XSLaren edukia

Ingurumen Hezkuntza eta Gizarte Ohiturak25246

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Ingurumen Zientzietako Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Kodea
25246

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ingurumen Hezkuntza eta Gizarte Ohiturak irakasgaiak aztergai ditu pertsonek eta kolektiboek inguruarekin harremanetan egoteko dituzten moduak nahiz praktikak sozialek ingurumenean dituzten eraginak. Praktika zuzenak eta bestelako harremanak sustatzeko asmoz, ingurumenezko balioak sozializatzeko gizarte-hezkuntza estrategietan jarriko dugu arreta bereziki. Horretarako gizarte-hezkuntza programak eta proiektuak aztertu eta Ingurumen Hezkuntzan hasteko hezkuntza dinamikak garatuko ditugu.



Helburuak:

-Ingurumen Hezkuntzaren helburuak eta gizarte-hezkuntza praktikak sustatzeko interes sozial ezagutu, ingurumen arazoak bere osotasunean landuz.

-Inguru naturala, soziala eta kultura kaltetzen dituzten praktika sozialak zein ingurumenarekiko jarrera arduratsuak bultzatzen dituzten praktika sozialak identifikatu.

-Ingurumenaren gainean eraikitako irudikapen sozialak eta balioak aldatzeko ingurumen hezkuntzaren estrategiak ezagutu.

-Ingurumen gatazka sozialak nahiz berauei konponbide parte-hartzailea emateko estrategiak aztertu eta ebaluatu.

-Ikuspegi kritikoa eta taldean lan egiteko gaitasunak garatu.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasunak:

Gaitasun kognitiboak:

-Ingurumen arloa aztertzeko Gizarte Zientzien ikuspegi eta kontzeptu nagusiak ezagutu eta Ingurumen Hezkuntzaren oinarrizko korronte teorikoak ezagutu.

-Ingurumen Hezkuntzaren bilakaera eta nazioarteko hitzarmen nagusiak ezagutu.

-Hezkuntza arautuan, ez arautuan eta informalean Ingurumen Hezkuntzaren praktikak eta estrategiak ezagutu (Agenda Local 21, eskuhartze komunitarioa,…)



Prozedurazko gaitasunak:

-Lan akademikoaren prestaketan, aurkezpenean eta defentsan landutako edukiak eta gaitasunak bildu.

-Planen, programen eta proiektuen eragina ebaluatzeko gai izan.



Jarrerazko gaitasunak:

-Sintesi, analisi eta kritika gaitasunak landu. Informazio eta ideiak nagusiak komunikatzeko, argudiatzeko eta ebazteko gai izan.

-Errealitate sozialarekiko jarrera irekia eta ulerkorra nahiz ingurumenezko arazo sozialekiko konpromiso etikoa garatu.

-Egungo gizarteen garapena eta Ingurumen Hezkuntzaren egungo tendentziak kritikoki baloratu.

-Ikaskuntza prozesu autonomoan eta kolaboratiboan oinarritutako jarrerak garatu.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. HEZKUNTZA ETA IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA PROZESUAK EZTABAIDAGAI. INGURU EZAGUTZEI SARRERA BAT. [1-3 asteak]

2. INGURUMEN HEZKUNTZARI SARRERA BAT [4-7 asteak]

3. INGURUMENAREN IRUDIKAPEN SOZIALAK [8-11 asteak]

4. PRAKTIKA SOZIALEN ETA INGURUMENAREN HARTU-EMANAK [12-15 asteak]







MetodologiaToggle Navigation

IRAKASKUNTZA MOTA:

Magistrala:

-Gaien azalpena eta eztabaida.

-Eguneroko bizitzarekin harremanetan dauden gertuko adibideak mahai-gaineratu.

-Ikus-entzunezko materialaren analisi kritikoa.



Gela praktikak:

-Ingurumen Hezkuntzaren programa, proiektu eta estrategien analisi kritikoa.

-Testuen eta ikus-entzunezkoen lanketa.

- Talde lanen aurkezpenak.

-TICen erabilera gelan.





Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAITUA: norbanakoen praktikak eta praktika kolektiboak (%60a) eta bukaerako ariketa (%40a)

Ikasgelaz kanpoko jarduerak eta ikasgelan egindako praktikak ebaluatuko dira. Praktikak indibidualak eta kolektiboak izan daitezke, praktika guztiak garaiz entregatzea eta egokiro garatzea beharrezkoa izango delarik. Praktika entregatzeko arrazoi justifikaturik ez balego, honek puntuazio txikiena jasoko du. Praktikak ebaluatzeko irizpide orokorrak hauek dira: kritika eta autokritika gaitasunak, analisi eta sintesirako gaitasunak, edukien trataera eta aurkezpena, irakurgaien lanketak.



Bukaerako ariketari dagokionez, atal teorikoa (programaren gaitegian oinarritutako 2 edo 3 galdera teoriko) eta atal praktikoa (praktiketan eta tailerretan oinarritutako kasu praktiko baten ebazpena) barnebiltzen dituen baterako proba egingo da.





EBALUAZIO EZ JARRAIA



Arautegian jasota dauden arrazoiak medio klaseetara etortzen ez diren ikasleek baterako proba (azken emaitzaren %100a) egiteko eskubidea dute. Baterako probak bi atal ditu: atal teorikoa (programaren gaitegian oinarritutako 2 edo 3 galdera teoriko) eta atal praktikoa (praktiketan eta tailerretan oinarritutako kasu praktiko baten ebazpena). Kasu hauetan, ikasgaia gainditzeko hamarretik 5 puntu edo gehiago eskuratu behar dira.



UKO EGITEA





EBALUAZIO JARRAIARI UKO EGITEA: Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita.



EBALUAZIO JARRAITUAN DEIALDIARI UKO EGITEA. Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiko 12.2 artikuluaren arabera, Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa <> izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40a edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldi bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



EBALUAZIO EZ JARRAITUAN DEIALDIARI UKO EGITEA. Azken ebaluazioaren kasuan, ebaluaketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.



OHARRA: OSASUN EGOERA ALDATUKO BALITZ, EBALUAZIOA MODU EZ PRESENTZIALEAN EGINGO LITZATEKE.









Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdian ebaluazio jarraituaren bidez irakasgaia gainditu ez duten ikasleek eta arautegian jasota dauden arrazoiak medio azken ebaluazio egiteko eskubidea duten ikasleek, ez-ohiko deialdian baterako proba egiteko eskubidea izango dute. Proba hori ohiko deialdian zehaztu diren irizpide berdinen baitan garatuko da.

Ez-ohiko deialdiari uko egiteko nahikoa izango da bertara ez aurkeztea.



OHARRA: OSASUN EGOERA ALDATUKO BALITZ, EBALUAZIOA MODU EZ PRESENTZIALEAN EGINGO LITZATEKE.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

E-gelan eskuragarri egongo dira nahitaez erabili beharreko materialak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ARAMBURU, F (2000) Medio ambiente y educaci¿Madrid: S¿esis.

DE FELICE, J.; GIORDAN, A. y SOUCHON, C. (1994). Enfoque interdisciplinar en la Educaci¿mbiental. PIEA. Madrid: Libros de la Catarata.

DE MOURA CARVALHO, I. C. (2004): Educa¿ ambiental: a forma¿ do sujeito ecol¿o. S¿Paulo: Cortez.

GOLD, J.R. & REVILL, G. (2004) Representing the environment. London and New York: Routledge.

MART¿EZ ALIER, J. (2006) El ecologismo de los pobres. Conflictos ambientales y lenguajes de valoraci¿Barcelona: Icaria.

MARTINEZ PALACIOS, JONE (2013), Sozio-ingurumen gatazkak eta sozio-ingurumen demokrazia. Euskal Autonomia Erkidegoa eta Kataluniako Autonomia Erkidegoan arteko ikuspegi konparatu bat, (Doktorego tesia)

MORAES, D. de [coord.] (2007) Sociedad mediatizada. Barcelona: Gedisa.

RUDOLF, F. (1998) L¿environnement, une construction sociale. Pratiques et discours sur l¿environnement en Allemagne et France. Strasbourg: Presses Universitaires de Strasbourg.

SANTAMAR¿, B. (2006) Ecolog¿y poder. Madrid: Los Libros de la Catarata.

VVAA (2007) Evaluaci¿el Programa Agenda 21 escolar 2003-2006. Vitoria-Gasteiz: Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco.

VILCHES, Amparo y GIL, Daniel (2003) Construyamos un futuro sostenible. Di¿gos de supervivencia. Madrid: OEI-Cambridge University Press.

Web helbideak

http://www.oei.es/decada/accion004.htm http://www.olca.cl/oca/index.htm http://www.tierra.org/spip/ http://www.oei.es/oeivirt/educambien.htm http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-4152/es/contenidos/informacion/ceida/es_981/ceida_c.html