XSLaren edukia

Ekonomia Jasangarria25239

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Ingurumen Zientzietako Gradua (desagertzear, 2022-2023tik aurrera)
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Kodea
25239

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5045
Gelako p.1045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ekonomia Iraunkorra nahitaezko irakasgaia da, lehenengo lauhilekoan irakasten da eta Gizarte, Ekonomia eta Lege arloko Zientziak moduluan kokatzen da. Irakasgai honetan oinarri ekonomikoak iraunkortasunaren ikuspuntutik aztertuko dira. Ikuspegia hori funtsezkoa da Ingurumen Zientzietako Graduan, baina irakasgai honetan espezifikoki eta era osatuagoan jorratzen da.



Aipatu moduluan Ekonomia Iraunkorrak bigarren mailan irakasten diren bi irakasgai ditu aurretik; bata, lege arlokoa da (Administrazioa eta Ingurumen Legedia), eta bestea arlo soziologikokoa (Ingurumena eta Gizartea). Bi irakasgai horiek Ekonomia Iraunkorrerako interesgarria den oinarria garatzen dute, izan ere, irakasgai honetan legedi eta gizarte alderdiak jorratzen dira ez-zuzenki bada ere. Halaber, Ekonomi Iraunkorraren edukiak baita Kontserbazio, Planifikazio eta Kudeaketa Natura-, Landa- eta Hiri-inguruan moduluko ikasgaiekin ere harremana du, batik bat Lurralde-antolamendu eta Ingurumen irakasgaiarekin.



Irakasgaia hau egiteko ez da beharrezkoa aldez aurretik Ekonomiako ezagutzak izatea nahiz eta lagungarriak diren. Alabaina, diziplina ezberdinetatik jorratu den iraunkortasunaren inguruko prestakuntza ahalik eta sendoena edukitzea gomendatzen da; prestakuntza hori bai aurreko urteetako irakasgaietan zein bestelako trebakuntza osagarrian jaso dela. Baldintza horiek, Ekonomia Iraunkorrean jasoko diren eduki espezifikoekin batera, ikasleek iraunkortasunaren inguruko zehar-diziplinako ikuspegi bat jasotzea ahalbidetzen dute. Horrek, era berean, etorkizunean arlo profesional ugaritan aritzea ahalbidetuko die ikasleei.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUN OROKORRAK:

G001 Zientzien oinarrizko ezagutzak bereganatzea eta horien emaitzak erabiltzea, gizarte-, ekonomia-, lege- eta etika-esparruekin integratuz ingurumen-arazoak identifikatzeko.

G003 Ingurumenaren arloan lan profesionalak egiten dituzten lantaldeetan sartzea, irakasleak eta ikertzaileak barne.

G007 Proiektu, plan eta programen ingurumen-inpaktua ebaluatzea.



ZEHARKAKO GAITASUNAK:

G009 Gai aplikatu bati buruzko informazioa hainbat iturritatik erabiltzeko, behar bezala interpretatzeko, ondorio esanguratsuak ateratzeko eta jendaurrean aurkezteko gai izatea.



GAITASUN ESPEZIFIKOAK:

M03CM03 Ingurumen-ekonomiaren eta ekonomia ekologiko edo jasangarriaren ikuspegi kontzeptualak eta tresnak ulertzea.

M03CM04 Iraunkortasuna zer den ulertzea eta kontzeptu hori ekoizpen- eta kontsumo-ereduetan eta lurraldearen erabileran aplikatzen jakitea.

M03CM06 Denbora eta leku bakoitzean ingurumena ulertzeko eta eraikitzeko hainbat modu sortzen dituzten dimentsio desberdinen (sozialak, historikoak, teknologikoak, politikoak...) arteko erlazioa ulertzea.



IKASKUNTZAREN EMAITZAK:

1. Testuinguru desberdinetan ekonomia, gizartea eta natura erlazionatzeko moduak eztabaidatzen ditu.

2. Ingurumen-arazoen arrazoi sozioekonomikoak ebaluatzen ditu, eta arazo horiei irtenbide alternatiboak ematen dizkie.

3. Iraunkortasunari eta garapen jasangarriari buruzko ikuspegi desberdinak kritikatzen ditu eta dimentsio sozial, ekologiko eta ekonomikoen arteko erlazioak argudiatzen ditu

4. Iraunkortasunaren kontzeptutik abiatuta, sistema ekonomikoa eta egungo garapen-eredua ebaluatzen ditu, eta, horretarako, hainbat iturritako informazio estatistikoa eta adierazleak erabiltzen ditu.

5. Ekonomiaren ingurumen-balorazioko oinarrizko teknikak aplikatzen ditu, eta horien mugak ezagutzen ditu.

6. Ekonomia jasangarria zer den modu globalean eta hainbat ikuspegitatik interpretatzen du, eta ekonomia ekologikoaren eta ingurumen-ekonomiaren kontzeptuak erabiltzen ditu horretarako.

7. Iraunkortasuna eraikitzeko ezinbesteko printzipioak eta tresnak zerrendatu eta deskribatzen ditu.

8. Erregai fosiletan oinarritutako ekonomia baten materialak agortzeko prozesua eta trantsizioari ekiteko egungo erronkak ulertzen ditu.

9. Produkzio eta kontsumo jasangarrien oinarriak deskribatzen ditu, ekonomia zirkularreko irizpideak erabiliz.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Gaia: Ekonomia eta Iraunkortasuna. Sarrera.

1.1. Zer dakigu ekonomiaz? Denifizioak eta interesak

1.2. Indikadore makroekonomikoak: BPG, enplegua, inflazioa, tasak

1.3. Oinarrizko kontzeptuak zientzia ekonomikoan

1.4. Zer dakigu iraunkortasunaz? Ingurugiro arazoak

1.5. Ekonomia eta Ekologiaren arteko hartueman esparrua



2. Gaia: Adierazle sozioekonomikoak eta iraunkortasunekoak

2.1. Adierazle ekonomikoak eta garapenekoak

2.2. Irizpide askotariko adierazleak

2.3. Oinarri biofisikoko iraunkortasun adierazleak



3. Gaia: Ekonomia Ekologikoa eta Ingurumen Ekonomia. Balorazio metodoak.

3.1. Ingurumena eta iraunkortasuna pentsaera ekonomikoan

3.2. Ingurumen-ekonomia eta Ekonomia Ekologikoa

3.3. Ingurumen balorazio metodoak

3.4. Eremu Naturalen adibide bat



4. Gaia: Garapena eta Iraunkortasuna

4.1. Garapenaren perspektiba desberdinak

4.2. Iraunkortasun sendoa eta ahula

4.3. Garapen Iraunkorraren interpretazio desberdinak

4.4. Iraunkortasunaren inguruko bestelako ikuspegi sistemikoak

4.5. Iraunkortasunaren paradigma



5. Gaia: Iraunkortasun printzipio eta instrumentuak

5.1. Sistema Konplexu Moldakorrak eta Transformagarritasuna

5.2. Ekonomia Iraunkorrerako printzipio biotiko eta abiotikoak

5.3. Zientzia eta teknologia

5.4. Planifikazioa eta Garapen Iraunkorrerako Estrategiak

5.5. Ingurumen zergak eta Erreforma Fiskal Ekologikoa

5.6. Lurralde-antolamendua



6. Gaia: Ekonomia zirkularra

6.1. Materialen Kontsumo

6.2. Ekonomia zirkular kontzeptuak eta printzipioak

6.3. Estrategiarako oinarriak

6.4. Material-fluxuen analisia

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan metodologia ezberdinak erabiliko dira. Irakasgaiko edukiak irakasleak klase magistraletan emandako azalpenen bitartez garatu egingo dira, baina aldi berean ikasketa kooperatibo eta dinamikoa (IKD) ahalbidetuko da praktika eta jarduera desberdinen bidez.



Eskola-orduetan partaidetza zein debatea bultzatuko da, bai klase magistralen ondotik zein ikasleek klasean aurkeztutako lanen harira. Gainera, praktika batzuk teknika aktiboen bidez egingo dira, problemetan oinarritutako ikasketa eta kasuaren metodoen elementuak konbinatuz, baita gela iraulia eta "peer instruction" teknikak erabiliz. Metodologia hauen detaileak eta jarraitu beharreko irizpideak ikaslegoaren gidan azalduko dira.



Lan autonomoa praktiken bidez sustatu egingo da. Praktiken bitartez irakasgaiaren edukien aplikazio praktikoa garatu egingo da, eta honako hauen bidez gauza daitezke praktikak: klasean jorratu diren ikasgaien inguruko galdera zehatzak, test galderak, bideoen gaineko iruzkinak, artikuluak eta testu interesgarriak, etab. Praktika lanak bai ikasgelatik kanpo zein bertan, edota bai taldean zein banaka egingo dituzte ikasleek.



Ikasleek klasean egin behar duten aurkezpena derrigorrezkoa da, eta aldez aurretik egindako lan akademiko batean oinarrituko da. Lanaren gaia zein iturriak (bibliografia, estatistika iturriak, web orrialdeak, etab.) aldez aurretik irakaslearekin eztabaidatu beharko dira behar denbora nahikoarekin. Horrela irakasleak lanaren prozesua ere gainbegiratuko du, horren bidez ikasleenganako feedback-a eta beren ebaluazio hezigarria indartuz.



Klasean emandako azalpenen materialak ikasleek eskuragarri izango dituzte e-Gela plataforman (https://egela.ehu.es/). Baita praktiketarako edo klaseko aurkezpenetarako beharrezkoak izango diren beste edozein material ere bertan eskegiko dira. Irakasleak behar den momentuan emango du horren berri.



Metodologia formato bimodalera egokitu daiteke (teledozentzia barne), eta distantziazko online bideak erabiliz. Oinarrian egiteko eta eduki antzekoak mantenduko dira, baina formato birtualetara egokituz.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 35
    • Test motatako proba (%): 15
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Banakako lanak (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 10
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio arrunta jarraia izango da, honako honetan datza: ebaluazio jarraitua irakasgaia irakasten den lauhilekoan zehar eta azterketa froga idatzi bat lauhileko amaieran. Positiboki baloratuko da klasean izandako jokabide aktiboa eta parte hartzailea, IKD metodologia aurrera eramateko desiragarria dena. Beraz klasera asistentiza derrigorrezkoa da.



Irakasgaiaren azken kalifikazioa honako era honetan lortuko da:

1. Ebaluazio jarraia: %50, honako era honetan banatuta: praktikak, % 20; lan akademikoa (indibiduala eta taldekakoa) eta horren aurkezpena klasean, %20; irakurgaien lanketa eta aurkezpena 10%.

2. Banakako azken froga: azterketa idatzia, %35; test galderak %15.



Asignatura gainditu ahal izateko bai azterketa bai ebaluazio jarraiko lan eta praktikak gainditu behar dira. Eta azterketa idatziaren barruan test bat ere egongo da, eliminatorioa izango dena. Lan eta praktika bakoitzeko ebaluazio irizpideak ikaslegoaren gidan ageriko dira.



Ohiko deialdiari uko egiteko (bai ebaluazio jarraian zein finalean) nahikoa da azken azterketa idatzira ez aurkeztearekin.



Ebaluazio jarraia nahiko ez luketen ikasleek eskubidea dute froga final bat izateko notaren %100-ren balioaz. Horretarako lauhilekoaren lehenengo bederatzi asteen barruan irakasleari idatziz eskabidea luzatu behar diote.



Ebaluazioa ere distantzia eta online moduetara egokitua izan daiteke. Egoera horretan oinarrian praktika, azterketa eta ebaluazio modu antzekoak mantenduko dira, baina online kanaletara egokituak. Egoera horretan ebaluazio eta ariketen entrega datak egokitu ahalko dira, eta ebaluaketa jarraiko ebaluazio puntuaketak ponderatu ahalko dira ere.



Osasun egoerak azken froga presentzialki ezin egitea derrigortuko balu, horri aurre egiteko eGelan eskuragarri izango den protokoloa aktibatuko da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdiari uko egiten dioten ikasleek edota gainditzen ez dutenek, ez ohiko deialdira begira ebaluazio jarraiaren notak mantendu ditzakete (lanen eta praktiken %50), horrela nahiko balute. Ez ohiko deialdiko azterketa idatziaren nota azken kalifikazioaren %50 izango da. Era honetan, ebaluazio jarraiaren funtsa bermatu egiten da baita ez ohiko deialdian ere.



Hasieran ebaluaketa osoa (soilik finala) hautatu dutenek, oraingoan ere ebaluazio-froga finala notaren %100-ean izango dute.



Osasun egoerak azken froga presentzialki ezin egitea derrigortuko balu, horri aurre egiteko eGelan eskuragarri izango den protokoloa aktibatuko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

e-Gela plataforman (https://egela.ehu.es/) eskegitako materialak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Bermejo, R. (2011): Manual para una economía sostenible. Los libros de la Catarata, Madrid.

Bermejo, R.; Arto, I.; Hoyos, D.; Garmendia, E. (2010): Menos es más: del desarrollo sostenible al decrecimiento sostenible. Cuadernos de Trabajo Hegoa, nº 52. Hegoa. UPV/EHU, Bilbao.

Etxano, I. (2015): Ekonomia eta iraunkortasuna: Oinarriak eta aplikazioak. UEU, Bilbao.

Martínez Alier, J.; Roca, J. (2013): Economía Ecológica y política ambiental. 3ª ed., Fondo de Cultura Económica, México D.F

Leonard A. (2010) La historia de las cosas. De cómo nuestra obsesión por las cosas está destruyendo el planeta, nuestras comunidades y nuestra salud. Capítulo 1. Fondo de Cultura Económica.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Arto, I. (2009): “El metabolismo social del País Vasco desde el análisis del flujo de materiales”. Revista de Economía Crítica, 8, 43-80.
Bermejo, R. (2005): La gran transición hacia la sostenibilidad. Los libros de la Catarata, Madrid.
Carpintero, O. (2006): La bioeconomía de Georgescu-Roegen. Montesinos, Madrid.
Common, M.; Stagl, S. (2008): Introducción a la Economía Ecológica. Reverté, Barcelona.
Daly, H.E.; Farber, J. (2011): Ecological economics: Principles and applications. 2ª ed., Island Press, Washington DC.
Demaria F., Schneider F., Sekulova F., Martínez-Alier J. (2018) ¿Qué es el decrecimiento? De un lema activista a un movimiento social. Revista de Economía Crítica, 25:147-169.
Hickel & Kallis (2019) Is green growth possible? New political economy.
IHOBE (2019) La Huella Ecológica de Euskadi 2019. IHOBE, Gobierno Vasco.
Infante, J. (2014): “La desmaterialización de la economía mundial a debate. Consumo de recursos y crecimiento económico (1980-2008)”. Revista de Economía Crítica, 18, 60-81.
Martínez-Alier, J.; Muradian, R. (ed.) (2015): Handbook of Ecological Economics. Edward Elgar, Cheltenham (Inglaterra), Northampton, MA (USA).
Naredo, J.M. (2010): Raíces económicas del deterioro ecológico y social. 2ª ed., Siglo XXI, Madrid.
PNUD: Informe de Desarrollo Humano. Varios años.
Riera, P.; García, D.; Kriström, B.; Brännlund, R. (2016): Manual de economía ambiental y de los recursos naturales. 3ª ed., Paraninfo, Madrid
Steffen W., Richardson K., Rocström J., Cornell S., et al. (2015) Planetary Boundaries: guiding human development on a changing planet. Science, 347(6223).
Torres J. (2016) Economía para no dejarse engañar por los economistas. Deusto Editores.

Aldizkariak

Ecological Economics
Ecologista
International Journal of Sustainable Development and World Ecology
Journal of Cleaner Production
Sustainability
Sustainable Development
Sustainability Science


Web helbideak

ASPO (The Association for the Study of Peak Oil and gas): www.peakoil.net
Center for Advancement of the Steady State Economy: www.steadystate.org
Ecologistas en Acción: https://www.ecologistasenaccion.org/
EUROSTAT: http://www.europa.eu/eurostat
EUSTAT: www.eustat.es
Global Footprint Network: http://www.footprintnetwork.org
IHOBE: https://www.ihobe.eus/inicio
INE: www.ine.es
PNUD: http://www.undp.org
Programa de Naciones Unidas para el Medio Ambiente (PNUMA): http://www.pnuma.org
Sustainable Goal Index: https://sdgindex.org/
The Oil Crash: https://crashoil.blogspot.com/
WEO (World Energy Outlook): www.worldenergyoutlook.org

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • GARCIA ALONSO, OIHANA
  • GARMENDIA OLEAGA, ENEKO
  • VILLALBA EGUILUZ, CARLOS UNAI

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

16:00-18:00 (1)

2-4

16:00-18:00 (2)

2-5

14:00-16:00 (3)

5-5

17:00-19:00 (4)

6-7

18:00-19:00 (5)

6-9

14:00-16:00 (6)

6-13

16:00-18:00 (7)

9-10

18:00-19:00 (8)

11-12

18:00-19:00 (9)

15-15

16:00-18:00 (10)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (8)
  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (9)
  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (10)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-15

14:00-16:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

14:00-16:00 (1)

2-4

14:00-16:00 (2)

2-5

16:00-18:00 (3)

5-5

17:00-19:00 (4)

6-8

18:00-19:00 (5)

6-10

16:00-18:00 (6)

6-13

14:00-16:00 (7)

9-10

18:00-19:00 (8)

12-13

18:00-19:00 (9)

15-15

14:00-16:00 (10)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (8)
  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (9)
  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (10)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-6

10:00-12:00 (1)

11-15

16:00-18:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)

66 Teoriakoa (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

16:00-18:00 (1)

2-5

14:00-16:00 (2)

16:00-18:00 (3)

6-7

18:00-19:00 (4)

6-9

16:00-18:00 (5)

6-16

14:00-16:00 (6)

9-10

18:00-19:00 (7)

12-12

18:00-19:00 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (8)

66 Gelako p.-1 (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-15

16:00-18:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)