XSLaren edukia

Landareen Biologia25229

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Ingurumen Zientzietako Gradua (desagertzear, 2022-2023tik aurrera)
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25229

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.23
Laborategiko p.1625
Landa p.22

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

"Landare Biologia” Ingurumen Zientzietako graduko lehen mailako bigarren lauhilabeteko nahitaezko irakasgaia da eta bigarren moduluan txertatzen da (MO2). Irakasgaiaren irakaskuntza, Landareen Biologia eta Ekologia Sailari esleitu zaio.



Irakasgaiak bi atal ditu: Botanika eta Landare Fisiologia, eta biak aldi berean jorratuko dira. Irakasgaiaren bitartez izaki begetalen morfologiari, fisiologiari eta bizi zikloari buruzko oinarrizko informazioa eskainiko zaio ikasleari landareen ezaugarriak eta barneko fisiologia ulertarazteko. Horretan oinarrituta, ingurumen zientzietako interesa duten espezieak, bere prozesu fisiologikoak eta inguruneak duen eragina prozesu hauetan ezagutzeko eta identifikatzeko tresnak erakutsiko dira.



Irakasgaia errazago barneratzeko, biologiako oinarrizko ezagutza aldez aurretik edukitzea komenigarria da. Aldi berean, irakasgai honetan jasotako formakuntza oinarrizkoa izango da 2. mailako “Biodibertsitatea”, eta 3. mailako “Faunaren eta Floraren Kudeaketa eta Kontserbazioa”, “Ingurumen Kutsadurako Kasu Praktikoak” eta “Landareen Diagnosi eta Leheneratzea” irakasgaiak egiteko.



Irakasgaiaren berezko edukiez gain, ikasleen arrazoiketa kritikoa eta gaiari buruzko gogoeta sustatuko dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK:



Irakasgaia ikastean ikasleek konpetentzia espezifiko hauek eskuratzea espero da:



1-Izaki begetalen dibertsitatea ezagutu, beren antolakuntza mailak identifikatu eta euren taxonomiaren eta sailkapenaren oinarriak ulertu.



2-Izaki begetalen morfologia eta bizi zikloen ezaugarriak ulertu eta berariazko terminologia menperatu.



3-Izaki begetalek ekosistemetan duten funtzioa ulertu.



4-Landare baskularren familia garrantzitsuenen ezaugarriak ezagutu eta espezieak identifikatzeko teknikak menperatu.



5-Prozesu fisiologikoen barneko erregulazioa eta fisiologia ulertu eta terminologia espezifikoa erabiliz modu egokian adierazi.



6-Ingurumenak landareen barneko prozesu fisiologiko nagusietan duen eragina ezagutu.



7-Landareen konposatu sekundarioen presentzia eta kontzentrazioa aldagai genetikoen, fisiologikoen eta ingurumenekoen elkarrekintzaren araberakoak direla jakinez, konposatu hauek eraldatu eta kontrolatu daitezkela ulertzea eta honek ekoizpen industriala burutzeko aukera emango lukeela ulertzea.



8-Botanika eta landareen fisiologian ohikoak diren materialak eta teknikak erabiltzeko trebetasuna eskuratzea.



Era berean, graduko zeharkako gaitasunak lortzea faboratzen duten ekintzak garatuko dira:



1-Metodo zientifikoa eta ikerlan zientifikoetan erabiltzen den egitura ezagutu eta Vancouver nazioarteko sistema erabiliz aipu bibliografikoak modu egokian egin.



2-Ahoz zein idatziz komunikatzeko, hizkuntza zientifiko akademiko egokia erabili, terminologia okerraren erabilera zuzenduz.



3-Hipotesiak eraiki, esperimentuak diseinatu, lortutako emaitzak interpretatu, diagnostikoak igorri eta konponbideak proposatu, horretarako bibliografia bilaketa burutu eta taldean lan eginez.



4-Ikasle taldeetan, proposatutako galderen bidez, beraien arteko eztabaida kritikoa sustatu.





IRAKASKUNTZA EMAITZAK:



1-Landareen egitura eta ezaugarri morfologiko eta fisiologiko nagusiak ezagutu eta ulertu.



2-Landareen organismoen nomenklatura eta sailkapen arauak ezagutu.



3-Landareen espezieak zehazteko gakoak kudeatzen ditu, eta interes handiko espezieak begibistaz ezagutu.



4-Ingurumenaren aldaketek eragindako efektuak landareen prozesu fisiologiko nagusietan identifikatu.



5-Laborategian jarraitu beharreko oinarrizko protokoloa erabiliz eta fisiologian funtsezkoak diren zenbait teknikaz baliatuz, molekula ezberdinen isolamendua, azterketa eta identifikazioa burutu.





Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

BOTANIKAko atala



Botanikako teoria:



1. Izaki begetalen aniztasuna. Eredu morfologikoak eta antolamendu-mailak. Sailkapena: sistematika, taxonomia eta nomenklatura botanikoa.

2. Onddoen eta agasen morfologia, ugalketa eta sailkapena. Garrantzi ekologikoa ekosistemetan.

3. Enbriofitoen ezaugarriak eta bizi-zikloa. Briofitoen morfologia, ugalketa eta sailkapena.

4. Kormofitoen ezaugarriak. Ingurune lurtarraren konkista. Kormofitoen morfologia, ugalketa eta sailkapena: pteridofitoak eta espermatofitoak.

5. Kormoa: sustraia, zurtoina eta hostoak. Hiru organoen anatomia eta aniztasun morfologikoa. Bizi-formak.

6. Lore morfologia eta angiospermen biologia: polinizazioa, ernalketa, haziaren eta fruituaren eraketa eta sakabanatzea. Sailkapena.



Botanikako laborategiko praktikak:



Praktikak bi orduko 4 saiotan antolatuko dira, eta honako alderdi hauek izango dituzte helburu:

P1-Angiospermoen 7 familien ugalketa-egituren eta egitura begetatiboen morfologia aztertu.

P2-Landareak identifikatzeko gako dikotomikoak erabiliz angiospermoak identifikatu.

e-Gelan eskuragarri egongo den praktika hauetako protokoloa jarriko da. Praktiken aurretik protokoloa irakurri beharko da.





LANDARE-FISIOLOGIAko atala



Landare fisiologiako teoria:



1-Ur-erlazioak eta elikapena. Uraren garrantzia landareetan. Ur-potentziala. Uraren zurgapena. Lurzoru/landare/atmosfera sistema hidrodinamikoa. Floema.

2-Elikapen minerala. Elikagaien garraioa. Landareen erabilera elikagaiak metateko

3-Landareen hazkundea eta garapena. Hormonen eraginak fisiologian.

4-Prozesu energetikoak. Fotosintesi-prozesuaren oinarriak. Landareak CO2aren isurbide.

5-Ingurumenaren fisiologia. Inguruneko estresek duten eragina prozesu fisiologikoetan. Landareen erabilera.



Landare fisiologiako laborategiko praktikak:



Praktikak 3 saioetan antolatuko dira. Praktika bakoitzak 3 orduko iraupena izango du.



P1-Hazien hoziketa. Garapenaren hasierako faseak.

P2-Pigmentu fotosintetikoak: hosto mota desberdinetako pigmentuen erauzketa, bereizketa eta identifikazioa.

P3-Metabolismo sekundarioa: antozianinak eta betazianinak.



Praktikak aukeratu dira programa teorikoan agertzen diren alderdi desberdinak jorratzen dituztelako. Horrela, lehenengo praktikak landarearen hazkundea eta garapena kontzeptuak jorratzen ditu, eta uraren eta arnasketaren garrantzia baloratzen ditu hoziketa bezalako landareen prozesu giltzarri batean. Gainera, ingurumeneko faktoreen eragina hazkunde prozesuan ere aztertzen da.

Bigarren praktikan, hosto mota desberdinen konposatu fotosintetikoak aztertzen dira. Landareen garapenerako prozesu energetikoen garrantzia eta fotosintesiaren papera planteatzen dira.

Hirugarren praktikak landareen metabolismo sekundarioa eta honek duen garrantzia jorratzeko aukera ematen du. Fenolen eta alkaloideen taldeko bi pigmentu motak, hala nola antozianinak eta betazianinak, metodo sinpleen bitartez aztertzen dira.



E-gelan eskuragarri egongo den 3 praktika hauetako protokoloa jarriko da. Praktika bakoitzaren aurretik bere protokoloa irakurri beharko da.

MetodologiaToggle Navigation

Landareen Biologia irakasgaia 4 irakaskuntza-metodologiarekin egituratu da lehenago aipatutako gaitasunak eskuratzeko: klase magistralak, gela-praktikak, laborategiko praktikak eta landa-praktikak. Metodologia horiek aurretik adierazitako gaitasunen garapena sustatzeko osatzen dira.



Klase magistraletan ikasgaiaren kontzeptuak eta edukiak azalduko dira, horretarako berariaz prestatutako irudiak erabiliz. Ikasleen parte-hartzea eta pentsamendu logiko eta kritikoa sustatzeko, eskoletan lantzen diren kontzeptuekin lotutako galderak egingo dira eskoletan.



Gela-praktikak eskola magistralen osagarriak dira, eta kontzeptu eta eduki teorikoak modu parte-hartzaile eta interaktiboan barneratzeko balioko dute.



Laborategiko praktikak ezinbestekoak dira irakasgaiaren edukiak aztertu, ulertu eta sakonago barneratzeko. Halaber, funtsezkoak dira planteatutako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko eta laborategiko tresnak, teknikak, metodologia eta baliabideak erabiltzen ikasteko.



Landa-praktikak laborategiko praktiken osagarriak dira, eskola magistraletan landutako edukiak errazago ulertzen laguntzeko eta landareak bere ingurune naturalean duen ingurumen-errealitatearekin harremanetan jartzeko balio dute.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

ORIENTAZIOAK:



Ebaluazio jarraitua: azken notaren %30. Probak:



•Taldekako edo bakarkako lan praktikoak. Lan hauek ebaluazio jarraituaren egutegian agertzen den datan jasoko dira

•Landare-familiak identifikatzeko proba praktikoa. Proba hori deialdi ofizialeko azken azterketaren datan egingo da (azterketa teorikoaren egunean).



Laborategi praktikaren batera etorri ezin duenak ziurtagiri idatzia ekarri beharko du. Bestela, azterketa praktiko bat egin beharko du azterketa teorikoaren egun berean.



Banakako amaierako proba: azken notaren %70.



Bi ataleko (Botanika eta Landare-fisiologia) proba idatzia egingo da. Ikasleak 4,0ko nota minimoa lortu behar du idatzizko probaren atal bakoitzean proba praktikoetako notekin batez bestekoa egiteko.



Irakasgaiaren ebaluazioaren gaineko argibideak:



Ebaluazio irizpideak:



Irakasgaia aprobatzeko 5,0ko nota atera beharko da bi atalen (Botanika eta baita Landareen Fisiologia) batazbestekoa egin ondoren. Landareen fisiologiako atalean ikasleak gutxienez 4,0 atera behar du azken proba idatzian alde praktikoan atera duen notarekin batazbestekoa egiteko. Botaniko atalean, ikasleak gutxienez 4,0 atera behar du azken proba idatzian zein azterketa praktikoan gainontzeko jarduerekin batazbestekoa egiteko.

Maiatzetik uztailera 5,0etik gorako notak gordeko dira. Ez da gordeko ikasturte batetik bestera inolako notarik, ez praktikorik ez teorikorik.





UPV/EHUko arautegiaren arabera (ikus I kapitulua, 8.2 artikulua), graduko irakasgaietan egon daitezkeen bi ebaluazio moduak matrikulatutako ikasle guztiontzat hurrengo bi hauek dira: ebaluazio finala eta etengabeko ebaluazioa (mistoa, zeinaren % 30 gutxienez etengabeko ebaluazioa den).



Ikasleek aukera dute etengabeko ebaluazioari (mistoari) uko egiteko ebaluazio finala aukeratuz, aipatutako etengabeko ebaluazioan parte hartu ez badu ere. Horretarako, ikasleak etengabeko ebaluazioari (edo mistoari) uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, ezarritako prozedurari jarraituta eta epeen barruan (8.3 artikulua). Epe hori bederatzi astekoa izango da, lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.



Ebaluazio finalean azterketa teoriko baten zein praktiko baten bitartez irakasgaiaren konpetentzien eskurapen-maila ebaluatuko da. Uko egiteko eta ebaluaziorako irizpideak Graduko Titulazio ofizialetako ikasleen ebaluaziorako arautegian jartzen duenaren araberakoak izango dira beti.



Zehazki, azken ebaluazio horrek zati hauek izango ditu:

•Lan praktikoak aurkeztu beharko dituzte azken ebaluazioko egunerako (azterketa teorikoaren egunerako).

•Landare-familiak identifikatzeko proba praktikoa. Proba hori deialdi ofizialeko azken azterketaren datan egingo da (azterketa teorikoaren egunean).

•Bi ataleko (Botanika eta Landare-fisiologia) proba idatzia. Notaren %70.





Ohiko deialdiari UKO EGITEA: Azkeneko zein etengabeko ebaluazioaren kasuan, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa <> izan dadin.



Irakasgaiko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan zehazten dena aplikatuko da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

ORIENTAZIOAK:



Aparteko deialdian etengabeko ebaluazioa (mistoa) burutu ezin duten eta azken ebaluaziora doazen ikasleekin erabiliko diren ebaluazio-irizpide berberak aplikatuko dira. Beraz, ondorengoa eskatuko zaie:



•Lan praktikoak aurkeztu beharko dituzte azken ebaluazioko egunerako (azterketa teorikoaren egunerako).



•Landare-familiak identifikatzeko proba praktikoa. Proba hori deialdi ofizialeko azken azterketaren datan egingo da (azterketa teorikoaren egun berean).



•Bi ataleko (Botanika eta Landare-fisiologia) proba idatzia. Notaren %70.





Ezohiko deialdiari UKO EGITEA:



Ezohiko deialdiari uko egiteko ez aurkeztea nahikoa da azken kalifikazioa <> izan dadin.



Irakasgaiko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan zehazten dena aplikatuko da.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Laborategiko praktiketan mantala erabiltzea derrigorrezkoa da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Botanikakoa:



Botanikako teoria:

• Heywood VH. Las plantas con flores. Barcelona: Ediciones Reverté; 1985. Para los temas 5, y 6

• Izco-Sevillano J, Barreno-Rodríguez E, Brugués M, et al. Botánica. 2a ed. Madrid: McGraw-Hill-Interamericana de España; 2004.

• Nabors MW. Introducción a la Botánica. Madrid: Pearson Addison-Wesley; 2006.

• Raven PH, Evert RF, Eichhorn SE. Biología de las plantas (2 Vols). Barcelona: Ediciones Reverté; 1992.

• Strasburger E, Noll F, Schenck H, et al. Tratado de Botánica. 35th ed. Barcelona: Ediciones Omega; 2004.



Botanikako praktikak:



Aizpuru I, Aseginolaza C, Uribe-Echebarría PM, et al. Claves ilustradas de la flora del País Vasco y territorios limítrofes. 2a ed. Servicio central de publicaciones del Gobierno Vasco; 2004.





Landareen fisiologiakoa:



Azcón Bieto, J. & Talón, M. (2008). Fundamentos de Fisiología Vegetal. Madrid: Interamericana.McGraw-Hill



Barceló, C., Rodrigo, N., Sabater, J. & Sánchez-Tamés, N. (2001). Fisiología Vegetal. Barcelona: Pirámide, S.A.



García Breijo, P., Roselló, M. & Santamaría, L. (2001). Introducción a la Fisiología Vegetal. Valencia: Editorial Universidad Pública de Valencia.



Salisbury, F.B. & Ross, C.W. (2000). Fisiología de las Plantas. Grupo editorial iberoamericano.





Gehiago sakontzeko bibliografia

-Richardson ML, Gangolli S. The dictionary of substances and their effects (Vol. 1). London: Royal Society of Chemistry; 1992.

-Schulz V, Hänsel R, Tyler VE. Rational phytotherapy: a physician's guide to herbal medicine. Hove: Psychology Press; 2001.

-Simpson MG. Plant systematics. Academic press; 2010.

-Taiz, L. & Zeiger, E. (2014) Landare-fisiologia. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua (UPV/EHU).

Aldizkariak

Hurrengo aldizkariak, beste askoren artean, aske irakur daitezke EHUko bibliotekan:

American Journal of Botany. Accesible en https://onlinelibrary.wiley.com/journal/15372197

Annals of Botany. Accesible en https://academic.oup.com/aob

Plant Systematics and Evolution. Accesible en https://www.springer.com/life+sciences/plant+sciences/journal/606

Web helbideak

• Díaz González, T.E. y Fernández-Carvajal Álvarez M.C. Departamento de Biología de Organismos y Sistemas. Universidad de Oviedo. Herbario Virtual del alumno. Eskuragarri: http://herbario.uniovi.es/fco
• Renobales, G. Herbario Virtual. Departamento de Biología Vegetal y Ecología. Universidad del País Vasco. Eskuragarri: https://www.ehu.eus/es/web/bve-lbe/landaretako-morfologia-eta-ekologia
• Taiz L, Zeiger E. Plant Physiology. Eskuragarri: http://6e.plantphys.net/
• Plant Stress. [Internet]. Eskuragarri: http://www.plantstress.com.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • MENA PETITE, MIREN AMAIA
  • SARRIONANDIA AREITIO, ESTIBALIZ
  • URIARTE CAPETILLO, IBON

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-26

17:00-18:00 (1)

15:00-16:00 (2)

19-28

15:00-16:00 (3)

20-29

17:00-18:00 (4)

27-28

17:00-18:00 (5)

15:00-16:00 (6)

29-29

15:30-16:30 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (7)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
29-29

15:00-16:00 (1)

31-31

17:00-18:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (2)

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-21

09:30-12:30 (1)

09:30-12:00 (2)

09:30-12:00 (3)

25-25

16:00-18:00 (4)

27-27

17:00-19:00 (5)

29-29

11:00-13:00 (6)

33-33

10:00-12:00 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (7)

16 Landa p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
33-33

10:00-12:00 (1)

Irakasleak

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-25

15:00-16:00 (1)

19-28

18:00-19:00 (2)

15:00-16:00 (3)

20-28

18:00-19:00 (4)

26-26

16:00-17:00 (5)

26-27

15:00-16:00 (6)

29-29

18:00-19:00 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (7)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
31-31

18:00-19:00 (1)

18:00-19:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
24-24

09:30-11:30 (1)

25-25

09:30-12:00 (2)

09:30-12:30 (3)

09:30-12:00 (4)

27-27

09:00-11:00 (5)

28-28

11:00-13:00 (6)

33-33

09:00-11:00 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (7)

46 Laborategiko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
24-24

09:30-12:00 (1)

09:30-12:30 (2)

09:30-12:00 (3)

11:30-13:30 (4)

27-27

11:00-13:00 (5)

28-28

09:00-11:00 (6)

33-33

11:00-13:00 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (7)

46 Landa p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
32-32

09:30-10:30 (1)

34-34

10:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.1 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)

46 Landa p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
32-32

10:30-11:30 (1)

34-34

11:00-12:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.1 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)