XSLaren edukia

B Hizkuntza III: Frantsesa25471

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Frantsesa
Kodea
25471
Murrizketak
B Hizkuntza III: Frantsesa irakasgaian matrikula egiteko, B Hizkuntza II: Frantsesa irakasgai gaindituta izan behar da.

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Ordenagailuko p.6090

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Nahitaezkoa den Frantses Hizkuntza B-III ikasgaia Itzulpengintza eta Interpretazioko Graduaren 2. mailako lehen lauhilekoan eskaintzen da, 1. mailako Frantses Hizkuntza B-I eta B-IIri jarraipena emanez. Irakasgai hau C V-Hizkuntzarekin bateratuta dago.

Frantses Hizkuntza B-III ikasgaiaren helburua frantses hizkuntzaren ezagutza eta erabilera sendotzea da, maila aurreratu batean. Hain zuzen ere, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberako C1 mailari loturik, idatzizko eta ahozko testuen ulermen eta ekoizpena finkatzea.

Halaber, frantses hizkuntza barneratzeko prozesu honetan, ikaslegoari gaitasun konplexuak garatzeko ikaskuntza-egoerak eskainiko zaizkio, ikerketa, sormena, kritika gaitasuna, talde lana eta garapen jasangarrirako (GJH) helburuekiko engaiamendua sustatuz.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

- Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberako C1 mailari dagokion ahozko eta idatzizko mintzamen gaitasuna eskuratu.

- Iturri ezberdinetatik jasotako ahozko edo idatzizko informazio eta argudioak ulertzeko gai izan eta era koherente eta laburtu batean aurkezten jakin.

- Naturaltasunez espresatu, idatziz eta ahoz, hitz-jario eta zehaztasun maila handiaz, esanahi-ñabardurak agerian jarririk egoera eta kontesturik zailenetan ere.

-C1 mailako ezagutza lexiko eta gramatikalak objektibatu. Aktualitatearen inguruko gai zehatzei buruzko iritziak adierazi eta justifikatzeaz gain, gai abstraktuei ekiteko gai izan. Gaitasunak landu (hastapen mailan) berariazko alorretan (itzulpengintza, literatura, ekonomia).

- Diskurtso eta konferentzia luzeak ulertu, ikus-entzunezkoak barne (berriak, serieak etab.).

- Gaurkotasun artikulu eta txostenak irakurri, non egileek iritzi eta ikuspuntu desberdinak agertzen dituzten. Egungo prosa literarioa ulertu.

- Solasaldietan hitz-jarioz eta berezkotasunez parte hartu. Gai anitzei buruzko eztabaidetan murgildu norbere ikuspuntua azaldu eta defendatuz.

- Norbere espezialitatearekin lotutako gai-zorta zabalaren deskribapen argi eta zehatzak aurkeztu. Gai bati buruzko ikuspuntua azaldu, beronekiko aukera desberdinen abantaila eta desabantailak adieraziz.

- Egunerokotasunari edo gai abstraktuagoei buruzko testu argi eta zehaztuak idatzi. Informazioa transmitituz edo ikuspuntuak arrazoituz, idazlanak edo txostenak sortu. Argudio testuak idatzi, ekintza edo esperientziaren bati emandako garrantzia gailentzeko.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Ikasgaiaren edukiak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberako C1.1 mailaren gaitasun eta konpetentziak eskuratu eta garatzean oinarritzen dira, bai morfosintaxi, lexiko eta ahoskerari dagokienez, zein alde soziokulturalak landuz. Edukiok ikastaldearen beharrizanei egokituko zaizkie.

Ikaslegoak garapen jasangarrirako helburu (GJH) bat edo gehiagorekin lotutako proiektu baten inguruan lan egingo du. Proiektu honen garapenean zehar egindako ataza eta jarduerek idatzizko zein ahozko ulermen eta adierazpena lantzeko balioko diote.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaia nagusiki praktikoa izango da IKDi3 ("i ber hiru": ikaskuntza x ikerketa x iraunkortasuna) eredua pedagogikoari jarraikiz, zeinetan ikaskuntza prozesua ikerketak eta iraunkortasunak biderkatzen duten. Metodologia aktiboa erabiliko da (proiektuetan oinarritutako ikaskuntza, ikerketan oinarritutakoa, elkarlanean, berdinen artekoa, klase iraulia…). Ikasketa jarduerak eta gaitasunak eskuratzeko atazak urrutitik eta/edo ikasgelan egingo dira, banaka eta/edo taldeka.

Jarduera hezigarri hauetako batzuk ikas-denboraldi guztian zehar garatuko den proiektu batekin lotuta egongo dira, non ikasleak praktikan jarriko dituen ikasitakoak eta barneratutako konpetentziak.

eGela ikasgela birtuala asko erabiliko da, aurrez aurreko (tele)jarduera eta ez aurrez aurrekoen arteko lotura gune bihurtuko delarik. eGelan batuko dira ikasgaiaren material guztiak (bibliografia, eduki osagarriak, ebaluazio irizpideak, errubrikak…) eta ikasleek sortutako lanak. Era berean, eztabaida foroak ireki, ikasgaiari dagozkien oharrak jaulki eta banakako feedbackak emateko ere balioko du.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 20
    • Ahozko defentsa (%): 20
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio sistema jarraitua eta hezigarria izango da. Ikasketaldi guztian zehar egindako jarduera, ataza eta azterketa desberdinak, hala nola partehartzea eta banakako zein taldekako lanak ikasle bakoitzaren eboluzioa baloratu eta ebaluatzeko erabiliko dira.

- Ikasgelan edo distantzian egingo diren jardueretan partehartze aktiboa, astero ikasleei planteatuko zaizkien atazak burutuz (entregatzekoak, ariketak, probak): 20%

- Ikasgaiaren azken proiektuarekin lotutako banakako eta taldeko lanak: % 40.

- Ahozko eta idatzizko ulermena, eta ahozko eta idatzizko adierazpena ebaluatzeko azken azterketa. Bai ahozko atala zen idatzizkoa gainditu beharko dira azken azterketa hau gainditzeko: % 40.

Ikasgaia gainditu ahal izateko jardueren %90 burutu behar da (aurrez-aurrekoak, telepresentzialak eta/edo urrutikoak) eta atal bakoitza gainditu. Baten bat gainditzen ez bada, suspenditutako atal horren emaitza izango da azken emaitza.



OHARRA: Ebaluazio jarraitua osatzeko, azterketa-garai ofizialean azterketa osagarri bat egitea zilegi litzateke.

EBALUAZIO EZ-JARRAITUA: Ebaluazio jarraituari uko egiten dioten ikasleek, azken azterketa bakarra izango dute, beraien gaitasunen %100 ebaluatuko duena, idatzizko (%50) zein ahozko (%50) ariketen bidez. Hori egiteko, ikasleak irakasleari eskolak hasi eta gehienez 9 asteko epe barruan bere uko-egitea aurkeztu beharko dio.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez-ohiko deialdian, ebaluazioa bakarrik ebaluazio ez-jarraitu eran egingo da. Azterketa honek idatzizko proba bat (%50) eta ahozko proba bat (%50) izango ditu.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- PINSON C. (coord.), Édito C1. Paris, Didier, 2018.

- Plataforma virtual eGela
- Plataforma Blackboard Collaborate - e-mail.

- https://www.wordreference.com/fres/espagnol
- http://www.larousse.com/es/diccionarios/espanol-frances

- GARCÍA-PELAYO, Dictionnaire français-espagnol, espagnol-français, Paris, Larousse, 1995.
- ROBERT, P., Le Petit Robert. Dictionnaire de la langue française, Paris, Le Robert, 2000.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ARRIVÉ, M & alii, La grammaire d'aujourd'hui: guide alphabétique de linguistique francaise, Flammarion, Paris. BÉCHADE, H.-D., Grammaire française, PUF, Paris.

CHARAUDEAU, P., Grammaire du sens et de l¿expression, Hachette, Paris.

CREISSELS, D., Éléments de syntaxe générale, PUF, Paris.

DUCROT, O., Les échelles argumentatives, Minuit, Paris.

LE GOFFIC, P., Grammaire de la phrase française, Hachette «Éducation», Paris.

MAINGUENEAU, D., Précis de grammaire pour examens et concours, Bordas, Paris & Éléments de linguistique pour le texte littéraire, Bordas, Paris.

Gehiago sakontzeko bibliografia

-GARCIA-PELAYO, TESTAS, J. (1999): Gran diccionario español-francés, francés-español, Larousse.
-BOULARÈS M., FRÉROT J.L. (1997) : Grammaire progressive du français. Niveau avancé. Paris, Clé International. -MIQUEL, C. (2015): Vocabulaire progressif du Français avec 675 exercices. Niveau perfectionnement. Paris, CLE International.
-MONNERIE, A., (1987) : Le français au présent. Paris, Didier.
-ROBERT, P.: Petit Robert, dictionnaire de la langue française. Paris, Le Robert.

Aldizkariak

Presse écrite francophone online : https://www.lexilogos.com/presse_infos.htm

Courrier international.
Le Nouvel Obs
Le Monde

Web helbideak

Apprentissage général :
-https://www.francepodcasts.com/
-http://www.lepointdufle.net
-http://tv5.org

Dictionnaires :
-https://www.wordreference.com/fres/espagnol
-http://www.larousse.com/es/diccionarios/espanol-frances

-Chaînes télévision online : https://www.lexilogos.com/television.htm
-Chaînes radio online : https://www.lexilogos.com/radio.htm http://www.radios.syxy.com

LECTURE :
http://www.alalettre.com/index.php
https://weblitteraire.blogspot.com/2008/03/blogs-et-sites-littraires.html
https://www.bu.univ-paris8.fr/ressources/bandes-dessinees-sites-internet-conseilles

TaldeakToggle Navigation

01-81 Ordenagailuko p.-1 (Frantsesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-13:00 (1)

11:00-13:00 (2)

Ikasgela(k)

  • AULA 0.04 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.06 - LETREN FAKULTATEA (2)