XSLaren edukia

Ingurumen Inpaktua Kudeatzeko eta Ebaluatzeko Sistemak25244

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Ingurumen Zientzietako Gradua (desagertzear, 2022-2023tik aurrera)
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25244

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5481
Gelako p.917
Ordenagailuko p.2737

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ingurumen-kudeaketa gaur egun enpresa-jarduerako ezinbesteko partea da. Arau- eta erreminta-kopuru handia dakar, ikasleak ezagutu eta erabiltzen jakin behar dituenak, jarduera horiek eragiten dituzten inguruaren gaineko inpaktuak eta osasunerako arriskuak gutxitzeko asmoz. Horregatik, “Kudeaketa-Sistemak eta Ingurumen-Inpaktuaren Ebaluazioa” irakasgaia “Enpresan eta Administrazioan Ingurumen-Kudeaketa” moduluaren barruan dago, “Epidemiologia eta Osasun Publikoa” irakasgaiarekin batera. Beste bi irakasgaik osatzen dute modulua, “Kudeaketa Energetikoa eta Ekoeraginkortasuna” eta “Hondar-Kudeaketa” hain zuzen ere, zeinek gai honi buruzko kontzeptuak eta erreminta interesgarriak sakontzen dituzten.

Irakasgai honek ez du aurrebaldintzarik. Hala ere, bere ezaugarriak direla eta, bai 1. mailako “Analisi Geografikoa” bai 2. mailako “Geomorfologia eta Edafologia” eta “Ingurumen-Poluzioaren Tratamendua” bai lehen lauhilekoaren 3. mailako “Geografia-Informazioko Sistemak” aldez aurretik ikasi izana egokia da. Irakasgai hauek guztiek beharrezko konpetentziak garatzen dituzte Ingurumen-Inpaktuaren Ebaluaziorako.

Irakasgai hau ikasiz lortutako konpetentziek bizitza profesionalean zehar Ingurumen-Kudeaketaren prozesuetan parte hartu ahal izateko beharrezko ezaguerak emango dizkiote ikasleari.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUN OROKORRAK, BERARIAZKOAK ETA ZEHARKAKOAK



Irakasgai hau gainditzen duen ikasleak honako gaitasun hauek eskuratuko ditu:



M05CM01- Enpresetan eta administrazioetan aplikatu beharreko ingurumen-kudeaketako sistemei buruzko ezagutza orokorrak eskuratzea.

M05CM02- Enpresako eta administrazioko ingurumen-kudeaketa planifikatzea eta garatzea, eskura dauden tresna informatikoak erabiliz.

M05CM03- Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioak planifikatu eta gauzatzea.

M05CM04- Giza osasunari lotutako ingurumen-arriskuak baloratzen dituzten azterketa epidemiologikoak diseinatu, aztertu eta interpretatzea.

G001- Zientziari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzea eta emaitza horiek ingurumen arazoak identifikatzeko erabiltzea, gizartearen, ekonomiaren, legearen eta etikaren arloekin integratuz.

G002- Diziplinaz gaindiko planteamenduarekin ingurumen-proiektuak planifikatu eta garatzea.

G003- Ingurumenaren arloan lan profesionalak egiten dituzten lantaldeetan integratzea, irakasleak eta ikertzaileak barne.

G006- Enpresan ingurumena kudeatzeko sistemak prestatu, ezarri eta mantentzea, eta osasunerako ingurumen-arriskuak ezagutu, aztertu eta prebenitzea.

G007- Proiektu, plan eta programen ingurumen-inpaktuak ebaluatzea.

G009- Aplikatutako gai bati buruzko eta iturri ezberdinetatik lortutako informazioa erabiltzeko gai izatea, behar bezala interpretatzea, ondorio garrantzitsuak ateratzea eta jendaurrean aurkeztea.

G010- Taldean lan egitea: helburu profesional eta/edo zientifikoak lortzeko lantaldean informazioa, ideiak eta proposamenak trukatzea.



Irakasgai honetan adierazitako gaitasun orokorrak eta berariazkoak eskuratzeak ondoren zerrendatzen diren ikasketa emaitzak lortzeko aukera ematen dio ikasleari:

- Ingurumen-kudeaketarako tresnak erabiltzen ditu. (M05CM01, G001, G006)

- Ingurumen-inpaktu bat bere atributuen arabera sailkatzen du eta ingurumen-adierazleak behar bezala erabiltzen ditu. (M05CM02/M05CM03, G007)

- IIEren berariazko legeriaren edukia aztertzen du. (M05CM02/M05CM03, G007)

- Proiektu jakin bati dagokion akzio-zuhaitza eraikitzen du eta akzio horiek ingurune jakin batean eragin ditzaketen ingurumen-inpaktuak identifikatzen ditu. (M05CM02/M05CM03, G003, G007)

- Ingurumen-inbentario bat egiten du eta inkesten bidez ingurumen-faktoreak haztatzen ditu. (M05CM02/M05CM03, G003, G007)

- Ingurumen-inpaktuak modu kualitatibo eta kuantitatiboan baloratzen ditu eta eremu batean proiektu baten inpaktu globala kalkulatzen du. (M05CM02/M05CM03, G003, G007)

- Ingurumen-Inpaktuaren Azterketaren sintesi-txosten bat landu eta idazten du. (M05CM02/M05CM03, G001, G002, G003, G007)

Gainera, zeharkako gaitasunak behar bezala garatzean, ikasleak ondorengo ikasketa emaitzak lortzen ditu:

- Informazioa aztertu, sintetizatu eta kudeatzen du. (G009)

- Lana antolatu eta planifikatzen du, eta erabakiak hartu eta arazoak konpontzen ditu. (G002, G003, G009)

- Dagokion ikasketa esparruari buruzko ezagutza informatikoak bereganatzen ditu. (G007)

- Taldean lan egiten du, helburu zientifikoak eta/edo profesionalak lortzeko informazioa, ideiak eta proposamenak trukatuz. (G010)

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

PROGRAMA: PARTE TEORIKOA



I. BLOKEA: INGURUMEN-KUDEAKETA

1. GAIA: SARREA

1.1. Ingurumena

1.2. Garapen jasangarria: aurrekari eta bilakaera historikoa

1.3. Ingurumen-kudeaketa edo ekokudeaketa

1.3.1. Kontzeptua

1.3.2. Parte hartzen duten faktoreak: jarduera, entornoa eta inpaktua

2. GAIA: INGURUMENA KUDEATZEKO SISTEMAK (IKS)

2.1. Deming-zirkulua

2.2. Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren ezarpena

2.3. Ingurumen-kudeaketarako tresnak

2.3.1. Ingurumen-Kalitatearen Arauak

2.3.2. Ingurumen-Ikuskaritzak

2.3.3. Kudeatzeko Sistema Integratuak

2.4. Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren balioztatzea



II. BLOKEA: INGURUMEN-INPAKTUAREN EBALUAZIOA (IIE)

3. GAIA: MARKO KONZEPTUALA

3.1. Definizioak

3.1.1. Ingurumen-Inpaktuaren Ebaluazioa (IIE)

3.1.2. Ingurumen-Inpaktuaren Azterketa (IIA)

3.1.3. Beste batzuk

3.2. Ingurumen-Inpaktuaren Ebaluazio-motak

4. GAIA: INGURUMEN-INPAKTUA. MARKO KONZEPTUALA

4.1. Sarrera

4.2. Ingurumen-inpaktuen tipologia

4.3. Ingurumen-inpaktuaren izaera

4.4. Ingurumen-inpaktuaren adierazleak

5. GAIA: MARKO LEGALA ETA INSTITUZIONALA

5.1. Europar Erkidegoko legeria

5.2. Estatuko legeria

5.2.1. Araudi sektoriala

5.2.2. Ingurumen-Inpaktuaren Ebaluazioaren legeria espezifikoa

5.3.Autonomia- Erkidegoko legeria

5.3.1. Euskadiko legeria

5.4. Ingurumen-Inpaktuaren Ebaluazioaren prozedura administratiboa



III. BLOKEA: INGURUMEN-INPAKTUAREN AZTERKETA (IIA)

6. GAIA: INGURUMEN-INPAKTUAREN AZTERKETA EGITEKO METODOLOGIA OROKORRA

6.1. Diziplinarteko taldearen eraketa

6.2. Ingurumen-Inpaktuaren Azterketaren egitura eta edukia

6.3. Gehien erabiltzen diren metodo orokorrak

6.3.1. Alternatibak alderatzeko metodoak

6.3.2. Faktoreak haztatzeko metodoa

6.3.3. Ekintzak, azpifaktoreak eta inpaktuak identifikatzeko metodoak

6.3.4. Inpaktuak ebaluatzeko metodoak

7. GAIA: INGURUMEN-INPAKTUAREN AZTEKETA EGITEKO PROPOSATUTAKO METODOLOGIA

7.1. Ingurumen-Inpaktuaren Azterketaren egitura orokorra

7.2. Ingurumen-Inpaktuaren Azterketaren egitura eta edukia

7.2.1. Proiektuaren eta alternatiben analisia

7.2.2. Ingurumen-inbentarioa

7.2.3. Efektuen aurreikuspena

7.2.4. Inpaktuak sorrarazten dituzten ekintzen identifikazioa

7.2.5. Inpaktuak jasan ditzaketen ingurumen-faktoreen identifikazioa

7.2.6. Inpaktuen identifikazioa: inpaktu matrizea.

7.2.7. Inpaktuen balorazioa

7.2.7.1 Balorazio kualitatiboa: garrantzi-matrizea

7.2.7.2 Balorazio kuantitatiboa: ebaluazio-matrizea

7.2.8. Ingurumena Zaintzeko Programa

7.2.9. Sintesi-dokumentua



PROGRAMA: PARTE PRAKTIKOA

1. Ingurumen-inpaktuak sortzeko gai den proiektuaren definizioa eta ingurumen-inpaktu horiek jasaten dituen entornoaren aukeraketa.

2. Akzio-zuhaitzaren sorkuntza: ingurumen-inpaktuak eragiten dituzten proiektuaren akzioen identifikazioa.

3. Faktore-zuhaitzaren sorkuntza: Ingurumen-inpaktuak jasaten dituzten azpifaktoreen aukeraketa.

4. Proiektuak eragindako azpifaktoreen pisu erlatiboa kalkulatzeko inkestaren diseinua, errealizazioa eta analisia.

5. Kausa-efektua interakzio-matrizearen egitea: Ingurumen-inpaktuen identifikazioa.

6. Identifikatutako ingurumen-inpaktu guztien balorazio kualitatibo eta kuantitatiboa.

7. Inpaktuen zuzenketa: Inpaktu negatibo garrantzitsuen neurri zuzentzaileen eta konpentsatzaileen ezarpena.

8. Inpaktuen epaiketa

9. Ingurumen-Inpaktuaren Azterketaren idaztea.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetarako proposatutako metodologia aktiboa da, hau da, planifikatutako jarduerek ikasleei ezagueraren eraikuntzan parte hartzea eta erantzukizun handiagoa lortzea baimentzen diete.



Irakasleen eta ikasleen arteko erlazioa eta komunikazioa hurrengo bideen bidez egiten da:

•Klase teorikoak eta praktikak

•eGelaren bidez. Plataforma honetan ikasleek beharrezko informazio guztia dute.

•Lantaldeko koordinatzailea. Lantalde bakoitzak koordinatzailea izendatuko du, irakaslearekin lotura-pertsona izango dena.

•Tutoretzak



Klase magistralak eta 2 idatzitako proba indibidualak izan ezik, ikasleek garatzen dituzten jarduerak lan kooperatiboaren parte dira, non ikasleek taldeka lan egiten duten.







Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 20
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 5
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 60
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10
    • Lan kooperatiboa (%): 5

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio sistema etengabeko ebaluazioa da, ikaskuntza prozesua eta gaitasunak eskuratzea optimizatzeko asmoz.

ETENGABEKO EBALUAZIO sistemak ondorengo frogak biltzen ditu:

i) Idatzizko proba: ariketa praktikoa (banaka), azkeneko notaren % 5

ii) Ahozko erakusketa (taldeka), azkeneko notaren % 10

iii) Idatzizko proba: testa (banaka), azkeneko notaren % 20

iv) Taldeko lana: IIA (taldeka), azkeneko notaren % 60

v) Lan kooperatiboa (banaka), azkeneko notaren % 5



Azkeneko nota ebaluazio bakoitzaren emaitzei aipatutako ehunekoak aplikatuz kalkulatuko da. Dena den, beharrezkoa da honako BALDINTZA hauek betetzea:

a) Klaseen % 80ra baino gehiago joatea.

b) Ezarritako jarduera guztiak epe (eGelan ezarritakoa) barruan egitea, taldearen balioespen-inkestak barne.

c) Proba bakoitzean gutxieneko kalifikazioa 3,5/10 izatea.



Irakasgaia gainditzeko azkeneko kalifikazioak 5/10 izan behar du. Aurreko baldintzak bete ez dituzten ikasleek gehienez 4.0ko kalifikazioa izango dute ohiko deialdian, lortutako emaitza partzialak edozein izanda ere.



EBALUAZIO TRESNAK

Jarduera bakoitzaren ebaluazioa ondorengo irizpideak erabiliz gauzatuko da:

i) Ariketa praktikoaren balorazioa erantzunen zuzentasunaren araberakoa izango da.

ii) Ahozko erakusketa bai irakasleak bai ikaskideek balioetsiko dute, inkesten bidez.

iii) Idatzizko testa eGela bidez egingo da eta test-motako proba izango da, non erantzun positiboak puntu 1 gehitzen duen eta erantzun negatiboak 0.25 puntu kentzen dituen.

iv) Idatzizko lana (IIA) ikastaroa bukatzerakoan aurkeztuko da. Kasu honetan, balioespena irakasleak egingo du, errubrikaz baliatuz. Hala ere, lana gehienbat klaseko orduetan landuko da eta ikasleek etengabeko erretroalimentazioa izango dute ikaskuntza jarraitua eta esanguratsua helburu izanik.

v) Lantalde bakoitzean, lan kooperatiboa taldekideek balioetsiko dute. Horretarako gurutzatutako inkestak erabiliko dira, non lantaldearen funtzionamendua eta kide bakoitzaren parte-hartzea ebaluatzen diren.



BIKAITASUN PROBA

Salbuespenezko neurri gisa, ikasturte bukaeran “banakako bikaintasun proba” egiteko aukera egongo da. Idatzizko testean 8 edo kalifikazio altuagoa eskuratzen duten ikasleek bikaintasun proba egiteko aukera izango dute, azkeneko nota hobetzeko. Probak gehienez puntu bat gehi diezaioke azkeneko notari. Aitzitik, ezarritako minimoa lortu ezean, 0.5 puntu kenduko ditu.

Proba hau ikastaroan zehar egindako Ingurumen-Inpaktuaren Azterketaren ahozko erakusketan datza (10-15 min) eta UPV/EHU-k ezarritako azterketa ofizialaren egunean (ohiko deialdian) burutuko da.



Betiere, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio sistemaren bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazio sisteman parte hartu izan ala ez. Horretarako, ikasleek, lauhilekoa hasten denetik 9 asteko epea izango dute idatziz etengabeko ebaluazio sistemari uko egiteko.



B) AZKEN EBALUAZIOA

Azken ebaluazio sistemak bi atal izango ditu: alde batetik azterketa bat (azken notaren % 70 adierazten du eta irakasgaiari buruzko garapen-galdera teorikoak eta problemak erantzutean datza) eta bestetik idatzizko lan bat (azken notaren % 30 adierazten du eta Ingurumen-Inpaktuaren Azterketa bat egitean datza). Lan hori UPV/EHU-k ezarritako azterketa ofizialaren datan (ohiko deialdian) aurkeztuko da. Irakasgaia gainditzeko atal bakoitzaren gutxieneko kalifikazioa 3,5/10 izan beharko da eta azken kalifikazioak 5/10 izan beharko du.



EBALUAZIO-DEIALDIARI UKO EGITEA:

Irakasgaiaren azken notaren % 40 baino gehiago balio duen azken probarik ez dagoenez, etengabeko ebaluazio sistema aukeratu duten ikasleek etengabeko ebaluazio sistemari uko egiten diotela jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko diote irakasleari. Idatzia aurkezteko epea irakasgaia bukatu baino hilabete lehenago amaituko da.

Azken ebaluazio sistema aukeratu duten ikasleek azterketara ez aurkeztea besterik ez dute ebaluazio-deialdiari uko egiteko.



Irakasgaia modu presentzialean ebaluatzeko aukerarik ez baldin badago, UPV/EHUk eskuragarri jartzen dituen baliabide informatikoak erabiliz behar diren aldaketak egingo dira ebaluazioa modu ez-presentzialean gauzatzeko. Ebaluazio ez-presentzial honen ezaugarriak ikasleen gidan eta eGelan argitaratuko dira.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIOA. EZOHIKO DEIALDIA

Ezohiko deialdian, bai etengabeko ebaluazio sistema bai azken ebaluazio sistema aukeratu duten ikasleen ebaluazio prozesua berdina da. Bi kasuetan, irakasgaiaren ebaluazioak bi atal izango ditu: alde batetik azterketa bat (azken notaren % 70 adierazten du eta irakasgaiari buruzko garapen-galdera teorikoak eta problemak erantzutean datza) eta bestetik idatzizko lan bat (azken notaren % 30 adierazten du eta Ingurumen-Inpaktuaren Azterketa bat egitean datza). Lan hori UPV/EHU-k ezarritako azterketa ofizialaren datan (ohiko deialdian) aurkeztuko da. Irakasgaia gainditzeko atal bakoitzaren gutxieneko kalifikazioa 3,5/10 izan beharko da eta azken kalifikazioak 5/10 izan beharko du.



Ikasleek azterketara ez aurkeztea besterik ez dute ebaluazio-deialdiari uko egiteko.



Irakasgaia modu presentzialean ebaluatzeko aukerarik ez baldin badago, UPV/EHUk eskuragarri jartzen dituen baliabide informatikoak erabiliz behar diren aldaketak egingo dira ebaluazioa modu ez-presentzialean gauzatzeko. Ebaluazio ez-presentzial honen ezaugarriak ikasleen gidan eta eGelan argitaratuko dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

“INGURUMEN INPAKTUAREN AZTERLANA: PROZEDURA ETA TRESNAK” (4. edizioa) Encinas D., Gómez-de-Balugera Z., Rojo N., Gallastegui G.J., Durana N. Vitoria-Gasteiz. Egile-Editorea. 2018.

“INGURUMEN INPAKTUAREN EBALUAZIOAREN OINARRIAK” Rojo N.; Gallastegui G.; Encinas D.; Gómez-de-Balugera Z.; Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU. 2019. ISBN: 9788413190471.

“GESTIÓN Y EVALUACIÓN DE IMPACTO AMBIENTAL” Rojo N.; Gallastegui G.; Encinas D.; Gómez-de-Balugera Z.; Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU. 2018. ISBN: 9788490829028.

“ESTUDIO DE IMPACTO AMBIENTAL. PROCEDIMIENTO Y HERRAMIENTAS” 4ª Edición. Encinas D.; Gómez-de-Balugera Z.; Rojo N.; Gallastegui G.J.; Durana N. Vitoria-Gasteiz: Autor-Editor, 2018.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

METODOLOGÍA DE ELABORACIÓN DE LA EVALUACIÓN DE IMPACTO AMBIENTAL. Alberto Jiménez. Madrid: Editorial Elearning S.L. 2020.



CASOS PRÁCTICOS EN EVALUACIÓN DE IMPACTO AMBIENTAL. Juan M. Martínez Orozco. Libro electrónico: https://elibro-net.ehu.idm.oclc.org/es/ereader/ehu/130765. 2020



EVALUACIÓN DE IMPACTO AMBIENTAL: FUNDAMENTOS. Ignacio Español Echániz. https://elibro-net.ehu.idm.oclc.org/es/ereader/ehu/130768. 2016





GUÍA METODOLÓGICA PARA LA EVALUACIÓN DEL IMPACTO AMBIENTAL. Vicente Conesa Fernández Vítora. Madrid: Mundi-Prensa, 2010 (4ª Edición) ISBN 9788484766193



INICIACIÓN A LA GESTIÓN AMBIENTAL. Encinas D.; Gómez-de-Balugera Z.; Autor-Editor, 2009. ISBN 9788461354450



EVALUACIÓN DE IMPACTO AMBIENTAL: ASPECTOS TEÓRICOS. Encinas D.; Gómez de Balugera Z.; Autor-editor. 2011 ISBN 9788461511464. ADDI http://hdl.handle.net/10810/16783



EVALUACIÓN DE IMPACTO AMBIENTAL: GUÍA METODOLÓGICA PARA LA REDACCIÓN DE ESTUDIOS DE IMPACTO AMBIENTAL. Javier Granero Castro et al. Fundación Confemetal, 2015



EVALUACIÓN DE IMPACTO AMBIENTAL Y EVALUACIÓN ESTRATÉGICA. director, Tomás Quintana López ; coordinadora, Anabelén Casares Marcos. Tirant lo Blanch 2014





EVALUACIÓN DEL IMPACTO AMBIENTAL. Domingo Gómez Orea, Mª Teresa Gómez Villarino, Ediciones Mundiprensa Madrid (2013)

Gehiago sakontzeko bibliografia

GESTIÓN AMBIENTAL. AENOR. AENOR. Madrid 2011

CÓMO IMPLANTAR UN SISTEMA DE GESTIÓN AMBIENTAL SEGÚN LA NORMA ISO 14001-2004. Javier Granero Castro. Fundación Confemetal, Madrid : 2011

PERSPECTIVAS DEL MEDIO AMBIENTE MUNDIAL GEO-4: MEDIO AMBIENTE PARA EL DESARROLLO. Naciones Unidas. Mundi-Prensa Libros, 2008

EXPERTO EN GESTIÓN MEDIOAMBIENTAL. Innovación y Cualificación, S.L., Target Asesores, S. L. (2014)

EVALUACIÓN DE IMPACTO AMBIENTAL. Domingo Gómez Orea y María Teresa Gómez Villarino. Madrid: Mundi-Prensa, 2013 ISBN 9788484766438

AUDITORÍA AMBIENTAL. Julián Rodríguez Ruiz; Ángel Alcaide Arenales; José Francisco Castro Guevara; Patricia Rodríguez Fernández. Madrid: UNED, 2013 (edición. digital). ISBN 9788436265378

10 ASPECTOS CLAVES PARA LA GESTIÓN AMBIENTAL. Jos Ben Tez, José Benítez, Wilfredo López, Marieudil Lopez , EAE (2012)

EVALUACIÓN DE IMPACTO AMBIENTAL. Mª Pilar Borderías Uribeondo, Carmen Muguruza Cañas. UNED, Madrid 2014.

ESTUDIOS DE IMPACTO AMBIENTAL. MANUAL PRÁCTICO PARA SU ELABORACIÓN. Tomás Sánchez, Universidad de Alicante (2013)

Aldizkariak

Web helbideak

•EUSKADI.NET
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-579/es/

•DOCUMENTACIÓN PARA LA ELABORACIÓN DE ESTUDIOS DE IMPACTO AMBIENTAL DE PROYECTOS
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-4532/es/contenidos/informacion/eia_proyectos/es_8419/documentacion.html

•ALAVA AGENCIA DE DESARROLLO
http://www.aad.es/home.php

•VITORIA: CENTRO DE ESTUDIOS AMBIENTALES – SISTEMAS DE INFORMACIÓN AMBIENTAL – ATLAS AMBIENTAL
http://www.vitoria-gasteiz.org/we001/was/we001Action.do?aplicacion=wb021&tabla=contenido&idioma=es&uid=65c21a87_117e9336274__7f82

•BIZKAIA
http://www.bizkaia.net/home2/Temas/DetalleDepartamento.asp?Tem_Codigo=9

•BILBO
http://www.bilbao.net/nuevobilbao/jsp/bilbao/homeModulos.jsp?idioma=C&color=rojo

•GIPUZKOA
http://www.gipuzkoa.net/ciuTerritorio-c.html

•DONOSTIA
http://www.donostia.org/taxo.nsf/fwNweb?ReadForm&id=A501610&doc=Area

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ENCINAS MALAGON, MARIA DOLORES
  • GOMEZ DE BALUGERA LOPEZ DE ALDA, ZURIÑE
  • MORALES MATIAS, AMAIA

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-25

16:00-19:00 (1)

20-25

16:00-19:00 (2)

26-26

09:00-12:00 (3)

26-27

16:00-19:00 (4)

16:00-19:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
30-32

16:00-19:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)

16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
29-29

16:00-19:00 (1)

31-32

16:00-19:00 (2)

31-34

16:00-19:00 (3)

32-32

09:00-12:00 (4)

34-34

16:00-19:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-21

16:00-19:00 (1)

20-21

16:00-19:00 (2)

22-27

16:00-19:00 (3)

16:00-19:00 (4)

28-28

09:00-12:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
28-29

16:00-19:00 (1)

31-31

16:00-19:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)

46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
28-29

16:00-19:00 (1)

29-29

14:00-17:00 (2)

31-32

16:00-19:00 (3)

32-32

16:00-19:00 (4)

33-33

15:00-18:00 (5)

33-34

16:00-19:00 (6)

34-34

16:00-19:00 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (7)