XSLaren edukia

Atmosferaren Kimika25252

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Ingurumen Zientzietako Gradua (desagertzear, 2022-2023tik aurrera)
Ikasturtea
2022/23
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Kodea
25252

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4065
Gelako p.510
Ordenagailuko p.1515

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai hau 4. Mailako hautazko ikasgaia da. Atmosferaren konposaketa kimikoa kualitatibo eta kuantitatiboki deskribatzeko beharreko kontzeptu fisikomikoak lantzen ditu.



Planeta guztietan gertazen den bezela, atmosferak inguratzen gaitu eta lurrean bizitza ahalbidetzen du. Atmosferaren konposaketa kimikoaren aldaketarekin batera bertan gertatzen diren erreakzio kimikoak eta hauek sortzen dituzten produktuek aldatzen dira. Eta orokorrean, aldaketa hauek ez dira onuragarriak izaten.

Irakasgai honetan, atmosferaren konposaketa kimikoa kualitatibo eta kuantitatiboki deskribatzeko beharrezkoak diren kontzeptu fisikomikoak azaltzen dira, gertatzen diren erreakzio kimikoen azterketa zinetikoa eta aire ereduak ere, lantzen dira. Guzti hau, lurrak atmosferara askatzen dituen produktu edo/eta erradiaziaok sortzen dituzten kaltzeak ulertzen laguntzen du.



Ingurumen Zientzetako Graduko ikasketen helburua ingurumenaren kontserbazio, kalitate eta kudeaketan gaitasuna izango duten profesionalak formatzea da. Irakasgai hau, Graduko Oinarri Zientifikoko Orokorrak eta Ingurumen Teknologia ikasketa moduluekin lotuta dago, mudulu hauen gaitasunak lortzeko garatzen diren edukietan sakontzen duelako

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ikasgaiaren gaitasun ezpezifikoak:



GE1: Atmosferaren konposaketa kimikoa deskribatzen duten kontzentzazio unitateak ezagutu.

GE2: Eguzkitiko-erradiazioak duen eragina gure atmosferan eta negutegi-efektua eragiten duten faktoreak ezagutzen ditu.

GE3: Zinetika kimikoaren oinarriak ezagutzen ditu eta atmosferaren erreakzio fotokimikoei aplikatzen ditu.

GE4: Aire kalitatea deskribatzen duten kutsatzaile nagusiak ezagutzen ditu eta eredu simpleak integratzen ditu airearen kalitatea aurreikusteko.

GE5: Estratosferaren kimika definitzen duten faktoreak ezagutzen ditu.

GE6: Troposferaren kimika deskribatzen duten faktoreak ezagutzen ditu.



Irakasgaiaren zeharkako gaitasuna:



ZG1: Iturburu ezberdinetako informazioa eta eremu teorikoetatik lortutako emaitzak laburtzen ditu lan idatzi batean integratuz.



IKASGAIAREN IKASTE EMAITZAK:



IH1: Atmosferaren konposaketa kimikoa deskribatzen duten kontzentzazio unitateak ondo erabiltzen ditu kutsatzaileen kontzentzazioak kalkulatzeko.

IH2: Atmosferan gertatzen diren prozezu fisikokimikoetan oinarrituta eguzkitik-erradiazioak eta honek duen eragina negutegi-efektuan azaltzen du.

IH3: Atmosferaren erreakzio fotokimikoak esplikatzen ditu zinetika kimikoaren oinarriak erabilita: abiadura legea determiatzen du eta honetan eragitek duten faktoreak ezagutzen ditu.

IH4: Aire kalitatea deskribatzen duten kutsatzaile nagusiak ezagutzen ditu eta eredu simpleak integratzen ditu airearen kalitatea aurreikusteko.

IH5: Estratosferaren kimika definitzen duten faktoreak ezagutzen ditu: ozono-geruza (ziklo katalitikoak, fenomeno naturalen eta gizakien ekintzen eragina), ozono geruzako zuloa.

IH6: Troposferaren kimika deskribatzen duten faktoreak ezagutzen ditu.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK:



• Atmosferaren konposaketa kimikoa

• Eguzkitiko-erradiazioa eta negutegi-efektua.

• Fotokimika eta atmosferaren zinetika kimikoa

• Aire kalitatearen ereduak

• Estratosferaren kimika: ozono-geruza (ziklo katalitikoak, fenomeno naturalen eta gizakien ekintzen eragina), ozono geruzako zuloa.

• Troposferaren kimika



PRAKTIKA-PROGRAMA



• Gorputz beltzaren emisioaren simulazioa

• CO2 eta H2O aren berotegi-efektuaren simulazioa

• Ozono-geruzaren simulazioa

• Aire-kalitate eredu unidimentsionala egitea

• Airearen poluzioaren iragarpena, CHIMERE eredua erabiliaz



MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntza mota desberdinez baliatuko gara Atmosferaren Kimika lantzeko: klase magistralak, non metodologia aktiboen bidez eduki teorikoak aztertuko diren, gelako praktikak, non problemak landuko diren, eta ordenagailu praktikak, azken hauek eduki teorikoak lantzeko helburuarekin.

Irakasgaiak eskatzen dituen gaitasun espezifiko eta zeharkakoak gai bakoitzari buruzko kasu praktikoak aztertuz garatuko dira, ibilbide profesionaleko errealitateari hurbiltzeko.

Horretarako zenbait jarduera antolatu dira, talde lana eta bakarkako lana sustatuz. Jarduera guztiek gelako lan presentziala eta aurretiko edota geroztiko lan ez presentziala ekarriko dituzte.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation



- Taldeka Egindako Jarduerak: Notaren %15

- Bakarka egindako Ordenagailu Praktikak: Notaren %20

- Talde lanaren ebaluaketa: Notaren %5

- Azterketa globala: %60



Ohiko deialdian azterketa finalera aurkezten EZ direnak irakasgaiaren deialdi horretan "Ez aurkeztua"-k bezala agertuko dira.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

- Azterketa globala: %100

Gainditu behar den azterketak landutako eduki guztiak, bai teorikoak eta baita praktikoak jasoko ditu

Ez-ohiko deialdian azterketa finalera aurkezten EZ direnak irakasgaiaren deialdi horretan "Ez aurkeztua"-k bezala agertuko dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

D.J. Jacob. Introduction to atmospheric chemistry. Princeton University Press (1999).

R.P. Wayne. Chemistry of Atmospheres. 3ed Oxford University Press (2000).

J.H. Seinfeld, S.N. Pandis. Atmospheric Chemistry and Physics: from air pollution to climate change. Wiley (1998).

C. Baird. Química Ambiental. Reverté (2001).

J. Figueruelo, M. Dávila. Química Física del Ambiente y de los procesos medioambientales. Reverté (2004).

T.G. Spiro. Química Medioambiental. Prentice Hall (2003).