landa praktika (15%)eta ordenagailuzko praktika (15%) ebaluatuko du)

Atal bakoitzean gutxienez 40% lortu behar da.

Azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.

Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da. Ikasleek ikasturtean zehar ordenagailuzko praktiketan edo/eta landa praktiketan eskuratutako emaitza positiboak gordeko dira (20%).

Irakasgaiaren balorazioa 100% azterketa (Azterketak atal teorikoa, galdera motzen bidez (25%), ariketa eta problemen ebazpena(55%), eta instrumentazioa (10%)eta ordenagailuzko kalkuluak (10%))

Atal bakoitzean gutxienez 40% lortu behar da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Topografia: Ejercicios entregables - Jasotzeko ariketak.
- Topografía: Teoria - Teoría.
- Topografía: Ejercicos - Ariketak.
- Topografia: Praktika- Prácticas.
EGELA

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- DOMINGUEZ GARCIA-TEJERO, F. Topografía General y Aplicada. Ediciones Mundi-Prensa.

- CHUECA PAZOS, Manuel, BERNÉ VALERO, José Luis, HERRÁEZ BOQUERA, José, coautor. Tratado de topografía. Ed. Paraninfo

- OJEDA, J. Luis. Métodos topográficos y oficina técnica. Ed. Madrid

Gehiago sakontzeko bibliografia

- ROBINSON H. Arthur "Kartografiako elementuak" Ediciones Servicio editorial UPV
- ROBINSON H. Arthur "Elementos de Cartografía" Ediciones Servicio editorial UPV

Aldizkariak

- Mapping (http://www.mappinginteractivo.com/)
- Topografia y Cartografía ISSN: 0212-9280

Web helbideak

- www.donostia.eus
- www.geo.euskadi.eus
- www.ign.es

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • LOZANO CHICO, MARIA
  • MITXELENA HOYOS, OIHANA
  • UGARTE SORALUCE, LORENA

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

16:30-17:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

17:30-18:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-17

17:30-19:30 (1)

19-19

17:30-19:30 (2)

21-21

17:30-19:30 (3)

23-23

17:30-19:30 (4)

25-25

17:30-19:30 (5)

27-27

17:30-19:30 (6)

29-29

17:30-19:30 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)

16 Landa p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

17:30-19:30 (1)

18-18

17:30-19:30 (2)

20-20

17:30-19:30 (3)

22-22

17:30-19:30 (4)

24-24

17:30-19:30 (5)

26-26

17:30-19:30 (6)

28-28

17:30-19:30 (7)

30-30

17:30-19:30 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (8)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

16:00-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

17:00-18:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-17

14:30-16:30 (1)

19-19

14:30-16:30 (2)

21-21

14:30-16:30 (3)

23-23

14:30-16:30 (4)

25-25

14:30-16:30 (5)

27-27

14:30-16:30 (6)

29-29

14:30-16:30 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)

46 Landa p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

14:30-16:30 (1)

18-18

14:30-16:30 (2)

20-20

14:30-16:30 (3)

22-22

14:30-16:30 (4)

24-24

14:30-16:30 (5)

26-26

14:30-16:30 (6)

28-28

14:30-16:30 (7)

30-30

14:30-16:30 (8)