XSLaren edukia

Meteorologia eta Ozeanografia25238

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Ingurumen Zientzietako Gradua (desagertzear, 2022-2023tik aurrera)
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25238

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Ordenagailuko p.2740.5
Landa p.34.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Meteorologia eta Ozeanografia irakasgaia Ingurumen Naturalaren Oinarri Zientifikoak moduluaren azkena da. Modulu horretan sartu dira ingurumena ezagutzeko, interpretatzeko eta deskribatzeko berariazko zientziak, zeinak beharrezkoak diren ingurumenaren eta gizakien jardueren arteko loturak zuzentasunez interpretatzeko (ondorioak, babes- edo kontserbazio-neurriak, etab.).



Irakasgai honetan klimaren eta ozeanoen arteko loturaren oinarrizko prozesuak aztertzen dira, bai eta fenomeno meteorologikoak eta haien kausak ere. Atal praktikoan, alor honetako datuak erabiltzen ikasten da.



Irakasgai honetarako Matematika eta Fisika (1. maila) irakasgaietako ezagutzak beharrezkoak dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Titulazio guztietarako komunak diren oinarrizko gaitasunez gain, honako gaitasun orokor hauek lantzen dira:



G001: zientzietako oinarrizko ezagutzak eskuratzea eta horien emaitzak erabiltzea, gizarte-, ekonomia-, lege- eta etika-esparruekin integratuz ingurumen-arazoak identifikatzeko.



G003: ingurumen-arloan lan profesionalak (irakaskuntza edo ikerketa lanak barne) egiten dituzten lantaldeetan sartzea.



Eta baita zeharkako gaitasuna ere (G009): hainbat iturritatik aplikatutako gai bati buruzko informazioa erabiltzeko, behar bezala interpretatzeko, ondorio esanguratsuak ateratzeko eta jendaurrean aurkezteko gai izatea.



Moduluaren gaitasun espezifikoei dagokienez, honako hauek dira:



M02CM05: geomorfologia estruktural, dinamiko eta klimatikoaren oinarrizko printzipioak ezagutzea.



M02CM06: ingurumen-informazioa eskuratu, aztertu eta irudikatzeko oinarrizko teknikak erabiltzea.



M02CM08: prozesu meteorologikoak eta ozeanografikoak aztertzea eta interpretatzea, ingurumen-proiektuen plangintzan eta garapenean, lurralde-antolamenduan eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren metodologian erabiltzeko.



Irakasgai hau ikasten ari den ikaslearen ikaskuntza-emaitzak honako hauek izango dira:



a) Fenomeno meteorologiko eta ozeanografiko hauen oinarrizko ezaugarriak deskribatu eta euren kausa fisikoak identifikatzen ditu:

- Klima

- Berotegi efektua

- Atmosferako eta ozeanoetako zirkulazio orokorra

- Haizea

- Turbulentzia

- Itsasaldiak

- Olatuak

- Itsas azaleratzeak



b) Hurrengo ekuazioak aplikatzen ditu atmosfera/ozeanoen portaera deskribatzeko:

- Presioaren ekuazio hidrostatikoa

- Haizearen ekuazio geostrofikoa

- Atmosferako muga-geruzan altitudearen araberako haizearen balioa lortzeko formula teknikoa

- Haizearen banaketa estatistikoaren Weibull-en ekuazioa

- Aerosorgailu baten potentzia elektrikoaren ekuazioa

- Itsasaldiaren altueraren ekuazioa (interpolazio sinusoidala)

- Olatuen altueraren arabera eskuratu dezakegun potentzia elektrikoaren ekuazioa



c) Meteorologiaren eta ozeanografiaren hiztegi teknikoa zuzentasunez erabiltzen du.



d) Informazio meteorologikoa eta ozeanografikoa internet bidez lortu eta erabiltzen du:

- Mapa meteorologikoak eta irrati-zundaketak: analisi eta iragarpen meteorologikoetarako, aerosorgailuen potentzia aurreikusteko eta olatuen altuera kalkulatzeko.

- Mareografoen datu-taulak, itsasaldien altuera aurreikusteko.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Lurreko Atmosferaren egitura eta konposizioa

- Geruza atmosferikoak

- Meteoro atmosferiko nagusiak

- Ekuazio hidrostatikoa

- Atmosferako zundaketa bertikala

- Troposferako hodei motak



2. Haizea eta zirkulazio orokorra

- Haizearen ekuazio geostrofikoa

- Atmosfera Muga Geruza (AMG)

- Aerosorgailu baten potentzia elektrikoa

- Fenomeno mesometeorologikoak

- Gandor kutsakorren dispoertsioa

- Zirkulazio Orokorreko zelulak eta munduko haize-sistemak

- Zirkulazio Orokorrak munduko oinarrizko klimetan duen eragina

- Iberiar Penintsulan eragina duten aire-masak



3. Lurreko Atmosferaren bero-balantzea

- Intsolazioa

- Energi-jasangarritasunaren muga geofisikoa

- Lur-Eguzki erradiazio-fluxua

- Berotegi-efektua

- Aldaketa klimatikoren eredu dimentsiobakar sinplea



4. Ozeanoen egitura eta konposizioa

- Geruza ozeanikoak

- Ozeanoaren tenperatura, gazitasun eta dentsitate profilak

- Itsas hondoak



5. Itsaslasterrak eta itsasaldiak

- Ozeanoen Zirkulazio Orokorra

- Zirkulazio termohalinoa

- Itsasaldiak sortzen dituzten indarrak

- Itsasaldi motak

- Itsasaldiaren altueraren kalkulua une eta toki jakin batean

- Ekman-en geruza itsas gainazalean

- Ekman ponpaketaren bidezko subsidentzia eta aszendentzia fenomenoa

- Itsas azaleratzeak



6. Olatuak eta euren energia-ustiapena

- Olatuen gailurra, harana, periodoa, uhin-luzera eta abiadura

- Itsasoaren egoerak Beaufort eskalaren arabera

- Olatuen altuera balioztatzeko metodoak (fetch)

- Olatuen energia-ustiapena



MetodologiaToggle Navigation

Ikasgai honetan eskola magistralak (M) eta praktikoak (GO) oso loturik daude, gaitasun praktikoak eskuratzea baita helburu nagusietako bat. Horretarako, gelako eskolak eta ordenagailuko praktikak nahasten dira bata bestearen ondoren. Ordenagailuko praktiketara etortzea ezinbestekoa izango delarik.



Ikasgelan zein ordenagailu-gelan metodologia aktiboa eta parte hartzailea izango da, ikasleak izanik euren ikasketa prozesuaren protagonista nagusiak. Ikasgelan informazio bilbiografikoaren bilaketa, aurkezpenak eta problema zein ariketa ezberdinen ebazpenean oinarrituko da eduki teorikoen ikasketa. Ordenagailu-gelan informazio meteorologikoa eta ozeanografikoa bilduz, egoera praktiko ezberdinei erantzuna emango zaie.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgai honetan bi ebaluazio mota egon daitezke: ebaluazio jarraia edo azken ebaluazio sistema.



Azken ebaluazio sistema aukeratzen duten ikasleek, irakasleari idatziz jakinarazi behar diote kurtsoaren lehen 9 asteetan zehar. Kasu honetan, nahikoa da amaierako proba ez egitearekin deialdiari uko egiteko.



Ebaluazio jarraia aukeratzen duten ikasleek ez dute amaierako probarik egin beharko.

Ebaluazioak honako hauek izango ditu: Problemak, talde-aurkezpenak, proiektuak eta abar, bi proba partzialez eta praktiketako azterketa batez gain. Irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa izango da azterketa praktikoa eta proba partzialak gainditzea.



Osasun-egoera dela-eta, aurrez aurreko ebaluazioa egitea eragozten duten neurriak hartu behar badira, aurrez aurrekoa ez den ebaluazio bat aktibatuko da, eta ikasleei unean-unean emango zaie horren berri.





Idatzizko ebaluazio proba guztietan, ortografia eta sintaxi akatsak kopuruaren arabera zigortuko dira; horietako bakoitzak 0,1 puntu kenduko du eta, gehienez, 0,5 puntu kenduko dira.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian irakasgaia ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.

Deialdi honi uko egiteko, amaierako proba ez egitearekin nahikoa izango da.



Osasun-egoera dela-eta, aurrez aurreko ebaluazioa egitea eragozten duten neurriak hartu behar badira, aurrez aurrekoa ez den ebaluazio bat aktibatuko da, eta ikasleei unean-unean emango zaie horren berri.





Proba honetan ortografia eta sintaxi akatsak kopuruaren arabera zigortuko dira; horietako bakoitzak 0,1 puntu kenduko du eta, gehienez, 0,5 puntu kenduko dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Understanding Weather and Climate. E. Aguado y J. E. Burt. Pearson Education

- The Atmosphere. F. K. Lutgens y E. J. Tarbuck. Pearson Education

- Introduction to Physical Oceanography. R. H. Stewart. https://www.colorado.edu/oclab/stewart-textbook

- An Introduction to Physical Oceanography, Matthias Tomczak. http://gyre.umeoce.maine.edu/physicalocean/Tomczak/IntroOc/index.html

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Practical Meteorology. R. Stull. https://www.eoas.ubc.ca/books/Practical_Meteorology/
- Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak, Batxilergoa 2. Belén Díez eta Gotzone Imaz. Erein
- Eguraldia beti airean. Pello Zabala. Berria

Web helbideak

- Wyoming-eko unibertsitatea: http://weather.uwyo.edu/

- Euskalmet: http://www.euskalmet.euskadi.eus/hasiera

- AEMET: http://www.aemet.es/eu/portada

- UK meteorologia zerbitzua: https://www.metoffice.gov.uk/

- Wetterzentrale: http://www.wetterzentrale.de/

- National Center for Atmosferic Research (USA): https://ncar.ucar.edu/

- Bilbaoport: https://www.bilbaoport.eus/eu/

- Puertos del Estado: http://www.puertos.es/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • DE COS ELICES, DAVID
  • OGANDO ARREGUI, EDUARDO
  • VILLAMOR LOMAS, ESTITXU

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

14:00-15:00 (1)

2-2

17:00-18:00 (2)

2-16

16:00-17:00 (3)

3-8

17:00-18:30 (4)

10-11

17:00-18:30 (5)

12-13

17:00-18:00 (6)

15-16

17:00-18:00 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (7)

16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-3

09:00-12:00 (1)

4-5

09:00-12:00 (2)

7-7

09:00-12:00 (3)

8-8

09:00-12:00 (4)

10-10

09:00-12:00 (5)

11-11

09:00-12:00 (6)

12-12

09:00-12:00 (7)

13-13

09:00-12:00 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (8)

16 Landa p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-10

10:00-13:00 (1)

Irakasleak

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

15:00-16:00 (1)

2-2

17:00-18:00 (2)

2-8

16:00-17:00 (3)

3-8

17:00-18:30 (4)

9-11

17:00-18:30 (5)

10-13

16:00-17:00 (6)

12-16

17:00-18:00 (7)

15-16

16:00-17:00 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (8)

46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-3

09:00-12:00 (1)

4-4

09:00-12:00 (2)

5-5

09:00-12:00 (3)

7-7

09:00-12:00 (4)

8-8

09:30-12:30 (5)

10-10

09:00-12:00 (6)

11-11

09:00-12:00 (7)

12-12

09:00-12:00 (8)

13-13

09:00-12:00 (9)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (8)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (9)

46 Landa p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-10

10:00-13:00 (1)

Irakasleak