XSLaren edukia

Kimika II25228

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Ingurumen Zientzietako Gradua (desagertzear, 2022-2023tik aurrera)
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25228

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3656
Gelako p.927
Laborategiko p.157

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Kimika II irakasgaia Oinarri Zeintifiko Orokorrak izeneko moduluaren baitan kokatuta dago. Modulu hau guztia lehen mailan garatzen da, ikasleak oinarri sendo bat lor dezan, hurrengo ikasturteetan aurrera egiteko beharrezkoa den oinarria. Modulu hau osatzen duten irakasgaiak hauek dira: Biologia, Fisika, Geologia, Matematika, Kimika I eta Kimika II.

Kimika II irakasgaia 2. lauhilekoan lantzen da, lehen lauhilekoan lantzen den Kimika I irakasgaiaren ostean. Kimika I-ean kimika ezorganikoa eta honek ingurumenarekin duen erlazioa aztertzen dira bereziki. Kimika II irakasgaiak karbonoaren kimika eta konposatu organikoek ingurumenean jokatzen duten paper anitza ditu aztergai. Hainbat konposatu organikok (intsektizidak, herbizidak, polimeroak,...) ingurumenan duten portaera analizatzen da bere ezaugarri kimikoak deskribatzen dituzten parametroetan oinarrituz.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

IE1: Eguneroko bizitzan darabiltzagun konposatu kimiko organikoak identifikatu eta Karbonoaren ziklo bio-geo-kimikoan kokatzen ditu.

IE2: Konposatu organikoen propietate fisiko-kimikoak deskribatzen ditu

IE3: Konposatu organikoak izendatzen eta formulatzen ditu, bere hiru dimentsioko egitura era egokian adieraziz

IE4: Erreaktibitate kimiko organikoaren oinarriak ulertzen ditu, batez ere ingurumenean gertatzen diren erreakzioak, eta baita garraio mekanismoen oinarriak ere.

IE5: Jatorri kimikoa duten ingurumeneko arazo batzuk identifikatu eta soluzioak planteatzen ditu

IE6: Laborategian oinarrizko eragiketak egiten ditu.

IE7: Substantzia kimikoen segurtasun fitxak interpretatzen eta osatzen ditu.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

PROGRAMA TEORIKOA

1. Karbonoaren zikloa. Kimika Berdea

2. Kimika Organikoaren oinarrizko kontzeptuak: isomeria, formulazioa, konposatu organikoen egitura, erreaktibitatea

3. Konposatu organikoen bilakaera ingurumenean: erreaktibitatea, garraioa, degradazioa, metaketa

4. Petrolioaren eta bere deribatuen kimika

5. Polimeroak: lorbideak, degradazioa, konbustioa, birziklatzea, polimero biodegradagarriak

6. Konposatu aromatikoak: PHAk, PCBak, dioxinak, dibentzofuranoak, PBDEak

7. Produktu agrokimikoak: intsektizidak, herbizidak eta ongarriak. Ezaugarriak eta bilakaera ingurumenean

8. Tentsioaktiboak eta detergenteak. Tentsioaktiboak, motak eta propietateak. Detergenteak



PROGRAMA PRAKTIKOA

1. Konposatu kimiko baten segurtasun fitxa osatzea

2. Banaketa teknikak. Konposatuen azido/base propietateetan oinarritutako erauzketa. Destilazio sinplea. Geruza fineko kromatografia (TLC)

3. Xaboiaren prestakuntza. Xaboien eta garbigarrien arteko konparazioa

3. Polimerizazio erreakzioak. Hainbat polimeroren propietateen azterketa

4. Funtzio-talde batzuen identifikazio frogak

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiaren eduki teorikoak lantzeko eskola magistralak erabiltzen dira. Eduki horiek hobeto finkatzeko gelako praktika saioetan hainbat aktibitate burutzen dira, hala nola ereduekin molekulak eraikitzea eta hauen adierazpen grafikoa egitea, propietate fisiko-kimikoen inguruko problemak ebaztea, erreaktibitatearekin zerikusia duten ariketak burutzea, edo konposatu organikoen bilakaera ingurumenean zein izango den aurresatea. Jarduera praktiko hauetan burutzen diren lanak ebaluatuta itzultzen zaizkie ikasleei beren ikasketa prozesua ongi bideratzeko.

Laborategiko praktiketan eragiketa sinpleak burutzen dira: banaketa eragiketak, identifikazio froga batzuk eta sintesi errazak. Lortutako produktuak aztertzen dira eta produktu komertzial batzuekin alderatzen.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Test motatako proba (%): 20
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioa etengabekoa izango da eta honako atal hauek osatuko dute:

· Formulazio eta Nomenklaturako froga (%10), lauhilekoaren 4. astean

· Laborategiko Praktikak (%10)

· Lauhilekoan zehar bi froga egingo dira (%20)

· Azken azterketa (%60) ohiko azterketa garaian.



Azken azterketaren notari beste kalifikazioak gehitu ahal izateko azterketa honen %40 gutxienez ongi osatu beharra dago.



Formulazio eta Nomenklaturako atalari dagokion froga egin nahi duten ikasleek aurretik ariketak

egin dituztela demostratu beharko dute. Froga hau gainditzea nahitaezkoa da irakasgaia gainditzeko. 4. astean gainditu ezean, azken azterketa egunean beste saio bat egin ahal izango da.



Ikasleak praktiketan gutxienez 0,5 puntuko kalifikazioa lortu beharko du, irakasgaia gainditzeko. Puntuaketa hortik beherakoa balitz, laborategiko azterketa

praktiko bat egiteko aukera izango du, izan ere, IKASLE OROK ERAKUTSI BEHARKO DU KONPETENTZIA PRAKTIKOAK ZEIN TEORIKOAK MENPERATZEN DITUELA.



Ebaluazio irizpideak hauek izango dira orokorrean:

· Irakasgaia ikastearen emaitzak menperatzen direla erakustea

· Hiztegiaren eta ortografia eta joskera arauen erabilpen zuzena egitea

· Azalpen grafiko egoki eta argiak egitea



Ikasleak uko egin ahal izango dio etengabeko ebaluazioari. Azken ebaluazio sistema hautatzen badu, irakasgaiaren irakasle arduradunari jakinarazi beharko dio idatziz, lauhilekoa hasi eta lehenengo 9 asteetan.



Azken ebaluazio sistema eskatzen duten ikasleek lauhilekoan zehar praktikak egin ahal izango dituzte eta bere kalifikazioa azken notaren %10 izango da. Azken azterketa egunean bi azterketa izango dituzte: bat Formulazio eta Nomenklaturari dagokiona (%10, gainditzea derrigorra da) eta beste bat test galderak, buruketak eta garatzeko galderak izango dituena (%80). Azterketa honen %40 ongi egin beharko da beste hiru atalen kalifikazioa batu ahal izateko.



Azterketa egunean agertzen ez diren ikasleen kalifikazioa Ez Aurkeztua izango da.



Etika akademikoari buruzko protokoloa

Irakasgaiko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. [Bakarrik baimentzen da kalkulagailua eramatea]. Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan zehazten dena aplikatuko da.



Osasun egoerak aurrez aurreko ebaluazioa ahalbidetzen ez badu, azterketa linean egingo da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio irizpide orokorrak ohiko deialdiaren berberak izango dira.



Laborategiko praktikak lauhilekoan zehar egin dituzten ikasleek kalifikazioaren zati hori gordeta izango dute (%10). Besteek azterketa praktiko bat izango dute ezohiko azterketa garaian.



Xedatutako egunean bi azterketa izango dute: bat Formulazio eta Nomenklaturari dagokiona (%10, gainditzea derrigorra da) eta beste bat test galderak, buruketak eta garatzeko galderak izango dituena (%80). Azterketa honen %40 ongi egin beharko da beste hiru atalen kalifikazioa batu ahal izateko.



Azterketa egunean agertzen ez diren ikasleen kalifikazioa Ez Aurkeztua izango da.



Etika akademikoari buruzko protokoloa

Irakasgaiko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. [Bakarrik baimentzen da kalkulagailua eramatea]. Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan zehazten dena aplikatuko da.



Osasun egoerak aurrez aurreko ebaluazioa ahalbidetzen ez badu, azterketa linean egingo da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Osasun egoerak hala eskatzen badu, indarrean dagoen araudiak zehazten dituen norberaren babeserako ekipoak eta musukoa derrigorrez erabili beharko dira Fakultateko eremuan.

Laborategiko praktiketara segurtasun betaurrekoak eta amantala ekartzea nahitaezkoa da, bai eta plastikoko poltsa bat, bertan betaurrekoak eta amantala gordetzeko erabiltzen ez direnean.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Hart, H; Craine L.E.; Hart, D; Hadad, C.M. (2007).Química Orgánica, 12ª Ed. McGraw-Hill, Madrid.



Sierra, M.A.; Gómez Gallego, M. (2007). Principios de Química Medioambiental. Ed. Síntesis, Madrid.



Domènech, X., Peral, J. (2006) Química Ambiental de sistemas terrestres. Ed. Reverté, Barcelona.



Conell, D.W. (2005) Basic concepts of Environmental Chemistry 2nd. Ed. CRC Press, Boca Ratón, Florida.



Baird, C.; Cann, M. (2014) Química Ambiental Ed. Reverté, Barcelona.

Aldizkariak

Green chemistry: https://pubs.rsc.org/en/journals/journalissues/gc#!recentarticles&adv (2022.06.26)

Web helbideak

Kimika Organikoaren erreakzioak: https://www.organic-chemistry.org/reactions.htm (2022.06.26)

AEBko Ingurumenaren Babeserako Agentzia. Kimika Berdea Kontzeptuaren oinarriak: https://www.epa.gov/greenchemistry (2022.06.26)

Konposatu kimikoen nazioarteko segurtasun fitxak: https://www.ilo.org/safework/info/publications/WCMS_113134/lang--en/index.htm (2022.06.26)

IUPACen nomenklatura: https://www.acdlabs.com/iupac/nomenclature/ (2022.06.26)

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AYERBE DIAZ, MIRARI
  • LECEA ARANA, MARIA BEGOÑA
  • OLAIZOLA ALVAREZ, YURRE

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-20

16:00-17:00 (1)

19-24

16:00-17:00 (2)

19-25

17:00-18:00 (3)

21-28

16:00-17:00 (4)

25-25

15:00-16:00 (5)

26-34

16:00-17:00 (6)

31-34

17:00-18:00 (7)

32-32

16:00-17:00 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
  • Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (8)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
26-28

17:00-18:00 (1)

29-29

17:00-18:00 (2)

31-31

17:00-18:00 (3)

31-34

16:00-17:00 (4)

33-34

17:00-18:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (5)

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
32-32

09:00-13:00 (1)

09:00-13:00 (2)

09:00-12:00 (3)

09:00-13:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-23

15:00-16:00 (1)

16:00-17:00 (2)

19-24

16:00-17:00 (3)

24-32

16:00-17:00 (4)

24-34

16:00-17:00 (5)

32-32

15:00-16:00 (6)

33-34

16:00-17:00 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (7)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-25

16:00-17:00 (1)

27-34

16:00-17:00 (2)

33-33

18:00-19:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
31-31

09:00-12:30 (1)

09:00-13:00 (2)

09:00-13:00 (3)

09:00-12:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)

46 Laborategiko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
28-28

09:00-12:30 (1)

09:00-13:00 (2)

29-29

09:00-13:00 (3)

09:00-12:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)