XSLaren edukia

Ingurumen Kutsadurako Kasu Praktikoak25250

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Ingurumen Zientzietako Gradua (desagertzear, 2022-2023tik aurrera)
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
25250

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1522.5
Gelako p.1218
Laborategiko p.2740.5
Landa p.69

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

'Ingurumen Kutsadurako Kasu Praktikoak' irakasgaia Ingurumen Zientzietako 3. mailako hautazko irakasgaia da eta Ingurumen Teknologia moduluaren barruan dago (M04). Irakasgai hau gaztelaniaz bakarrik ematen da. Irakasgai honen helburua Animalien Biologia eta Zoologia, Landareen Biologia eta Kimika Analitikoa arloetako ezagutzak barneratzea eta kasu praktikoen ebazpenean aplikatzea da, lehenengo mailako 'Animalien Biologia. Zoologia', 'Landareen Biologia' eta bigarren mailako 'Kutsatzaileen Analisia' eta 'Biodibertsitatea' irakasgaietan jasotako ezagutzak osatuz. Irakasgai honen izaera aplikatua dela eta, ikasleek laborategian zenbait kasu praktiko ebatzi beharko dituzte.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaiaren gaitasun espezifikoak:

A1. Makro-ornogabeek uraren kalitate ekologikoaren organismo bio-indikatzaile bezala duten garrantzia ulertzea.

A2. Fauna urtarraren arabera uraren kalitatea ebaluatzeko gai izatea.

A3. Kutsadurak landare-espeziengan duen eragina identifikatzea.

A4. Ingurumen-estresaren indikatzaile bezala landare-espezieen erantzuna baloratzea.

A5. Analisi prozesu orokorraren fase desberdinak ezagutzea, planteatzea eta garatzea arazo analitiko zehatz baten arabera eta kasu praktikoen ebazpenean aplikatzea.

A6. Laginketa eta laginaren prestaketa burutzeko printzipio eta prozedurak ezagutzea eta neurketa analitikoan teknika instrumentalen aplikazioa ebaluatzea determinatu behar den analitoaren eta aurkitzen den matrizearen ezaugarrien arabera.

A7. Ingurumen laginen analisia egitea teknika instrumentalak erabiliz eta lortutako emaitzak interpretatzea.



Titulazioaren gaitasun espezifikoak:

G003. Ingurumenaren arlokorako zeregin profesionalean ari diren lan-taldeetan integratzea, irakaskuntza eta ikerkuntza barne.

G004. Eremu natural, hiriko edo baserrikoetako ingurunea eta beroni loturiko baliabideak analizatu, gestionatu eta kontserbatzea, bai eta lurralde-antolakuntzarako plan eta proiektuen diseinu eta garatzea ere.

G006. Ingurumen-gestiorako sistemak enpresen esparrurako egin, ezarri eta mantentzea eta osasunerako ingurumen-arriskuak jakin, analizatu eta prebenitzea.

G008. Ingurumen-kutsadura balioetsi, analizatu, kontrolatu eta tratamendurako teknikak jakitea

G009. Iturburu ezberdinetako informazioa gai bati aplikatuta erabiltzen jakitea, egokiro aplikatuz, ondorio esanguratsuenak atera eta jendaurrean aurkezten jakinda.

G010. Taldean lan egitea: informazioa, ideiak eta proposamenak trukatzea lantalde batean, helburu zientifikoak eta/edo profesionalak lortzeko.





Moduluko konpetentziak (M04 Ingurumen Teknologia):

M04CM02. Airearen, uraren eta lurzoruen kutsatzaile kimikoak identifikatzeko, aztertzeko eta zenbatzeko teknika instrumentalak erabiltzea.

M04CM05. Kutsatzaileen tratamendu-metodoak eta kasu bakoitzean aplikatu daitezkeen kontrol-estrategiak ulertzea.

M04CM06. Uraren eta lurzoruaren kutsaduraren prebentzio-teknologiak edo teknologia zuzentzaileak ezagutzea eta ulertzea.





Ikasketa-emaitzak:

R1. Uretan aurkitzen diren makro-ornogabe urtarrak familia-mailan identifikatu eta kutsatzaileekiko duten tolerantzia-mailak ezagutzen ditu.

R2. Uren kalitatearen indize biotikoak kalkulatzen ditu bertan dagoen fauna-familietan oinarrituz.

R3. Ornogabeak identifikatzeko gako dikotomikoak erabiltzen ditu.

R4. Ur-kalitatearen indize biotikoak uretako landare-makrofitoen aniztasunean eta ibaiertzeko landarediaren azterketan oinarrituz kalkulatzen ditu.

R5. Landareen biomarkatzaileak erabiltzen ditu eta landareekin biotestak egiten ditu, uretan eta lurzoruan kutsadura detektatzeko.

R6. Kutsatzaile atmosferikoek, urtarrek eta edafikoek landareetan dituzten ondorioak ezagutzen ditu.

R7. Analisi-prozesu orokorraren etapak modu ordenatuan eta hizkera zientifiko egokia erabiliz idazten ditu, eta planteatutako ingurumen-kutsadurari buruzko kasuaren arabera prozedura egokienak hautatzen ditu.

R8. Laborategian ingurumen-laginen analisi kimikoa egiten du eta lortutako emaitzak interpretatzen ditu.

R9. Matrizeko analitoen kontzentrazioaren kalkuluarekin lotutako zenbakizko problemak behar bezala ebazten ditu, kuantifikazio-metodo desberdinen arabera.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Jarraian zehazten diren gaiak alderdi teorikotik zein praktikotik landuko dira, ikasgelako eta laborategiko praktiken bidez.



I BLOKEA: Kimika Analitikoa:

1. GAIA. ANALISIS PROZESU OROKORRA. SARRERA. Kimika Analitikoa eta Analisi Kimikoa. Terminoak Kimika Analitikoan. Auzi analitikoa. Analisi prozesu orokorra. Emaitza analitikoen kalitatea.

2. GAIA. METAL ASTUNEN ANALISIA. Laginketa, aurretratamendua eta tratamendua, neurketa analitikoa. Espeziazio analisia.

3. GAIA. KUTSATZAILE ORGANIKO IRAUNKORREN ANALISIA (POPs). Laginketa, aurretratamendua eta tratamendua, neurketa analitikoa.

4. GAIA. KONPOSATU ORGANIKO LURRUNKORREN ANALISIA (VOCs). Laginketa, aurretratamendua eta tratamendua, neurketa analitikoa.





II Blokea: Landare Biologia.

5. GAIA. LANDAREAK ETA KUTSADURA (EFEKTUAK ETA ERANTZUNAK): kutsadura atmosferikoa, edafikoa eta urtarra.

6. GAIA: LANDAREAK BIOINDIKATZAILE ETA INGURUMEN-ERREGENERATZAILE BEZALA. Organismo indikatzaileak eta monitorizatzaileak. Landareen erabilera ingurumenaren berreskurapenean.

7. Gaia. LANDAREAK ERABILTZEN DITUZTEN BIOENTSEGUETAN KUTSADURAREN EBALUAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA BIOINDIKATZAILEAK ERABILIZ (toxikotasuna Lemna minorrean eta letxuga sustraiaren elongazioa). Ur-bazterreko landaredian eta uretako landaredian oinarritutako uren kalitate-indizeak.



III BLOKEA. Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia:

8. GAIA. URAREN KALITATEAREN INDIKATZAILE BIOLOGIKOAK. Uraren Esparru Zuzentaraua eta indize biotikoak. Ur gezaren egoera ekologikoaren sailkapena. Uraren kalitatearen adierazle biologikoak. IBMWP indizea. IBMWP indizean jasotzen diren familia eta talde faunistikoen identifikazioa. Praktikaren garapena eta lortutako emaitzak jasotzen dituen artikulu formatua duen txosten tekniko bat egitea.





MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honen helburua ingurumen kutsadurarekin erlazionatuta dauden arazoen ebazpen teoriko eta praktikoa da eta irakaskuntza metodologia aktiboak eta metodologia tradizionala erabiliz garatuko dira. Honela, ikasleek kasu praktiko desberdinak ebatzi beharko dituzte. Helburu horrekin, zenbait banakako zein taldeko zenbait aktibitate planteatuko dira, eta ikasleek irakaslearen feed-back-a jasoko dute. Ikasleek zeregin hauek aurrera eraman ditzaten, oinarrizko edukien eskola-ordu magistralak emango dira, eta ikasleak ikasleen parte-hartzea sustatzeko galdera eta eztabaidak planteatuko ditu.

Laborategi eta landa-praktikek garrantzi handia daukate irakasgai honetan. Ikasleek laborategian lan egiteko beharrezkoak diren ezagutzak eta trebezia garatzeko zenbait lan esperimental burutu beharko dituzte.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Ahozko defentsa (%): 2
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 37
    • Banakako lanak (%): 12
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 7
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 2

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Etengabeko ebaluazio-sistema:

1. Ebaluazio jarraieko jarduerak: irakasgaiaren notaren %60a.

Jarduera hauetan Ikaslearen Gidan zehaztuko diren bakarkako eta taldeko lan desberdinak egin beharko dira.



2. Azken idatzizko proba: irakasgaiaren notaren %40a. Irakasgaiaren eduki guztiak ebaluatuko dituen proba idatzia izango da. Proba hau hiru ataletan bereiziko da: Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia, Landareen Biologia eta Kimika Analitikoa. Proba honen kalifikazioa hiru atalen notaren batezbestekoa izango da, beti ere atal bakoitzean gutxienez 10 puntutatik 5 lortzen badira. Irakasgaia gainditzeko bakarkako amaierako proba gainditzea beharrezkoa da.



Ebaluazio emaitzak eta irizpideak Ikaslearen Gidan zehaztuko dira.



Azken ebaluazio-sistema:

Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren arabera (2016ko abenduaren 15eko UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren erabakia, EHAAan 2017ko martxoaren 13an argitaratua) ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazioaren bidez ebaluatuak izateko. Eskubide hori izateko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoaren arabera. Ikasle hauek irakasgaiaren gaitasunak menderatzen dituztela bakarkako amaiera proba bat edo batzuen bidez egiaztatu beharko dute non irakasgaiaren eduki teoriko eta praktiko guztiak ebaluatuko diren. Azterketa hiru ataletan bereiziko da: Zoologia eta Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia, Landareen Biologia eta Kimika Analitikoa. Proba honen kalifikazioa hiru atalen notaren batezbestekoa izango da, beti ere atal bakoitzean gutxienez 10 puntutatik 5 lortzen badira.





Deialdiari uko egitea:



Graduko titulazio ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiko 12.2 artikulua aldatzeko, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren 2019ko maiatzaren 30eko erabakiak adierazitakoaren arabera (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2019/06/1903193e.pdf), irakasgai honetan azken probaren pisua %40 denez, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Azken ebaluazioa denean, azterketen data ofizialean ezarritako probara aurkezten ez bada, automatikoki uko egingo zaio dagokion deialdiari.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez-ohiko deialdian, ezagutza teoriko eta praktiko guztiak barneratzen dituen idatzizko proba oso bat burutu beharko du ikasleak eta bertan, Gidan aipatutako gaitasun guztiak bereganatu dituela agerian utzi beharko du. Egin beharreko idatzizko probara ez aurkezte hutsak, ez-ohiko deialdiari uko egitea suposatuko du.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Laborategiko mantala, kalkulagailu zientifikoa.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Alba-Tercedor, J., Pardo, I., Prat, N., eta Pujante, A. Metodología para el establecimiento del Estado Ecológico según la Directiva Marco del Agua. Protocolo de muestreo y análisis para invertebrados bentónicos. (Eds. Ministerio de Medio Ambiente, Confederación Hidrográfica del Ebro y URS). Madril: Ministerio de Medio Ambiente, 2005.

Basra A.S, Basra R.K. (ed). Mechanisms of Environmental stress resistance in plants. Amsterdam: Harwood Academic Publishers, 1997.

Cámara, C. Toma y tratamiento de muestras. Madril: Síntesis, 2002.

Durán C., Pardos M. Guía visual de campo. Macrófitos de la cuenca del Ebro. Confederación hidrográfica del Ebro. 2009.

Jones, H.G., Flowers, T.J. eta Jones, M.B. (ed). Plants under stress. Cambridge: Cambridge University Press, 1992.

Oscoz, J. Clave dicotómica para la identificación de macroinvertebrados de la cuenca del Ebro. Zaragoza: Confederación Hidrográfica del Ebro, 2011.

Reeve, R.N.,. Introduction to Environmental Analysis. Chichester: John Wiley & Sons, 2002.

Reigosa, M. Pedrol N eta Sánchez-Moreiras A. La Ecofisiología Vegetal. Madril: Thomson, 2004.

Sogorb Sánchez, M.A. eta Vilanova Gisbert, E. Técnicas analíticas de contaminantes químicos. Madril: Díaz de Santos, 2004.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Aery, N C. 2010. Manual of Environmental Analysis. Boca Ratón, Florida: CRC Press, 2010
Agrawal S.B. eta Agrawal M, Environmental pollution and plant responses. CRC Press 2000 .
Alba-Tercedor, J. eta Sánchez Ortega, A. Un método rápido y simple para evaluar la calidad biológica de las aguas corrientes basado en el de Hellaweel (1978). Limnetica, 1988, 4:51-56.
Baird, C. Química Ambiental. Barcelona: Reverté, 2001.
Iribarne, J.V. eta Cho, H.R. Atmospheric Physics. D.Londres: Reidel Publishing Company, 1980.
Larcher W. (ed). Physiological plant ecology. Nueva York: Springer, 1995.McKersie, B.D. y Leshem, Y. Stress and stress coping in cultivated plants. Amsterdam: Kluwer Academic Publishers, 1994.
Orozco, C., Perez, A., eta Serrano, M.N. Contaminación Ambiental. Madrid: Thomson, 2005.
Orive, E. eta Rallo, A. Bizkaiko Ibaiak-Ríos de Bizkaia. Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia, 1997.
Rallo, A. Caracterización hidrobiológica de la red fluvial de Álava y Gipuzkoa. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 1992.
Sierra Rodriguez, M.A. eta Gómez Gallego, M. Principios de química medioambiental. Madril: Síntesis, 2007.
Skoog, D.A., West, D.M., Holler, F.J., Crouch, S.R. Fundamentos de Química Analítica. Madril: Thomson, 2005.
Tachet H., Bournaud M. y Richoux P. Introduction à l’étude des macroinvertébrés des eaux douces (Systématique élémentaire et aperçu écologique). Lyon: Université Lyon I, Association Française de Limnologie. Ministère de l’Environment, 2ª Ed., 1984.
Wang, W., Schnoor, J.L. eta Doi, J. Volatile Organic Compounds in the Environment. West Conshohocken: ASTM international, 1996.

Aldizkariak

Frontiers in Plant Science. Frontiers Media. USA. Eskuragarri: https://www.frontiersin.org/journals/plant-science#
Plant Cell and Environment. Wiley Blacwell. UK. Eskuragarri: https://onlinelibrary.wiley.com/journal/13653040
Science Direct. Ed. Elsevier (consulta: abril del 2021). Eskuragarri: http://www.sciencedirect.com/
Web of Knowledge. Ed. Thomson Reuters (consulta: abril del 2021). Eskuragarri: https://apps.webofknowledge.com/.

Web helbideak

IUPAC. International Union of Pure and Applied Chemistry (2021eko apirilean kontsultatua). Eskuragarri esteka honetan: http://old.iupac.org/general/index.html. Interesgarria nomenklaturari, emaitzen aurkezpenari eta metodoen baliozkotzeari buruzko informazioa kontsultatzeko.
Chromacademy. (2021eko apirilean kontsultatua). Eskuragarri esteka honetan: http://www.chromacademy.com/. LC-GC eta Crawford Scientific aldizkari zientifikoek garatutako webgunea, Kimika analitikoko bereizketa-prozesuak on-line ikasteko. Merkaturatutako tresnei buruzko azken berrikuntzak jasotzen ditu, baita fabrikatzaileek emandako azken aplikazioak ere.
Sam Houston State University. (2021eko apirilean kontsultatua). Eskuragarri esteka honetan: http://www.shsu.edu/~chm_tgc/sounds/sound.html Esteka honetan, teknika analitiko espektroskopikoen, elektroforetikoen eta kromatografikoen funtzionamendua erakusten duten animazioak eta audioak eskura daitezke.


5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • MAGUREGUI HERNANDO, MAITE
  • UNCETA ZABALLA, NORA
  • VALLEJO RUIZ, ASIER

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-20

10:00-12:00 (1)

10:00-12:00 (2)

21-21

10:00-12:00 (3)

10:00-12:00 (4)

22-22

10:00-12:00 (5)

23-23

11:00-12:00 (6)

11:00-12:00 (7)

25-25

11:00-12:00 (8)

11:00-12:00 (9)

12:00-13:00 (10)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (8)
  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (9)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-21

10:00-12:00 (1)

22-22

10:00-12:00 (2)

26-26

09:00-10:00 (3)

12:00-13:00 (4)

28-28

09:00-13:00 (5)

33-33

11:00-12:00 (6)

12:00-13:00 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (6)

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-22

10:00-13:00 (1)

23-23

10:00-12:00 (2)

09:00-11:00 (3)

26-26

10:00-12:00 (4)

10:00-13:00 (5)

09:00-12:00 (6)

28-28

10:00-12:00 (7)

10:00-12:00 (8)

31-31

10:00-12:00 (9)

10:00-12:00 (10)

32-32

09:00-13:00 (11)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (8)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (9)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (10)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (11)

16 Landa p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
31-31

09:00-12:00 (1)

33-33

09:00-12:00 (2)

Irakasleak