XSLaren edukia

Akustika26587

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Zibileko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
26587

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3030
Gelako p.1530
Laborategiko p.1530

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

“Akustika” irakasgaia Graduko 4. Kurtsoko hautazko materia bat da.



Zarata giro-kutsatzaile ohikoenetarikoa da gaur egungo gizartean. Ezaguna da gehiegizko edo iraunkor diren zaraten pean egoteak osasun eta konfort arazoak ekarri ditzakeela, gure bizi-kalitatea kaltetuz. 13/11/12 datarekin prentsan ateratako berria: “Pianista bati 7.5 urtetako kartzela zigorra eskatzen diote bizilagun bat eragozteagatik”. Gizartea Eraikuntzetako konfort akustiko eta zarata problemei buruz gero eta gehiago dago arduratuta, honek atxikita daukan arautegiari lotutako exijentzia gorakorrarekin (EKT-ean adibidez).



Irakasgai honetan, zarataren fenomenoa kontrolatzen duten oinarri garrantzitsuenak ikasleari ezagutaraztea nahi da, bere efektuak zehaztuz, nola neurtzen den eta nola ebaluatu. Halaber, hurbilketa tekniko bate ematen da erabilera bakoitzerako egokiak diren esparruak lortzen dira (bere egokitzapena eginez), zarata-maila onargarria daukatenak (zarata-iturri kaltegarriekiko isolaturik). Lortuz, honelaxe, esparru osasungarri eta erosoagoak.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Landutako irakasgaiaren konpetentziak:



C1: Akustikaren oinarrizko kontzeptuak eraikuntzako proiektuen prestakuntzarako aplikatzea, hauek bere erabilerei dagozkien egokitze eta isolamendu baldintzak bete ditzaten



C2: Zaratak eragindako balizko lan-arriskuak prebenitzea, baita kutsadura akustikoak sortutako ingurumen- arriskuak ere.



C3: Isolamendu eta egokitze arazoak detektatzea, txostenak eta analisiak burutzea, horretarako aldagai akustikoen neurketa-tresna tipikoak erabiliz.



C4: Esparruen egokitze eta isolamendu esku-hartzeak planifikatzea bere akustika hobetzeko.





Horretaz aparte, irakasgaian hiru zeharkako konpetentziak eta dagozkion modulo eta titulazio konpetentziak landuko dira

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Edukiak lau bloke handitan banatzen dira:



1. Blokea. Soinuaren ezaugarri fisikoak eta bere erlazioa giza-entzumenak daukan perzepzioarekin.

- 1. Gaia. Sarrera

Sarrera historikoa. Oinarrizko magnitudeak. Oszilazioak. Higidura harmoniko sinplea. Uhinak. Espektro akustikoa.



- 2. Gaia. Entzumena

Giza-entzumenaren ezaugarriak. Eskala dezibeletan. Maila akustikoak. Zortzidun eta zortzidun-herenetako bandak. Entzumen atariak. Haztapena.



2. Blokea. Soinuaren hedapena atari zabalean eta esparru itxitan

- 3. Gaia. Soinuaren hedapena atari zabalean

Iturri batek sortutako maila akustikoaren kalkulua. Indargetzea. Zoruaren efektua. Barrera akustikoen efikazia.



- 4. Gaia. Egokitze akustikoa

Definzioa. Hedapena esparru itxitan. Islapena eta absortzioa. Eremu zuzena eta erreberberatzailea. Erreberberazio-denbora. Elementu eta materiala xurgatzaileak. Sabine-ren formula. Gela baten egokitzea zehazteko erabiltzen diren beste parametroak. Islatzaileak. Barreiatzaileak. Esparru baten akustikan eragina duten fenomenoak



3. Blokea. Zarata

- 5. Gaia. Zarata

Definizioa. Zarata kutsatzaile bezala.Entzumena- galera zaratagatik. Zarataren eragoztea kuantifikatzeko mailak. Maila baliokideak. Arautegia (lanekoa eta EKT)



4. Blokea. Isolamendu akustikoa

- 6. Gaia. Isolamendu akustikoa

Definizioa. Isolameduko neurriak. Aire-zarata isolatzeko metodoak. Talka eta bibrazioak isolatzeko metodoak. Materiala isolatzaileak



MetodologiaToggle Navigation

Beharrezko ezagutza progresiboki barneratzeko, hurrengo jarduerak burutuko dira:



ZEREGINAK: Periodikoki irakasleak proposatutako lan teoriko eta problemetako entrega. Honelakoak izan daitezke:



- Ariketa numerikoak, taldeka edo bakarka

- Lan eta proiektuak, taldeka edo bakarka



Zeregin hauek eGelan zintzilikatzen joango dira. Zeregin hauek errepasokoak edo kontzeptu berrien ingurukoak izan daitezke, eta hauek egiteko Akustikan zentratutako liburu edo webgunetan oinarritu behar zara, eta etorkizuneko ingeniari bati suposatzen zaion sakonera izan behar dute. Zeregin bat ez bada era egokian egiten, errepika dadila eska daiteke.



LABORATEGIKO PRAKTIKAK: derrigorrezkoak dira. Bere heburua tresneri esperimentala ezagutzea eta esparru akustiko baten karakterizazioko neurketa teknika eta arau ohikoak barneratzea da. Kontsulta dezakezu praktiken zerrenda, bere egutegi eta gidoiekin eGela plataforma. Txostenak taldeka edo bakarka egin eta ebaluatu egingo dira.



IDATZIZKO FROGA (bakarka)



KLASERA ETORTZEA: erregularki etorri behar da; asistentzia gutxienez %75koa izan behar da ordu guztiak kontuan izanda. Bestela, ebaluazio mistotik kanpora geratzea eragingo luke.





Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
    • Laborategiko Praktikak (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Bi aukera dauzka ikasleak ebaluatua izateko: ebaluazio jarraitua edo froga finala. Ebaluazio jarraituari uko egin eta froga finalera aurkeztu nahi den ikasleak idatziz abisatu beharko du irakaslea eskola-garaia bukatu baino bi aste lehenago. Horretarako eGelan zintzilikatutako inprimakia bete eta entregatu beharko du.



EBALUAZIO JARRAITUA:



- ZEREGINAK (nota finalaren %30)

- LABORATEGIKO PRAKTIKAK (nota finalaren %30, gutxinez 10tik 5 puntu gainditzeko). Praktiketan, asistentzia eta txostenak entregatzea derrigorrezkoak dira.

- IDATZIZKO FROGA bakarkakoa (nota finalaren %40, gutxinez 10tik 5 puntu gainditzeko)

- KLASERA ETORTZEA: erregularki etorri behar da; asistentzia gutxienez %75koa izan behar da ordu guztiak kontuan izanda. Bestela, ebaluazio mistotik kanpora geratzea eragingo luke.



FROGA FINALA:



Froga finaleko azterketa ebaluazio jarraituko idatzizko frogako egun ofizialean egingo da, baino bi azterketak ez dira berdinak izango. Horrela kalkulatuko da nota:



- LABORATEGIKO PRAKTIKAK (nota finalaren %30, gutxinez 10tik 5 puntu gainditzeko)

- IDATZIZKO FROGA bakarkakoa (nota finalaren %70, gutxinez 10tik 5 puntu gainditzeko)



OHARRAK:



(1) Froga finalaren egunean ikaslea ez bada aurkezten, bere nota 'aurkezteke' izango da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

- LABORATEGIKO PRAKTIKAK (nota finalaren %30, gutxinez 10tik 5 puntu gainditzeko)

- IDATZIZKO FROGA bakarkakoa (nota finalaren %70, gutxinez 10tik 5 puntu gainditzeko)



Ebaluazioa azken froga baten bidez egiten da, eta laborategian burutu behar den atal praktiko bat edukiko du (notaren %30). Ikasleek atal praktiko hau kurtsoan zehar egin den bezala egin beharko dute.



Ebaluazio jarraitua egin duten ikasleek, jarduera desberdinetan (zereginak, laborategiko praktikak) ateratako kalifikazioa gorde nahi badute ez ohiko deialdian, eta ohikoan erabilitako batezbesteko eta irizpide berdinak aplika diezaieken (%60 ebaluazio jarraitua, %40 materia guztiko kontrola), irakasleari idatziz eskatu beharko diote deialdiaren data ofiziala baino 10 egun baino lehenago.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Manual de medidas acústicas y de control de ruido. Cyril M. Harris. Editorial McGraw-Hill (1998)

Acústica arquitectónica aplicada. M. Recuero López, Ed. Paraninfo (1999)



Liburu hauek liburutegian daude eta kontsultatu daitezke.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Acondicionamiento acústico. M. Recuero López, Ed. Paraninfo (2001)Diseño acústico de espacios arquitectónicos. A. Carrión Isbert, Alfaomega, eds. UPC (2003)
Architectural acoustics, M. D. Egan, McGraw-Hill (1998)
Architectural acoustics, M. Long, Elsevier (2006)
Acústica de los edificios, M. Meisser, Editores Técnicos Asociados (1973)

Liburu hauek liburutegian daude eta kontsultatu daitezke.

Aldizkariak

Akustikako ale berezia - Investigación y Ciencia

Web helbideak

http://www.ehu.es/acustica/
http://ocw.uc3m.es/ingenieria-termica-y-de-fluidos/acustica-tecnica
http://gcastro.webs.uvigo.es/PFC/PROYECTO_ZALO.htm

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BLANCO ARANGUREN, JUAN MARIA
  • SARASOLA IÑIGUEZ, ANE
  • URDANPILLETA LANDARIBAR, MARTA

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

14:30-15:30 (1)

14:30-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 5.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eAULA 5.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

15:30-16:00 (1)

15:30-16:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 5.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eAULA 5.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

14:30-16:30 (1)

18-18

14:30-16:30 (2)

20-20

14:30-16:30 (3)

22-22

14:30-16:30 (4)

24-24

14:30-16:30 (5)

26-26

14:30-16:30 (6)

28-28

14:30-16:30 (7)

30-30

14:30-16:30 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)
  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (8)