XSLaren edukia

Praktikak enpresetan25258

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Ingurumen Zientzietako Gradua (desagertzear, 2022-2023tik aurrera)
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
20
Kodea
25258
Murrizketak
Empresetako Praktikak egiteko nahitaezko 156 kreditu gaindituta izan behar dira
Praktika gidatuak egiteko titulazioaren lehenengo bi mailetako irakasgaiak gaindituta izan behar dira
Praktika gidatuak egiteko titulazioaren lehenengo bi mailetako irakasgaiak gaindituta izan behar diran

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau “Gradu Amaierako Lana eta Practicum” modulukoa da eta azken kurtsoko bigarren lauhilekoan ematen da. Nahitaezko irakasgai honek 20 kreditu ECTS ditu eta lauhileko bateko iraupena du. Praktikak Enpresetan Ingurumen Zientziekin erlazionaturiko enpresa, erakunde publiko, aholkularitza-enpresa, kontsultoretza-enpresa, ikerketa-zentro publiko eta pribatuetan burutzen diren 3 hilabeteko prestakuntza-aldi bat dira (450 ordu presentzial inguru).

Irakasgai honen bitartez, ikasleak etorkizunean izango duen jarduera profesionalaren errealitatearekin kontaktu zuzena hartzen du.

Praktika-aldian zehar ikasleak burutuko duen lana empresa/erakunde laguntzaile motaren araberakoa izango da eta aldez aurretik Unibertsitateko Tutorearen eta enpresa/erakunde laguntzailearen Instruktorearen artean antolatuko da. Lan hori, ikasleak aurretik jasotako irakasgaietan lortutako ezagutza eta ahalmenekin zuzenean lotuta egongo da eta Unibertsitate Graduko ikasle baten formazioari dagokiona izango da.



OHARRAK:

Praktikak enpresetan egiteko titulazioaren lehenengo bi mailetako irakasgaiak gaindituta izan behar dira. Horrez gain, praktika hauek egin ahal izateko, ikasleak gutxienez 156 derrigorrezko kreditu gainditu beharko ditu aldez aurretik.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK

1. Jasotako prestakuntza edukiak eta lortutako gaitasunak eremu profesionalean aplikatzea.

2. Lantaldean integratzea eta agindutako lana egokitasunez garatzeko beraiekin komunikatzea.

3. Lan profesional bat burutzea bere fase guztietan: informazio-bilketa, garapen metodologikoa eta lana burutzea.

4. Ikaslearen eremu profesionalaren barruan argudioak defendatzea eta arazoak ebazteko gai izatea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EGITARAUA

Gai zehatza enpresa/erakunde laguntzaile motaren eta ikasleak burututako zereginaren arabera aldatuko da. Egiteko jardueretako batzuk hurrengoak izan daitezke:

- Arlo desberdinetako ikerkuntzan kolaborazioa

Ingurumen-hezkuntzako kanpainen diseinua eta material didaktikoen prestaketa

- Ingurumen-diagnostikoak

- Enpresako ingurumen kalitatearen kudeaketa

- Berriztapen ekologiko edo paisajistikoa

- Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa

- 21 Agendaren eta 2030 Agendaren plangintza eta garapena

- Ingurumen-gaiei buruzko iritzi ikerketak

- Lurralde-antolamendua eta plangintza

- Hondakinen aurrezte, minimizazioa eta kudeaketa planak

- Espezieen monitorizazioa eta jarraipena

- Kutsatzaileen monitorizazio, neurketa eta inbentarioa

- Ingurumen-aldagai geologiko, meteorologiko, ozeanografiko eta geografikoen monitorizaioa eta neurketa

- Babestuetako guneen kudeaketa (erabilera publikoko planak, espezieen inbentarioa eta katalogazioa, guneen berriztapena)

- Espezie Exotiko Inbaditzaileen kontrako borroka planak

MetodologiaToggle Navigation

METODOLOGIA

Enpresa/erakunde laguntzaileek ikaslearen prestakuntza-prozesuan parte-hartze zuzena dute, Instruktorearen irudiaren bidez. Beste giza baliabide eta materialez gain, bere instalazioak ere eskainiko dituzte praktikak egiteko.

Praktika Tutelatuak empresa/erakunde laguntzailearen Instruktorearen eta Fakultateko Tutorean begiradapean egingo dira. Instruktorea ikaslearen prestakuntza-praktikoaz arduratuko da eta Tutorea ikaslearen jarraipenaz eta laguntzaz.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 65
    • Banakako lanak (%): 15
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO-SISTEMA

Erakunde laguntzaileko Instruktoreak praktiken garapenari buruzko balorazio txosten bat prestatu eta igorriko dio Tutoreari. Bertan honako puntuak baloratuko ditu:

- Lan-taldearenganako ikaslearen integrazioa

- Ekimena eta lanerako almena

- Betetze formala

- Tituluaren gaitasunen lorpen maila



Halaber, ikasleak enpresa/erakundean praktika-aldian burututako jardueraren txosten labur bat prestatu eta Instruktoreari eta Tutoreari igorriko die bere ebaluaziorako. Horretarako, Instruktore eta Tutoreek, praktiken zehar egindako lana aipaturiko txostenean jasotzeko ahalmenari eta hasiera batean hitzartutako helburuen lorpenari arreta jarriko diote. eGela-n eskura izango den eredua erabiliko da (*).



Tutoreak praktikak ebaluatuko ditu, Instruktorearen txostena (%75) eta ikaslearen txostenak (%25) oinarritzat hartuta. Horretarako, amaierako ebaluazio-txostena beteko du, eskura izango duen eredua (*) erabiliz eta Ikasleen idazkaritzan entregatuko du.



(*) Eredu hauek sortu dira Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoen Araudia jarraituz (2019ko abuztuaren 6ko EAHH, 147. zk.)



Kalifikazioa berrikusteko/erreklamazioarako prozedura:

Kalifikazioa argitaratzean, kalifikazioa Tutorearekin eta Kanpoko Praktiken Dekanordearekin berrikusteko tokia, eguna eta ordua zehaztuko beharko da. Ikaslea ez badago ados berrikuspenarekin, kexa idatzia aurkeztu ahal izango dio Dekanoari sei egun naturaleko epean, aktak argitaratu ziren egunetik hasita.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Irakasgai honen ezaugarri bereziak kontuan izanda, Tutore bakoitzak bibliografía adierazgarriaren berri emango dio ikasleari.