XSLaren edukia

Geografia Informazioko Sistemak25241

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Ingurumen Zientzietako Gradua (desagertzear, 2022-2023tik aurrera)
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25241

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1522.5
Ordenagailuko p.4567.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

“Geografia Informazio Sistemak” irakasgaia hirugarren mailako lehen lauhilabetean kokatutako irakasgaia da, “Tresna baliabideak” deituriko 8. Moduluaaren (M08) barnean.



Geografia Informazio Sistemak (GIS) datu espazialak kudeatu eta maneiatzeko tresna oso eraginkorrak dira, Ingurumenarekin erlazionatutako ikerketa konplexuetan berebiziko garrantzia dutelarik (erabakien hartzea eta irizpide-anitzeko ebaluazioa, ingurumen-inpaktua, lurraldearen karakterizazioa, arriskuen ebaluazioa...). Gaur egun lurraldeko aldagai biotiko eta abiotikoak maneiatzen dituzten ikerketetan ezinbestekoa da tresna hau.



Irakasgai honek ez du, printzipioz, aurreko irakasgaien ezinbesteko beharrik, nahiz eta oso erabilgarria izan lurraldearen egitura fisikoarekin erlazionatutako irakasgaiak (“Geologia”, “Geomorfologia eta Edafologia”, "Meteorologia eta Ozeanografia"), lurraldearen aldagai abiotikoekin erlazionatutakoak ( “Ekologia”, “Landare Biologia”, “Biodibertsitatea”) eta lurraldearen antolamendu eta kudeaketarekin erlazionatutakoak landu izana. Irakasgai hau garrantzizkoa da gradu honetan ondoren edo batera irakasten diren irakasgaientzat, bereziki “Fotointerpretazioa, Teledetekzioa eta Arrisku Naturalak”, “Ingurumen Inpaktua Kudeatzeko eta Ebaluatzeko Sistemak” eta “Lurralde Antolakuntza eta Ingurumena” , non GISak oso tresna eraginkorrak diren lurralde-okupazioaren jasangarritasunari buruzko erabakiak hartzeko momentuan.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaiaren gaitasun orokorrak honako hauek dira:

G001: Zientzien oinarrizko jakintza bereganatu eta haren emaitzak erabiltzea, gizarte, ekonomia, lege eta etikaren eremuak integratuz, ingurumenaren problemak identifikatuta.

G002: Ingurumen-proiektuak diziplina anitzeko planteamenduaz planifikatu eta garatzea.

G003: Ingurumenaren arlokorako zeregin profesionalean ari diren lan-taldeetan integratzea, irakaskuntza eta ikerkuntza barne.

G004: Eremu natural, hiriko edo baserrikoetako ingurunea eta beroni loturiko baliabideak analizatu, gestionatu eta kontserbatzea, bai eta lurralde-antolakuntzarako plan eta proiektuen diseinu eta garatzea ere.





Irakasgaiaren gaitasun espezifikoak honako hauek dira:

M08CM03: Gutxienez erdi-mailan Geografia Informazioko Sistema bat erabiltzea, eta modu autonomo batean edozein GIS komertzial ikasteko gai izatea.

M08CM04: Analisi, lanen edo ikerketen parte hartzen duten osagai geografikoak identifikatzeko gai izan eta kontzeptu geografikoetan eraldatzeko gai izatea.

M08CM05: Datuak tratatzeko ereduak eraikitzea, osagai geografikoetatik eta GIS funtzionalitateetatik abiatuta.



Irakasgaiaren zeharkako gaitasuna honako hau da:

G009: Aplikatutako gai bati buruzko informazioa hainbat iturritatik erabiltzeko, behar bezala interpretatzeko, ondorio esanguratsuak ateratzeko eta jendaurrean aurkezteko gai izatea.



Ikaskuntzaren emaitzei dagokienez, honako hauek dira:

1. GIS bat zer den deskribatzen du, programa horien berezko terminologia erabiltzen du eta lan profesionalaren barruan tresna gisa duen potentziala identifikatzen du.

2. Datu geografikoen, kartografikoen eta metadatuen arteko aldea desberdintzen du

3. Analisiak, lanak edo azterlanak egitean parte hartzen duten osagai geografikoak identifikatzen ditu, eta kontzeptu geografiko bihurtzen ditu.

4. Informazioaren tratamendu egokia egiteko beharrezkoak diren GIS funtzionalitateak identifikatzen ditu.

5. Datuak tratatzeko ereduak eraikitzen ditu, osagai geografikoak eta GIS funtzionalitateak oinarri hartuta.

6. Geografia Informazioko Sistema bat erabiltzen du, gutxienez erdi-mailako erabiltzaile-mailan.

7. Edozein GIS komertzial maneiatzeko autonomia erakusten du.





Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Ikasgaiaren gai-zerrenda honako hau izango da:



1.Irakasgaiaren aurkezpena

2.Geografia Informazioko Sistemetarako sarrera

3.Kartografiarako sarrera

4.Informazio geografikoaren ereduak

5.Datu-iturriak

6.Datu-baseen kontsultak eta eragiketak

7.Analisi bektoriala

8.Analisi rasterra

















MetodologiaToggle Navigation

Azkenaldian ezartzen ari diren metodologia aktiboak jarraituz, irakasgai honen irakaste prozesuan Lankidetza-ikasketa eta Problemetan Oinarritutako irakaste prozesua erabiliko da. Klase magistraletan, batez ere lehen asteetan, irakasleak ikus-entzuneko materiala erabiliz (Powerpoint eta bideoak) oinarrizko edukiak azalduko ditu, irakasgaiaren oinarriak ezarriz. Irakasgiaren garapenean aurrera joan ahala, eta ahalik eta maizen, “Puzzle” ikasketa mota erabiliko da, non ikasleek taldeka gai konkretuak landuko dituzten, klasean bertan gainontzeko taldeei ikasitakoa azalduz.



Problema praktikoak jorratzeko, Qgis software espezifikoa erabiliko da. Irakasleak programari buruzko azalpen laburrak eman eta gero (lehen asteetan batez ere), ikasleak, irakasleak planteatutako ingurumenari buruzko problemak ebatzi beharko dituzte. Ondoren, lortutako emaitzak klasean konpartituko dituzte klaseko eztabaida sorraraziz eta horrenbestez ikaskuntza prozesua finkatuz.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40
    • Banakako lanak (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

- Idatzizko proba (30%)

- Proba praktikoa (40%)

- Proiektua (20%) eta entregagaiak (10%)



Irakasgaia gainditzeko, atal bakoitzean %40a atera behar da gutxienez.



Aipatutako ebaluazio sistemari uko egin diezaioke ikasleak, baldin eta 10. aste aurretik, irakasgai honen irakasle arduradunari uko egitea idatziz aurkezten badu. Behin idatzia jasota, ikasleak zein irakasle arduradunak sinatuko dute idatzi hori, azken hau izanik tartean dauden gainontzeko irakasleei abisua emango diena. Kasu honetan, ebaluazioan %50 ezagutza teorikoa eta %50 ezagutza praktikoa kontutan hartuko dira, eta %40a atera beharko da atal bakoitzean irakasgaia gainditzeko.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdia, bukaerako ebaluazioaren bidez garatuko da (50% ezagutza teorikoa, 50% ezagutza praktikoa). Hala ere, ikasleak ebaluazio jarraitua eskatu izan badu, ikasturtean zehar lortutako emaitza positiboak kontutan hartuko zaizkio. Irakasgaia gainditzeko, atal bakoitzean %40a atera behar da gutxienez.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Gela birtualean emandakoa

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Olaya, V. (2020). Sistemas de Información Geográfica (http://volaya.github.io/libro-sig/)

Santos Preciado, J. M. (2004). Sistemas de Información Geográfica. Madrid.





Gehiago sakontzeko bibliografia

Burrough, P. A., McDonnell, R., McDonnell, R. A., & Lloyd, C. D. (2015). Principles of Geographical Information Systems. Oxford University Press.
Chuvieco Salinero, E. (2019). Teledetección Ambiental: La observación de la Tierra desde el Espacio. Ariel.
Delaney, J., & Van Niel, K. (2007). Geographical information systems: an introduction. Oxford University Press, USA.
Graser, A. (2016). Learning QGIS: Create maps and perform geoprocessing tasks with ease.
Gómez Delgado, M., Cano, B., & Ignaciocoaut, J. (2006). Sistemas de información geográfica y evaluación multicriterio en la ordenación del territorio (No. 910.285 G65).
Longley, P. A., Goodchild, M. F., Maguire, D. J., & Rhind, D. W. (2005). Geographic information systems and science. John Wiley & Sons.
Heywood, I., Carver, S., Cornelius, S. (2011). An introduction to Geographical Information Systems. Pearson Education India.
Kurt Menke, G. I. S. P., Smith Jr, R., Pirelli, L., & John Van Hoesen, G. I. S. P. (2016). Mastering QGIS. Packt Publishing Ltd.
Mandel, A., Ferrero, V. O., Graser, A., & Bruy, A. (2016). QGIS 2 cookbook. Packt Publishing Ltd.
Puebla, J. G., & Gould, M. (1994). SIG: Sistemas de información geográfica. Síntesis.

Aldizkariak

Computers & Geosciences. https://www.journals.elsevier.com/computers-and-geosciences
International Journal of Geographical Information Science. https://www.tandfonline.com/toc/tgis20/current
Transactions in GIS. https://onlinelibrary.wiley.com/journal/14679671
Cartography and Geographic Information Science. https://www.tandfonline.com/toc/tcag20/current
ISPRS International Journal of Geo-Information. https://www.mdpi.com/journal/ijgi
GeoFocus. http://www.geofocus.org/index.php/geofocus

Web helbideak

http://www.spatialanalysisonline.com/
http://www.qgis.org
https://www.nosolosig.com/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BASTARRICA IZAGUIRRE, AITOR
  • LOPETEGUI GALARRAGA, ANE
  • MESANZA MORAZA, AMAYA

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-7

16:00-19:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)

16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

14:00-16:00 (1)

2-4

14:00-16:00 (2)

6-6

09:30-12:30 (3)

6-13

14:00-16:00 (4)

8-13

16:00-19:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

16:00-18:00 (1)

2-2

16:00-19:00 (2)

2-6

14:00-16:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)

46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-4

16:00-19:30 (1)

6-6

10:00-13:00 (2)

6-13

16:00-19:00 (3)

7-13

14:00-16:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.1 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)